A A A A A

Dieu: [Commandements]


Marc 10:19
Badakizkizu aginduak: Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, ohoratu aita-amak.

Luc 18:20
Badakizkizu aginduak: Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ohoratu aita-amak.

Matthieu 22:34-40
[34] Jesusek saduzearrak hitzik gabe utzi zituela jakitean, fariseuak elkarrekin bildu ziren,[35] eta beraietako lege-gizon batek galdetu zion Jesusi azpikeriaz:[36] —Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?[37] Jesusek erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz.[38] Hori da agindurik nagusiena eta lehena.[39] Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa, hauxe da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.[40] Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak.

Romains 13:9
Izan ere, harako Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez gutiziatu eta beste edozein agindu, esaldi honetan biltzen da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.

Matthieu 19:16-19
[16] Behin batez, gazte batek Jesusengana hurbildu eta esan zion: —Maisu, zer onik egin behar dut, betiko bizia eskuratzeko?[17] Jesusek erantzun zion: —Zergatik galdetzen didazu onari buruz? Jainkoa bakarrik da ona. Betiko bizian sartu nahi baduzu, gorde aginduak.[18] —Zein agindu? —galdetu zion. Eta Jesusek: —Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik,[19] ohoratu aita-amak, eta maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.

Matthieu 22:36-40
[36] —Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?[37] Jesusek erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz.[38] Hori da agindurik nagusiena eta lehena.[39] Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa, hauxe da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.[40] Bi agindu hauetan oinarritzen dira Liburu Santu guztiak.

Matthieu 10:17-22
[17] «Kontuz jendearekin! Auzitegi eta sinagogetara eramango zaituztete eta zigortu egingo;[18] agintari eta erregeen aurrera eramango zaituztete niregatik, eta aitorpen egingo duzue haien eta jentilen aurrean.[19] Eramango zaituztetenean, ez egon zer eta nola esango duzuen kezkatan: une hartan bertan adieraziko dizue Jainkoak zer esan;[20] ez zarete zuek mintzatuko, zuen Aitaren Espiritua mintzatuko da zuen bidez.[21] «Anaiak anaia emango du heriotzara, eta aitak semea; seme-alabak gurasoen kontra altxatuko dira eta hil egingo dituzte.[22] Mundu guztiak gorroto izango dizue niregatik; baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua.

Romains 13:8-14
[8] Ez eduki zorrik inorekin, elkar maitatzekoa baizik, zeren lagun hurkoa maite duenak betea baitu legea.[9] Izan ere, harako Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez gutiziatu eta beste edozein agindu, esaldi honetan biltzen da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.[10] Lagun hurkoa maite duenak ez dio gaitzik egiten. Maite duenak, beraz, erabat betetzen du legea.[11] Horrek guztiak balio berezia du zein garaitan bizi garen jakinik. Izan ere, ordua da lotatik esnatzeko, sinesten hasi berri hartan baino hurbilago baitugu orain salbamena.[12] Badoa gaua, gainean dugu eguna; utz ditzagun, beraz, ilunpetako egintzak eta presta gaitezen argitan jarduteko.[13] Gabiltzan duintasunez, egun-argiz bezala: ez jan-edanean eta hordikerian, ez lizunkerian eta neurrigabekerian, ez haserrean eta norgehiagokerian.[14] Bizi zaitezte Jesu Kristo Jaunari itsatsiak, eta ez ibili giza grinak bete nahian.

Marc 12:28-34
[28] Ondoren, aurreko eztabaida entzundako lege-maisu bat aurreratu zitzaion. Jesusek zein jator erantzun zien ikusirik, galdera bat egin zion: —Zein da agindu guztietan nagusiena?[29] Jesusek erantzun: —Hona hemen nagusiena: Entzun, Israel: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da![30] Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz.[31] Eta hona hemen bigarrena: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. Ez da agindu hauek baino handiagorik.[32] Lege-maisuak, orduan: —Ederki, Maisu; egia diozu Jainkoa bakarra dela eta ez dela besterik esatean.[33] Bera bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua bezala maitatzea, erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea da.[34] Eta Jesusek, zuhurki erantzun ziola ikusirik, esan zion: —Ez zaude Jainkoaren erreinutik urruti. Eta harrezkero, ez zen inor galderarik egitera ausartzen.

Exode 34:28
Berrogei egun eta berrogei gau egon zen Moises mendian Jaunarekin. Ez zuen ezer jan, ez edan. Han idatzi zituen harlauzetan itunaren xedapenak, hamar aginduak.

Deutéronome 4:13
Jaunak ituna iragarri zizuen, bete behar zenituzten hamar aginduak, eta bi harlauzatan idatzi zituen.

Deutéronome 10:4
Aurreko txandan bezala, zuek mendi barrenean bildurik zeundetela Jaunak suaren erditik adierazi zizkizuen hamar aginduak idatzi zituen harlauza berrietan eta niri eman zizkidan.

Deutéronome 5:7-22
[7] «Ez izan ni beste jainkorik.[8] «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik.[9] Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;[10] baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.[11] «Ez erabili alferrik Jaunaren zeure Jainkoaren izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.[12] «Gorde larunbata, Jaunari sagaratuz, Jaunak zure Jainkoak agindu bezala.[13] Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko;[14] baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari zeure Jainkoari sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure idi, asto zein beste abereek, ezta zure hirietan bizi den etorkinak ere; horrela, zure morroi-mirabeek ere, zeuk bezala, atseden hartu ahal izango dute.[15] Izan gogoan zeu ere esklabo izan zinela Egipton, eta Jaunak zeure Jainkoak atera zintuela handik ahalmen handiz eta esku indartsuz. Horregatik agindu dizu Jaunak zeure Jainkoak atseden-eguna gordetzeko.[16] «Ohoratu aita-amak, Jaunak zeure Jainkoak agindu bezala, luzaro bizi eta zoriontsu izan zaitezen, Jaunak zeure Jainkoak ematen dizun lurraldean.[17] «Ez hil inor.[18] «Ez egin adulteriorik.[19] «Ez ostu.[20] «Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.[21] «Ez gutiziatu lagun hurkoaren emaztea. Ez irrikatu haren etxerik, ez sororik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik eta ez beste ezertxo ere.[22] «Horiek dira Jaunak, mendi barrenean denok bildurik zeundetela, ahots handiz aldarrikatu zizkizuen aginduak, suaren eta laino itxi eta ilunaren erditik, eta ez zuen beste ezer esan. Gero, bi harlauzatan idatzi zituen, eta niri eman zizkidan.

Deutéronome 6:21
hau erantzungo diezue: Faraoiaren esklabo ginen Egipton, eta Jaunak ahalmen handiz atera gintuen bertatik.

Deutéronome 10:1-5
[1] «Orduan, Jaunak esan zidan: Ebaki lehengoak bezalako beste bi harlauza; egin zurezko kutxa ere, eta zatozkit mendira.[2] Hautsi zenituen harlauzetan idatziak zeuden hitz berberak idatziko ditut; gero, kutxan sartuko dituzu.[3] «Akazia-zurezko kutxa egin, lehengoak bezalako bi harlauza ebaki eta, harlauzak eskuetan nituela, mendira igo nintzen.[4] Aurreko txandan bezala, zuek mendi barrenean bildurik zeundetela Jaunak suaren erditik adierazi zizkizuen hamar aginduak idatzi zituen harlauza berrietan eta niri eman zizkidan.[5] Gero, menditik jaitsi eta kutxan sartu nituen, eta han gelditu ziren, Jaunak agindu bezala.

Exode 20:1-17
[1] Jainkoak hitz hauek esan zituen:[2] «Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena.[3] «Ez izan ni beste jainkorik.[4] «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik.[5] Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;[6] baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.[7] «Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.[8] «Gogoan izan larunbata, Jaunari sagaratzeko.[9] Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko;[10] baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari, zeure Jainkoari, sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure abereek, ezta zure herrian bizi den etorkinak ere.[11] Zeren sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak, itsasoa eta berorietan bizi den guztia, eta zazpigarren egunean atseden hartu baitzuen. Horregatik, larunbata bedeinkatu egin zuen Jaunak eta egun sakratutzat ezarri.[12] «Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean.[13] «Ez hil inor.[14] «Ez egin adulteriorik.[15] «Ez ostu.[16] «Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.[17] «Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere».

Exode 24:12
Jaunak esan zion Moisesi: «Igo mendira niregana, eta zaude han: harlauzak emango dizkizut eta haietan idatziko israeldarrei irakatsi behar dizkiezun lege eta aginduak».

Exode 34:10-29
[10] Jaunak esan zuen: «Begira, ituna egingo dut orain zure herri osoarekin. Lurreko inongo herritan gertatu ez diren bezalako gauza harrigarriak egingo ditut, eta inguruan duzun herri osoak ikusiko du Jaunak egin dezakeena, izugarria baita zure bitartez egingo dudana.[11] «Bete ezazue gaur agintzen dizuedana, eta neuk botako ditut zuen aurretik amortar, kanaandar, hitita, periztar, hibiar eta jebustarrak.[12] «Ez gero hitzarmenik egin sartuko zareten lurraldeko biztanleekin, erorbide gerta ez dakizuen.[13] Aitzitik, bota itzazue haien aldareak, apurtu zutarri sakratuak eta hautsi zutoin sakratuak.[14] Ez ahuspeztu beste jainkoen aurrean, Jauna jeloskorra baita eta Jainko jeloskor du izena.[15] Bestela, zuek lurralde hartako biztanleekin hitzarmena egingo bazenute, haiek, beren sasikultuak egitean eta beren jainkoei opariak eskaintzean, zuek ere gonbidatuko zintuzketete eta haien oparietatik jango zenukete;[16] edota zeuen semeak haien alabekin ezkonduko zenituzkete, eta hauek, beren jainkoen ohorez kultua egitean, zuen semeak ere sasikultura erakarriko lituzkete.[17] «Ez egin metal urtuzko idolorik.[18] «Ospatu Legamia gabeko Ogien Jaia: nik agindu bezala, zazpi egunez legamia gabeko ogia jango duzue, Abib hilean, ezarritako egunetan, hil horretan atera baitzineten Egiptotik.[19] «Zuen lehen-semeak oro nireak dira, baita lehen abere-kume arrak ere, zekor nahiz arkume.[20] Lehen-astakumea arkume edo antxumearekin trukatuko duzue; trukatzen ez baduzue, hil egingo duzue, lepoa hautsiz. Zuen lehen-semeak oro berreskuratu egingo dituzue, ordezko eskaintza eginez. Ez da inor nire aurrera esku-hutsik agertuko.[21] «Egin lan sei egunez, baina hartu atseden zazpigarrenean, baita ereintza-garaian eta uztaroan ere.[22] «Ospatu Asteen Jaia, gari-uztaren lehen fruituena eta urteburuko uzta-biltzearena.[23] «Gizaseme guztiak urtean hiru aldiz aurkeztuko dira Israelgo Jainko Jaunaren aurrera.[24] «Zuen aurretik bota egingo ditut atzerritarrak, eta zuen lurraldea hedatuko. Horrezkero, ez du inork zuen lurraldeaz jabetzeko irrikarik izango, zeuen Jainko Jaunaren aurrean urtean hiru aldiz aurkeztuko zaretenean.[25] «Ez eskaini sakrifizioetako abere-odolik ogi harrotuarekin batera, ezta gorde ere hurrengo egunerako Pazko-jaiko abere hilik.[26] «Eraman zeuen lurreko lehen fruituak Jaunaren, zeuen Jainkoaren, etxera. «Ez egosi antxumerik bere amaren esnetan ».[27] Jaunak esan zion Moisesi: «Idatzi agindu horiek, horiek baitira zurekin eta israeldarrekin egiten dudan itunaren muina».[28] Berrogei egun eta berrogei gau egon zen Moises mendian Jaunarekin. Ez zuen ezer jan, ez edan. Han idatzi zituen harlauzetan itunaren xedapenak, hamar aginduak.[29] Ondoren, Moises Sinai menditik jaitsi zen, legearen bi harlauzak eskuan zeramatzala. Ez zekien aurpegia distiratsu zuenik, Jaunarekin mintzatu izanagatik.

Deutéronome 6:4-9
[4] «ENTZUN, ISRAEL: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da![5] Maita ezazu Jauna zeure Jainkoa bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz.[6] Izan beti gogoan gaur ematen dizkizudan agindu guztiok;[7] irakatsi behin eta berriro zeure seme-alabei; mintzatu haietaz etxean zaudela nahiz bidean zoazela, oheratzean nahiz jaikitzean;[8] lot itzazu seinale bezala eskumuturrean eta oroigarri bezala bekokian,[9] eta idatzi etxeko ate-alboetan eta hiri-sarreran.

Exode 20:2-17
[2] «Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena.[3] «Ez izan ni beste jainkorik.[4] «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik.[5] Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;[6] baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.[7] «Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.[8] «Gogoan izan larunbata, Jaunari sagaratzeko.[9] Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko;[10] baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari, zeure Jainkoari, sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure abereek, ezta zure herrian bizi den etorkinak ere.[11] Zeren sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak, itsasoa eta berorietan bizi den guztia, eta zazpigarren egunean atseden hartu baitzuen. Horregatik, larunbata bedeinkatu egin zuen Jaunak eta egun sakratutzat ezarri.[12] «Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean.[13] «Ez hil inor.[14] «Ez egin adulteriorik.[15] «Ez ostu.[16] «Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.[17] «Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere».

Exode 31:18
Jaunak, Sinai mendian Moisesekin hitz egiten amaitu zuenean, legearen bi harlauzak eman zizkion, Jainkoaren behatzez idatziak.

Jean 14:15
«Maite banauzue, beteko dituzue nire aginduak.

Matthieu 19:18
—Zein agindu? —galdetu zion. Eta Jesusek: —Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik,

Jean 15:10
Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, nik neure Aitaren aginduak betez haren maitasunean irauten dudan bezala.

Matthieu 5:17
«Ez uste izan Moisesen legea edo profeten esanak huts bihurtzera etorria naizenik; ez naiz huts bihurtzera etorri, beren betera eramatera baizik.

Exode 32:15
Moises menditik jaitsi zen, legearen harlauzak eskuetan zituela. Harlauzak bi aldeetatik idatziak zeuden:

Jean 15:12-17
[12] «Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala.[13] Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino.[14] Zuek nire adiskide izango zarete, nik agintzen dizuedana egiten baduzue.[15] Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet.[16] Ez ninduzuen zuek ni aukeratu, neuk zintuztedan zuek aukeratu. Eta eginkizun hau eman dizuet: edonon fruitu ugaria eta iraunkorra eman dezazuela. Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia, eman egingo dizue.[17] Hauxe agintzen dizuet: maita dezazuela elkar.

Exode 32:16
Jainkoak berak eginak ziren eta haietan idatzia ere Jainkoak berak zizelkatua zen.

Exode 34:27
Jaunak esan zion Moisesi: «Idatzi agindu horiek, horiek baitira zurekin eta israeldarrekin egiten dudan itunaren muina».

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso