2 Corinthiens 6:2 |
Izan ere, Jainkoak dio: Onginahi-garaian entzun dizut, salbamen-egunean lagundu. Begira, bada, oraintxe da onginahi-garaia, oraintxe salbamen-eguna. |
|
1 Jean 2:17 |
Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira; Jainkoaren nahia betetzen duenak, berriz, betiko irauten du. |
|
Ecclésiaste 3:11 |
Gauza guztiak egoki egin ditu, bakoitza bere sasoian. Haien esku utzi zuen mundua, azter dezaten; gizakiak, ordea, ezin ulertu Jainkoak hasieratik bukaerara egin dituenak. |
|
Jérémie 29:11 |
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak. |
|
Jean 3:16 |
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan. |
|
Jean 9:4 |
Egun-argi den bitartean, bidali nauenaren egintzak bete behar ditut; badator gaua, eta orduan ezin izango du inork lanik egin. |
|
Proverbes 16:9 |
Gizonak bere bidea aukeratzen du, baina Jauna da urratsak zuzentzen dituena. |
|
Proverbes 21:5 |
Saiatuaren egitasmoak irabazia, zalapartaka dabilenarenak pobrezia. |
|
Proverbes 27:1 |
Ez zaitez biharkoaz harrotu, ez baitakizu zer gertatuko zaizun gaur bertan ere. |
|
Psaumes 31:15 |
Baina nik, Jauna, zuregan dut konfiantza eta etengabe diotsut: «Zu nire Jainko». |
|
Psaumes 90:12 |
Erakutsiguzu geure egunen kontua eramaten, jakinduriaren erdi-muinaz jabe gaitezen. |
|
Romains 13:11 |
Horrek guztiak balio berezia du zein garaitan bizi garen jakinik. Izan ere, ordua da lotatik esnatzeko, sinesten hasi berri hartan baino hurbilago baitugu orain salbamena. |
|
Esther 4:14 |
Une honetan, hitzik egin gabe, isilik gelditzen bazara, etorriko zaie juduei norbaiten laguntza eta salbatuko dira; orduan, zu eta zeure etxekoak galdu egingo zarete. Gainera, batek daki ez ote zaren erregina izatera iritsi, hain zuzen ere, honelako une baterako!» |
|
Marc 13:32-33 |
[32] Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak baizik.[33] «Kontuz, bada! Egon erne! Ez baitakizue ordua noiz den. |
|
2 Pierre 3:8-9 |
[8] Ene maiteok, ez ahaztu Jaunarentzat egun bat mila urte bezala dela eta mila urte egun bat bezala.[9] Jauna ez da bere agintzaria betetzeko luzamendutan ari, batzuek hala uste arren; gertatzen dena da pazientzia duela zuekin, ez baitu inor galtzerik nahi, denok bihozberritzea baizik. |
|
Colossiens 4:5-6 |
[5] Joka ezazue zuhur kristau ez direnekin, une egokiez baliatuz.[6] Zuen hizketa izan dadila beti atsegina eta gatzduna, bakoitzari dagokion eran erantzuten jakinez. |
|
Éphésiens 5:15-17 |
[15] Begira, bada, arretaz, nola zabiltzaten; ez jokatu ergel, zentzuz baizik,[16] egokieraz baliatuz, garai txarrak baititugu.[17] Ez izan, beraz, burugabe, baizik eta saiatu Jaunaren nahia zein den ulertzen. |
|
1 Thessaloniciens 5:1-3 |
[1] Senideok, hori noiz eta nola izango den, ez duzue nik idatzi beharrik.[2] Zeuek dakizue aski ongi Jaunaren eguna ustekabean etorriko dela, lapurra gauez bezala.[3] Jendea «Hau bakea eta segurtasuna!» esaten ariko denean, orduan etorriko zaie hondamendia gainera, ustekabean, haurdun dagoenari erdiminak bezala, eta ez dute ihes egiterik izango. |
|
Proverbes 6:6-8 |
[6] Zoaz inurriagana, alfer hori! Begira nola jokatzen duen, eta ikasi.[7] Ez dio inork lana agintzen, zuzentzen edo betearazten.[8] Halere, bere ogia ziurtatzen du udan, eta jatekoa pilatzen uzta-garaian. |
|
Jacques 4:13-17 |
[13] Entzun orain zuek, hau esaten duzuenok: «Gaur edo bihar halako hirira joango gara eta urtebete emango dugu negozioak egiten eta dirua irabazten».[14] Hau esaten duzue eta ez dakizue zuen bizitza bihar zer izango den. Une batez agertu eta berehala desagertzen den lainoa besterik ez zarete eta![15] Beste hau esan behar zenukete: «Jaunak nahi badu eta bizi bagara, hau eta bestea egingo dugu».[16] Zuek, ordea, zeuen harrokeriaz puztuta zabiltzate, eta horrelako harrokeria guztiak txarrak dira.[17] Nola on egin jakin eta egiten ez duenak bekatu egiten du. |
|
Ecclésiaste 3:1-8 |
[1] Denak du bere sasoia, gauza bakoitzak bere garaia du eguzkipean:[2] jaiotzeko garaia eta hiltzeko garaia, landatzeko garaia eta landarea ateratzeko garaia,[3] hilarazteko garaia eta sendatzeko garaia, hondatzeko garaia eta eraikitzeko garaia,[4] negar egiteko garaia eta barre egiteko garaia, aiene egiteko garaia eta alai egoteko garaia,[5] harriak jaurtitzeko garaia eta harriak biltzeko garaia, besarkatzeko garaia eta banantzeko garaia,[6] bilatzeko garaia eta galtzeko garaia, gordetzeko garaia eta botatzeko garaia,[7] urratzeko garaia eta josteko garaia, isiltzeko garaia eta mintzatzeko garaia,[8] maitatzeko garaia eta gorrotatzeko garaia, gudurako garaia eta bakerako garaia. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |