A A A A A

Dieu: [Trinité]


1 Corinthiens 8:6
guretzat Jainkoa bat bakarra da, Aita, gauza guztien sorburu eta helburu dena, eta bat bakarra Jauna, Jesu Kristo: beronen bidez baitira gauza guztiak eta beronen bidez baikara gu ere.

2 Corinthiens 3:17
Jaun hori, berriz, Espiritua da, eta Jaunaren Espiritua non, askatasuna han.

2 Corinthiens 13:14
Nik, Paulok, ez giza aginduz edo izendapenez, Jesu Kristoren eta hau hildakoen artetik piztu zuen Jainko Aitaren izendapenez baizik apostolu naizen honek,

Colossiens 2:9
Jainkoaren izaera Kristo gizon eginarengan dago bete-betean;

Ésaïe 9:6
Gero eta zabalagoa izango da haren agintaritza, azkengabea bakea. Daviden tronuan izango da errege, eta justizia eta zuzenbidea izango dira haren erregetzaren oinarri eta sostengu, oraindanik eta betiko. Jaun ahalguztidunaren maitemin sutsuak egingo du hori.

Ésaïe 44:6
Hau dio Jaunak, Israelen errege eta askatzaileak, Jaun ahalguztidunak: «Neu naiz lehena eta azkena; ez da ni beste jainkorik.

Jean 1:14
Eta Hitza gizon egin zen eta gure artean jarri bizitzen. Ikusi dugu haren Jainko-aintza, Aitarengandik maitasun eta egiaz betea datorren Seme bakarrari dagokion aintza.

Jean 10:30
Aita eta biok bat gara.

Luc 1:35
Aingeruak erantzun zion: —Espiritu Santua etorriko da zuregana eta Goi-goikoaren indarrak hodeiak bezala estaliko zaitu; horregatik, zuregandik jaioko dena santua izango da eta Jainkoaren Seme deituko diote.

Matthieu 1:23
Hara, birjinak haurdun gertatu eta semea izango du, eta Emmanuel jarriko dio izena (Emmanuel izenak «Jainkoa gurekin» esan nahi du).

Matthieu 28:19
Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz

Matthieu 3:16-17
[16] Bataiatu eta berehala, Jesus uretatik irten zen. Hortan, zerua zabaldu zen, eta Jainkoaren Espiritua ikusi zuen Jesusek uso-tankeran jaisten eta beregana etortzen.[17] Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Hau da nire Semea, nire maitea; berau dut atsegin».

Romains 14:17-18
[17] Azken batean, Jainkoaren erregetza ez baitatza jan-edaneko gauzetan, baizik eta Espiritu Santuaren dohain diren zuzentasun, bake eta alaitasunean.[18] Eta Kristo honela zerbitzatzen duena Jainkoari atsegin zaio eta gizon-emakumeek onartua da.

Luc 3:21-22
[21] Herri guztia bataiatzen ari zela, Jesus ere bataiatu egin zen eta, otoitzean zegoela, zerua zabaldu[22] eta Espiritu Santua jaitsi zitzaion gainera, uso-tankeran agertuz. Eta mintzo hau etorri zen zerutik: «Zu zaitut neure Semea, neure maitea, zu zaitut atsegin ».

Genèse 1:1-2
[1] Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen.[2] Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea. Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen.

Jean 5:7-8
[7] Gaixoak erantzun zion: —Jauna, ez dut inor ura mugitzean uraskara botako nauenik; ni iritsi orduko besteren batek aurrea hartzen dit.[8] Jesusek esan zion: —Jaiki, hartu ohatila eta ibili.

1 Pierre 1:1-2
[1] Nik, Pedrok, Jesu Kristoren apostolu honek, Ponto, Galazia, Kapadozia, Asia eta Bitiniako lurraldeetan atzerritar bezala sakabanaturik bizi zaretenoi idazten dizuet.[2] Aita Jainkoak aurrez erabakita zuenaren arabera aukeratu zaituzte eta Espirituaren bidez sagaratu, Jesu Kristoren esanera bizitzeko eta beronen odolaz garbituak izateko. Grazia eta bakea oparo zuei!

2 Corinthiens 1:21-22
[21] Jainkoa da, ni eta zuek Kristorenganako fedean sendo ezarri gaituena: berak sagaratu gaitu,[22] bere ezaugarriaz markatu gaitu eta Espiritua ipini du gure baitan, hartuko dugunaren garantia bezala.

1 Corinthiens 12:4-6
[4] Era askotakoak dira dohainak, baina Espiritua bat bakarra;[5] era askotakoak zerbitzuak, baina Jauna bat bakarra;[6] era askotakoak egintzak, baina Jainkoa bat bakarra, guztiei egintza guztietara eragiten diena.

Éphésiens 4:4-6
[4] Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, egin zaizuen deiari dagokion itxaropena ere bat bakarra den bezala;[5] bat bakarra Jauna, bat bakarra sinesmena, bat bakarra bataioa,[6] bat bakarra guztien Jainkoa eta Aita, guztien gainetik dagoena, guztien bidez ari dena eta guztiengan bizi dena.

Colossiens 1:15-17
[15] Jainko ikusezinaren irudi da Kristo, izaki guztietan lehen-sortua.[16] Beraren bidez sortu zituen Jainkoak zeru-lurretan diren gauza guztiak, ageri direnak eta ez direnak: munduan agintzen duten ahalmen, nagusi, aginte eta botereak. Kristo da sortua izan den guztiaren eredu eta helburu.[17] Gauza guztiak baino lehenago da bera, eta berari esker diraute elkarloturik.

Jean 14:9-11
[9] Jesusek erantzun: —Honenbeste denbora zuekin, Felipe, eta ez nauzu ezagutzen? Ni ikusten nauenak Aita ere ikusten du. Nola diozu: «Erakuts iezaguzu Aita?»[10] Ez al duzu sinesten ni Aitarekin bat eginda nagoela eta Aita nirekin? Nik irakatsi dizuedana ez dizuet neure kabuz irakatsi. Niregan bizi den Aita da bere salbamen-egintza burutzen ari dena.[11] Sinets iezadazue: ni Aitarekin bat eginda nago eta Aita nirekin. Besterik ez bada, sinetsi egiten ditudan egintzengatik.

Philippiens 2:5-8
[5] Izan itzazue zeuen artean Kristo Jesusek izan zituen sentipen berak.[6] Kristo Jesusek, jainkozko izaerako izanik, ez zion gogor eutsi nahi izan[7] jainkozko bere mailari; bestela baizik, hustu egin zen bere handi-izateaz eta esklabo-izaera hartu zuen, gizakien antzeko eginez. Gizaki huts bezala agertuz,[8] apaldu egin zuen bere burua, heriotzaraino menpeko eginez, gurutzean hiltzeraino.

Jean 10:30-36
[30] Aita eta biok bat gara.[31] Agintariek berriro harriak hartu zituzten hari jaurtitzeko.[32] Jesusek esan zien: —Neure Aitaren aginduz egintza eder asko egin dut zuen aurrean; haietako zeinengatik egin nahi didazue harrika?[33] Erantzun zioten: —Ez zaitugu egintza ederrengatik harrikatu nahi, Jainkoaren kontra birao egiteagatik baizik, gizaki izanik, zeure burua Jainko egiten duzulako.[34] Jesusek erantzun zien: —Ez al dago zuen Liburu Santuetan idatzia: Nik esan dut: Jainko zarete?[35] Beraz, Jainkoak jainko deitzen die bere mezua zuzendu zienei, eta Liburu Santuen esana ukaezina da.[36] Nola diozue, bada, nik, Aitak sagaratu eta mundura bidali nauen honek, birao egiten dudala, «Jainkoaren seme naiz» esateagatik?

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso