Actes 16:31 |
Haiek erantzun zioten: —Sinetsi Jesus Jaunarengan, eta zu eta zure etxekoak salbatuko zarete. |
|
Éphésiens 2:8-9 |
[8] Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da;[9] ez dator egintzetatik, inor harro ez dadin. |
|
Romains 10:9-10 |
[9] Izan ere, zeure ahoz Jesus dela Jauna aitortzen baduzu, eta zeure bihotzean Jainkoak hildakoen artetik piztu zuela sinesten baduzu, salbatu egingo zara.[10] Zeren, bihotzez sinesten duena onartu egiten baitu Jainkoak, eta ahoz aitortzen duena salbatu egiten da. |
|
Marc 16:16 |
Sinesten eta bataiatzen den oro salbatua izango da; sinesten ez duena, berriz, kondenatua. |
|
Éphésiens 2:8-10 |
[8] Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da;[9] ez dator egintzetatik, inor harro ez dadin.[10] Izan ere, Jainkoak eginak gara; Kristo Jesusengan sortu gaitu, on egiten saia gaitezen, Jainkoak guretzat aurrez erabakia zuen bezala. |
|
Romains 10:13 |
Izan ere, Jaunari dei egin diezaiona salbatuko da. |
|
Matthieu 10:22 |
Mundu guztiak gorroto izango dizue niregatik; baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua. |
|
Actes 2:38 |
Pedrok erantzun zien: —Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain. |
|
Jean 3:16 |
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan. |
|
Matthieu 25:31-46 |
[31] «Gizonaren Semea, aingeru guztiak lagun dituela, aintzaz beterik etortzean, bere errege-aulkian eseriko da.[32] Herriak oro haren aurrean bilduko dituzte. Hark batzuk besteengandik bereizi egingo ditu, artzainak ardiak akerretatik bereizten dituen bezala,[33] eta ardiak bere eskuinean eta akerrak ezkerrean ezarriko ditu.[34] Orduan, erregeak eskuinekoei esango die: “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua.[35] Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen;[36] biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”.[37] Orduan, zintzoek esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun goseak eta jaten eman genizun, edo egarriak eta edaten eman?[38] Noiz aurkitu zintugun arrotz eta etxean hartu, edo larrugorri aurkitu eta jantzi?[39] Noiz aurkitu zintugun gaixo edo kartzelan eta ikustera joan?”[40] Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”.[41] «Gero, ezkerrekoei esango die: “Alde niregandik urruti, madarikatuok, deabruarentzat eta haren lagunentzat prestatua dagoen betiko sutara.[42] Gose bainintzen eta ez zenidaten jaten eman; egarri, eta edaten eman ez;[43] arrotz, eta ez ninduzuen etxean hartu; biluzik, eta ez ninduzuen jantzi; gaixo eta kartzelan, eta ez zineten ikustera etorri”.[44] Orduan, haiek ere esango diote: “Jauna, baina noiz aurkitu zintugun gose edo egarri, arrotz edo larrugorri, gaixo edo kartzelan, eta guk lagundu ez?”[45] Hark erantzungo die: “Benetan diotsuet: Txikien hauetako edozeini egin ez zeniotena, neuri ez zenidaten egin”.[46] Eta hauek betiko zigorretara joango dira; zintzoak, berriz, betiko bizitzara». |
|
Matthieu 7:21-23 |
[21] «Ez da aski niri “Jauna, Jauna!” esatea, Jainkoaren erreinuan sartzeko; zeruko nire Aitaren nahia behar da egin.[22] Epai-egunean askok esango didate: “Jauna, Jauna! Ez ote genuen zure izenean hitz egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?”[23] Baina nik erantzungo diet: “Ez zaituztet inoiz ezagutu; alde niregandik, gaizkileok!” |
|
Jean 3:3 |
Jesusek erantzun zion: —Bene-benetan diotsut: Ezin du inork Jainkoaren erreinua ikusi, berriro jaiotzen ez bada. |
|
Romains 3:23 |
denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe. |
|
Jacques 2:24 |
Ohartu, beraz, Jainkoak egintzen bidez zuzenesten duela gizakia eta ez fede hutsez. |
|
Actes 22:16 |
Zertan luzatu, beraz? Bataia zaitez eta garbitu zeure bekatuetatik, Jaunari dei eginez”. |
|
Romains 6:23 |
Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna. |
|
2 Corinthiens 5:17 |
Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da. |
|
Galates 3:27 |
Izan ere, bataioaz Kristorekin lotuak izan zareten guztiok, soinekoz bezala Kristoz jantziak zaudete. |
|
Luc 10:25-28 |
[25] Orduan, lege-maisu batek jaiki eta azpikeriaz galdetu zion: —Maisu, zer egin behar dut ondaretzat betiko bizia jasotzeko?[26] Jesusek esan zion: —Zer dago idatzia Moisesen legean? Zer irakurtzen duzu?[27] Hark erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, indar guztiz eta adimen guztiz. Eta lagun hurkoa zeure burua bezala.[28] Jesusek erantzun zion: —Ederki erantzun duzu. Bete hori eta bizia izango duzu. |
|
Jean 3:16-18 |
[16] «Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan.[17] Zeren Jainkoak ez baitzuen Semea mundura bidali mundua kondenatzeko, haren bitartez salbatzeko baizik.[18] Harengan sinesten duena ez da kondenatua; sinesten ez duena, ordea, kondenatua dago jadanik, ez baitu sinetsi Jainkoaren Seme bakarrarengan. |
|
Éphésiens 2:10 |
Izan ere, Jainkoak eginak gara; Kristo Jesusengan sortu gaitu, on egiten saia gaitezen, Jainkoak guretzat aurrez erabakia zuen bezala. |
|
1 Corinthiens 12:13 |
Gu guztiok, judu nahiz jentil, esklabo nahiz libre, Espiritu bat beraz izan gara bataiatuak, gorputz bat bakarra egiteko, eta guztioi Espiritu bat bera isuri zaigu. |
|
2 Pierre 3:9 |
Jauna ez da bere agintzaria betetzeko luzamendutan ari, batzuek hala uste arren; gertatzen dena da pazientzia duela zuekin, ez baitu inor galtzerik nahi, denok bihozberritzea baizik. |
|
Actes 17:30 |
Baina Jainkoak ez du kontuan hartu nahi izan gizakien iraganaldia, ezjakinean bizi izan zireneko garaia, eta bihozberritzeko agintzen die orain guztiei edonon. |
|
Jacques 2:18 |
Norbaitek esan dezake zuk fedea daukazula, eta nik egintzak. Bada, nik esaten dizut: Erakuts iezadazu egintzarik gabeko zeure fedea, eta nik egintzen bidez erakutsiko dizut neure fedea. |
|
Jean 8:24 |
Horregatik esan dizuet, zeuen bekatuan hilko zaretela; zeren ni naizena naizela sinesten ez baduzue, zeuen bekatuetan hilko baitzarete. |
|
Luc 13:3 |
Ez horixe! Eta zuek ere, bihozberritzen ez bazarete, berdin hilko zarete denok. |
|
Jacques 2:14-17 |
[14] Senideok, zertarako du batek «Nik badut fedea» esatea, egintzetan ez badu azaltzen? Horrelako fedeak salba ote dezake?[15] Anaia nahiz arrebaren batek zer jantzirik edo eguneroko janik ez badu,[16] eta zuetakoren batek esaten badio: «Hoa bakean, bero hadi eta ase», baina behar duen laguntza eman ez, zertarako balio du horrek?[17] Berdin fedea ere: bera bakarrik, egintzetan ez bada azaltzen, hila dago. |
|
Jean 6:47 |
«Bene-benetan diotsuet: Sinesten duenak betiko bizia du. |
|
Jean 11:25-26 |
[25] Jesusek esan zion, orduan: —Neu naiz piztuera eta bizia; niregan sinesten duena, hilda ere, biziko da.[26] Eta bizi dena, niregan sinesten badu, ez da betiko hilko. Sinesten al duzu hau? |
|
Hébreux 6:4-6 |
[4] Izan ere, behin fedean argituak izan direnek, Jainkoaren dohaina dastatu eta Espiritu Santuarengan parte izan dutenek,[5] Jainkoaren mezu ederra eta datorren munduaren indarra probatu dituztenek,[6] fedeari uko egiten badiote, ezinezkoa dute berriro bihozberritzea, Jainkoaren Semea gurutziltzatzen ari baitira eta mundu guztiaren aurrean isekatzen. |
|
1 Jean 5:13 |
Zuei, Jainkoaren Semearengan sinetsi duzuenoi, idatzi dizkizuet gauza hauek, betiko bizia duzuela jakin dezazuen. |
|
Jean 3:17 |
Zeren Jainkoak ez baitzuen Semea mundura bidali mundua kondenatzeko, haren bitartez salbatzeko baizik. |
|
Jean 14:6 |
Jesusek erantzun: —Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik. |
|
Ésaïe 64:6 |
Inork ez dizu dei egiten, ezta zuri atxikitzen saiatzen ere, zeure aurpegia ezkutatu baitiguzu, eta geure erruetan murgilduta utzi. |
|
2 Timothée 2:10 |
Horregatik, dena jasaten dut Jainkoak aukeratu dituenen onerako, horiek ere guk Kristo Jesusengan dugun salbamena eta betiko aintza irits ditzaten. |
|
Romains 8:29-30 |
[29] Aurrez ezagutu zituenak, aukeratu ere egin zituen Jainkoak, bere Semearen irudiko izan zitezen, eta, horrela, Semea senide askoren artean lehen-seme izan zedin.[30] Aurrez aukeratu zituenak, deitu ere egin zituen; deituak, berriz, zuzentzat onartu zituen, eta zuzentzat onartuak aintzaz bete. |
|
Matthieu 3:11 |
Nik urez bataiatzen zaituztet bihozberri zaitezten; baina nire ondoren datorrena ni baino ahaltsuago da, eta ni ez naiz inor hari oinetakoak eranzteko ere; horrek Espiritu Santuaz eta suz bataiatuko zaituzte. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |