A A A A A

Dieu: [Des plans]


Proverbes 19:21
Egitasmo ugari gizonak buruan; baina bete, Jaunaren erabakia bakarrik.

Jérémie 29:11
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.

Proverbes 15:22
Plangintzarik gabe egitasmoek porrot, askoren aholkuez arrakasta.

Psaumes 33:11
Jaunaren egitasmoak, berriz, betiko dirau, haren barne-asmoak menderen mende.

Proverbes 16:3
Utzi Jaunaren esku zeure eginbeharra eta bete egingo dira zure egitasmoak.

Proverbes 21:5
Saiatuaren egitasmoak irabazia, zalapartaka dabilenarenak pobrezia.

Psaumes 20:4
Gogora bitza zure eskaintza guztiak eta onar atseginez zure erre-oparia!

Psaumes 33:10
Nazioen egitasmoak Jaunak ditu desegiten, herrien asmoak hutsean galtzen.

Luc 14:28
«Izan ere, zuetako nork, dorrea egin nahi badu, ez ditu aldez aurretik eseri eta gastuen kontuak ateratzen, bukatzeko adina ba ote duen ikusteko?

Proverbes 16:9
Gizonak bere bidea aukeratzen du, baina Jauna da urratsak zuzentzen dituena.

Romains 8:28
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia.

Philippiens 1:6
Badakit ziur, zuengan hain lan ederra hasi zuenak burutu ere egingo duela, Kristo Jesus berriro agertuko den eguna arte.

Ésaïe 14:26-27
[26] Mundu guztiarekiko hartu dut erabaki hau. Luzatua dut eskua nazio guztiak zigortzeko.[27] Jaun ahalguztidunak hartu duen erabakia nork galarazi? Jaunak luzatua duen eskuari nork atzera eragin?»

Jean 6:44
Ezin da inor niregana hurbildu, bidali nauen Aitak erakartzen ez badu; eta neuk piztuko dut azken egunean.

Psaumes 143:8
Emadazu goizean goiz zeure maitasunaren berri, zuregan baitut uste on. Erakustazu jarraitu behar dudan bidea, zuregana jasoa baitut gogoa.

Proverbes 23:4
Ez ibili ahaleginetan aberastasunaren atzetik, utzi horretan pentsatzeari.

Psaumes 90:12
Erakutsiguzu geure egunen kontua eramaten, jakinduriaren erdi-muinaz jabe gaitezen.

Psaumes 3:31-32
[31] Zuk bedeinkatzen baituzu zintzoa, Jauna, onginahiz inguratzen babeskiz bezala.[32] Koru-zuzendariarentzat. Zortzi hariko musika-tresnaz. Daviden salmoa.

Ésaïe 46:3-11
[3] «Entzun niri, Jakoben ondorengook, Israel herrian bizirik geldituok: neure gain hartuak zaituztet amaren sabeletik, neuk zaramaztet altzotik bertatik,[4] eta zuek zahartzean ere, ni beti berbera: zuei ilea zuritzean ere, nik eutsiko dizuet. Orain arte bezala, aurrerantzean ere nik eramango zaituztet, nik eutsi eta salbatuko.[5] Norekin konparatuko nauzue, norekin berdinduko? Norekin parekatuko nauzue, nire ondoan nor jarriko?[6] Batzuek urrea poltsatik atera, zilarra balantzan pisatu eta zilargina alokatzen dute, jainkoa egin diezaien, eta ahuspezturik huraxe gurtzen.[7] Lepoan harturik eramaten dute; gero, bere lekuan kokatu eta hantxe gelditzen da, inora mugitu gabe. Deiadar egiten badiote ere, ez du erantzuten, ez du inor bere larrialditik salbatzen.[8] «Egin gogoeta eta izan kementsu! Errebeldeok, hartu arreta,[9] gogoratu antzinatik gaurdaino gertatuak. Neu naiz Jainkoa, ez da besterik; neu Jainkoa, ez da ni besterik.[10] Hasieratik iragarri dut etorkizuna, lehendanik oraindik gertatzekoa dena. Hauxe diot: “Nire egitasmoa beteko da, nik nahi guztia burutuko dut”.[11] Ekialdetik dei egin diot gizon bati, urrutiko herrialdetik: hegazti harrapariaren antzera etorri eta nire egitasmoa beteko du. Hala esan dut eta hala gertaraziko, hala erabaki eta hala egingo.

Jean 1:12-13
[12] Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien.[13] Hauek ez dira giza odolekoak, ezta gizakiaren borondatez sortuak ere, Jainkoarengandik jaioak baizik.

Apocalypse 17:8
«Ikusi duzun piztia lehen bazen, baina orain ez; lur azpiko leizetik igoko da, baina hondamendirantz doa. Beren izenak biziaren liburuan munduaren sorreratik idatzirik ez dituzten lurreko bizilagunak harritu egingo dira piztia ikustean, lehen bazen eta orain ez den piztia berriro agertzen ikustean.

Amos 3:7
Ez, Jainko Jaunak ez du ezer egiten, bere zerbitzari profetei bere asmoa azaldu gabe.

Jacques 4:1-17
[1] Nondik sortzen dira zeuen artean dituzuen borroka eta haserreak? Ez ote zuen baitan borrokan dabiltzan grina txarretatik?[2] Zerbait irrikatu eta eskuratu ezin duzuenean, hil egiten duzue; zerbait gutiziatu eta lorrezin duzuenean, haserretu eta borroka egiten duzue. Lortzen ez baduzue, Jainkoari eskatzen ez diozuelako da.[3] Eta eskatu eta hartzen ez baduzue, gaizki eskatzen duzuelako da, zeuen grina txarrak asetzeko.[4] Desleial halakook! Ez al dakizue munduaren adiskide izatea Jainkoaren etsai izatea dena? Munduaren adiskide izan nahian dabilena Jainkoaren etsai egiten da.[5] Ala Liburu Santua alferrik ari dela uste al duzue, hau esatean: «Irrika biziz maite du Jainkoak guregan biziarazi duen espiritua»?[6] Baina handiagoa da oraindik ematen digun laguntza, hau baitio Liburu Santuak: Jainkoak aurre egiten die harroei, baina mesede egiten apalei.[7] Jar zaitezte, bada, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo du zuengandik.[8] Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue. Bekatariok, garbi itzazue eskuak! Garbitu bihotzak, gogo-biko zaretenok.[9] Aitortu zeuen zoritxarra, egin dolu eta negar. Bihur bedi zuen barrea negar, zuen poza tristura.[10] Apal zaitezte Jaunaren aurrean eta berak goratuko zaituzte.[11] Senideok, ez ibili bata bestearengatik gaizki-esaka. Bere senideaz gaizki esaten edo hura epaitzen duenak Jainkoaren legeaz esaten du gaizki eta legea epaitzen du. Eta legea epaitzen baduzu, ez zara legearen betetzaile, epaile baizik.[12] Bat bakarra da legearen emailea eta epailea, salbatzeko eta kondenatzeko eskubidea duena. Zu, ordea, nor zara zeure lagun hurkoa epaitzeko?[13] Entzun orain zuek, hau esaten duzuenok: «Gaur edo bihar halako hirira joango gara eta urtebete emango dugu negozioak egiten eta dirua irabazten».[14] Hau esaten duzue eta ez dakizue zuen bizitza bihar zer izango den. Une batez agertu eta berehala desagertzen den lainoa besterik ez zarete eta![15] Beste hau esan behar zenukete: «Jaunak nahi badu eta bizi bagara, hau eta bestea egingo dugu».[16] Zuek, ordea, zeuen harrokeriaz puztuta zabiltzate, eta horrelako harrokeria guztiak txarrak dira.[17] Nola on egin jakin eta egiten ez duenak bekatu egiten du.

Proverbes 3:5-6
[5] Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz.[6] Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta berak eramango zaitu bide zuzenetik.

2 Pierre 3:9
Jauna ez da bere agintzaria betetzeko luzamendutan ari, batzuek hala uste arren; gertatzen dena da pazientzia duela zuekin, ez baitu inor galtzerik nahi, denok bihozberritzea baizik.

1 Timothée 2:4
honek gizaki guztiak salbatu eta egia ezagutzera hel daitezen nahi baitu.

Genèse 1:26
Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».

Matthieu 28:18-20
[18] Jesus, hurbildurik, honela mintzatu zitzaien: «Ahalmen osoa eman dit Jainkoak zeru-lurretan.[19] Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz[20] eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkena arte».

Proverbes 6:6-8
[6] Zoaz inurriagana, alfer hori! Begira nola jokatzen duen, eta ikasi.[7] Ez dio inork lana agintzen, zuzentzen edo betearazten.[8] Halere, bere ogia ziurtatzen du udan, eta jatekoa pilatzen uzta-garaian.

Jérémie 1:5
«Amaren sabelean sortu aurretik aukeratu zintudan; sabeletik irten aurretik sagaratu zintudan eta profeta izendatu, nire mezua herriei iragartzeko».

Éphésiens 1:4
Kristorengan aukeratu gintuen mundua mundu izan baino lehen, haren aurrean santu eta akats gabe izan gaitezen maitasunez.

Hébreux 4:3
Gu, ordea, sinesten badugu, sar gaitezke Jainkoaren atsedenean; honetaz esan zuen Jainkoak: Orduan, zin egin nuen haserre: «Ez, ez dira sartuko atsedenerako eman nien lurraldera». Egia esan, mundua eginez gero, bukatuak zituen Jainkoak bere lanak;

Romains 3:10-18
[10] Eta honelaxe diote Liburu Santuek: Ez da bat bera ere zuzenik,[11] ez zentzu onekorik, ez Jainkoa bilatzen saiatzen denik.[12] Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian. Ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.[13] Haien eztarria hilobi zabaldua, haien mihian azpikeria, haien ezpainetan sugegorri-pozoia.[14] Betea dute ahoa madarikazioz eta mingostasunez.[15] Arinak dituzte oinak odola isurtzeko;[16] hondamendia eta zoritxarra uzten dute pasatzen diren tokian;[17] ez dute ezagutzen bake-bidea.[18] Haiengan ez da Jainkoarenganako beldurrik.

Ésaïe 55:10-11
[10] «Euria eta elurra zerutik jaitsi eta ez dira bertara itzultzen, lurra urez ase gabe, emankor bihurtu eta ernamuindu gabe, ereiteko hazia eta jateko ogia sor ditzan;[11] berdin nire ahotik irtendako hitza ere: ez da niregana itzultzen bere eragina izan gabe, baizik eta nik nahi dudana egiten du eta nik ezarritako helburua betetzen».

Ésaïe 9:6-7
[6] Gero eta zabalagoa izango da haren agintaritza, azkengabea bakea. Daviden tronuan izango da errege, eta justizia eta zuzenbidea izango dira haren erregetzaren oinarri eta sostengu, oraindanik eta betiko. Jaun ahalguztidunaren maitemin sutsuak egingo du hori.[7] Zigor-mezua zuzendu die Jaunak Jakoben ondorengoei, Israelgo erresumari datorkio gainera.

Deutéronome 29:29
«Adierazi dizuedan guztia —proposatu dizkizuedan bedeinkazio eta madarikazioak— gertatuko zaizue, bai. Orduan, Jaunak zeuen Jainkoak botako zaituzten nazioetan, gogoeta egingo duzue;

Romains 9:22-24
[22] Jainkoak bere haserrea erakutsi eta indarra azal zezakeen, nahi izanez gero, baina eroapen handiz jasan zituen zigorra merezi zutenak eta hondatuak izateko zeudenak.[23] Horrela erakutsi nahi izan zuen zein eskuzabal zen errukiz hartu zituenekin, bere aintza azaltzeko aukeratu zituenekin.[24] Hauen artean gaude gu ere, Jainkoak juduen artetik ez ezik, jentilen artetik ere deituok.

1 Pierre 2:9-10
[9] Zuek, ordea, jatorri aukeratu zarete, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri, ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu zaituzten Jainkoaren egintza bikainak iragar ditzazuen.[10] Garai batean herri ere ez zinetenok, orain Jainkoaren herri zarete; errukirik gabe zeundetenok, orain errukia iritsi duzue.

Romains 8:18-25
[18] Nire iritzian, oraingo neke-lanak ezer gutxi dira gero guregan azalduko den aintzaren aldean.[19] Izadia bera ere irrikaz dago, zain-zain, Jainkoak noiz agertuko zer den beraren seme-alaba izatea.[20] Izadiak, bere benetako helburua galdua izan arren —ez bere gogoz, horretara behartu zuenarengatik baizik—, badu itxaropena[21] esklabotza eta hondamenditik askatua izan eta Jainkoaren seme-alaben aintzazko askatasunean parte izateko.[22] Badakigu, izan ere, izadi osoa erdiminetan intzirika dagoela orain arte.[23] Eta hura ez ezik, geu ere bai: Espiritua lehen-dohaintzat hartu dugunok intzirika gaude geure barruan, Jainkoak noiz askatuko eta bere seme-alaba noiz egingo gaituen zain.[24] Salbatuak gaude, bai, baina itxaropenetan bakarrik. Eta itxaro duguna begien aurrean bagenu, hori ez litzateke itxaropena izango, inork ez baitu itxaroten begien aurrean duena.[25] Baina ikusten ez duguna itxaro badugu, iraupenez behar dugu zain egon.

Exode 20:1-17
[1] Jainkoak hitz hauek esan zituen:[2] «Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena.[3] «Ez izan ni beste jainkorik.[4] «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik.[5] Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;[6] baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.[7] «Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.[8] «Gogoan izan larunbata, Jaunari sagaratzeko.[9] Sei egunez egingo duzu lan eta zeure eginbehar guztiak burutuko;[10] baina zazpigarrena atseden-eguna duzu, Jaunari, zeure Jainkoari, sagaratua. Ez egin inolako lanik egun horretan, ez zuk, ez zure seme-alabek, ez zure morroi-mirabeek, ez zure abereek, ezta zure herrian bizi den etorkinak ere.[11] Zeren sei egunetan egin baitzituen Jaunak zeru-lurrak, itsasoa eta berorietan bizi den guztia, eta zazpigarren egunean atseden hartu baitzuen. Horregatik, larunbata bedeinkatu egin zuen Jaunak eta egun sakratutzat ezarri.[12] «Ohoratu aita-amak, luzaro bizi zaitezen, Jaunak, zeure Jainkoak, ematen dizun lurraldean.[13] «Ez hil inor.[14] «Ez egin adulteriorik.[15] «Ez ostu.[16] «Ez egin gezurrezko testigantzarik lagun hurkoaren aurka.[17] «Ez gutiziatu lagun hurkoarenik ezer: ez haren emazterik, ez morroi-miraberik, ez idirik, ez astorik, eta ez beste ezertxo ere».

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso