A A A A A

Dieu: [Offrandes à Dieu]


1 Chroniques 29:9
Herri osoa poztu zen bat-bateko emaitza haiengatik, bihotz-bihotzez eman baitzituzten Jaunarentzat; David erregeak ere poz handia hartu zuen.

2 Corinthiens 9:7
Eman beza bakoitzak bere kontzientzian erabaki duena, baina ez gogo txarrez eta behartuta bezala, alai ematen duena maite baitu Jainkoak.

Actes 20:35
Orotan erakutsi izan dizuet, horrela behar dela lanean saiatu gauza ez direnei laguntzeko, Jesus Jaunaren hitz haiek gogoratuz: “Zorion gehiago du emateak hartzeak baino” ».

Deutéronome 16:17
nork bere eskaintza eramango du, Jaunaren zuen Jainkoaren bedeinkazioaz izandako ondasunen arabera.

Hébreux 13:15-16
[15] Beraz, Jesusen bidez eskain diezaiogun Jainkoari oparitzat etengabeko gorespena, geure ezpainez beraren izena aitortuz.[16] Ez ahaztu on egiteaz eta elkarri laguntzeaz, horrelako opariak baititu Jainkoak atsegin.

Luc 6:38
eman, eta emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora. Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak».

Luc 16:10
«Gauza txikietan fidagarria, handietan ere fidagarri da, eta gauza txikietan zuzengabea, handietan ere zuzengabe.

Malachie 3:10
Hona zer diotsuedan nik, Jaun ahalguztidun honek: Ekarri osorik zeuen hamarrenak tenpluko altxortegira, nire etxean zer jana egon dadin. Proba nazazue horretan, eta ikusiko duzue nola zeruko atexkak irekitzen dizkizuedan eta bedeinkazioa ugari isurtzen.

Matthieu 23:23
«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Barazkirik kaskarrenen hamarrenak ordaintzen dituzue, eta legeko gauzarik garrantzizkoenak, berriz, zuzenbidea, errukia eta leialtasuna, bazterrera uzten. Hauek bete behar zenituzketen, haiek baztertu gabe!

Proverbes 11:24
Batak beti eman, eta halere aberastu; besteak dena gorde, eta beti gabe.

Proverbes 28:27
Behartsuari ematen dionak ez du ezer faltako, ez ikusiarena egiten dionak madarikazioa ugari.

Psaumes 4:5
Ikara zaitezte eta ez egin bekaturik, aztertu zeuen barruak, egin negar ohe gainean.

Romains 12:1
Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua.

Proverbes 3:9-10
[9] Ohore eman Jaunari zeure ondasunen bidez, baita uzta guztien hasikinez ere,[10] eta garauez beteko dira zure aletegiak, ardo berriz gainezka egingo dolareek.

Luc 12:33-34
[33] «Saldu zeuen ondasunak eta eman limosna. Pila itzazue zeruan hondatuko ez diren ondasunak, huts egingo ez dizueten aberastasunak, hara ez baita lapurrik hurbiltzen, ezta han sitsak jaten ere.[34] Zeren, zuen aberastasuna non, zuen bihotza han.

Matthieu 6:19-21
[19] «Ez pilatu mundu honetan zeuen aberastasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrak etortzen harrapatzera.[20] Pilatu zeruan zeuen aberastasunak, han ez baititu ez sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrak harrapatzera joaten ere.[21] Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han.

Matthieu 6:31-33
[31] Ez kezkatu, bada, zer jango, zer edango, zer jantziko duzuen pentsatuz.[32] Fedegabeak arduratu ohi dira horiez guztiez; baina zeruko zuen Aitak badaki horren guztiaren beharra duzuena.[33] Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak.

Psaumes 96:7-9
[7] Goretsi Jauna, munduko herriok, goretsi Jaunaren ospea eta indarra,[8] goretsi Jaunaren izen ospetsua! Sartu haren aurrera eskaintzak eramanez,[9] adora Jauna, bere santutasunez agertzean. Ikara zaitezte haren aurrean, lurtar guztiok!

Marc 12:41-44
[41] Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxetara dirua nola botatzen zuen begira. Aberats askok ugari ematen zuen.[42] Etorri zen emakume alargun behartsu bat, eta bi sos bota zituen, huskeria bat.[43] Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du kutxara.[44] Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik eman dute; honek, ordea, bere eskasian, zeukan guztia, bizitzeko behar zuena, eman du».

Luc 21:1-4
[1] Begira zegoela, aberats batzuk ikusi zituen Jesusek tenpluko dirutegian limosna botatzen.[2] Ikusi zuen emakume alargun behartsu bat ere bi sos botatzen,[3] eta esan zuen: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du.[4] Izan ere, beste horiek guztiek sobera dutenetik egin dute limosna; honek, ordea, bere eskasian, bizitzeko zeukan guztia eman du».

Malachie 3:8-12
[8] Eta nik erantzun: “Iruzur egin ote diezaioke gizakiak Jainkoari, zuek niri egiten didazuen bezala?” “Zertan egiten dizugu, bada, iruzur?”, galdetzen duzue oraindik. Hamarrenak eta dohainak ematerakoan egiten didazue iruzur.[9] Madarikaziopean eroriak zaudete, beraz, den-denok iruzur egiten didazue eta.[10] Hona zer diotsuedan nik, Jaun ahalguztidun honek: Ekarri osorik zeuen hamarrenak tenpluko altxortegira, nire etxean zer jana egon dadin. Proba nazazue horretan, eta ikusiko duzue nola zeruko atexkak irekitzen dizkizuedan eta bedeinkazioa ugari isurtzen.[11] Matxinsaltoari ez diot utziko zuen soroetan uzta hondatzen, ezta mahastiak agorrarazten ere. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.[12] Orduan, nazio guztiek zorionak emango dizkizuete, lurralde zoragarria izango baita zuena. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak».

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso