A A A A A

Dieu: [Noms de Dieu]


Exode 3:14-15
[14] Jainkoak erantzun zion: —Izango naizena naiz. Beraz, honela esango diezu israeldarrei: «Izango naizena naiz» deritzanak bidali nau zuengana.[15] Jainkoak Moisesi esan zion, gainera: —Esan israeldarrei: Jaunak, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoak, zuengana bidali nau. Horixe izango da nire izena betiko; hala deituko naute belaunez belaun.

Exode 20:7
«Ez erabili alferrik Jaunaren, zeure Jainkoaren, izena, ez baitut hori egingo duenik zigorrik gabe utziko.

Exode 34:14
Ez ahuspeztu beste jainkoen aurrean, Jauna jeloskorra baita eta Jainko jeloskor du izena.

Genèse 1:1
Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen.

Genèse 17:1
Abramek laurogeita hemeretzi urte zituela, berriro agertu zitzaion Jauna eta esan zion: «Ni Jainko Ahaltsua naiz. Bizi nire zerbitzuan, eta joka zuzen.

Ésaïe 7:14
Jaunak berak emango dizue, bada, ezaugarria: hona, andre gaztea haurdun dago eta semea izango du, eta Emmanuel, hau da, “Jainkoa gurekin”, jarriko dio izen.

Ésaïe 42:8
Ni naiz Jauna, horixe dut izena: ez diot neure ospea inori utziko, ez niri zor zaidan gorespena idoloei emango.

Ésaïe 45:5
Neu naiz Jauna, ez da besterik; ez da ni beste jainkorik. Aginpidez jantzi zaitut, ezagutzen ez nauzun arren,

Ésaïe 55:6
Bila ezazue Jauna, aurki dezakezue eta; egiozue dei, hurbil duzue eta.

Jérémie 16:21
Jaunak dio: «Hara, nire esku ahaltsua erakutsiko diet behin betiko, eta ikasiko dute Jauna naizela ni.

Jean 1:1
Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen.

Jean 14:6
Jesusek erantzun: —Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik.

Juges 13:18
Eta Jaunaren aingeruak: —Zertarako jakin nahi duzu nire izena? Misteriotsua da.

Lévitique 19:12
Ez egin gezur-zinik Jaunaren izenean, zeuen Jainkoaren izena profanatuz. Neu naiz Jauna.

Matthieu 6:9
Zuek, egizue otoitz honela: «Gure Aita zerukoa, agertu santu zeure izena,

Matthieu 28:19
Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz

Actes 4:12
Honengan bakarrik dugu salbamena, ez baitigu Jainkoak gizon-emakumeoi beste inor eman eguzkiaren azpian, salba gaitzakeenik».

Proverbes 18:10
Jaunaren izena, gotorleku sendo; bertara joan eta babesten da zintzoa.

Proverbes 30:4
Nor igo da inoiz zerura eta berriro jaitsi? Nork harrapatu du haizea eskuetan? Nork eutsi dio urari gainjantziaz? Nork ezarri dizkio lurrari mugak? Nola ote du izena? Eta haren semeak? Segur aski, jakingo duzu!

Psaumes 61:8
Izan bedi beti errege zure begiradapean! Izan bitza zure maitasun eta leialtasuna zaindari!

Apocalypse 1:8
«Neu naiz Alfa eta Omega —dio Jainko Jaunak—, dena, zena eta etortzekoa, ahalguztiduna».

Romains 8:15
Zuek ez duzue hartu esklabo egingo zaituzten espiritua, berriro beldurpean bizitzera eramango zaituena, alegia; zuek, seme-alaba egiten zaituzten Espiritua hartu duzue, eta Espirituaren bidez «Abba! », hau da, «Aita!», esanez hots egiten diozue Jainkoari.

Psaumes 20:7-8
[7] Orain bai, badakit: Jaunak garaipena ematen dio berak gantzuturiko erregeari; bere zeru santutik erantzuten dio, bere ahalmen handiaz garaipena ematen.[8] Batzuk bizkor guda-gurdiekin, beste batzuk zaldiekin; gu, berriz, Jaunarekin, geure Jainkoarekin.

Philippiens 2:10-11
[10] Jesusen izenaren omenez, zeruan, lurrean eta lur azpian, guztien belaunak makur daitezen,[11] eta mihi orok aitor dezan Jesu Kristo dela Jauna, Jainko Aitaren aintzarako.

Exode 3:13-15
[13] Baina Moisesek ihardetsi zion: —Hara, ni israeldarrengana joan eta «Zuen arbasoen Jainkoak bidali nau zuengana» esango diedanean, «Nola du izena?» galdetuko didate haiek. Zer erantzun behar diet orduan?[14] Jainkoak erantzun zion: —Izango naizena naiz. Beraz, honela esango diezu israeldarrei: «Izango naizena naiz» deritzanak bidali nau zuengana.[15] Jainkoak Moisesi esan zion, gainera: —Esan israeldarrei: Jaunak, zuen arbaso Abraham, Isaak eta Jakoben Jainkoak, zuengana bidali nau. Horixe izango da nire izena betiko; hala deituko naute belaunez belaun.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso