A A A A A

Dieu: [Miracles]


Actes 3:16
Bada, Jesusenganako sinesmenari esker, haren indarrak sendatu du zuek ezagutzen eta hemen ikusten duzuen gizon hau; Jesusek ematen duen sinesmenak ekarri dio osasun betea, denok ikus dezakezuenez.

Deutéronome 10:21
Bera da zuen Jainkoa eta bera duzue goretsiko, bera baita ikusi dituzuen gauza handi eta beldurgarriak egin dituena.

Exode 15:26
Esan zien: «Nire, zuen Jainko Jaun honen, mintzoa arretaz entzuten baduzue, eta niri atsegin zaidana egiten, nire aginduak aditzen badituzue eta nire arauak betetzen, ez dizuet zuei egiptoarrei bidali nien gaitzik igorriko, ni, Jaun hau, sendagile bainauzue».

Jérémie 32:27
«Neu naiz Jauna, bizidun guztien Jainkoa. Niretzat ez da ezer ezinezkorik.

Jean 2:11
Bere lehen mirarizko seinale hau Galileako Kanan egin zuen Jesusek; honela, bere Jainko-aintza agertu zuen, eta ikasleek sinetsi egin zuten harengan.

Luc 18:27
Jesusek erantzun zien: —Gizakiek ez dezaketena Jainkoak badezake.

Marc 9:23
Jesusek esan zion: —Ahal dudan diozu? Dena ahal du sinesten duenak.

Matthieu 17:20
Erantzun zien: —Zuen sinesmena eskasa delako. Benetan diotsuet: Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, mendi honi «Aldatu hemendik hara» esanez gero, aldatu egingo litzateke. Ez litzateke zuentzat ezinezkorik izango. (

Matthieu 19:26
Jesusek begira-begira jarri eta esan zien: —Gizakientzat ezinezkoa da hori, baina Jainkoak dena dezake.

Matthieu 21:21
Jesusek erantzun: —Benetan diotsuet: Zalantza gabeko sinesmena baldin baduzue, ez duzue pikondoarena bakarrik egingo; baizik eta «Ken hadi hortik eta amildu itsasora» mendi honi esaten badiozue, halaxe gertatuko da.

Romains 15:18-19
[18] horregatik, hau bakarrik aipatzera ausartuko nintzateke: Jesu Kristok nire bidez ekarri dituela jentilak fedea onartzera, hitzez eta egitez,[19] mirari eta egintza harrigarrien indarrez, Espirituaren ahalmenez. Horrela, Jerusalemdik hasi eta inguru guztietan barrena Iliriaraino, Kristoren berri onaren zabalkuntza burutua utzi dut.

Actes 19:11-12
[11] Mirari handiak egiten zituen Jainkoak Pauloren eskuz:[12] aski zen hark soinean eramandako musuzapi edo beste jantziren bat gaixoei ezartzea, haiengandik gaitzak uxatzeko eta espiritu gaiztoak botatzeko.

Job 5:8-9
[8] «Nik neuk Jainkoarengana joko nuke, berari agertuko nioke ene auzia.[9] Ulermena gainditzen duten mirariak egiten ditu hark, gauza harrigarriak, ezin konta ahala;

Éphésiens 3:20-21
[20] Jainkoari, guregan darabilen bere indarraz gauza guztiak guk eska nahiz pentsa dezakegun baino askoz hobeki egin ditzakeenari,[21] aintza Elizan eta Kristo Jesusengan, gizaldiz gizaldi eta menderen mendetan! Amen.

Actes 4:29-31
[29] Begira orain, Jauna, nola mehatxatzen gaituzten; emaguzu zeure zerbitzarioi zure hitza ausardia osoz predikatzea.[30] Eta luzatu eskua, zure zerbitzari Jesusen bidez sendakuntza, mirari eta egintza harrigarriak gerta daitezen».[31] Otoitza bukatzearekin batera, bilduak zeudeneko tokia dardaratu egin zen; denak Espiritu Santuaz beterik gelditu ziren, eta Jainkoaren hitza ausardiaz predikatzen zuten.

Marc 16:17-20
[17] Sinestedunek seinale hauek izango dituzte berekin: nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berriz mintzatuko dira,[18] sugeak eskuetan hartuko dituzte eta, edari hilgarriren bat edanik ere, ez die gaitzik egingo; gaixoei eskuak ezarriko dizkiete eta sendatu egingo dira».[19] Horrela hitz egin ondoren, Jesus Jauna zerura jasoa izan zen eta Jainkoaren eskuinean eseri zen.[20] Haiek, berriz, alde guztietara joan ziren berri ona hots egitera. Eta Jauna bera ari zen haiekin, egiten zituzten mirarien bidez mezua baietsiz.

Luc 9:13-17
[13] Baina hark erantzun zien: —Eman zeuek jaten. Haiek, orduan: —Ez daukagu bost ogi eta bi arrain besterik, jende honentzat guztiarentzat jatekoa erostera geu joaten ez bagara behintzat.[14] Bosten bat mila gizon ziren. Jesusek esan zien ikasleei: —Eserarazi berrogeita hamarnaka.[15] Hala, denak eserarazi zituzten.[16] Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak, eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, jendeari eskaintzeko.[17] Asetzeraino jan zuten denek, eta gelditutako hondarrez hamabi saski bete zituzten.

Luc 8:43-48
[43] Bazen han emakume bat, hamabi urte hartan odoljarioz zegoena. Bere diru guztiak medikutan gastatuak zituen, baina ezin izan zuen inork sendatu.[44] Atzetik hurbildu eta soineko-ertza ukitu zion Jesusi; eta bat-batean odoljarioa gelditu egin zitzaion.[45] Jesusek galdetu zuen: —Nork ukitu nau? Denek ezetz ziotela, Pedrok esan zion: —Maisu, ez zaitu, bada, jende guztiak lehertu beharrean estutzen?[46] Baina Jesusek esan zuen: —Norbaitek ukitu nau, niregandik indar bat atera dela sumatu baitut.[47] Orduan, emakumeak, bere burua ezin zuela gorde ikusiz, beldurrez dar-dar Jesusen oinetara erori eta jende guztiaren aurrean agertu zuen zergatik ukitu zuen eta nola bat-batean sendatua gertatu zen.[48] Jesusek esan zion: «Ene alaba, zeure sinesmenak sendatu zaitu; zoaz bakean».

Jean 4:46-54
[46] Jesus Galileako Kanara joan zen berriro, ura ardo bihurtu zuen herrira. Bazen han errege-funtzionario bat, semea Kafarnaumen gaixorik zuena.[47] Funtzionarioak, Jesus Judeatik Galileara heldu zela jakitean, harengana jo eta bere semea sendatzera Kafarnaumera jaisteko eskatu zion, hilzorian zegoela eta.[48] Jesusek erantzun zion: —Mirariak eta egintza harrigarriak ikusten ez badituzue, ez duzue sinesten.[49] Baina errege-funtzionarioak, berriro: —Jauna, zatoz, arren, nire haurra hil baino lehen.[50] Jesusek esan zion: —Zoaz etxera, semea onik duzu eta. Gizonak sinetsi egin zuen Jesusek esandakoa eta joan egin zen.[51] Etxera bidean, morroiak atera zitzaizkion bere semea onik zuela esatera.[52] Orduan, oneratzen zer ordutan hasi zen galdegin zien. Eta haiek erantzun: —Atzo eguerdiko ordu batean alde egin zion sukarrak.[53] Ohartu zen aita ordu hartan esan ziola Jesusek: «Onik duzu semea», eta sinetsi egin zuten Jesusengan berak eta etxeko guztiek.[54] Bigarren mirarizko seinale hau Judeatik Galileara itzultzean egin zuen Jesusek.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso