A A A A A

Dieu: [Je ne te quitterais jamais]


1 Chroniques 28:20
Gero, esan zion Davidek bere seme Salomoni: «Izan kemen eta adore! Ekin lanari beldurrik gabe. Ez kikildu, Jauna, ene Jainkoa, zeurekin izango duzu eta. Ez zaitu bakarrik utziko, tenplua eraikitzeko lan guztiak bukatu arte.

1 Corinthiens 10:13
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.

1 Rois 8:57
Izan bedi gurekin Jauna, gure Jainkoa, gure gurasoekin izan zen bezala. Ez gaitzala utz, ez baztertu;

1 Pierre 5:7
Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen.

2 Timothée 1:7
Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik.

Deutéronome 4:31
Jauna, zuen Jainkoa, Jainko bihozbera baita, ez zaituzte utziko, ez suntsituko, ezta ahaztuko ere zuen arbasoei zin eginez hitzemandako itunaz.

Deutéronome 31:6-8
[6] Izan bihotz eta adore! Ez izan beldur eta ez ikaratu haien aurrean, Jauna bera, zuen Jainkoa, baitoa zuekin; ez zaituzte inola ere utziko».[7] Ondoren, Moisesek Josueri dei egin eta israeldar guztien aurrean esan zion: «Izan bihotz eta adore! Zeuk sarraraziko duzu herria arbasoei zin eginez Jaunak agindutako lurraldean eta zeuk banatuko lurraldea ondaretzat.[8] Jauna bera joango zaizu aurretik eta zeurekin izango duzu; ez zaitu inola ere utziko. Ez izan beldur! Ez kikildu!»

Genèse 28:15
Begira, zeurekin nauzu! Noranahi zoazela, zainduko zaitut eta lurralde honetara itzularaziko. Ez, ez zaitut eskutik utziko, esan dizudana bete arte».

Hébreux 4:16
Hurbil gaitezen, bada, konfiantza osoz Jainkoaren onginahiaren tronura, errukia iritsi eta premialdian laguntza izan dezagun.

Hébreux 13:4-6
[4] Hartzazue denok ezkontza errespetu handiz, eta izan garbi ezkontza-harremanetan, epaitu egingo baititu Jainkoak lizunak eta adulteriogileak.[5] Ez izan diru-gose; egon pozik duzuenarekin, Jainkoak esana baitu: Ez zaitut utziko, ez baztertuko.[6] Beraz, uste osoz esan dezakegu: Jauna dut neure alde, ez naiz beldur: zer egin dezake nire kontra gizakiak?

Josué 1:5-9
[5] «Ezin izango dizu inork ere aurre egin bizi zaren artean, zurekin izango bainaiz, Moisesekin izan nintzen bezala; ez dizut huts egingo, ez zaitut utziko.[6] Izan bihotz eta adore, zuk eskuratuko baitiozu herriari, zuen arbasoei zin eginez agindutako lurraldea.[7] Izan, bada, bihotz, izan adore handia! Saia zaitez Moisesi, ene zerbitzariari, eman nion legea betetzen, hartatik ezertan ere saihestu gabe; horrela, ongi burutuko dituzu egintza guztiak.[8] Ez utzi lege-liburua irakurtzeari, hausnar ezazu gau eta egun, eta saiatu bertan idatzia betetzen; horrela, ongi aterako zaizkizu ekinbide guztiak.[9] «Kementsu eta adoretsu izateko esan dizut. Ez ikaratu, ez kikildu, ni, Jauna, zure Jainkoa, zurekin izango bainaiz zure ibilera guztietan».

Michée 7:8
Ez dadila poz etsaia nire zoritxarraz: erori banaiz ere, jaikiko naiz; ilunpetan egonik ere, Jauna dut argi.

Matthieu 28:20
eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkena arte».

Psaumes 55:22
Gurina baino bigunago du ahoa, baina borroka-gose bihotza. Olioa baino leunago ditu hitzak, baina ezpata zorrotz dira izan.

Psaumes 94:14
Jaunak ez du bere herria zapuztuko, ez bere ondarea bertan behera utziko.

Apocalypse 3:10
Iraunkor izateko nire agindua gorde duzulako, nik ere gordeko zaitut, lurreko bizilagunak probatzeko mundu osora iristear dagoen probaldikoan.

Romains 8:28
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia.

Philippiens 4:6-7
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.[7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

Psaumes 73:23-26
[23] Baina ni zurekin izango naiz beti: eskutik hartua naukazu;[24] zeure aholkuz nauzu gidatuko eta, azkenik, ospez zeureganatuko.[25] Ez zaitut, bada, zu zeruan? Ez dut beste pozik lurrean![26] Gorputz eta espirituz, indargaltzen ari banaiz ere, zu zara nire adorearen euskarri, oi Jainko, zu nire betiko ondasun.

Ésaïe 41:10-13
[10] Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut.[11] Lotsaz eta laidoz geldituko dira zure aurka lehiatzen direnak; ezerezean galduko dira zure kontra liskarrean ari direnak.[12] Bilatu eta inon ez dituzu aurkituko borroka egiten zizutenak; ezerez eta huts bihurtuko dira gerra egiten zizutenak.[13] Nik, Jaunak, zeure Jainkoak, eskutik heltzen baitizut eta esaten: “Ez beldurtu, neuk laguntzen dizut!”»

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso