Matthieu 11:27-30 |
[27] «Nire Aitak nire esku utzi du dena. Eta inork ez du Semea ezagutzen, Aitak baizik; ezta Aita ere inork ezagutzen, Semeak baizik eta Semeak agertu nahi dionak.[28] «Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden.[29] Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena;[30] eramanerraza baita nire uztarria eta arina nire zama». |
|
Jean 6:63-65 |
[63] Espiritua da bizia ematen duena; gizakia berez ez da ezertarako. Nik eman dizkizuedan irakatsiak espiritu eta bizi dira.[64] Baina badira zuen artean sinesten ez duten batzuk». Izan ere, Jesusek hasieratik zekien nork ez zuen sinesten eta nork salduko zuen.[65] Eta esan zuen, gainera: «Horregatik esan dizuet ezin dela inor ere niregana hurbildu, Aitak ez badio horretarako gaitasuna ematen». |
|
Matthieu 11:28 |
«Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden. |
|
Ésaïe 1:18 |
Honela dio Jaunak: «Zatozte, erabaki dezagun auzia: zuen bekatuak gorria baino gorriago badira ere, elurra bezain zuri geldituko dira; purpura bezain gorri izanik ere, artilearen antzeko bihurtuko dira. |
|
Ésaïe 55:1-3 |
[1] «Egarri zareten guztiok, etorri uretara, etorri, dirurik ez duzuenok ere! Etorri, hartu garia eta jan, hartu ardoa eta esnea, dena hutsean, ordaindu gabe.[2] Zergatik gastatu zeuen dirua goserik utziko zaituzten janaritan, eta lansaria aseko ez zaituzteten gauzetan? Entzun niri arretaz, eta ongi jango duzue, janari gozo mamitsuz elikatuko zarete.[3] Etorri niregana eta egon adi, entzudazue eta biziko zarete. Betiko ituna egingo dut zuekin, Davidi eginiko maitasunezko agintzariari leial eutsiz. |
|
Matthieu 15:7-9 |
[7] Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen Isaias profetak zuetaz:[8] Herri honek ezpainez ohoratzen nau, baina niregandik urrun du bihotza;[9] alferrik naute gurtzen; hauen irakaspena giza agindu hutsa. |
|
Marc 10:13-16 |
[13] Beste batean, haurrak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten.[14] Hori ikustean, Jesus haserretu egin zen eta esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege.[15] Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala onartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko».[16] Eta haurtxoak magalean hartu eta bedeinkatu egiten zituen, eskuak ezarriz. |
|
Jacques 4:6-8 |
[6] Baina handiagoa da oraindik ematen digun laguntza, hau baitio Liburu Santuak: Jainkoak aurre egiten die harroei, baina mesede egiten apalei.[7] Jar zaitezte, bada, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo du zuengandik.[8] Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue. Bekatariok, garbi itzazue eskuak! Garbitu bihotzak, gogo-biko zaretenok. |
|
2 Corinthiens 5:17 |
Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da. |
|
Jean 5:24 |
Bene-benetan diotsuet: Nire mezua onartu eta bidali nauenarengan sinesten duenak betiko bizia du. Ez da kondenatua izango; igaroa da dagoeneko heriotzatik bizitzara. |
|
Romains 12:1-2 |
[1] Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua.[2] Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina. |
|
Hébreux 12:1 |
Horregatik, guk ere, hainbat eta hainbat testiguz inguraturik gaudenok, astin dezagun oztopo zaigun guztia eta itsasten zaigun bekatua, eta ekin diezaiogun etsi gabe aurrean dugun lasterketari. |
|
Lévitique 25:44 |
«Gizonezko nahiz emakumezko esklaborik eduki nahi baduzue, eros itzazue auzo-herrietako jende artetik. |
|
Psaumes 32:8-10 |
[8] «Irakatsi egingo dizut eta jarraibidea erakutsiko; aholku emango dizut eta zure ardura izango.[9] Ez izan zaldi eta mando adimengabeen antzeko: galgaz eta ahokoz eutsi behar zaio haien indarrari; bestela, ezin zara hurbildu».[10] Gaiztoentzat oinaze ugari; Jaunarengan konfiantza duena, berriz, haren maitasunak inguratzen. |
|
Ésaïe 29:13 |
Jaunak hau esan du: Herri hau hurbiltzen zait, bai, ohore ematera, baina ezpainez bakarrik ohoratzen nau; niregandik urruti du bihotza. Ematen didaten gurtza ohitura hutsa, giza agindua besterik ez da. |
|
Jean 5:40 |
halere, ez duzue niregana hurbildu nahi betiko bizia izateko. |
|
Jean 6:44-45 |
[44] Ezin da inor niregana hurbildu, bidali nauen Aitak erakartzen ez badu; eta neuk piztuko dut azken egunean.[45] Honela esaten da profeten liburuan: Jainkoaren ikasle izango dira denak. Aitari entzun eta hark irakatsia bereganatzen duena niregana hurbiltzen da. |
|
Jean 7:37-39 |
[37] Jaietako azken egunean, nagusienean, Jesusek zutik jarri eta oihu egin zuen, esanez: «Egarri dena betor niregana, eta edan beza[38] niregan sinesten duenak. Liburu Santuek dioten bezala, ur biziko errekak jarioko zaizkio barru-barrutik ».[39] Harengan sinetsiko zutenek hartuko zuten Espirituaz esan zuen hori; izan ere, ez zen artean Espiriturik, Jesusen jainkozko aintza ez zelako oraindik azaldu. |
|
Hébreux 4:14-16 |
[14] Beraz, gure apaiz nagusi handia, Jesus Jainkoaren Semea, zeruan sartua dugunez gero, euts diezaiogun sendo aitortzen dugun fedeari.[15] Izan ere, gure apaiz nagusia ez da gure ahuleriaz gupidatu ez daitekeen norbait, zeren eta bera ere, gu bezala, gauza guztietan probatua izan baita, bekatuan izan ezik.[16] Hurbil gaitezen, bada, konfiantza osoz Jainkoaren onginahiaren tronura, errukia iritsi eta premialdian laguntza izan dezagun. |
|
Apocalypse 22:16-17 |
[16] «Nik, Jesusek, neure aingerua bidali dut eliz elkarteei mezu hau ematera. Neu naiz Daviden kimua eta jatorria, neu goizeko artizar distiratsua ».[17] Espirituak eta emazteak diote: «Zatoz!» Entzuten duenak ere esan beza: «Zatoz!» Egarri dena betor, eta har beza doan, nahi badu, biziaren ura. |
|
Jean 6:37 |
Aitak niri ematen dizkidan guztiak niregana hurbilduko dira eta niregana hurbiltzen denik ez dut inola ere kanpora botako, |
|
Apocalypse 22:17 |
Espirituak eta emazteak diote: «Zatoz!» Entzuten duenak ere esan beza: «Zatoz!» Egarri dena betor, eta har beza doan, nahi badu, biziaren ura. |
|
Ésaïe 13:6-8 |
[6] Egin garrasi, gainean baita Jaunaren eguna! Hor dator Jainko ahaltsuaren hondamen-indarrez.[7] Orduan, denei besoak eroriko zaizkie, denek adorea galduko dute.[8] Beldur-ikarak joko ditu, eta hain estua eta larria izango da egoera, ezen erdiminetan dagoen emakumea bezala bihurrituko baitira. Harri eta zur eginik begiratuko diote elkarri, aurpegiak lotsaz gorri dituztela. |
|
Apocalypse 12:9 |
Bota egin zuten, beraz, herensuge handia, antzinako sugea, deabru eta Satanas deritzana, mundu guztia engainatzen duena; lurrera bota zuten bere aingeruekin batera. |
|
Philippiens 1:6 |
Badakit ziur, zuengan hain lan ederra hasi zuenak burutu ere egingo duela, Kristo Jesus berriro agertuko den eguna arte. |
|
Apocalypse 21:4 |
Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua baita». |
|
Hébreux 10:19-22 |
[19] Beraz, senideok, Jesu Kristoren odolari esker konfiantza dugu santutegian sartzeko,[20] Jesusek errezelean barrena —hau da, bere gorputzean barrena— bide berri eta bizia ireki baitigu.[21] Jesus apaiz handia Jainkoaren etxeko buru dugunez,[22] hurbil gakizkion bihotz zintzoz eta sinesmen osoz, barrua bekatu-kontzientzia guztitik garbiturik eta gorputza ur garbiz txukundurik. |
|
Joël 2:32 |
Orduan, Jaunari dei egin diezaiona salbatuko da. Jerusalemen, Sion mendian, izango da salbaturik, Jaunak esan bezala. Jaunak deituak geldituko dira bizirik. |
|
Psaumes 104:9 |
Gainditu ezineko muga ezarri diezu urei, berriro lurra estal ez dezaten. |
|
Genèse 6:12 |
den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean, |
|
Genèse 8:9 |
Baina usoa, bere hankak non pausaturik ez eta, ontzira itzuli zen, oraindik ura baitzegoen lurrazalean. Noek, eskua luzatuz, usoa hartu eta ontzi barrura sartu zuen. |
|
Genèse 9:11 |
Hona ematen dizuedan itun-hitza: ez duela uholdeak berriro bizidunik hondatuko, ez dela aurrerantzean mundua suntsituko duen uholderik izango». |
|
Genèse 7:20 |
Eta oraindik ere zazpi metro gorago igo ziren urak. |
|
Genèse 8:5 |
Urak gutxituz joan ziren hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendi-gailurrak agertu ziren. |
|
Proverbes 31:30 |
Gezurrezkoa da xarma, hutsala edertasuna; goresgarria, ordea, Jauna errespetatzen duen emakumea. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |