A A A A A

Dieu: [Bénédiction]


Luc 6:38
eman, eta emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora. Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak».

Matthieu 5:4
«Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko.

Philippiens ๔:๑๙
Nire Jainkoak, bere aldetik, bere aberastasun harrigarriaren arabera erantzungo dizue zeuen premia guztietan, Kristo Jesusen bitartez.

Psaumes 67:7
Eman beza lurrak bere fruitua, bedeinka gaitzala Jainkoak, gure Jainkoak.

Nombres 6:24-25
[24] «Jaunak bedeinka eta gorde zaitzala;[25] Jaunak aurpegi argia erakutsi eta erruki dakizula.

Philippiens 4:6-7
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.[7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

Jacques 1:17
Emaitza on eta dohain bikain oro goitik dator, Aitarengandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez duen argien Egileagandik.

Jérémie 17:7-8
[7] «Bedeinkatua konfiantza niregan duena, euskarri ni nauena![8] Ur ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da: ur bizigarrietara zabalduko ditu sustraiak, sargoriari ez dio beldurrik: haren hostoak beti berde; lehorte-urtean ere hura lasai, ez dio uzten fruitua emateari.

Ésaïe 41:10
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut.

Jean 1:16
Izan ere, guztiok hartu dugu haren betearen betetik, eta maitasuna maitasunaren gain hartu ere.

Genèse 22:16-17
[16] esanez: «Honela dio Jaunak: Hala jokatu duzulako, zeure seme bakarra ere ukatu ez didazulako, nik neurez zin dagit:[17] Oparo bedeinkatuko zaitut eta zure ondorengoak zeruko izarrak eta itsasertzeko hondarra bezain ugari egingo ditut eta etsaien hiriez jabetuko dira.

Genèse 27:28-29
[28] Jainkoak eman diezazkizula zeruko ihintza eta lurreko guritasuna, ogi-ardotan oparotasuna.[29] Izan ditzazula herriak zerbitzari, makur daitezela nazioak zure aitzinean. Izan zaitez zeure senideen nagusi, makur daitezela zure aitzinean zure amaren semeak! Madarikatua, zu madarikatzen zaituena! Bedeinkatua, zu bedeinkatzen zaituena!»

Psaumes 1:1-3
[1] Zorionekoa gaiztoen egitasmoei jarraitzen ez diena,[2] baizik eta Jaunaren hitza atsegin duena eta hitz hori gau eta egun gogoan darabilena![3] Ur-xirripen ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da: bere sasoian fruitua dakar, eta ez zaio hostorik ihartzen; egiten duen guztia ongi zaio ateratzen.

Psaumes 23:1-4
[1] Daviden salmoa. Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.[2] Larre guritan etzanarazten nau, ur baretara eramaten,[3] eta indarrak berritzen; bide egokitik narama, leiala delako.[4] Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau.

2 Samuel 22:3-4
[3] ene Jainkoa nire harkaitz babesgarri, nire babeski eta indar salbatzailea, nire gotorlekua, nire ihesleku eta salbatzailea. Zuk nauzu indarkeria-zaleengandik salbatzen.[4] Goretsia Zu! Dei egin nion Jaunari, eta etsaiengandik salbatu ninduen.

1 Jean 5:18
Badakigu Jainkoarengandik jaio denak ez duela bekatu egiten, Jainkoaren Semeak zaintzen baitu, eta Gaiztoak ezin dio inolako kalterik egin.

Psaumes 138:7
Arriskuz inguraturik aurkitzean, babestu nire bizia etsai amorratuengandik, luzatu eskua eta salba nazazu.

2 Corinthiens 9:8
Eta ahaltsua da Jainkoa, era guztietako dohainak zuei oparo emateko, zeuentzat denetik nahikoa izanik, egintza on guztietarako sobera izan dezazuen,

Philippiens 4:7
Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso