A A A A A

Église: [Pasteurs]


2 Timothée 4:2
hots egin Jaunaren hitza, ekin garaia denean eta ez denean, eman arrazoiak, zentzarazi eta eman adore, zeure pazientzia guztia eta irakasteko gaitasuna erabiliz.

Actes 20:28
Zain itzazue zeuen buruak eta artalde osoa, honen zaindari jarri baitzaituzte Espiritu Santuak; larra ezazue Jainkoaren Eliza, hark bere Semearen odolaz eskuratu zuena.

Hébreux 13:17
Egin zeuen zuzendarien esanak eta izan horien menpeko, zuetaz arduratzen baitira eta zuen kontu eman beharko baitiote Jainkoari; horrela, beren egitekoa atseginez bete ahal izango dute eta ez marmarka; honek ez lizueke inolako onik ekarriko.

Jacques 3:1
Senideok, ez zaitezte ibil denok maisu izan nahian; jakizue maisuok auzi zorrotzagoa izango dugula,

Jérémie 3:15
Neure gogoko buruzagiak emango dizkizuet, jakinduriaz eta zuhurtasunez gidatuko zaituztetenak.

Proverbes 23:27
Leize-zulo sakona da emagaldua, putzu estua emakume arrotza.

Éphésiens 4:11-12
[11] Bera da batzuk apostolu egin zituena, beste batzuk profeta, beste batzuk berri onaren hotsegile, beste batzuk artzain eta irakasle.[12] Horrela, gai egiten ditu fededunak beren zerbitzu-lanerako eta Kristoren gorputza hazarazteko,

1 Pierre 5:1-4
[1] Zuen arteko arduradunei nik, beraiek bezala arduradun eta Kristoren sufrimenduen testigu eta gero agertuko den aintzaren partaide naizen honek, arren eskatzen diet:[2] larra ezazue Jainkoak zuen esku jarri duen artaldea; zaindu, ez gogoz kontra, gogo onez baizik, Jainkoak nahi bezala; ez irabazi zikinari begira, bihotz-zabaltasunez baizik;[3] ez zaintzeko egokitu zaizkizuenen gain agintea ezarriz, artaldearentzat eredu izanez baizik.[4] Horrela, artzain nagusia agertzean, inoiz zimelduko ez den aintzazko koroa jasoko duzue.

Tite 1:5-9
[5] Arrazoi honengatik utzi zaitut Kretan, konpondu gabe gelditu dena konpon dezazun; batez ere, hiri bakoitzean elkarte-arduradunak ezar ditzazun, eman dizkizudan argibideen arabera.[6] Arduradunak akats gabea izan behar du, behin bakarrik ezkondua; haren seme-alabek sinestedunak izan behar dute, jokaera gaiztoz nahiz errebeldiaz salatu gabeak.[7] Izan ere, zuzendariak, Jainkoaren etxezain denez gero, akats gabea izan behar du: ez harro, ez haserrekor, ez ardozale, ez sesiozale, ez okerreko irabazien gose;[8] ostera, ostatu-emailea behar du izan, ongia maite duena, zentzuduna, zuzena, jainkozalea, bere buruaren jabea;[9] irakatsi zaion egiazko mezuari atxikia, irakaspen zuzenez besteak aholkatzeko eta kontra daudenen irakatsiak gezurtatzeko gai izan dadin.

Ézéchiel 34:1-10
[1] Honela mintzatu zitzaidan Jauna:[2] «Gizaseme, hitz egin nire izenean Israelgo artzainen kontra eta adieraz iezaiezu nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zoritxarrekoak beren buruak bazkatzen dituzten Israelgo artzainak! Ez ote da artaldea artzainek bazkatu beharrekoa?[3] Ardikiz elikatzen zarete, artilez janzten eta arkumerik ederrenak hiltzen dituzue, baina ez duzue artaldea zaintzen.[4] Ez dituzue ardi ahulak indartzen, ez gaixoa sendatzen, ezta hanka lotu ere hautsia duenari; ez duzue desbideratua artaldera ekartzen, ezta galdutakoaren bila joaten ere, baizik eta indarrez eta gogorkeriaz ezarri diezue zeuen agintea.[5] Artzain gabe, ardiak sakabanatu egin dira eta basapiztien harrapakin bihurtu.[6] Mendi eta muinoetan noraezean dabil nire artaldea; lurralde osoan dago sakabanatua, eta inor ez da berorretaz arduratu eta bila joaten.[7] Horregatik, artzainok, entzun nire, Jainko Jaun honen, mezua:[8] Ala ni, Jainko Jauna! Nire artaldea larrutua eta basapiztia guztien harrapakin izan da artzainik ez zuelako, eta artzainak ez dira nire artaldeaz arduratu; aitzitik, artzainek beren buruak zaindu dituzte eta ez nire artaldea;[9] beraz, artzainok, entzun nik, Jainko Jaunak, diodana:[10] Artzainen kontra ekingo diot: neure artaldea itzultzera behartuko ditut eta artzain-kargutik botako, ez dituzte aurrerantzean beren buruak bazkatuko; horien hortz artetik aterako ditut ardiak eta ez dituzte berriro elikagai izango.

1 Timothée 3:1-13
[1] Egia da elkarte-zuzendari izan nahi duenak eginkizun ona nahi duela.[2] Baina zuzendariak akats gabea izan behar du, behin bakarrik ezkondua, neurritsu, zentzudun, gizabidetsu, ostatu-emaile, irakasteko trebe;[3] ez ardozale, ezta sesiozale ere, bihozbera baizik, baketsua eta ez diruzalea.[4] Bere etxea ongi gobernatzen eta seme-alabak mendetasunean eta errespetuan hezten jakin behar du;[5] izan ere, nola izango du Jainkoaren elkartearen ardurarik bere etxea gobernatzen ez dakienak?[6] Ez bedi kristauberri izan, harropuztu eta deabrua bezala gaitzetsia izan ez dadin.[7] Kristau ez direnen artean ere izen ona izan behar du, desohorean eta deabruaren sareetan eror ez dadin.[8] Diakonoak ere agurgarri eta hitzeko gizon izan daitezela, ez ardozale, ezta irabazi zikinei emanak ere;[9] gorde bezate kontzientzia garbiz Jainkoak agertu eta guk sinetsiriko egia.[10] Lehenik, izan bitez aztertuak eta, gero, akats gabe badira, bete bezate diakonotza-zerbitzua.[11] Emakumeek ere agurgarri izan behar dute eta ez maiseatzaile; neurritsu eta gauza guztietan fidagarri.[12] Diakonoak izan bitez behin bakarrik ezkonduak, beren seme-alabak eta etxea ongi gobernatzen dakitenak;[13] zeren zerbitzu hau ongi betetzen dutenek ohorezko maila berenganatzen baitute, eta Kristo Jesusengan dugun sinesmenak segurtasunez betetzen ditu.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso