A A A A A

Église: [Messie dans la Bible]


Actes 2:38
Pedrok erantzun zien: —Bihozberri zaitezte eta bataiatu guztiok, Jesus Mesiasen izenean bekatuak barka dakizkizuen, eta Espiritu Santua hartuko duzue dohain.

Deutéronome 18:15
Jaunak zuen Jainkoak ni bezalako profeta sortuko du zuen artetik, herritarren artetik. Entzun berari!

Genèse 3:15
Elkarren etsai egingo zaituztet hi eta emakumea, hire eta haren ondorengotza; honek burua zapalduko dik eta hik orpotik helduko diok».

Genèse 49:10
Ez da Judarengandik aldenduko errege-makila, ezta haren belaun artetik aginte-makila ere, hauen jabe dena etorri arte: herri guztiek diote honi obedituko.

Ésaïe 7:14
Jaunak berak emango dizue, bada, ezaugarria: hona, andre gaztea haurdun dago eta semea izango du, eta Emmanuel, hau da, “Jainkoa gurekin”, jarriko dio izen.

Ésaïe 11:1
Kimu bat aterako da Jeseren zuhaitz-ondotik, adaxka bat erneko haren sustraietatik.

Jean 1:41
Lehenik, bere anaia Simonekin egin zuen topo, eta esan zion: «Mesias aurkitu diagu» (Mesiasek «Kristo» —hau da, Gantzutu— esan nahi du).

Jean 4:25
Emakumeak esan zion: —Badakit Mesias, Kristo alegia, etortzekoa dela, eta hark, etortzean, gauza guztiak agertuko dizkigula.

Jean 14:6
Jesusek erantzun: —Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik.

Malachie 3:1
Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Hor bidaltzen dizuet neure mandataria, niretzat bidea prestatzera. Bat-batean sartuko da bere tenplura bilatzen duzuen nagusia. Nire ituna iragarriko duen mandataria irrika duzue; horra non datorren!»

Michée 5:2
Bitartean, bertan behera utziko du Jaunak bere herria, ama izan behar duenak haurra izan arte. Orduan, atzerrian bizirik gelditutako senideak Israelgoekin elkartuko dira.

Zacharie 9:9
Poztu biziro, Sion hiri eder! Egin irrintzi, Jerusalem hiriburu! Hara, badatorkizu zeure erregea: zuzen eta garaile dator, apal eta asto baten gainean, astakume baten gainean.

Jean 4:25-26
[25] Emakumeak esan zion: —Badakit Mesias, Kristo alegia, etortzekoa dela, eta hark, etortzean, gauza guztiak agertuko dizkigula.[26] Jesusek esan zion: —Neu naiz, zurekin mintzo naizen hau.

Ésaïe 9:5-7
[5] Haur bat jaio zaigu, Jainkoak seme bat eman digu. Beroni ezarri zaio aginpidea, eta honela deitzen diote: «Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita betiereko, Errege bake-emaile».[6] Gero eta zabalagoa izango da haren agintaritza, azkengabea bakea. Daviden tronuan izango da errege, eta justizia eta zuzenbidea izango dira haren erregetzaren oinarri eta sostengu, oraindanik eta betiko. Jaun ahalguztidunaren maitemin sutsuak egingo du hori.[7] Zigor-mezua zuzendu die Jaunak Jakoben ondorengoei, Israelgo erresumari datorkio gainera.

Psaumes 22:16-18
[16] Indargabe nago, teila bezain lehor, ahosabaiari itsatsia dut mihia, hilobi-hautsetaraino ekarri naute.[17] Gaizkile-taldeak inguratu nau, zakur-tropelak erdian hartu, esku-oinak zulatu dizkidate.[18] Hezur eta azal gelditu naiz! Haiek adi-adi begiratzen didate.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso