A A A A A

Église: [Esprit Saint]


Juges 3:10-14
[10] Jaunak bere espiritua eman zion Otnieli eta honek gobernatu zuen Israel. Borroka egin zion Mesopotamia Garaiko errege Kuxan-Rixataimi eta, Jaunak eskura eman ziolarik, Otnielek menderatu egin zuen.[11] Israel herrialdea bakean egon zen berrogei urtez, harik eta Kenazen seme Otniel hil zen arte.[12] Jaunari atsegin ez zaiona egin zuten berriro israeldarrek; horregatik, israeldarrak zigortzeko, Moabeko errege Eglon indartu zuen Jaunak.[13] Amondarrak eta amalektarrak berekin harturik, joan eta menderatu egin zituen Eglonek israeldarrak eta Palmondoen hiria eskuratu zuen.[14] Hemezortzi urtez egon ziren israeldarrak Moabeko errege Eglonen menpe.

Matthieu 12:31-33
[31] «Horregatik diotsuet: Bekatu eta birao oro barkatuko dio Jainkoak gizakiari, baina Espiritu Santuaren kontrako biraorik ez dio barkatuko.[32] «Norbaitek Gizonaren Semearen kontra zerbait esaten badu, barkatuko dio Jainkoak; baina Espiritu Santuaren kontra hitz egiten duenak ez du barkamenik izango, ez mundu honetan eta ez datorrenean.[33] «Emazue zuhaitza ona dela: fruitua ere ona izango da. Edota zuhaitza txarra dela: fruitua ere txarra izango da. Zuhaitza fruitutik ezagutzen da.

Luc 24:45-49
[45] Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten.[46] Eta esan zien: «Idatzia zegoen Mesiasek sufritu egin behar zuela eta hirugarren egunean hildakoen artetik piztu,[47] eta, Jerusalemdik hasita, herri guztiei bihozberritzeko hots egin behar zaiela, bekatuak barka dakizkien.[48] Zuek zarete honen guztiaren lekuko.[49] Eta nik, neure Aitak agindutako dohaina, Espiritu Santua, bidaliko dizuet. Zuek egon hemen, hirian, Jainkoarengandiko indarraz jantzi zaitezten arte».

Jean 3:6-8
[6] Gizakiagandik berez jaioa gizaki da, Espiritutik jaioa espiritu.[7] Ez harritu berriro jaio behar duzuela esan dizudalako.[8] Haizeak edonondik jotzen du; entzuten duzu haren hotsa, baina ez dakizu nondik datorren, ez nora doan. Gauza bera gertatzen da Espiritutik jaioarekin.

Romains 8:2-6
[2] Izan ere, Jesu Kristori esker, bizia ematen duen Espirituaren legeak askatu egin zaitu bekatuaren eta heriotzaren legetik.[3] Legeak giza ahuleziagatik ezin zuena, Jainkoak egin du: gurea bezalako bekatuzko izaeran bidali du bere Semea eta honek, bere burua barkamen-oparitzat eskainiz, kondenatu egin du bekatua bere giza izaera hilkorrean.[4] Honela, bete dezakegu legeak eskatzen duena, ez baikara giza grinen arabera bizi, Espirituaren arabera baizik.[5] Giza grinen arabera bizi direnek gogoak ere halakoak dituzte; Espirituaren arabera bizi direnek, berriz, gogoak ere Espirituarenak.[6] Giza grinei jarraitzeak heriotzara darama; Espirituari jarraitzeak, berriz, bizitzara eta bakera.

2 Corinthiens 5:16-18
[16] Beraz, hemendik aurrera ez dugu inor giza ikuspegi hutsez balioztatuko; eta inoiz Kristo giza ikuspegiz balioztatu badugu, orain ez dugu hala egiten.[17] Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da.[18] Hau guztia Jainkoarengandik dator, Kristoren bitartez berekin adiskidetu baikaitu eta adiskidetzeko zerbitzua gure esku utzi du.

1 Chroniques 12:18-20
[18] Atera zitzaien David bidera eta esan zien: «Adiskide gisa baldin bazatozkidate eta niri laguntzeko asmoz, bihotz-bihotzez hartuko zaituztet; baina, nik inolako gogorkeriarik egin gabe, ni etsaiari saltzeko asmoz bazatozte, ikus dezala gure arbasoen Jainkoak eta zigor zaitzatela».[19] Amasaik, hogeita hamar gudarien buruzagiak, espirituaren eraginez, esan zuen: «Zeurekin gaituzu, David, zeurekin, Jeseren seme! Bakea, bakea zuretzat, bakea laguntzen dizunarentzat, zeure Jainkoa baituzu laguntzaile». Orduan, Davidek onartu egin zituen eta gudalburuen artean hartu.[20] Manasesen leinuko batzuk ere Daviden aldera igaro ziren, filistearrekin batera Saulen kontra borrokatzera zihoanean. Baina Davidek eta bere gizonek ezin izan zieten filistearrei lagundu; izan ere, hizketatu ondoren, filistearren buruzagiek bidali egin zuten David, beraien kontra jarri eta bere lehengo jaun Saulengana igaroko zela pentsatuz.

Psaumes 52:1-3
[1] Koru-zuzendariarentzat. Daviden poema.[2] Doeg edomdarra Saulengana etorri eta David Ahimeleken etxera joana zela adierazi zionekoa.[3] Zergatik harrotzen zara gaiztakeriaz eta jainkozalearen aurka oilartzen?

Michée 3:8-10
[8] Ni, ordea, Jaunaren espirituaz betea nago, haren indar, zuzentasun eta kemenaz betea, Jakoben ondorengoei beren errebeldia eta Israeli bere bekatua adierazteko.[9] Entzun hau, Jakoben herriaren buruzagiok, Israelgo agintariok, zuzentasuna higuintzen eta zuzenbidea okertzen duzuenok:[10] odolaz eraikitzen duzue Sion, bidegabekeriaz Jerusalem.

Actes 2:1-5
[1] Mendekoste-eguna iritsi zenean, toki berean bildurik zeuden guztiak.[2] Bat-batean, haize-boladarena bezalako burrunba etorri zen zerutik eta beraiek zeuden etxe guztian durundi egin zuen.[3] Orduan, suzko mihiak bezalako batzuk ikusi zituzten, bakoitzaren gainean bana kokatzen.[4] Denak Espiritu Santuaz bete ziren eta hizkuntza arrotzez hitz egiten hasi, bakoitza Espirituak eragiten zion eran.[5] Egun haietan judu jainkozale asko ziren Jerusalemen, eguzkiaren azpian diren nazio guztietatik etorriak.

Luc 24:45-47
[45] Orduan, adimena argitu zien, Liburu Santuak uler zitzaten.[46] Eta esan zien: «Idatzia zegoen Mesiasek sufritu egin behar zuela eta hirugarren egunean hildakoen artetik piztu,[47] eta, Jerusalemdik hasita, herri guztiei bihozberritzeko hots egin behar zaiela, bekatuak barka dakizkien.

1 Jean 2:19-27
[19] Gure artetik atera dira, baina ez ziren benetan gutarrak. Gutarrak izan balira, gurekin jarraituko zuketen. Alabaina, argi gelditu behar zuen guztiak ez zirela gutarrak.[20] Zuek, ordea, Kristok emandako Espiritu Santua duzue zeuen baitan eta denok ezagutzen duzue egia.[21] Idazten badizuet, ez da egia ez dakizuelako, badakizuelako baizik, eta badakizue egiatik gezurrik batere ez datorrela.[22] Nor da gezurtia Jesus Mesias dela ukatzen duena baizik? Horixe da antikristoa, Aita eta Semea ukatzen dituena.[23] Semea ukatzen duenak Aita ere ukatu egiten du. Semea aitortzen duenak Aita ere berekin du.[24] Zuek eutsi tinko hasieratik entzun duzuen mezuari. Hasieratik entzun duzuenari eusten badiozue, Aitarekin eta Semearekin bat eginda egongo zarete.[25] Eta hau da Kristok egin zigun agintzaria: betiko bizia.[26] Engainatu nahi zaituztetenei buruz idatzi dizuet hau.[27] Baina zuei dagokizuenez, Jesusengandik hartu duzuen Espirituak zuengan irauten du eta ez duzue inork irakatsi beharrik, zeren haren Espirituak dena irakasten baitizue, eta irakaspen hau egiazkoa da eta ez gezurrezkoa. Beraz, hark irakatsiaren arabera, zaudete Kristorekin bat eginda.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso