A A A A A

Église: [Aller au paradis]


Jean 14:2-3
[2] Nire Aitarenean toki asko dago; horrela izan ez balitz, esango nizuekeen. Orain, zuentzat tokia prestatzera noa.[3] Joan eta tokia prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, ni nagoen lekuan zuek ere egon zaitezten.

Philippiens 3:20-21
[20] Gu, ordea, zeruko hiritar gara eta handik itxaro dugu salbatzailea: Jesu Kristo Jauna;[21] hark antzaldatuko du gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren irudiko eginez, gauza guztiak bere menpe jartzeko duen ahalmenari esker.

Actes 1:11
eta esan zieten: «Galilearrok, zertan zaudete hor zerura begira? Zuen ondotik zerura jasoa izan den Jesus hori, zerura joaten ikusi duzuen bezalaxe etorriko da berriro».

Hébreux 11:16
Baina lur hobea zuten irrika, zerukoa alegia. Horregatik, Jainkoa ez da lotsatzen «haien Jainko» deitua izateaz, hiri bat ere prestatu baitie.

Jean 14:1-3
[1] «Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere.[2] Nire Aitarenean toki asko dago; horrela izan ez balitz, esango nizuekeen. Orain, zuentzat tokia prestatzera noa.[3] Joan eta tokia prestatu ondoren, berriro etorri eta neurekin eramango zaituztet, ni nagoen lekuan zuek ere egon zaitezten.

Matthieu 18:15-18
[15] «Zure senide batek bekatu egiten badu, zoaz berarengana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea.[16] Jaramonik egiten ez badizu, berriz, hartu zeurekin lagun bat edo bi, auzi oro bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabaki dadin.[17] Haiei ere jaramonik egiten ez badie, esaiozu elkarteari, eta elkarteari ere jaramonik egin nahi ez badio, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko.[18] «Benetan diotsuet: Zuek mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuek mundu honetan askatua, zeruan ere askatua geldituko da.

Jean 14:28
Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”. Benetan maite baninduzue, poztu egingo zinatekete Aitarengana noalako, Aita ni baino handiago baita.

Actes 4:12
Honengan bakarrik dugu salbamena, ez baitigu Jainkoak gizon-emakumeoi beste inor eman eguzkiaren azpian, salba gaitzakeenik».

Jean 3:13
«Ez da inor zerura igo, zerutik jaitsi zena baizik, Gizonaren Semea.

Apocalypse 21:1-4
[1] Zeru berria eta lur berria ikusi nituen, suntsituak baitziren lehenengo zerua eta lehenengo lurra, eta jadanik itsasorik ere ez zen.[2] Hiri santua ikusi nuen, Jerusalem berria, zerutik, Jainkoarengandik, jaisten, emaztegaia bere senarrarentzat bezala apaindua.[3] Eta ahots handia entzun nuen tronutik esaten: «Hona Jainkoak gizon-emakumeen artean jarri duen bizilekua; haiekin biziko da; haiek izango ditu bere herri, eta Jainkoa bera izango dute berekin.[4] Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua baita».

1 Timothée 3:15
***

Jean 14:6
Jesusek erantzun: —Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik.

Marc 6:3
Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira hemen gure artean bizi?» Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan.

Philippiens 3:21
hark antzaldatuko du gure gorputz ezerez hau, bere gorputz aintzatsuaren irudiko eginez, gauza guztiak bere menpe jartzeko duen ahalmenari esker.

Jean 1:12
Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien.

1 Corinthiens 13:12
Orain dena ilun ikusten dugu, ispiluan bezala; gero aurrez aurre ikusiko dugu; orain erdizka ezagutzen dut; gero oso-osoan ezagutuko dut dena, Jainkoak neu ezagutzen nauen bezala.

Jean 3:3-5
[3] Jesusek erantzun zion: —Bene-benetan diotsut: Ezin du inork Jainkoaren erreinua ikusi, berriro jaiotzen ez bada.[4] Nikodemok galdetu: —Nola jaio daiteke norbait, jadanik zaharra izanik? Sar ote daiteke amaren sabelean eta berriro jaio?[5] Jesusek erantzun: —Bene-benetan diotsut: Ezin izango da inor Jainkoaren erreinuan sartu, uretik eta Espiritutik jaiotzen ez bada.

Hébreux 12:14
Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu inork Jauna ikusiko.

Apocalypse 21:1-2
[1] Zeru berria eta lur berria ikusi nituen, suntsituak baitziren lehenengo zerua eta lehenengo lurra, eta jadanik itsasorik ere ez zen.[2] Hiri santua ikusi nuen, Jerusalem berria, zerutik, Jainkoarengandik, jaisten, emaztegaia bere senarrarentzat bezala apaindua.

1 Corinthiens 15:40-49
[40] Badira zeruko izakiak eta lurrekoak, baina zerukoek eta lurrekoek ez dute distira bera.[41] Eguzkiaren distira honelakoa da, ilargiarena halakoa eta izarrena bestelakoa. Eta izarrek berek ere ez dute denek distira berdina.[42] Hildakoen piztuerarekin ere gauza bera gertatuko da: ereiten dena ustelkorra da, pizten dena ustelezina;[43] ereiten dena mespretxagarria, pizten dena ospetsua; ereiten dena ahula, pizten dena indartsua;[44] haragizko gorputza ereiten da eta espirituzkoa pizten; haragizko gorputza baden bezala, espirituzkoa ere bada.[45] Honela dio, hain zuzen, Liburu Santuak: lehenengo gizakia, Adam, izaki bizidun bilakatu zen; azkeneko Adam, berriz, Espiritu bizi-emaile.[46] Ez zen espirituzkoa izan lehenengoa, haragizkoa baizik; espirituzkoa ondoren dator.[47] Lehenbiziko gizakia lurreko hautsetik hartua izan zen; bigarrena, berriz, zerutik dator.[48] Lurtarra, Adam, lurtarren eredu eta irudi da; zerutarra, Kristo, zerutarrena.[49] Eta lurtarraren irudiko garen bezala, zerutarraren irudiko ere izango gara.

Luc 24:39
Ikusi nire esku-oinak, neu naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta nik bai, ikusten duzuenez».

Ésaïe 65:17-25
[17] Jaunak dio: «Hara, zeru-lur berriak sortuko ditut. Lehengoaz ez da inor oroituko, ez du inork gogora ekarriko.[18] Alderantziz, amaigabeko poza eta alaitasuna izango duzue nik sortuko dudanagatik, poz-hiri bihurtuko baitut Jerusalem, alaitasun-herri bertako jendea.[19] Neu ere alai izango naiz Jerusalemengatik, pozaren pozez neure herriarengatik. Ez da gehiago entzungo bertan negar-hotsik, ez garrasirik.[20] Ez da izango han jaio eta laster hilko denik, ezta bere adin betera iritsiko ez denik ere, ehun urterekin hiltzea gazterik hiltzea izango baita, eta ehun urtera heltzen ez dena madarikatutzat emango.[21] Etxeak egin eta bertan biziko dira, mahastiak landatu eta fruitua jango;[22] beraiek egindako etxeetan ez da besterik biziko, ezta beraiek landaturiko mahastien fruitua bestek jango ere. Zeren zuhaitzak bezainbat urte biziko baitira nire herrikoak eta nire aukeratuak baliatuko beren lanaren emaitzaz.[23] Ez dira alferrik nekatuko, ezta ezbeharrez hiltzeko haurrik ekarriko ere, Jaunak bedeinkaturiko herria baitira, eta halaxe izango beraien ondorengoak ere.[24] Orduan, dei egin baino lehen erantzungo diet, hitz egiten amaitu baino lehen entzungo.[25] Otsoa eta arkumea elkarrekin larratuko dira, lehoiak lastoa jango du, idiaren antzera, eta sugeak hautsa izango janari. Nire mendi santu osoan ez du inork kalterik, ez hondamenik egingo». Jaunak esan du.

Hébreux 9:27
Eta gizon-emakumeek behin bakarrik hil behar dutela eta gero auzia izango dela erabakita dagoen bezala,

Philippiens 1:21-23
[21] Izan ere, niretzat bizitzea Kristo da eta hiltzea irabazpide.[22] Baina bizitzen jarraituz lan onuragarria egin ahal baneza, ez nuke jakingo zer hautatu.[23] Alde bietatik nago erakarria: alde batetik, hil egin nahi nuke, Kristorekin egoteko, hau askogatik onena delarik;

Éphésiens 1:22-23
[22] Dena jarri du Jainkoak Kristoren oinazpian, eta berau egin du denen gainetik Elizaren buru.[23] Eliza haren gorputza da, unibertsoa erabat betetzen duen Kristok erabat betea.

1 Corinthiens 1:10
Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean, arren eskatzen dizuet: bat etor zaitezte guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean. Bizi elkar ongi harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera duzuela.

Jean 8:12
Jesus jendeari mintzatu zitzaion berriro: —Neu naiz munduarentzat argia; niri jarraitzen didana ez da ilunpetan ibiliko, baizik eta bizia ematen duen argia izango du.

1 Pierre 3:15
Ostera, aitortu zeuen bihotzetan Kristo Jauna dela, eta egon beti prest zeuen itxaropenaren arrazoia eskatzen dizuenari erantzuna emateko;

Luc 5:10
baita haren arrantzu-lagun Santiago eta Joan Zebedeoren semeak ere. Baina Jesusek esan zion Simoni: —Ez beldurtu, hemendik aurrera giza arrantzale izango zara.

Jacques 5:16
Aitortu batak besteari zeuen bekatuak eta egin otoitz elkarren alde, senda zaitezten. Indar handia du zintzoaren otoitz sutsuak.

2 Timothée 2:2
Testigu askoren aurrean niri entzun zenidana, aholkatu zeuk, besteei ere irakasteko gai izango diren gizon fidagarriei.

Apocalypse 12:1
Seinale handi bat agertu zen zeruan: emakume bat, eguzkiz jantzia, ilargia oinazpian eta hamabi izarreko koroa buruan.

Jean 6:51
Neu naiz zerutik jaitsia den ogi bizia; ogi honetatik jaten duenak betiko bizia izango du. Eta nik emanen dudan ogia nire gorputza da, mundua bizi dadin emana».

2 Corinthiens 5:8
Uste onez gaude, bai, baina nahiago genuke gorputz honetatik erbesteratuak izan Jaunarekin bizitzera joateko.

Luc 10:16
«Zuei entzuten dizuenak niri entzuten dit, eta zuek onartzen ez zaituztenak, ni ez nau onartzen; ni onartzen ez nauenak, berriz, bidali nauen hura ez du onartzen».

Jean 16:13
Baina egiaren Espiritua etortzean, egia beteraino gidatuko zaituzte. Ez da mintzatuko bere kabuz, baizik eta nik jakinaraziko diodana adierazi eta etorkizuna iragarriko dizue.

1 Jean 4:6
Gu, berriz, Jainkoarenak gara, eta Jainkoa ezagutzen duenak entzun egiten digu; Jainkoarena ez denak, aldiz, ez digu entzuten. Honetatik atera dezakegu nork duen egiaren espiritua eta nork gezurraren espiritua.

Jean 21:15-19
[15] Gosaldu zutenean, Jesusek esan zion Simon Pedrori: —Simon, Joanen semea, maiteago al nauzu hauek baino? Hark esan zion: —Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana. Orduan, Jesusek: —Larra itzazu nire bildotsak.[16] Bigarrenez galdetu zion Jesusek: —Simon, Joanen semea, maite al nauzu? Pedrok, berriro: —Bai, Jauna, badakizu maite zaitudana. Jesusek, orduan: —Zaindu nire ardiak.[17] Hirugarrenez galdetu zion Jesusek: —Simon, Joanen semea, maite al nauzu? Pedro goibeldu egin zen maite al zuen hirugarrenez galdetu ziolako, eta erantzun zion: —Jauna, zuk dena dakizu, zuk badakizu maite zaitudana. Orduan, esan zion Jesusek: —Larra itzazu nire ardiak.[18] Bene-benetan diotsut: Gazteago zinenean, zeuk lotzen zenuen gerrikoa eta nora joan erabakitzen; zahartzean, ordea, zuk besoak luzatu eta beste batek lotuko dizu gerrikoa eta nahi izango ez duzun lekura eramango zaitu.[19] Horrela, Jainkoari aintza zer-nolako heriotzaz emango zion adierazi zuen Jesusek. Ondoren, esan zion: —Jarraitu niri.

Matthieu 6:14
«Izan ere, besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko dizkizue zeruko Aitak;

Matthieu 24:37-41
[37] Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan.[38] Uholdearen aurretik, jan-edanean ziharduen eta ezkondu egiten zen jendea, Noe ontzian sartu zen arte;[39] eta ez ziren konturatu, uholdea iritsi eta denak eraman zituen arte. Gauza bera gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan ere.[40] Soroan izango diren bi gizonetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute;[41] errotan ehotzen ariko diren bi emakumeetatik, bata eraman eta bestea utzi egingo dute.

1 Timothée 2:4
honek gizaki guztiak salbatu eta egia ezagutzera hel daitezen nahi baitu.

1 Thessaloniciens 4:17
gero gu, artean bizirik izango garenok, haiekin batean eramango gaituzte hodeietan, airean Jaunarekin topo egitera. Eta horrela beti Jaunarekin egongo gara.

1 Jean 5:13
Zuei, Jainkoaren Semearengan sinetsi duzuenoi, idatzi dizkizuet gauza hauek, betiko bizia duzuela jakin dezazuen.

Romains 8:28
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia.

Jean 5:24
Bene-benetan diotsuet: Nire mezua onartu eta bidali nauenarengan sinesten duenak betiko bizia du. Ez da kondenatua izango; igaroa da dagoeneko heriotzatik bizitzara.

1 Corinthiens 10:13
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko.

Matthieu 25:46
Eta hauek betiko zigorretara joango dira; zintzoak, berriz, betiko bizitzara».

Luc 23:43
Jesusek erantzun zion: —Benetan diotsut: Gaur nirekin izango zara paradisuan.

Ésaïe 35:5-6
[5] Orduan, itsuek ikusi egingo dute berriro eta gorrek entzun.[6] Oreinak bezala salto egingo du herrenak, pozaren pozez irrintzi mutuak. Basamortuan iturriak sortuko dira, landa lehorrean errekak,

Malachie 1:11
Ekialdetik mendebaldera, herri guztiek aitortzen dute nire izen handia, eta nonahi erretzen didate intsentsua eta behar bezalako oparia eskaintzen. Herri guztiek aitortzen dute nire izen handia —dio Jaun ahalguztidunak—.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso