Actes 8:1 |
Saulo han zen, eta ontzat ematen zuen Estebanen hilketa. Egun hartan bertan, erasoaldi latza sortu zen Jerusalemgo eliz elkartearen aurka. Apostoluak ez beste guztiak Judean eta Samarian barrena sakabanatu ziren. |
|
Matthieu 5:44 |
Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztetenen alde; |
|
2 Timothée 3:12 |
Era berean, Kristo Jesusen jarraitzaile zintzo bezala bizi nahi duten guztiek ere izango dituzte, bai, erasoaldiak. |
|
Jean 15:20 |
Gogoratu esan nizuena: morroia ez da nagusia baino handiago. Ni pertsegitu banaute, zuek ere pertsegituko zaituztete; nire mezua nola hartu, hala hartuko dute zuena ere. |
|
Apocalypse 2:10 |
Ez izan beldur jasan beharko duzunaz; hara, zuetariko batzuk kartzelara botako ditu deabruak, zuek probatzeko, eta apur batez atsekabetuak izango zarete. Izan zaitezte leial heriotzaraino eta garaipen-koroa, betiko bizia, emango dizuet. |
|
Romains 8:35 |
Nork aldenduko gaitu Kristok digun maitasunetik? Atsekabeak, larriak, erasoaldiak, goseak, jantzirik ezak, arriskuak, ezpatak? |
|
Matthieu 5:11 |
«Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean. |
|
Romains 12:14 |
Bedeinka itzazue erasotzen dizuetenak, bedeinkatu eta ez madarikatu. |
|
Jean 5:16 |
Honengatik, hain zuzen, larunbatez halako gauzak egiten zituelako, agintariak Jesus pertsegitzen hasi ziren. |
|
Matthieu 5:10-12 |
[10] «Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege.[11] «Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean.[12] Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan; zuen aurreko profetak ere halaxe erabili zituzten. |
|
2 Corinthiens 12:10 |
Horregatik, pozik nabil Kristorengatik jasaten ditudan ahulezia, laido, beharrizan, erasoaldi eta estualdietan. Ahul naizenean, orduan bainaiz indartsu. |
|
Actes 13:50 |
Baina juduek andere handiki jainkozaleak eta hiriko jauntxoak berotu zituzten, eta Pauloren eta Bernaberen aurka erasoaldi bat sortu eta beren lurraldetik kanpora bota zituzten. |
|
Actes 7:52 |
Zein profeta ez zuten zuen arbasoek pertsegitu? Haiek Zintzoaren etorrera aurrez iragartzen zutenak hil zituzten; zuek, berriz, Zintzoa bera saldu duzue eta hil, |
|
Marc 4:17 |
baina sustrairik gabeak eta iraupen gutxikoak izanik, mezua dela-eta estuasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, erori egiten dira. |
|
Galates 4:29 |
Baina orain ere ordukoa bera gertatzen da: giza sorbide hutsez jaiotako semeak Espirituaren indarrez sorturikoa pertsegitzen du. |
|
Marc 10:30 |
orain, mundu honetan, ehun halako etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur jasoko du, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia. |
|
Matthieu 13:21 |
baina sustrairik gabea eta iraupen gutxikoa izanik, mezua dela-eta estuasun edo erasoaldiren bat sortu orduko, erori egiten da. |
|
Actes 22:4 |
Hil beharrez eraso izan diot kristau-bide honi, gizon eta emakumeak atxilotu eta kartzelan sartuz. |
|
Matthieu 5:10 |
«Zorionekoak Jainkoaren nahia betetzeagatik erasotuak, haiek baitute Jainkoa errege. |
|
Galates 6:12 |
Erdaintzera behartzen zaituzteten horiek besteen aurrean ongi gelditzearren bultzatzen zaituztete horretara, eta Kristoren gurutzea dela-eta inork pertsegi ez ditzan. |
|
Luc 21:12 |
«Baina hori guztia gertatu aurretik, eskua botako dizuete eta erasoko; sinagogetara eta kartzelara eramango zaituztete, eta erregeen eta agintarien aurrera zuzenduko niregatik. |
|
Marc 10:29-30 |
[29] Jesusek erantzun: —Benetan diotsuet: Niregatik eta berri onagatik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak,[30] orain, mundu honetan, ehun halako etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur jasoko du, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia. |
|
Romains 8:35-37 |
[35] Nork aldenduko gaitu Kristok digun maitasunetik? Atsekabeak, larriak, erasoaldiak, goseak, jantzirik ezak, arriskuak, ezpatak?[36] Liburu Santuak dioen bezala: Zuregatik egunero hilzorian gauzkate; hiltzeko ardiak bezala garabiltzate.[37] Baina guztiotan erraz ateratzen gara garaile, maite izan gaituenari esker. |
|
Actes 11:19-21 |
[19] Bitartean, Esteban hil zutenean sortutako erasoaldikoan sakabanatu ziren fededunak Fenizia, Zipre eta Antiokiaraino heldu ziren; juduei baizik ez zieten, ordea, mezua iragartzen.[20] Baina haien arteko batzuk, Zipreko eta Zirenekoak, Antiokiara heldu zirenean, jentilei ere Jesus Jaunaren berri ona iragartzen hasi ziren.[21] Eta, Jauna lagun zutenez, askok sinetsi zuten eta Jaunarengana bihurtu ziren. |
|
Actes 9:4-5 |
[4] Lurrera erori zen eta mintzo hau entzun zuen: —Saulo, Saulo, zergatik pertsegitzen nauzu?[5] —Nor zaitut, Jauna? —galdetu zuen Saulok. —Jesus naiz, zuk pertsegitzen duzuna. |
|
Galates 5:11 |
Niri dagokidanez, senideok, egia balitz erdainkuntza gomendatzen jarraitzen dudala, juduek ez ninduketen pertsegituko. Baina, orduan, deuseztatua legoke Kristoren gurutzearen eskandalua! |
|
Matthieu 10:23 |
Herri batean pertsegitzen bazaituztete, egin ihes beste batera. Benetan diotsuet: Gizonaren Semea etorri aurretik, ez dituzue Israelgo herri guztiak igaroko. |
|
Matthieu 5:12 |
Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan; zuen aurreko profetak ere halaxe erabili zituzten. |
|
1 Timothée 1:13 |
niri, beraren kontra biraolari, pertsegitzaile eta laidoztatzaile izan nintzen honi; izan ere, nitaz errukitu egin zen Jainkoa, neure sinesgabean ez bainekien zer egiten ari nintzen. |
|
Matthieu 5:11-12 |
[11] «Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean.[12] Poz zaitezte eta alaitu, handia izango baita zuen saria zeruan; zuen aurreko profetak ere halaxe erabili zituzten. |
|
Luc 11:49 |
Zerbaitengatik esan zuen Jainkoak bere jakindurian: “Profetak eta apostoluak bidaliko dizkiet eta batzuk hil eta besteak erasoka erabiliko dituzte”. |
|
1 Thessaloniciens 3:3-4 |
[3] eta gertatzen zitzaizkizuen atsekabeengatik inor gainbehera etor ez zedin. Badakizue horiek ditugula geure zori.[4] Zuekin ginelarik, aldez aurretik esan genizuen atsekabeak izango genituela, eta badakizue hala gertatu dela. |
|
Hébreux 11:36-38 |
[36] beste batzuek isekak eta zigorrak, kateak eta kartzelak jasan zituzten;[37] harrikatu egin zituzten, zerraz ebaki, ezpataz hil; noraezean ibili ziren, ahuntz- nahiz ardi-larruz jantzirik, premia gorrian, erasopean eta tratu txarrak hartuz.[38] Munduak merezi baino hobeak ziren, eta noraezean ibili ziren basamortuetan, mendietan eta lurreko harpe eta koba-zuloetan. |
|
Jean 15:20-21 |
[20] Gogoratu esan nizuena: morroia ez da nagusia baino handiago. Ni pertsegitu banaute, zuek ere pertsegituko zaituztete; nire mezua nola hartu, hala hartuko dute zuena ere.[21] Niregatik erabiliko zaituztete horrela, bidali nauena ezagutzen ez dutelako. |
|
Matthieu 10:21-23 |
[21] «Anaiak anaia emango du heriotzara, eta aitak semea; seme-alabak gurasoen kontra altxatuko dira eta hil egingo dituzte.[22] Mundu guztiak gorroto izango dizue niregatik; baina azkeneraino sendo irauten duena, horixe izango da salbatua.[23] Herri batean pertsegitzen bazaituztete, egin ihes beste batera. Benetan diotsuet: Gizonaren Semea etorri aurretik, ez dituzue Israelgo herri guztiak igaroko. |
|
Matthieu 24:8-10 |
[8] Baina hori guztia erdiminen hasiera da.[9] «Zori larrian jarriko zaituztete eta hil egingo; herri guztiek gorroto izango dizuete niregatik.[10] Orduan, askok fedeari uko egingo diote, eta elkar saldu eta gorrotatuko dute. |
|
Luc 21:12-19 |
[12] «Baina hori guztia gertatu aurretik, eskua botako dizuete eta erasoko; sinagogetara eta kartzelara eramango zaituztete, eta erregeen eta agintarien aurrera zuzenduko niregatik.[13] Aitorpen egiteko aukera emango dizue horrek guztiak.[14] Hartu gogoan ez duzuela zeuen buruak nola defendatuko kezkatan egon beharrik:[15] neuk adieraziko dizuet zer eta nola esan, eta zuen etsaietako inork ez du zuei aurre ematerik edo erantzuterik izango.[16] Zeuen guraso eta senideek berek, ahaide eta adiskideek berek salduko zaituztete, eta zuetako zenbait hilko.[17] Mundu guztiak gorroto izango dizue niregatik;[18] baina ez duzue buruko ile bakar bat ere galduko.[19] Iraupenaren iraupenez lortuko duzue bizia. |
|
1 Corinthiens 4:8-13 |
[8] Asebeteak omen zaudete, aberastuak; gure beharrik gabe, errege izatera iritsi omen zarete. Nahiago nuke egia balitz errege zaretela, gu ere zuekin batera errege izan gintezen![9] Dirudienez, gu, apostoluok, Jainkoak azken tokian jarri gaitu, heriotzara kondenatuak bagina bezala; ikuskizun bihurtu gaitu mundu guztiarentzat, bai aingeruentzat, bai gizon-emakumeentzat.[10] Gu zoroak omen gara Kristorengatik; zuek, berriz, kristau zentzudunak. Gu ahulak, zuek sendoak; zuek izen handikoak, gu gutxietsiak.[11] Orain arte hor ibili gara goseak, egarriak, larrugorri eta gaizki erabiliak; ez daukagu non bildurik,[12] eta lehertzeraino egiten dugu lan geure eskuz. Irain egiten digute eta guk bedeinkatu; erasoka erabiltzen gaituzte eta guk jasan;[13] gaizki-esaka ari zaizkigu eta guk gozoki erantzun. Orain artean, munduko simaurra bezala gara, guztien hondakin. |
|
Hébreux 10:32-34 |
[32] Oroit zaitezte iraganeko egun haietaz: argia hartu berri hartan borroka gogor eta neketsua eraman behar izan zenuten.[33] Zuetako batzuek irainak eta tratu txarrak jasan zenituzten guztien aurrean; besteok, horrela erabilitakoen lagunkide izan zineten;[34] parte izan zenuten kartzelatuen oinazeetan eta pozik sufritu zenuten zeuen ondasunak kendu zizkizuetenean, jakinik aberastasun bikainagoa eta iraunkorragoa zenutela. |
|
Hébreux 11:33-38 |
[33] Fedeari esker, erreinuak menderatu zituzten, justizia egin, Jainkoak agindua eskuratu, lehoien ahoak itxi,[34] su kartsuak itzali, ezpataz hilak izatetik ihes egin, gaixotasunetatik sendatu, borrokan bulartsu izan eta atzerritarren gudarosteei atzera eragin.[35] Eta zenbait emakumek, pizturik berreskuratu zituen bere hildakoak. Beste batzuk, berriz, torturapean hil ziren, handik libratzeari uko eginez, bizitza bikainagora pizteko itxaropenagatik;[36] beste batzuek isekak eta zigorrak, kateak eta kartzelak jasan zituzten;[37] harrikatu egin zituzten, zerraz ebaki, ezpataz hil; noraezean ibili ziren, ahuntz- nahiz ardi-larruz jantzirik, premia gorrian, erasopean eta tratu txarrak hartuz.[38] Munduak merezi baino hobeak ziren, eta noraezean ibili ziren basamortuetan, mendietan eta lurreko harpe eta koba-zuloetan. |
|
Actes 12:1-19 |
[1] Aldi hartan, Herodes erregea eliz elkarteko batzuei gogor erasotzen hasi zen.[2] Santiago, Joanen anaia, ezpataz hilarazi zuen[3] eta, hori juduei atsegin zitzaiela ikusirik, Pedro ere preso hartu zuen. Pazko-astea zen.[4] Atxilotu eta kartzelan sarrarazi zuen, bada, eta launa gudariko lau talderen zainpean jarri, Pazko ondoren herriaren aurrean agerrarazteko asmotan.[5] Pedro kartzelan zaindua zeukaten bitartean, eliz elkartea Jainkoari otoitzean ari zitzaion kartsuki haren alde.[6] Herodesek hura atera behar zuen aurreko gauean, Pedro lo zegoen bi soldaduren artean, bi katez loturik, eta guardiak atean kartzela zaintzen.[7] Bat-batean, Jaunaren aingerua agertu eta gela guztia argiz bete zen. Aingeruak, saihetsean ukituz, Pedro esnarazi eta esan zion: «Jaiki, bizkor!» Bat-batean, kateak eskuetatik erori zitzaizkion.[8] Gero, aingeruak esan zion: «Lotu gerrikoa eta jantzi oinetakoak». Hala egin zuen, eta aingeruak, berriro: «Jantzi soingainekoa eta jarraitu niri».[9] Pedro haren ondoren atera zen; ez zekien aingeruaren bitartez gertatzen ari zena egia zen ala ez; ametsa zirudion.[10] Lehenengo eta bigarren zaintzaile-taldeen ondotik igarota, kalera zeraman burdinazko ateraino iritsi ziren. Atea berez zabaldu eta kanpora irten ziren. Kale bat igaro ondoren, aingeruak bakarrik utzi zuen Pedro.[11] Gertatuaz jabeturik, Pedrok esan zuen: «Orain bai dakidala Jaunak bere aingerua bidali duela, ni Herodesen eskuetatik eta judu-herriak niretzat zituen asmoetatik askatzera».[12] Bere egoeraz oharturik, Markos izeneko Joanen ama Mariaren etxera joan zen; lagun asko zegoen han bildua otoitzean.[13] Jo zuen kanpoko atea, eta Arrosa izeneko neskatxa atera zen nor ote zen ikustera;[14] Pedroren ahotsa ezagutzean, pozaren pozez, atea irekitzea ahaztuta, barrura joan zen lasterka, Pedro atean zegoela iragartzera.[15] «Burutik zaude zu!», esan zioten. Baina hark baietz, egia zela. Orduan, esan zuten: «Haren aingerua izango da».[16] Bitartean, Pedrok ate-joka ziharduen. Ireki eta ikusi zutenean, zur eta lur gelditu ziren.[17] Hark isiltzeko keinu egin zien eskuaz, eta Jaunak kartzelatik nola atera zuen kontatu zien. Azkenean, esan zien: «Jakinarazi hau Santiagori eta beste senideei». Ondoren, atera eta beste toki batera joan zen.[18] Eguna zabaltzean, ez zen iskanbila makala sortu gudarien artean, non ote zen Pedro.[19] Herodesek bilatzeko agindu zuen, baina ezin izan zuen aurkitu. Orduan, guardiak juzgatu eta hilarazi egin zituen. Ondoren, Judeatik Zesareara jaitsi eta bertan gelditu zen Herodes aldi batean. |
|
Actes 9:1-14 |
[1] Saulok, oraindik Jaunaren ikasleen aurka heriotza-mehatxua zeriola, apaiz nagusiagana joan eta[2] Damaskoko sinagogetarako gutunak eskatu zizkion, aurkitzen zituen kristau-bidearen jarraitzaileak, gizaseme nahiz emakume, Jerusalemera preso eraman ahal izateko.[3] Damaskorantz zihoala, bertatik hurbil, bat-batean zerutiko argi batek distiraz inguratu zuen.[4] Lurrera erori zen eta mintzo hau entzun zuen: —Saulo, Saulo, zergatik pertsegitzen nauzu?[5] —Nor zaitut, Jauna? —galdetu zuen Saulok. —Jesus naiz, zuk pertsegitzen duzuna.[6] Orain, jaiki eta sartu hirian; han esango dizute zer egin behar duzun.[7] Haren bidelagunak ikaraz mutu gelditu ziren, hotsa entzuten baitzuten, baina inor ikusten ez.[8] Saulo lurretik altxatu zen eta, begiak zabalik zituen arren, ez zuen deus ere ikusten. Eskutik hartuta eraman zuten Damaskora,[9] eta hiru egun eman zituen han itsu, ezer jan eta edan gabe.[10] Bazen Damaskon Ananias zeritzan ikasle bat. Jaunak ikuskari batean dei egin zion: —Ananias! —Hemen nauzu, Jauna —erantzun zuen hark.[11] Jaunak esan zion: —Zoaz berehala Kale Zuzenera, Judasen etxera, eta galdegizu Tarsoko Saulo delakoaz; otoitzean ari da[12] eta ikuskari batean Ananias izeneko gizon bat ikusi du etxean sartzen eta eskuak gainean ezartzen, berriro ikusi ahal izan dezan.[13] Ananiasek erantzun zion: —Jauna, askori entzuna diot gizon horrek zenbat kalte egin dien zure fededunei Jerusalemen.[14] Eta hemen bertan ere badu aginpide, apaiz nagusiak emanik, zuri dei egiten dizuten guztiak atxilotzeko. |
|
Galates 1:13 |
Ezaguna duzue, noski, noizbaiteko nire jokabidea judaismoan: zein gogor pertsegitzen nuen Jainkoaren Eliza, berau suntsitu nahirik. |
|
Apocalypse 2:8-10 |
[8] Idatz iezaiozu Esmirnako eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen lehenak eta azkenak, hila zegoenak eta bizira itzuli zenak:[9] Ezagun-ezagunak ditut zure atsekabea eta pobretasuna; halere, aberats zara. Badakit nola iraintzen zaituzten, judu direla esan arren Satanasen elkarte besterik ez diren horiek.[10] Ez izan beldur jasan beharko duzunaz; hara, zuetariko batzuk kartzelara botako ditu deabruak, zuek probatzeko, eta apur batez atsekabetuak izango zarete. Izan zaitezte leial heriotzaraino eta garaipen-koroa, betiko bizia, emango dizuet. |
|
Actes 26:9-11 |
[9] «Egia da, nik ere Nazareteko Jesusi borroka egin behar niola uste izan nuen, horretarako bide guztiak erabiliz.[10] Eta hala egin nuen Jerusalemen: apaizburuengandik harturiko baimenaz, fededun asko sartu nuen kartzelan eta ontzat eman ohi nuen haien hilketa.[11] Etengabe sinagogaz sinagoga ibiliz, gogor zigortzen nituen, beren fedea ukarazteko. Eta, amorruaren amorruz, atzerriko hirietan ere pertsegitu ohi nituen. |
|
1 Corinthiens 4:12 |
eta lehertzeraino egiten dugu lan geure eskuz. Irain egiten digute eta guk bedeinkatu; erasoka erabiltzen gaituzte eta guk jasan; |
|
Actes 12:1 |
Aldi hartan, Herodes erregea eliz elkarteko batzuei gogor erasotzen hasi zen. |
|
Philippiens 3:6 |
Elizaren pertsegitzaile sutsua eta legeak agintzen duen guztia betetzen akatsik gabea izana. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |