A A A A A

Église: [Rôles des femmes]


Galates 3:28
Ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan.

1 Timothée 2:9-15
[9] Emakumeei dagokienez, dabiltzala egoki jantzita, lotsaz eta eratsu atondurik; ez daitezela apain orrazkera nabarmenez, urrez, harribitxiz edota soineko aberatsez,[10] egite onez baizik, jainkozale diren emakumeei dagokienez.[11] Emakumeak isilik eta mendetasun osoz entzun behar du irakaspena.[12] Ez dut ontzat ematen emakumeak jendaurrean irakastea, ezta gizasemeari agintzea ere: egon bedi isilik.[13] Zeren Jainkoak Adam egin baitzuen lehenengo, eta gero Eva.[14] Eta liluratua ez zen Adam izan; emakumea izan zen liluratua eta Jainkoaren agindua hautsi zuena.[15] Baina bere amatasunaren bidez salbatuko da, sinesmenean, maitasunean eta santutasunean eratsu irauten badu.

1 Timothée 2:12
Ez dut ontzat ematen emakumeak jendaurrean irakastea, ezta gizasemeari agintzea ere: egon bedi isilik.

Genèse 3:16
Emakumeari esan zion: «Haurdun gelditzean, oinazeak ugalduko dizkizut eta saminez izango dituzu haurrak; irritsak senarrarengana bultzatuko zaitu, eta hura izango duzu nagusi».

1 Corinthiens 11:3
Baina nahi nuke zuek jakitea, gizon ororen buru Kristo dela, emakumearen buru gizona, eta Kristoren buru Jainkoa.

Luc 8:1-3
[1] Honen ondoren, herriz herri eta auzorik auzo ibili zen Jesus, Jainkoaren erregetzaren berri ona hots eginez. Berekin zituen Hamabiak,[2] baita espiritu gaiztoetatik eta gaitzetatik sendatuak zituen zenbait emakume ere: Magdalako Maria —honengandik zazpi deabru bota zituen—,[3] Joana —Herodesen etxezain Kusaren emaztea—, Susana eta beste asko. Guztiok beren ondasunez laguntzen zieten Jesusi eta honen ikasleei.

Genèse 2:18
Gero, esan zuen Jainko Jaunak: «Ez da on gizona bakarrik egotea; egin diezaiodan berari dagokion laguna».

Éphésiens 5:22-33
[22] Emazteak izan daitezela beren senarren menpeko, Jaunaren menpeko bezala,[23] senarra emaztearen buru baita, Kristo Elizaren buru den bezala, bere gorputza duen Elizaren salbatzaile delarik.[24] Eliza Kristoren menpeko den bezala, izan bitez emazteak ere denetan senarren menpeko.[25] Senarrok, maita itzazue zeuen emazteak, Kristok ere Eliza maitatu eta beronen alde bere burua eman zuen bezala.[26] Bere burua eskainiz, sagaratu egin zuen Eliza, urez eta hitzaren indarrez garbituz.[27] Horrela prestatu zuen beretzat Eliza distiratsua, zikinik eta zimurrik edo antzeko deusik gabea, santu eta kutsugabea.[28] Era berean, senarrek ere beren gorputza bezalaxe maitatu behar dituzte emazteak. Emaztea maite duenak bere burua maite du.[29] Ez du inork bere gorputza gorrotatzen, baizik eta jaten eman eta zaindu egiten du, Kristok Elizarekin egiten duen bezala;[30] eta gu guztiok gorputz horren atal gara.[31] Horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio, eta biak bat izango dira.[32] Handia da misterio hau, eta nik Kristori eta Elizari loturik ikusten dut.[33] Dena dela, zuetariko bakoitzak maita beza emaztea bere burua bezala, eta emazteak izan biezaio begirune senarrari.

1 Timothée 2:11-15
[11] Emakumeak isilik eta mendetasun osoz entzun behar du irakaspena.[12] Ez dut ontzat ematen emakumeak jendaurrean irakastea, ezta gizasemeari agintzea ere: egon bedi isilik.[13] Zeren Jainkoak Adam egin baitzuen lehenengo, eta gero Eva.[14] Eta liluratua ez zen Adam izan; emakumea izan zen liluratua eta Jainkoaren agindua hautsi zuena.[15] Baina bere amatasunaren bidez salbatuko da, sinesmenean, maitasunean eta santutasunean eratsu irauten badu.

Luc 10:38-42
[38] Bidean zihoazela, Jesus herrixka batean sartu zen, eta Marta zeritzan emakume batek etxean hartu zuen.[39] Bazuen honek Maria izeneko ahizpa bat, eta hau, Jaunaren oinetan jarrita, honen hitza entzuten zegoen.[40] Marta, berriz, lanpetua zebilen etxeko zereginetan. Orduan, Jesusengana joan eta esan zion: —Jauna, ongi ikusten al duzu nire ahizpak etxeko lan guztiak nire gain uztea? Esaiozu laguntzeko.[41] Jaunak, ordea, erantzun zion: —Marta, Marta, gauza askorengatik zabiltza kezkaz eta larri;[42] baina bat bakarra da beharrezko. Alderik onena aukeratu du Mariak, eta ez dio inork kenduko.

Tite 2:3-5
[3] Emakume zaharrek, ere fededunari dagokion portaera izan dezatela; ez daitezela gaizki-esaleak eta ardoari emanak izan, ongian maistra baizik,[4] neska gazteei beren senarrak eta haurrak maitatzen irakats diezaieten,[5] eta zentzudun, garbi, etxekoandre on eta beren senarren menpeko izaten lagun diezaieten. Horrela, ezin izango du inork Jainkoaren hitza iraindu.

1 Corinthiens 11:2-16
[2] Zorionak zuei, beti gogoan bainauzue eta nik emandako irakaspenak zintzo gordetzen baitituzue.[3] Baina nahi nuke zuek jakitea, gizon ororen buru Kristo dela, emakumearen buru gizona, eta Kristoren buru Jainkoa.[4] Burua estalirik duela otoitz egiten edo profeta bezala hitz egiten duen gizonak desohoratu egiten du bere buru duen Kristo.[5] Eta buru hutsik otoitz egiten edo profeta bezala hitz egiten duen emakumeak desohoratu egiten du bere buru duen gizona; kaskamotz egotea bezala izango litzateke hori.[6] Beraz, burua estali nahi ez badu, moztu dezala erabat ilea. Baina emakumeari ilea erabat mozturik edo kaskamotz egotea lotsagarri bazaio, estal dezala burua.[7] Gizonak, bada, ez du estali behar burua, Jainkoaren irudi eta berorren aintzaren isla baita; emakumea, berriz, gizonaren aintzaren isla da,[8] ez baitator gizona emakumeagandik, emakumea gizonarengandik baizik;[9] eta ez zen gizona egin emakumeagatik, emakumea gizonarengatik baizik.[10] Horregatik eta aingeruenganako begiruneagatik, emakumeak mendetasunaren ezaugarria eraman behar du buruan.[11] Hala ere, kristau-ikuspegitik, ez da emakumerik gizasemerik gabe, ezta gizasemerik ere emakumerik gabe.[12] Izan ere, emakumea gizasemeagandik sortu bazen, gizasemea emakumeagandik jaiotzen da, eta gauza guztiak Jainkoarengandik datoz.[13] Juzga ezazue zeuek: ongi al dago emakumeak Jainkoari buru hutsik otoitz egitea?[14] Ez al dizue naturak berak erakusten gizasemearentzat lotsagarri dela ilea luze eramatea,[15] emakumearentzat ohoragarri den bezala? Izan ere, ile luzea buruko estalkitzat eman zion Jainkoak emakumeari.[16] Halaz guztiz, norbaitek eztabaidaka hasi nahi balu, jakin beza guk ez dugula horrelako ohiturarik eta Jainkoaren eliz elkarteek ere ez.

Actes 18:26
Apolo, bada, sinagogan ausarki hitz egiten hasi zen. Priszilak eta Akilak entzun ziotenean, berekin hartu zuten eta are xehekiago azaldu zioten Jainkoaren bidea.

1 Corinthiens 14:33-35
[33] Jainkoak bakea maite baitu eta ez nahasmendua. Fededunen elkarte guztietan bezala,[34] emakumeei ez zaie zilegi batzarrean hitz egitea; beude isilik, beraz, eta ager bitez menpeko, Moisesen legeak agintzen duen bezala.[35] Argibiderik nahi balute, galde biezaiete etxean beren senarrei, ez baita egoki emakumeek batzarrean hitz egitea.

1 Timothée 2:11
Emakumeak isilik eta mendetasun osoz entzun behar du irakaspena.

Éphésiens 5:22-24
[22] Emazteak izan daitezela beren senarren menpeko, Jaunaren menpeko bezala,[23] senarra emaztearen buru baita, Kristo Elizaren buru den bezala, bere gorputza duen Elizaren salbatzaile delarik.[24] Eliza Kristoren menpeko den bezala, izan bitez emazteak ere denetan senarren menpeko.

Romains 16:1
Zenkreasko eliz elkartearen zerbitzari den gure arreba Febe gomendatzen dizuet:

Tite 2:4-5
[4] neska gazteei beren senarrak eta haurrak maitatzen irakats diezaieten,[5] eta zentzudun, garbi, etxekoandre on eta beren senarren menpeko izaten lagun diezaieten. Horrela, ezin izango du inork Jainkoaren hitza iraindu.

Éphésiens 5:22
Emazteak izan daitezela beren senarren menpeko, Jaunaren menpeko bezala,

1 Timothée 5:14
Horregatik, nahiago dut alarguntsa gazteak ezkontzea, seme-alabak sortu eta etxeaz arduratzea, etsaiari inolako hizpiderik eman ez diezaioten.

Matthieu 27:55-56
[55] Baziren han emakume asko ere, urrutitik begira; Jesusi jarraituz Galileatik etorriak ziren, beraren zerbitzari;[56] haien artean, Magdalako Maria, Santiago eta Joseren ama Maria, eta Zebedeoren semeen ama.

1 Corinthiens 14:34-35
[34] emakumeei ez zaie zilegi batzarrean hitz egitea; beude isilik, beraz, eta ager bitez menpeko, Moisesen legeak agintzen duen bezala.[35] Argibiderik nahi balute, galde biezaiete etxean beren senarrei, ez baita egoki emakumeek batzarrean hitz egitea.

Juges 4:4
Aldi hartan, Lapidoten emazte Debora profetesak gobernatzen zuen Israel.

Romains 16:7
Goraintziak nire ahaide eta kartzela-lagun Androniko eta Juniari: apostoluen artean ospetsuak dira eta Kristorengan nik baino lehen sinetsi zutenak.

Éphésiens 5:21
Izan zaitezte elkarren menpeko, Kristori diozuen begiruneagatik.

Tite 2:1
Zuk, ordea, irakatsi doktrina osasungarria.

1 Corinthiens 11:7
Gizonak, bada, ez du estali behar burua, Jainkoaren irudi eta berorren aintzaren isla baita; emakumea, berriz, gizonaren aintzaren isla da,

Proverbes 31:10-31
[10] Nork aurkituko etxekoandre jatorra? Koralek baino askoz gehiago balio du.[11] Konfiantza osoa du senarrak harengan, ez da sekula beharrean aurkituko.[12] Zoriona ekartzen dio, eta ez zoritxarra, bizitzako egun guztietan.[13] Artilea eta lihoa eskuratzen ditu, gogotsu lan egiten haren eskuek.[14] Merkataritza-ontziak bezalaxe, urrutitik ekartzen ditu hornigaiak.[15] Egunsentia baino lehen jaikitzen da, etxekoen jatorduak prestatu eta zerbitzariei aginduak emateko.[16] Lursaila ikuskatu eta erosi egiten du, bere lanaren emaitzaz mahastia landatzen.[17] Kementsu prestatzen da lanerako, ez zaizkio inoiz besoak nekatzen.[18] Bere tratuen onuraz arduratzen da, gauez ere ez du kriseilua itzaltzen.[19] Eskuaz goruari heltzen dio eta atzamarrez ardatzari eragiten.[20] Dohakabeari eskua zabaltzen dio eta behartsuari laguntza ematen.[21] Elurtean, ez da etxekoengatik beldur, guztiak baitaude ongi jantziak.[22] Ohe-estalkiak egiten ditu, liho eta purpurazko jantzi ederrak.[23] Ongi ikusia da senarra batzarrean, herriko arduradunen artean esertzen denean.[24] Jantziak eta gerrikoak egin eta merkatariei saltzen dizkie.[25] Indarrez eta duintasunez horniturik, irribarretsu dago etorkizunaren aurrean.[26] Zuhurtziaz hitz egiten du eta onginahiz beteriko irakaspena ematen.[27] Etxeko burubideaz arduratzen da, ez du bere ogia merezi gabe jaten.[28] Zorionak ematen dizkiote seme-alabek, senarrak honela goraipatzen du:[29] «Asko dira emakume jatorrak, baina zuk ez duzu parekorik!»[30] Gezurrezkoa da xarma, hutsala edertasuna; goresgarria, ordea, Jauna errespetatzen duen emakumea.[31] Kanta iezaiozue bere lanarengatik, goretsi herri osoaren aurrean berak eginarengatik.

1 Timothée 2:13-14
[13] Zeren Jainkoak Adam egin baitzuen lehenengo, eta gero Eva.[14] Eta liluratua ez zen Adam izan; emakumea izan zen liluratua eta Jainkoaren agindua hautsi zuena.

1 Timothée 3:2
Baina zuzendariak akats gabea izan behar du, behin bakarrik ezkondua, neurritsu, zentzudun, gizabidetsu, ostatu-emaile, irakasteko trebe;

1 Timothée 3:11
Emakumeek ere agurgarri izan behar dute eta ez maiseatzaile; neurritsu eta gauza guztietan fidagarri.

Genèse 1:27
Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen.

Éphésiens 5:23
senarra emaztearen buru baita, Kristo Elizaren buru den bezala, bere gorputza duen Elizaren salbatzaile delarik.

Tite 2:3
Emakume zaharrek, ere fededunari dagokion portaera izan dezatela; ez daitezela gaizki-esaleak eta ardoari emanak izan, ongian maistra baizik,

1 Pierre 3:7
Era berean, zuek, senarrok, jabe zaitezte emakumea izatez bigunagoa dela, eta erakutsi dagokion errespetua elkar bizitzan, hark ere, zuek bezalaxe, betiko biziaren dohaina hartuko baitu. Horrela, ez duzue eragozpenik izango elkarrekin otoitz egiteko.

Colossiens 3:18-19
[18] Emazteok, izan senarren menpeko, Jaunaren jarraitzaileei dagokien bezala.[19] Senarrok, maitatu emazteak eta ez izan horiekin zakar.

Genèse 1:26-28
[26] Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».[27] Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen.[28] Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».

1 Pierre 3:1-7
[1] Zuek ere, emazteok, izan zaitezte zeuen senarren menpeko; horrela, horietakoren batzuek salbamen-mezua onartzen ez badute ere, emazteen jokabideak, eta ez hitzek, salbamenerako irabaz ditzan,[2] zuen jokabide garbi eta errespetuzkoa ikusteak, alegia.[3] Ez arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz;[4] baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean.[5] Horrelaxe apaintzen ziren garai bateko emakume santuak ere, beren itxaropena Jainkoarengan jarria zutenak: beren senarren menpeko izanez.[6] Sarak, esate baterako, obeditu egiten zion Abrahami eta «Ene jauna» esaten zion. Zuek haren benetako alaba izango zarete, ezeren beldurrik gabe, onbidean bazabiltzate.[7] Era berean, zuek, senarrok, jabe zaitezte emakumea izatez bigunagoa dela, eta erakutsi dagokion errespetua elkar bizitzan, hark ere, zuek bezalaxe, betiko biziaren dohaina hartuko baitu. Horrela, ez duzue eragozpenik izango elkarrekin otoitz egiteko.

Proverbes 12:4
Emazte jatorra senarraren koroa, emazte lotsagabea minbiziaren parekoa.

1 Corinthiens 14:34
emakumeei ez zaie zilegi batzarrean hitz egitea; beude isilik, beraz, eta ager bitez menpeko, Moisesen legeak agintzen duen bezala.

Colossiens 4:15
Agur itzazue Laodizeako senideak, Ninfa eta honen etxean biltzen den eliz elkartea.

Philippiens 4:2-3
[2] Ebodia eta Sintikeri, Jaunarengatik, bat etor daitezela eskatzen diet.[3] Zuri, lagun zintzo horri, emakume horiei laguntzeko eskatzen dizut, nirekin batera borrokatu baitziren berri onaren alde, Klemente eta gainerako nire lankideekin batera; hauen izenak biziaren liburuan idatzirik daude.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso