A A A A A

Église: [Culte]


2 Chroniques 16:23-31
[23] Jaunaren lege-liburua berekin harturik, herriz herri ibili ziren Judako lurraldean herriari irakasten.[24] Jaunak beldurra sartu zien Judaren inguruetako erresuma guztiei, eta ez zuten gerrarik egin Josafaten aurka.[25] Gainera, filistear batzuek esku-erakutsiak eta zergatzat zilarra ekartzen zizkioten Josafati; arabiarrek, berriz, abereak ematen zizkioten: zazpi mila eta zazpiehun ahari eta beste horrenbeste aker.[26] Josafat gero eta indartsuago egiten ari zen. Gotorlekuak eta janari-biltegi izateko hiriak eraiki zituen Judan.[27] Ondasun ugari zuen Judako hirietan eta gudari ausartak Jerusalemen,[28] senitarteka banatuak. Hona hemen Judako gudarien buruzagi nagusiak: gudalburua Adna, hirurehun mila gudari ausart bere menpe zituela;[29] honen menpean Johanan, berrehun eta laurogei mila gudariren buru;[30] honen menpean Zikriren seme Amasias, Jaunaren zerbitzuan bere borondatez ari zena, berrehun mila gudari ausarten buru.[31] Benjamingoen buruzagia gudari ausart bat zen, Elias, arku eta babeskiz armaturiko berrehun mila gizonen buru;

Daniel 2:20
«Bedeinkatua Jainkoa betikotasunean, bereak baititu jakinduria eta ahalmena!

Deutéronome 10:21
Bera da zuen Jainkoa eta bera duzue goretsiko, bera baita ikusi dituzuen gauza handi eta beldurgarriak egin dituena.

Jérémie 20:13
Kanta Jaunari, goretsazue Jauna! Hark askatzen baitu gaizkileen eskutik behartsuaren bizia.

Psaumes 75:1
Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan. Asafen salmoa. Kanta.

Exode 20:2-6
[2] «Neu nauzu Jauna, zeure Jainkoa, Egiptotik, esklabotzatik, atera zintuena.[3] «Ez izan ni beste jainkorik.[4] «Ez egin idolorik, ez irudirik, goian zeruan, behean lurrean nahiz lurpeko uretan dagoenetik.[5] Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;[6] baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.

Jean 4:21-24
[21] Jesusek esan zion: —Sinets iezadazu, emakume: badator ordua, ez mendi honetan, ez Jerusalemen, Aita adoratuko ez duzuena.[22] Zuek, samariarrok, ez dakizue zer adoratzen duzuen; guk badakigu zer adoratzen dugun, salbamena juduongandik baitator.[23] Baina badator ordua —hobeto esan, heldu da—, egiazko adoratzaileek Aita egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratuko dutena; horrela adora dezaten nahi du Aitak.[24] Jainkoa Espiritu da, eta hura adoratzen dutenek egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratu behar dute.

Psaumes 99:1-9
[1] Errege da Jauna: dardara bitez herriak! Hegaldun izakien artean du tronua: ikara bedi lurra![2] Handia da Jauna Sionen, herri guztien gainetik garai.[3] Gorets bezate haren izen handi eta ikaragarria! Santua da bera![4] Errege ahaltsu zara, justiziazale: zuk ezarri duzu zuzenbidea munduan, zuk egiten justizia eta zuzenbidea Israelen.[5] Goratu Jauna, gure Jainkoa, ahuspeztu haren oin-aulki aurrean! Santua da bera![6] Haren apaizen artean ziren Moises eta Aaron, haren izenari dei zegiotenen artean Samuel: dei egiten zioten Jaunari, eta hark erantzun.[7] Laino-adarretik hitz egin zien, eta haiek gorde haren aginduak eta eman zien legea.[8] Jauna, gure Jainkoa, zuk erantzuten zenien, bai, Jainko barkabera izan zinen haientzat, beren gaiztakerietatik garbituz.[9] Goratu Jauna, gure Jainkoa, ahuspeztu haren mendi santuaren aurrean! Santua da Jauna, gure Jainkoa!

Deutéronome ٢٩:١٨
Itun honen xedapenak entzutean, ez dezala zuetako inork, bere buruaz pozik, hau pentsa: “Neure jarrera setatsu eta guzti, zorionak ez dit huts egingo, lursail ureztatuak ez baitu egarririk ”.

Romains 12:1-2
[1] Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua.[2] Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.

1 Samuel 15:22
Samuelek esan zuen: —Atseginago ote ditu, bada, Jaunak erre-opariak eta sakrifizioak beraren esana egitea baino? Opariak egitea baino hobe haren esana egitea; ahari-gantzak eskaintzea baino hobe hari esaneko izatea.

Apocalypse 4:8-11
[8] Lau izakiok seina hego zituzten, begiz beteak kanpotik eta barrutik. Gau eta egun honela ari dira etengabe: «Santu, santu, santua Jauna, Jainko ahalguztiduna, zena, dena eta etortzekoa».[9] Eta izakiek tronuan eseria dagoenari, menderen mendetan bizi denari, aintza, ohorea eta esker ona ematen dioten bakoitzean,[10] hogeita lau zaharrak tronuan eseria dagoenaren aurrean ahuspezten dira, menderen mendetan bizi dena adoratzen dute eta beren koroak tronuaren aurrera botatzen, esanez:[11] «Gure Jaun eta Jainko hori, zu bazara nor aintza, ohorea eta ahalmena hartzeko, zeuk baitzenituen gauza guztiak egin eta, zuk nahi izan duzulako, baitira sortu eta dira oraindik».

Ésaïe 29:13
Jaunak hau esan du: Herri hau hurbiltzen zait, bai, ohore ematera, baina ezpainez bakarrik ohoratzen nau; niregandik urruti du bihotza. Ematen didaten gurtza ohitura hutsa, giza agindua besterik ez da.

Psaumes 29:1-11
[1] Davidena. Goretsi Jauna, zeruko izakiok, goretsi Jaunaren ospea eta indarra,[2] goretsi Jaunaren izen ospetsua! Ahuspeztu Jaunaren aurrean, bere santutasunez agertzean![3] Jaunaren ahotsak ur gainean durunda: Jainko aintzatsuak trumoia jo du. Jauna ur handien gainean garai.[4] Jaunaren ahotsa indartsu, Jaunaren ahotsa arrandiatsu.[5] Jaunaren ahotsak zedroak ditu apurtzen, Jaunak Libanoko zedroak txikitzen.[6] ***[7] Jaunaren ahotsak ditu tximistez zartatzen. [6] Zekorren antzera salto eragiten die Libanoko mendiei, bufalokumearen antzera Sirion mendiari.[8] Jaunaren ahotsak basamortua du dardararazten, Jaunak Kadex basamortua dardararazten.[9] Jaunaren ahotsak arteak bihurritzen, basoak zuritzen. Haren zeruko tenpluan denek oihu: «Gora!»[10] Jauna eseria dago ur handien gainetik, Jauna tronuan eseria, betiko errege.[11] Jaunak bere herria indar dezala! Jaunak bere herria bakeaz bedeinka dezala!

Hébreux 12:28-29
[28] Horregatik, dardaratuko ez den erreinua hartu dugunez, izan gaitezen esker oneko eta eman diezaiogun Jainkoari berak atsegin duen kultua begirunez eta errespetuz,[29] su kiskalgarria baita gure Jainkoa.

Néhémie 9:5-6
[5] Gero, Josue, Kadmiel, Bani, Haxabnias, Xerebias, Hodias, Xebanias eta Petahias lebitarrek honela ziotsoten herriari: «Zuti zaitezte! Bedeinka Jauna, zeuen Jainkoa, betidanik betiraino! «Bedeinkatua izan bedi zure izen ospetsua, bedeinkapen eta gorespen guztien gainetik dagoena![6] Zu zara Jauna, zu bakarrik! Zeuk egin dituzu zeruak, zeruen zeruak eta izar guztiak, lurra eta lur gainekoak, itsasoa eta bertako guztiak. Zeuk biziarazten dituzu guztiak, zeruko izarrak ahuspez dituzu aurrean jarriak.

Psaumes 86:9-10
[9] Herri guztiak zuk eginak: adoratzera etorriko zaizkizu, zuri, Jauna, ohore ematera.[10] Handia zara, mirarigilea, zu bakarrik Jainkoa!

2 Rois 17:38-39
[38] Ez ahaztu zuekin egin duen ituna. Ez duzue beste jainkorik gurtuko.[39] Jauna, zeuen Jainkoa, gurtuko duzue eta berak libratuko zaituzte etsai guztien eskuetatik».

Psaumes 100:1-5
[1] Gorespen-oparitarako salmoa. Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari![2] Zerbitza ezazue pozik Jauna, joan oihu alaiz haren aurrera.[3] Aitortu Jauna Jainko dela. Berak eginak eta bereak gaitu, bere herri eta berak larraturiko artalde.[4] Sartu haren tenpluko ateetatik eskerrak emanez, haren atarietan gorazarrez. Eman eskerrak, bedeinka haren izena![5] Bai, ona da Jauna, haren maitasuna betikoa, haren leialtasuna mendez mendekoa.

Daniel 3:16-18
[16] Xadrak, Mexak eta Abed-Negok erantzun zioten: —Errege jauna, ez daukagu gai horretan zertan erantzunik.[17] Zerbitzatzen dugun Jainkoak libra gaitzake labeko sutatik eta zure menpetik.[18] Eta hala ez balitz ere, jakin ezazu, errege jauna, ez ditugula zerbitzatuko zure jainkoak, ezta gurtuko ere zuk eraiki duzun urrezko irudia.

Apocalypse 14:7
Hots handiz zioen: «Izan begirune Jainkoari eta eman aintza berari, etorri baita berak mundua epaituko duen ordua; adora ezazue, zerua eta lurra, itsasoa eta ur-iturriak egin zituena».

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso