A A A A A

Église: [La dîme]


Matthieu 5:17
«Ez uste izan Moisesen legea edo profeten esanak huts bihurtzera etorria naizenik; ez naiz huts bihurtzera etorri, beren betera eramatera baizik.

Matthieu 6:21
Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han.

Matthieu 23:23
«Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Barazkirik kaskarrenen hamarrenak ordaintzen dituzue, eta legeko gauzarik garrantzizkoenak, berriz, zuzenbidea, errukia eta leialtasuna, bazterrera uzten. Hauek bete behar zenituzketen, haiek baztertu gabe!

Nombres 18:21
Israeldarren lurreko fruituen hamarrenak ematen dizkiet lebitarrei ondaretzat, elkarketa-etxolan betetzen duten zerbitzuaren ordain.

Nombres 18:26
«Esan lebitarrei: Israeldarren lurreko fruituetarik nik ondaretzat emandako hamarrenak jasotzean, hamarrenen hamarrena bereizi eta niri, Jaunari, eskainiko didazue.

Romains 2:29
Benetako judua barrutik da eta benetako erdainkuntza bihotzekoa, Espirituak egiten duena eta ez idatzitako legeak. Hau da, gizakiak ez, baina Jainkoak aintzat hartzen duena.

Romains 12:1
Senideok, Jainkoaren maitasunagatik eskatzen dizuet eskain ditzazuela zeuen buruak opari bizi, santu eta Jainkoarentzat atsegingarri. Hori da egiazko zuen kultua.

Proverbes 3:9-10
[9] Ohore eman Jaunari zeure ondasunen bidez, baita uzta guztien hasikinez ere,[10] eta garauez beteko dira zure aletegiak, ardo berriz gainezka egingo dolareek.

2 Chroniques 31:4-5
[4] gainera, apaizei eta lebitarrei zegokien partea emateko agindu zien Jerusalemgo bizilagunei, Jaunaren legea betetzen sendo iraun zezaten.[5] Agindua zabaldu zelarik, israeldarrek ugari eman zituzten gari, ardo, olio, ezti eta alorretako emaitza guztien hasikinak; baita horien guztien hamarrenak ere, oparo.

Deutéronome 12:5-6
[5] aitzitik, Jaunak zuen Jainkoak, bera bizitzeko eta berari kultu emateko zuen leinuetatik aukeratuko duen lekura joango zarete kultu ematera.[6] Han eskainiko dituzue erre-opariak eta sakrifizioak, lurreko fruituen hamarrenak eta zeuen emaitzak, botoa betetzeko nahiz borondatez eginiko opariak eta abere handi eta txikien lehen-kumeak.

Genèse 14:19-20
[19] eta Abram bedeinkatu zuen, esanez: «Goi-goiko Jainkoak, zeru-lurren egileak, bedeinka zaitzala, Abram![20] Eta bedeinkatua izan bedi Goi-goiko Jainkoa, zure etsaien garaile egin zaituelako». Abramek guztiaren hamarrenak eman zizkion Melkisedeki.

Genèse 28:20-22
[20] Gero, promes hau egin zuen Jakobek: «Jainkoa neurekin badut, eta bidaia honetan babesten banau, jateko ogia eta janzteko arropak ematen badizkit,[21] aitarenera bizirik eta osasuntsu itzultzen banaiz, Jauna izango dut neure Jainko.[22] Oroitarri gisa eraiki dudan harri hau Jainkoaren etxe izango da. Jaunari, ematen didan guztitik hamarrena bihurtuko diot».

Néhémie 10:35-37
[35] «Apaizok, lebitarrok eta gainerako herritarrok zotz eginez erabakiko dugu urtean zehar, jarritako epeetan, zein familiak ekarri behar duen Jainkoaren etxeko sua mantentzeko egurra, legean idatzia dagoenez.[36] «Era berean, geure lurraren eta fruta-arbola guztien lehen fruituak Jaunaren etxera eramango ditugu urtero.[37] «Geure lehen-semeak eta abereen lehen-umeak gure Jainkoaren etxean zerbitzua betetzen duten apaizei aurkeztuko dizkiegu, legeak agintzen duenez.

Marc 12:41-44
[41] Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxetara dirua nola botatzen zuen begira. Aberats askok ugari ematen zuen.[42] Etorri zen emakume alargun behartsu bat, eta bi sos bota zituen, huskeria bat.[43] Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du kutxara.[44] Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik eman dute; honek, ordea, bere eskasian, zeukan guztia, bizitzeko behar zuena, eman du».

Lévitique 27:30-34
[30] «Lurreko emaitzen hamarrenak ere —bai ereindakoarenak, bai arbola-fruituenak— Jaunarenak dira eta berari daude sagaratuak.[31] Norbaitek hamarren horietatik zerbait berreskuratu nahi badu, ezarritako prezioa eta bosteko bat gehiago ordaindu beharko du.[32] «Abereei dagokienez, abelgorria nahiz abere xehea izan, hamarretik bat Jaunari sagaratuko zaio, zozketa bidez aukeratuz.[33] Jabeak ez du onak ala txarrak diren begiratu behar, ezta aukeratua beste batez trukatu ere. Hala ere trukatzen badu, bai aukeraturiko aberea, bai ordezkoa, biak gelditzen dira sagaraturik eta, beraz, ezin izango dira berreskuratu».[34] Horiek dira Sinai mendian Jaunak Moisesi israeldarrentzat emandako aginduak.

Malachie 3:8-12
[8] Eta nik erantzun: “Iruzur egin ote diezaioke gizakiak Jainkoari, zuek niri egiten didazuen bezala?” “Zertan egiten dizugu, bada, iruzur?”, galdetzen duzue oraindik. Hamarrenak eta dohainak ematerakoan egiten didazue iruzur.[9] Madarikaziopean eroriak zaudete, beraz, den-denok iruzur egiten didazue eta.[10] Hona zer diotsuedan nik, Jaun ahalguztidun honek: Ekarri osorik zeuen hamarrenak tenpluko altxortegira, nire etxean zer jana egon dadin. Proba nazazue horretan, eta ikusiko duzue nola zeruko atexkak irekitzen dizkizuedan eta bedeinkazioa ugari isurtzen.[11] Matxinsaltoari ez diot utziko zuen soroetan uzta hondatzen, ezta mahastiak agorrarazten ere. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.[12] Orduan, nazio guztiek zorionak emango dizkizuete, lurralde zoragarria izango baita zuena. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak».

Romains 3:21-31
[21] Baina orain, legea alde batera utziz agertu du Jainkoak bere salbamen-indarra, legeak eta profetek adierazia.[22] Jainkoaren salbamen-indar hau Jesu Kristoganako sinesmenaren bidez heltzen da, fededun guztiengana heldu ere. Jainkoak ez du bereizkeriarik egiten,[23] denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe.[24] Baina Jainkoak bere onginahiaz eta dohain hutsez onartu ditu, Jesu Kristoren bitartez burutu duen askapenari esker.[25] [25-26] Jesu Kristok bere odola isuri zuen, eta Jainkoak barkamen-bide egin du Kristo beronengan sinesten dutenentzat. Horrela, garbi erakusten du Jainkoak zuzen jokatu zuela bere eroapenaz lehengo bekatuak zigortu gabe utzi zituenean, eta zuzen jokatzen duela orain ere, bera salbatzaile azaldu eta Jesusengan sinesten dutenak onartzen dituenean.[26] ***[27] Non da, bada, harrotzeko zure bidea? Ezereztua da. Zeren izenean? Egintzen izenean? Ez, sinesmenaren izenean baizik.[28] Ziur baitakigu sinesmenaren bidez onartzen dituela Jainkoak gizon-emakumeak, eta ez legea betetzeagatik.[29] Juduena ote da bakarrik Jainkoa? Ala beste herriena ere bai? Beste herriena ere bai, noski.[30] Jainkoa bat bakarra da, eta berak sinesmenaren bidez onartzen ditu denak, erdainduak nahiz erdaingabeak izan.[31] Beraz, sinesmena dela eta, baliogabe uzten al dugu legea? Ez horixe! Berretsi, bai, berresten dugu legea.

Romains 8:4
Honela, bete dezakegu legeak eskatzen duena, ez baikara giza grinen arabera bizi, Espirituaren arabera baizik.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso