A A A A A

Église: [Parler en langues]


1 Corinthiens ൧:൫
Izan ere, Kristoren bitartez, gauza guztietan aberats egin zaituzte, bai hitz egiteko eta bai ezagutzeko.

Actes 2:4
Denak Espiritu Santuaz bete ziren eta hizkuntza arrotzez hitz egiten hasi, bakoitza Espirituak eragiten zion eran.

Actes 19:6
Paulok eskuak ezarri zizkienean, Espiritu Santua etorri zitzaien gainera, eta hizketa arrotzez mintzatzen eta profeta gisa hitz egiten hasi ziren.

Galates 5:22
Espirituaren fruitua, berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna,

Marc 16:17
Sinestedunek seinale hauek izango dituzte berekin: nire izenean deabruak botako dituzte, hizkuntza berriz mintzatuko dira,

1 Corinthiens 14:2
Izan ere, hizketa arrotzez mintzo dena, Jainkoari mintzo zaio, ez gizakiei, inork ez baitio ulertzen: Espirituak eraginda, gauza misteriotsuak esaten ditu.

1 Corinthiens 14:23
Eman dezagun, eliz elkarte osoa bildurik dagoela eta denak hizketa arrotzez mintzatzen hasten direla; entzule huts den edo kristau ez den bat sartzen bada, ez ote du esango burutik eginak zaudetela?

1 Corinthiens 14:27-28
[27] Hizketa arrotzez mintzatzekotan, bi izan daitezela edo hiru gehienez mintzo direnak, eta txandaka; eta argi dezala beste batek esanahia.[28] Esanahia argitzeko inor ez bada, hizketa arroztuna isil dadila batzarrean, eta Jainkoarekin eta bere buruarekin bakarrik mintza dadila.

1 Corinthiens 12:8-11
[8] Honela, bati jakinduriaz hitz egitea ematen dio Jainkoak Espirituaren bidez; beste bati, Espiritu beraren arabera, ezagueraz hitz egitea;[9] bati, Espirituaren egitez, sinesmen-dohaina ematen dio; beste bati, sendaketak egiteko dohaina;[10] bati, mirariak egiteko ahalmena; beste bati, Jainkoaren izenean hitz egitea; bati, espiritu faltsua eta benetakoa bereiztea; besteari, hizketa arrotzez mintzatzea, eta beste bati, hizketa horren esanahia adieraztea.[11] Hori guztia, ordea, Espiritu bat berak egiten du, bere dohainak nahi duen bezala bakoitzari emanez.

1 Corinthiens 13:1-13
[1] Nahiz eta gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasunik ez badut, brontze soinulari eta ezkila tintinlari besterik ez naiz.[2] Nahiz eta profezi dohaina izan, nahiz eta misterio guztiak eta munduko jakintza guztiak ezagutu eta mendiak lekuz aldatzeko adinako sinesmena izan, maitasunik ez badut, ez naiz ezer.[3] Dudan guztia behartsuen artean banatu eta neure gorputza erretzeraino emanik ere, maitasunik ez badut, ez naiz ezer.[4] Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.[5] Ez da lotsagabea, ez berekoia, ez haserrekorra; kaltea ez du gogoan hartzen.[6] Ez da bidegabekeriaz pozten, baizik eta egian pozten da.[7] Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten.[8] Maitasuna ez da behin ere itzaltzen. Profezi dohaina desagertu egingo da, hizketa arrotzez mintzatzea amaituko, ezaguera ere amaituko.[9] Erdizkakoa baita orain gure ezaguera, erdizkakoa gure profezia;[10] eta, bete-betekoa iristean, desagertu egingo da erdizkakoa.[11] Haur nintzenean, haur bezala mintzo nintzen, haur bezala sentitzen nuen, haur bezala juzgatzen. Gizon egin naizenean, utzi egin ditut haur-gauzak.[12] Orain dena ilun ikusten dugu, ispiluan bezala; gero aurrez aurre ikusiko dugu; orain erdizka ezagutzen dut; gero oso-osoan ezagutuko dut dena, Jainkoak neu ezagutzen nauen bezala.[13] Hiru gauza ditugu oraindanik, iraunkor direnak: sinesmena, itxaropena eta maitasuna; baina hiruretan handiena maitasuna da.

1 Corinthiens 14:1-40
[1] Saia zaitezte, beraz, elkarrenganako maitasunean. Espirituaren dohainei dagokienez, irrika ezazue batez ere profezi dohaina.[2] Izan ere, hizketa arrotzez mintzo dena, Jainkoari mintzo zaio, ez gizakiei, inork ez baitio ulertzen: Espirituak eraginda, gauza misteriotsuak esaten ditu.[3] Profeta bezala mintzo dena, berriz, gizakiei mintzo zaie: fedean hazten laguntzen die, adoretu eta kontsolatu egiten ditu.[4] Hizketa arrotzez mintzo dena, bere buruari bakarrik zaio lagungarri; profeta bezala mintzo denak, berriz, eliz elkartea hazarazten du.[5] Nahi nuke zuek guztiok hizketa arrotzez mintzatzea; baina are nahiago profeta bezala mintzatzea. Zeren, eliz elkartea hazarazteko, hobe baita profeta bezala mintzatzea hizketa arrotzez mintzatzea baino, hizketa horren esanahia ere argitzen ez badu behintzat.[6] Begira, senideok: hizketa arrotzez hitz eginez aurkeztuko banintzaizue, zer on ekarriko lizueke horrek, nire hitzak ez balizue emango agerpenik, ez ezaguerarik, ez Jainkoarengandiko mezurik, ezta irakaspenik ere?[7] Gauza bera gertatzen da musika-tresnekin ere, txirula edota zitararekin, adibidez: notak argi eta garbi ematen ez badituzte, nola jakin zer jotzen duten?[8] Edota turutak soinu nahasia jotzen badu, nor prestatuko da gudurako?[9] Berdin zuek ere: hitz ulergarriak ez badituzue adierazten, nola jakin zer ari zareten esaten? Paretari hitz egiten ariko zinatekete.[10] Hainbeste eta hainbeste hizkuntza bada munduan eta denek dute zentzua.[11] Baina nik ez dakidan hizkuntzan mintzatzen bazait norbait, ni arrotz izango natzaio hari eta hura niri.[12] Horrela bada, Espirituaren dohainak irrikatzen dituzuenez gero, saia zaitezte dohainok ugari izaten, baina eliz elkarteari hazten laguntzeko.[13] Hizketa arrotzez mintzo denak, beraz, eska biezaio Jainkoari esaten duena argitzeko dohaina ere.[14] Hizketa arrotzez otoitz egiten badut, nire espiritua otoitzean ari da, bai, baina adimena fruiturik gabe gelditzen da.[15] Zer egin, bada? Espirituaren eraginez otoitz egin bai, baina adimenaz ere bai; Espirituaren eraginez Jaunari abestu bai, baina adimenaz ere bai.[16] Esker oneko otoitza Espirituaren eraginez bakarrik egiten baduzu, dohain hori ez duen entzule hutsak nola erantzungo dio «Amen» zure esker oneko otoitzari, zer diozun ulertzen ez badu?[17] Ederra izango da, bai, zure esker oneko otoitza, baina besteari ez zaio lagungarri gertatuko.[18] Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari, hizketa arrotzez zuek baino gehiago mintza naitekeelako.[19] Hala ere, elkartea bildurik dagoenean, nahiago dut besteentzat irakasgarri izango diren bost hitz ulergarri esan, hizkera ulertezinean hamar mila baino.[20] Senideok, ez izan haurren antzeko zeuen irizpideetan; gaitzerako bai, izan zaitezte haur; baina irizpideetan izan zaitezte pertsona helduak.[21] Honela dio Jaunak Liburu Santuan: Hizkuntza arrotzez, atzerritarren bidez hitz egingo diot herri honi; baina, hala ere, ez didate adituko.[22] Hizketa arrotzez mintzatzea, beraz, sinesgogorrentzat da seinale, ez sinestedunentzat; profeta bezala hitz egitea, berriz, ez da sinesgogorrentzat, sinestedunentzat baizik.[23] Eman dezagun, eliz elkarte osoa bildurik dagoela eta denak hizketa arrotzez mintzatzen hasten direla; entzule huts den edo kristau ez den bat sartzen bada, ez ote du esango burutik eginak zaudetela?[24] Guztiak profeta bezala mintzo badira, ordea, eta entzule huts den edota kristau ez den bat sartzen bada, bere erruak aitortzera eramango dute denen artean,[25] eta beraren bihotzeko ezkutukoak agerian geldituko dira. Orduan, ahuspeztu eta Jainkoa gurtu egingo du, eta esango: «Jainkoa benetan zuekin dago».[26] Zer egin, bada, senideok? Biltzen zaretenean, batek kantua egin dezala, besteak irakatsi edota goi-agerpen bat eman, hizketa arrotzez mintzatu edota mintzaira hori argitu; baina guztia elkarteari hazten laguntzeko izan dadila.[27] Hizketa arrotzez mintzatzekotan, bi izan daitezela edo hiru gehienez mintzo direnak, eta txandaka; eta argi dezala beste batek esanahia.[28] Esanahia argitzeko inor ez bada, hizketa arroztuna isil dadila batzarrean, eta Jainkoarekin eta bere buruarekin bakarrik mintza dadila.[29] Profeta bezala mintzo direnei dagokienez, mintza daitezela bi edo hiru, eta gainerakoek eman dezatela beren iritzia.[30] Hala ere, eseria dagoenen batek goi-agerpen bat hartuko balu, isil dadila hitz egiten ari dena.[31] Profeta bezala denok hitz egin dezakezue, baina banan-banan, entzuleek irakaspena eta adorea har ditzaten.[32] Profetek beren kontrolpean eduki behar dute profezi espiritua,[33] Jainkoak bakea maite baitu eta ez nahasmendua. Fededunen elkarte guztietan bezala,[34] emakumeei ez zaie zilegi batzarrean hitz egitea; beude isilik, beraz, eta ager bitez menpeko, Moisesen legeak agintzen duen bezala.[35] Argibiderik nahi balute, galde biezaiete etxean beren senarrei, ez baita egoki emakumeek batzarrean hitz egitea.[36] Zer uste duzue? Zuenetik abiatu zela Jainkoaren hitza? Edota zuenera bakarrik heldu dela?[37] Norbaitek profeta dela edo Jainkoaren Espiritua duela uste badu, aitor dezala idazten dudan hau Jaunaren agindua dela.[38] Eta hala aitortzen ez badu, bera ere ez du aitortuko Jainkoak.[39] Beraz, ene senideok, irrika ezazue profezi dohaina, baina hizketa arrotzez mintzatzea galarazi gabe.[40] Dena den, egin guztia duintasunez eta ordenaz.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso