Hébreux 10:24-25 |
[24] Lagun diezaiogun elkarri, maitasunean eta egintza onetan elkar gogoberotuz.[25] Ez utzi batzarrera joateari, batzuen batzuek ohi duten bezala, baizik eta adoretu elkar, eta are gehiago Jaunaren eguna hurbiltzen ari dela ikusten duzuen honetan. |
|
Matthieu 18:20 |
Izan ere, nire izenean bizpahiru lagun nonbait biltzen badira, han nago ni beraien artean». |
|
Colossiens 3:16 |
Bizi bedi oparo zuengan Kristoren mezua. Irakatsi eta zentzarazi elkar jakinduria osoz. Kantatu Jainkoari esker onez eta bihotzez salmoak, gorazarreak eta kantu inspiratuak. |
|
Éphésiens 4:11-13 |
[11] Bera da batzuk apostolu egin zituena, beste batzuk profeta, beste batzuk berri onaren hotsegile, beste batzuk artzain eta irakasle.[12] Horrela, gai egiten ditu fededunak beren zerbitzu-lanerako eta Kristoren gorputza hazarazteko,[13] harik eta denok elkarrekin sinesmen eta Jainkoaren Semearen ezagutza berbera izan arte, heldutasun beteko pertsona, Kristoren betetasunaren neurriko, izatera iritsi arte. |
|
Actes 2:42 |
Denak apostoluen irakaspenak entzuteari eta elkarte-bizitzari emanak bizi ziren, ogi-zatitzea eta otoitza elkarrekin egiten zituztelarik. |
|
Romains 10:17 |
Beraz, mezutik dator sinestea, eta mezua Kristoren berri ematea da. |
|
Matthieu 16:18 |
Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak ere ez du menderatuko. |
|
Actes 9:31-32 |
[31] Bitarte hartan, Eliza bakean bizi zen Judea, Galilea eta Samaria guztian; Jaunarenganako leialtasunean bizi zen, eta finkatuz eta ugalduz zihoan, Espiritu Santuarengandiko adoreari esker.[32] Pedro harat-honat zebilen etengabe. Joan zen Lidako fededunak ikustera ere, |
|
Matthieu 6:33 |
Ardura zaitezte, batez ere, Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz, eta beste hori guztia gehigarritzat emango dizue Jainkoak. |
|
Jacques 1:22 |
Bete ezazue mezua, eta ez entzun bakarrik, zeuen buruak engainatuz. |
|
2 Timothée 4:2 |
hots egin Jaunaren hitza, ekin garaia denean eta ez denean, eman arrazoiak, zentzarazi eta eman adore, zeure pazientzia guztia eta irakasteko gaitasuna erabiliz. |
|
Matthieu 28:19-20 |
[19] Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz[20] eta nik agindu dizuedan guztia betetzen irakatsiz. Eta ni zeuekin izango nauzue egunero munduaren azkena arte». |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |