1 Corinthiens 3:3 |
giza grinen menpeko izaten jarraitzen baituzue. Izan ere, bekaizkeriak eta eztabaidak dituzuen bitartean, ez ote zarete giza grinen menpeko? Ez ote duzue giza irizpide hutsez jokatzen? |
|
1 Corinthiens 10:13 |
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko. |
|
1 Corinthiens 13:4 |
Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik. |
|
Ecclésiaste 4:4 |
Ikusi ditut, orobat, jendearen lan guztiak eta eginahalen emaitzak: elkarrentzako bekaizkeriaz eginak denak. Hau ere huskeria da eta haizea atzeman nahia bezalakoa. |
|
Jacques 4:11 |
Senideok, ez ibili bata bestearengatik gaizki-esaka. Bere senideaz gaizki esaten edo hura epaitzen duenak Jainkoaren legeaz esaten du gaizki eta legea epaitzen du. Eta legea epaitzen baduzu, ez zara legearen betetzaile, epaile baizik. |
|
Proverbes 14:30 |
Bihotz lasaia gorputzaren bizia, bekaizkeria minbiziaren parekoa. |
|
Proverbes 27:4 |
Sumina ankerra da, haserrea suntsigarria; baina nork aurre egin jelosiari? |
|
Psaumes 143:8-9 |
[8] Emadazu goizean goiz zeure maitasunaren berri, zuregan baitut uste on. Erakustazu jarraitu behar dudan bidea, zuregana jasoa baitut gogoa.[9] Libra nazazu, Jauna, etsaiengandik, zuregan babesten bainaiz. |
|
Romains 12:21 |
Ez zaitzala gaitzak mendera, baizik eta menderatu gaitza ongiaz. |
|
Jacques 4:2-3 |
[2] Zerbait irrikatu eta eskuratu ezin duzuenean, hil egiten duzue; zerbait gutiziatu eta lorrezin duzuenean, haserretu eta borroka egiten duzue. Lortzen ez baduzue, Jainkoari eskatzen ez diozuelako da.[3] Eta eskatu eta hartzen ez baduzue, gaizki eskatzen duzuelako da, zeuen grina txarrak asetzeko. |
|
Galates 5:22-23 |
[22] Espirituaren fruitua, berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna,[23] otzantasuna, bere buruaren jabe izatea. Ez da legerik horrelakoak gaitzetsiko dituenik. |
|
1 Pierre 2:9 |
Zuek, ordea, jatorri aukeratu zarete, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri, ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu zaituzten Jainkoaren egintza bikainak iragar ditzazuen. |
|
1 Corinthiens 1:27-29 |
[27] Aitzitik, munduak zorotzat duena aukeratu du Jainkoak jakintsuak lotsarazteko, eta munduak argaltzat duena indartsuak lotsarazteko;[28] munduak baliogabetzat eta mespretxagarritzat duena, munduaren begitan ezerez dena, aukeratu du Jainkoak, zerbait direla uste dutenak ezerezteko;[29] horrela, ez du inork Jainkoaren aurrean harrotzerik. |
|
Philippiens 2:3 |
Ez egin deus ere norgehiagokeriaz edota harrokeriaz, apaltasunez baizik, besteak norbera baino hobeak direla pentsatuz; |
|
Psaumes 37:1-3 |
[1] Davidena. Ez zaitez gaiztoengatik haserretu, ezta gaizkileen inbidiatan egon ere,[2] belarra bezain bizkor ihartzen baitira eta berehalaxe zimeltzen.[3] Izan konfiantza Jaunarengan eta egin on dena, zeure herrialdean bizi eta bertako aberastasunaz gozatzeko. |
|
Jacques 3:14-16 |
[14] Baina, bekaizkeriaz eta norgehiagokeriaz beterik baldin bazaudete, ez harrotu eta ez ibili egiaren aurka gezurretan.[15] Hori ez da goitiko jakinduria, lurrekoa baizik, giza maila hutsekoa eta deabruarena.[16] Bekaizkeria eta norgehiagokeria diren lekuan nahasmendua eta gaiztakeri modu guztiak dira. |
|
Cantique des Cantiques 8:6-7 |
[6] Ezar nazazu bihotzean zigilu bezala, besoan zigilu bezala. Herioa bezain gogorra maitasuna, Hildakoen Egoitza bezain iraunkorra maite-grina. Su eta gar da maitasuna, Jaunarengandiko sugar.[7] Uholdeak maitasuna ezin itzali, ezta ibaiek ere ito. Norbaitek maitasuna erosi nahi balu, bere ondasun guztiak emanik ere, mespretxua baizik ez luke aterako. |
|
Jacques 4:7-8 |
[7] Jar zaitezte, bada, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo du zuengandik.[8] Hurbil zaitezte Jainkoarengana, eta hurbildu egingo zaizue. Bekatariok, garbi itzazue eskuak! Garbitu bihotzak, gogo-biko zaretenok. |
|
Galates 5:14-15 |
[14] Zeren lege osoa betetzen baita, agindu bakar hau betez gero: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.[15] Baina elkarri hozka eta elkar irentsi beharrean bazabiltzate, azkenik elkar suntsituko duzue. |
|
Proverbes 6:34 |
jelosiak sutu egingo baitu senarra eta erruki gabe jokatuko du mendeku hartzean. |
|
Colossiens 1:11 |
Jainkoaren ahalmen aintzatsuak indar zaitzatela, dena jasateko eroapena eta pazientzia izan ditzazuen, |
|
Ézéchiel 16:42 |
Neure sumin guztia hustuko dut zure gain; gero, zure desleialkeriak niregan sortutako jeloskortasuna aldendu egingo da zuregandik, baretu egingo naiz eta ez naiz gehiago haserretuko. |
|
1 Timothée 3:10 |
Lehenik, izan bitez aztertuak eta, gero, akats gabe badira, bete bezate diakonotza-zerbitzua. |
|
Hébreux 10:36 |
Iraupena behar duzue, Jainkoaren borondatea betez agintzaria eskuratzeko. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |