A A A A A

Mauvais Caractère: [Hypocrite]


1 Jean 4:20
«Jainkoa maite dut» esan eta senideari gorroto diona gezurti da; izan ere, ikusten duen senidea maite ez duenak ezin du maite ikusten ez duen Jainkoa.

1 Pierre 2:16
Joka ezazue pertsona libre bezala; ez, ordea, askatasuna gaiztakeriaren estalkitzat erabiliz, zeuen buruak Jainkoaren zerbitzura jarriz baizik.

Galates 6:3
Norbait zerbait delakoan badago, ezer ez delarik, bere burua engainatzen du.

Jérémie 23:11
Jaunak dio: «Apaiz eta profetak ere fedegabe bihurtu dira, neure tenpluan bertan ere aurkitu ditut horien gaiztakerien aztarnak.

Job 8:13
«Horrelakoa da Jainkoa ahazten dutenen zoria, horrela amaitzen da sinesgabearen itxaropena,

Luc 6:46
«Zergatik esaten didazue “Jauna, Jauna”, eta ez duzue egiten esaten dizuedana?

Luc 12:2
Ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ere ezer ezkutuan jakingo ez denik.

Marc 7:6
Jesusek erantzun zien: —Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen zuetaz Isaias profetak, honako hau idatzi zuenean: Herri honek ezpainez ohoratzen nau, baina niregandik urrun du bihotza;

Matthieu 6:1
«Ez egin gero zeuen erlijio-betebeharrak jendaurrean, jendeak ikus zaitzaten; horrela, ez duzue saririk jasoko zeruko zeuen Aitarengandik.

Romains 10:3
Ez dute ulertu Jainkoak ematen duela salbamena, eta beren kabuz lortu nahi izan dute, Jainkoarengandik datorrena onartu gabe.

Tite 1:16
Hitzez aitortzen dute, bai, Jainkoa ezagutzen dutela; baina egitez ukatu egiten dute; higuingarri eta errebelde dira, egintza on baterako ere gauza ez.

Matthieu 23:27-28
[27] «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Hilobi zurituen antzeko zarete: kanpotik itxura ederrekoak dira, baina barrutik hil-hezurrez eta ustelkeriaz beteak.[28] Berdin zuek: azaletik zintzoak jendaurrean, baina barrutik itxurakeriaz eta gaiztakeriaz beteak.

Luc 20:46-47
[46] «Kontuz lege-maisuekin! Gogoko baitute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendeak beraiei agur egitea; gogoko dituzte sinagogetan lehenengo aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak;[47] eta azkengabeko otoitzen aitzakiaz, emakume alargunen ondasunak irensten dituzte. Epairik zorrotzena izango dute horrelako horiek».

Jacques 1:22-23
[22] Bete ezazue mezua, eta ez entzun bakarrik, zeuen buruak engainatuz.[23] Zeren mezua entzun bakarrik egiten duena eta bete ez, bere aurpegia ispiluan ikusten duenaren antzekoa da;

Matthieu 6:16-18
[16] «Barau egitean, ez zaitezte ager kopetilun, itxurazaleek ohi duten bezala: aurpegia itsusten dute, barau egiten dutela jendeari azaltzeko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina.[17] Zuk, ordea, barau egitean, igurtzi lurrin gozoz burua eta garbitu aurpegia,[18] zure barauaz jendea ohar ez dadin, ezkutuan dagoen Aita baizik. Eta ezkutukoa ere ikusten duen zure Aitak emango dizu ordaina.

Matthieu 7:21-23
[21] «Ez da aski niri “Jauna, Jauna!” esatea, Jainkoaren erreinuan sartzeko; zeruko nire Aitaren nahia behar da egin.[22] Epai-egunean askok esango didate: “Jauna, Jauna! Ez ote genuen zure izenean hitz egin eta zure izenean deabruak bota eta zure izenean mirari asko egin?”[23] Baina nik erantzungo diet: “Ez zaituztet inoiz ezagutu; alde niregandik, gaizkileok!”

Matthieu 15:7-9
[7] Itxurazaleok halakook! Ederki asko esan zuen Isaias profetak zuetaz:[8] Herri honek ezpainez ohoratzen nau, baina niregandik urrun du bihotza;[9] alferrik naute gurtzen; hauen irakaspena giza agindu hutsa.

Matthieu 6:1-4
[1] «Ez egin gero zeuen erlijio-betebeharrak jendaurrean, jendeak ikus zaitzaten; horrela, ez duzue saririk jasoko zeruko zeuen Aitarengandik.[2] Beraz, limosna egitean, ez ibili turuta joka, itxurazaleek sinagogetan eta kaleetan egin ohi duten bezala, jendearen txaloak irabazteko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina.[3] Zuk limosna egitean, ez beza jakin zure ezkerrak zer egiten duen eskuinak;[4] horrela, zure limosna ezkutuan geldituko da, eta ezkutukoa ere ikusten duen zeure Aitak emango dizu ordaina.

2 Timothée 3:1-5
[1] Jakin behar duzu azken egunetan une latzak izango direla.[2] Izan ere, gizakiak berekoi, diruzale, harro eta handiputz izango dira; biraolari, gurasoentzat errebelde, esker txarreko eta erlijioaren aurkako;[3] bihotz-gogor, anker, gaizki-esale, lizun, basati eta onaren etsai;[4] traidore, ausartegi eta itsu, Jainkoaren baino atseginen maitaleago.[5] Itxuraz erlijiozale agertuko dira, baina ukatu egingo dute erlijioaren benetako indarra. Alde egizu horrelakoengandik!

Romains 2:1-5
[1] Horregatik, zeure burua epaile egiten duzun horrek, zarena zarela, ez duzu aitzakiarik. Besteak epaituz, zeure burua kondenatzen duzu, zeuk, epaile horrek, gauza berberak egiten baitituzu.[2] Badakigu horrelakoak egiten dituztenak Jainkoak zorrotz epaitzen dituena.[3] Eta zu, besteengan kondenatzen dituzun gauza berak egiten dituzun hori, Jainkoaren epaiari ihes egingo diozulakoan al zaude?[4] Edota gutxietsi egiten al dituzu Jainkoaren neurrigabeko bihotz ona, eroapena eta pazientzia, beraren bihotz onak bihozberritzera gonbidatzen zaituela ahazturik?[5] Zeure bihotz damugabearen gogorkeriaz zigorra handitzen ari zara zigor-egunerako, Jainkoaren epai zorrotza agertuko den egunerako, alegia.

Jacques 1:21-26
[21] Beraz, itsuskeria oro eta hain ugari ageri den gaiztakeria bazterturik, onar ezazue otzan-otzan zuengan erein den eta zuek salbatzeko indartsu den mezua.[22] Bete ezazue mezua, eta ez entzun bakarrik, zeuen buruak engainatuz.[23] Zeren mezua entzun bakarrik egiten duena eta bete ez, bere aurpegia ispiluan ikusten duenaren antzekoa da;[24] begira egon eta alde egin orduko, ahaztu egiten zaio nolakoa den.[25] Baina askatasuna ematen duen lege bikaina hausnartu eta horri tinko eusten diona —ez erraz ahazten duen entzule bezala, benetako betetzaile bezala baizik—, hori zoriontsu izango da legea betez.[26] Norbaitek, bere burua erlijiozaletzat jotzen badu, baina mihiari eusten ez badaki, bere burua engainatzen du, eta horren erlijioak ez du ezertarako balio.

Luc 6:37-42
[37] «Ez gaitzetsi inor eta Jainkoak ere ez zaituzte gaitzetsiko; ez kondenatu inor eta Jainkoak ere ez zaituzte kondenatuko; barkatu, eta Jainkoak ere barkatuko dizue;[38] eman, eta emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora. Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak».[39] Eta parabola bat ere esan zien: «Itsua itsuaren gidari izan ote liteke? Ez ote dira biak zulora eroriko?[40] Ikaslea ez da irakaslea baino gehiago, baina ongi eskolaturiko ikaslea irakaslea adina izango da.[41] «Nola ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez?[42] Nola esan diezaiokezu senideari: “Adiskide, utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean duzun haga ikusten ez duzula? Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko.

Matthieu 7:1-6
[1] «Ez gaitzetsi inor, Jainkoak ere ez zaitzaten gaitzets;[2] izan ere, zuek besteak nola epaitu, hala epaituko zaituzte Jainkoak, eta zuek zein neurriz neurtu, neurri beraz neurtuko zaituzte Jainkoak.[3] Nola ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez?[4] Eta nola esan diezaiokezu senideari: “Utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean haga duzula?[5] Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko.[6] «Ez eman txakurrei gauza sakratuak, zeuen kontra itzuli eta zatika ez zaitzateten; ez bota txerriei zuen harribitxiak, hankapean erabil ez ditzaten.

1 Jean 2:1-6
[1] Seme-alabatxook, bekaturik egin ez dezazuen idazten dizuet hau. Baina, norbaitek bekatu egiten badu, badugu Laguntzailea Aitaren aurrean: zuzena den Jesu Kristo.[2] Hark bere burua eskaini zuen gure bekatuak barkatzeko, eta ez gureak bakarrik, baita mundu osoarenak ere.[3] Jainkoaren aginduak betetzen baditugu, ziur dakigu bera ezagutzen dugula.[4] «Ezagutzen dut Jainkoa» esan eta haren aginduak betetzen ez dituena gezurti da, eta egia ez du beregan.[5] Haren mezua onartzen duenarengan, berriz, Jainkoaren maitasuna bere betera iritsi da: horrela dakigu berarekin bat eginik gaudena.[6] Jainkoarekin bat eginda dagoela dioenak Jesusek jokatu zuen bezalaxe jokatu behar du.

Luc 16:10-15
[10] «Gauza txikietan fidagarria, handietan ere fidagarri da, eta gauza txikietan zuzengabea, handietan ere zuzengabe.[11] Bidegabeko dirua erabiltzen fidatzekoak izan ez bazarete, nork utzi zuen esku egiazko ondasuna?[12] Zeuena ez duzuen aberastasunarekin fidatzekoak izan ez bazarete, nork eman benetan dagokizuena?[13] «Ez da morroirik bi nagusi zerbitza ditzakeenik; izan ere, bata gorroto izango du eta bestea maite, edota batari men egingo dio eta bestea begitan hartuko. Ezin zaitezkete Jainkoaren eta diruaren morroi izan».[14] Entzun zuten hau guztia fariseu diruzaleek, eta barre egiten zioten Jesusi.[15] Honek esan zien: «Zuek zeuen buruak zintzo azaltzen dituzue jendearen aurrean, baina ezagutzen du Jainkoak zuen barrua; izan ere, gizakiak baliotsutzat daukana, Jainkoarentzat mespretxagarri da.

Jacques 2:14-26
[14] Senideok, zertarako du batek «Nik badut fedea» esatea, egintzetan ez badu azaltzen? Horrelako fedeak salba ote dezake?[15] Anaia nahiz arrebaren batek zer jantzirik edo eguneroko janik ez badu,[16] eta zuetakoren batek esaten badio: «Hoa bakean, bero hadi eta ase», baina behar duen laguntza eman ez, zertarako balio du horrek?[17] Berdin fedea ere: bera bakarrik, egintzetan ez bada azaltzen, hila dago.[18] Norbaitek esan dezake zuk fedea daukazula, eta nik egintzak. Bada, nik esaten dizut: Erakuts iezadazu egintzarik gabeko zeure fedea, eta nik egintzen bidez erakutsiko dizut neure fedea.[19] Jainkoa bakarra dela sinesten duzula zuk? Oso ondo; baina deabruek ere sinesten dute hori, eta ikaraz daude.[20] Burugabe hori, konturatuko al zara behingoz egintzarik gabeko fedea alferrikakoa dena?[21] Ez al zuen Jainkoak gure guraso Abraham zuzentzat hartu egin zuenarengatik, hau da, bere seme Isaak aldare gainean eskaintzeagatik?[22] Ikusten duzu, beraz, Abrahamen fedeak egintzak zituela lagun, eta haren fedea egintzen bidez iritsi zela bere betera.[23] Horrela bete zen Liburu Santuak dioena: Abrahamek sinetsi egin zion Jainkoari eta, horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen, eta «Jainkoaren adiskide» deitu zitzaion.[24] Ohartu, beraz, Jainkoak egintzen bidez zuzenesten duela gizakia eta ez fede hutsez.[25] Horrelaxe gertatu zen Rahab emagalduarekin ere. Ez ote zuen Jainkoak zuzenetsi egin zuenagatik, hebrear ikertzaileak etxean hartu eta, gero, beste bide batetik joanarazi zituelako, alegia?[26] Beraz, arnasarik ez duen gorputza hila dagoen bezala, halaxe fedea ere: egintzarik ez badu, hila dago.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso