Matthieu 5:22 |
Nik, berriz, hau diotsuet: Bere senidearekin haserretzen dena kondenatua izango da; bere anaia iraintzen duena biltzar nagusian kondenatua izango da, eta hitzez mintzen duena, infernuko sutara kondenatua izango da. |
|
Proverbes 1:7 |
Jaunarenganako begirunea da ezagueraren oinarria; baina zentzugabeek mespretxatu egiten dituzte zuhurtzia eta heziketa. |
|
Proverbes 3:35 |
Zuhurrek ohorea berenganatuko dute; zentzugabeek, ordea, iraina. |
|
Proverbes 10:8 |
Bihotz zuhurrekoak onartzen ditu aginduak, mihi txorokoa hondamendirantz abiatzen. |
|
Proverbes 10:23 |
Izen belzten aritzea da zentzugabearen gozamena, zuhur jokatzea pertsona burutsuarena. |
|
Proverbes 12:16 |
Txoroak berehala agertzen du bere haserrea, zuhurrak isilean gordetzen iraina. |
|
Proverbes 13:20 |
Zuhurrekin ibiltzen dena zuhur bihurtzen da, zentzugabeekin elkartzen dena galbidean jartzen. |
|
Proverbes 17:28 |
Ergela ere, ahoa itxi eta isilik egoten bada, burutsu eta zuhurtzat hartzen dute. |
|
Proverbes 18:2-7 |
[2] Burugabeak ez du zentzu ona gogoko, nahiago du barruan duena aldarrikatu.[3] Gaiztakeriarekin mespretxua dator, zitalkeriarekin iraina.[4] Ur sakon dira gizakiaren hitzak, erreka gainezka, zuhurtzi iturri![5] Ez da bidezko errudunaren alde jokatzea errugabeari bere eskubideak ukatzeko.[6] Zentzugabearen hitzek liskarra sortzen, beraren mintzoak kolpeak erakartzen.[7] Bere hitzez hondatzen da zentzugabea, bere esanetan gelditzen harrapatua. |
|
Proverbes 20:3 |
Gizakiarentzat ohoragarri da liskarretatik ihes egitea; baina zentzugabea auzitarako beti prest. |
|
Proverbes 23:9 |
Ez hitz egin zentzugabearen belarrira, mespretxatu egingo baititu zure zentzuzko arrazoiak. |
|
Proverbes 26:19 |
lagunari iruzur egin eta «Txantxetan zen» esaten duena. |
|
Proverbes 28:26 |
Bere buruaz fidatzen dena zentzugabea da, zuhurtziaz jokatzen duena onik aterako. |
|
Proverbes 29:9 |
Burugabearekin auzitan hasten den zuhurrak, haserretu nahiz barre egin, ez du atsedenik izaten. |
|
Proverbes 29:11 |
Zentzugabeak aske uzten ditu bere grina guztiak, zuhurrak eutsi eta baretzea lortzen. |
|
Psaumes 14:1 |
Koru-zuzendariarentzat. Davidena. Hau dio eroak bere baitan: «Ez da Jainkorik ». Ustelduak daude, gauza higuingarriak egiten dituzte, ez da inor on dagienik. |
|
Proverbes 14:16 |
Zuhurra gaizkiaren beldur da eta ihes egiten dio, zentzugabeak aurrera egiten ziurtasun osoz. |
|
Proverbes 15:18 |
Gizon suminkorrak liskarra piztu, eroapen handikoak haserreak baretu. |
|
Proverbes 15:20-21 |
[20] Seme zuhurrak aitari poz ematen, seme zentzugabeak ama mespretxatzen.[21] Zentzugabekeria burugabearen poza, zentzuduna bide zuzenetik doa. |
|
Proverbes 14:7-9 |
[7] Urrun zaitez burugabeagandik, ez duzu haren hitzetan jakintzarik aurkituko.[8] Ongi pentsatuta jokatzea zuhurraren trebezia da; burugabekeriak zentzugabea engainatu egiten du.[9] Zentzugabeek barre egiten beren erruei; Jaunaren onespena zuzenen artean dago. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |