A A A A A

Mauvais Caractère: [Peur]


Ésaïe 35:4
Esan bihotz-eroriei: «Eutsi gogor, ez beldurtu! Horra zuen Jainkoa! Berbera dator zuek salbatzera eta merezia duten zigorra etsaiei ematera».

Jean 14:27
«Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur.

Josué 1:9
«Kementsu eta adoretsu izateko esan dizut. Ez ikaratu, ez kikildu, ni, Jauna, zure Jainkoa, zurekin izango bainaiz zure ibilera guztietan».

Matthieu 6:34
Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura. Aski ditu egun bakoitzak bere buruhausteak.

Ésaïe 43:1
Baina orain, Israel, Jakoben herri, honela mintzo zaizu Jauna, sortu eta eratu zaituena: «Ez izan beldur, askatu egin baitzaitut eta zeure izenez deitu: nirea zara zu.

Psaumes 23:4
Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau.

Psaumes 34:4
Handietsi nirekin batera Jauna, gora dezagun elkarrekin haren izena.

Psaumes 94:19
Bihotza kezkaz betea izan arren, zeure kontsolamenduaz gozatzen nauzu.

Romains 8:38-39
[38] Bai baitakit ziur, ez herio eta ez bizi, ez aingeru eta ez goiko beste indar, ez oraingo eta ez geroko, ez inolako botere,[39] ez ortziko eta ez lur azpiko indar, ez inolako beste izakik, ez gaituela aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik.

Psaumes 27:1
Davidena. Jauna dut argi eta salbamen: nork ni beldurtu? Jaunak dit bizia babesten: nork ni ikaratu?

1 Pierre 5:6-7
[6] Behera zaitezte, bada, eta jarri Jainko ahaltsuaren eskumendean, bere garaian gora zaitzaten.[7] Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen.

Psaumes 118:6
Jauna nire alde, ez naiz beldur: zer egin dezake nire kontra gizakiak?

2 Timothée 1:7
Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik.

Psaumes 115:11
Jaunari begirune diozuenok, izan konfiantza Jaunarengan: bera duzue laguntzaile eta babesle!

Psaumes 103:17
Baina Jaunaren maitasunak sekulako dirau begirune diotenentzat; haren salbamen-asmoa belaunalditik belaunaldira luzatzen da

Psaumes 112:1
Aleluia! Gora Jauna! Zorionekoa Jaunari begirune diona eta haren aginduak biziki atsegin dituena.

Deutéronome 31:6
Izan bihotz eta adore! Ez izan beldur eta ez ikaratu haien aurrean, Jauna bera, zuen Jainkoa, baitoa zuekin; ez zaituzte inola ere utziko».

1 Chroniques 28:20
Gero, esan zion Davidek bere seme Salomoni: «Izan kemen eta adore! Ekin lanari beldurrik gabe. Ez kikildu, Jauna, ene Jainkoa, zeurekin izango duzu eta. Ez zaitu bakarrik utziko, tenplua eraikitzeko lan guztiak bukatu arte.

Psaumes 56:3-4
[3] Egun osoan segika ditut etsaiak; ugari dira, Goi-goiko, erasotzen didatenak.[4] Beldur naizenean, zuregan dut konfiantza.

Ésaïe 41:10-13
[10] Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut.[11] Lotsaz eta laidoz geldituko dira zure aurka lehiatzen direnak; ezerezean galduko dira zure kontra liskarrean ari direnak.[12] Bilatu eta inon ez dituzu aurkituko borroka egiten zizutenak; ezerez eta huts bihurtuko dira gerra egiten zizutenak.[13] Nik, Jaunak, zeure Jainkoak, eskutik heltzen baitizut eta esaten: “Ez beldurtu, neuk laguntzen dizut!”»

Ésaïe 54:4
Ez beldurtu, ez zara barregarri geldituko; ez lotsatu, ez zaituzte laidotuko. Ahaztu egingo duzu gaztetako lotsaizuna, ez zara oroituko alargun zineneko laidoaz,

Matthieu 10:28
Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina bizia hondatu ezin dutenei; izan beldur, gorputza ez ezik, pertsona osoa infernuan honda dezakeenari.

Romains 8:15
Zuek ez duzue hartu esklabo egingo zaituzten espiritua, berriro beldurpean bizitzera eramango zaituena, alegia; zuek, seme-alaba egiten zaituzten Espiritua hartu duzue, eta Espirituaren bidez «Abba! », hau da, «Aita!», esanez hots egiten diozue Jainkoari.

1 Corinthiens 16:13
Egon erne, iraun sendo sinesmenean, joka gizonki eta izan indartsu.

Hébreux 13:5-6
[5] Ez izan diru-gose; egon pozik duzuenarekin, Jainkoak esana baitu: Ez zaitut utziko, ez baztertuko.[6] Beraz, uste osoz esan dezakegu: Jauna dut neure alde, ez naiz beldur: zer egin dezake nire kontra gizakiak?

1 Jean 4:18
Maitasunean ez dago beldurrarentzat tokirik, baizik eta maitasun beteak kanpora botatzen du beldurra, beldurra zigorra espero duenari baitagokio; beldur dena ez da maitasun betera iritsi.

1 Pierre 3:13-14
[13] Nork egingo dizue kalte, zuek beti on egiten saiatzen bazarete?[14] Baina zuzen jokatzeagatik sufritu beharrean gertatzen bazarete, zorionekoak zuek! Ez izan inoren beldur, ez ikaratu!

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso