A A A A A

Mauvais Caractère: [Conflit]


Hébreux 10:32
Oroit zaitezte iraganeko egun haietaz: argia hartu berri hartan borroka gogor eta neketsua eraman behar izan zenuten.

Proverbes 15:18
Gizon suminkorrak liskarra piztu, eroapen handikoak haserreak baretu.

Proverbes 16:28
Maltzurrak liskarrak sortzen ditu, iraintzaileak lagunak ere urrunarazten.

Proverbes 28:25
Gutizia handikoak liskarrak sorrarazten; konfiantza Jaunarengan duena asebetea izango.

Matthieu 18:15
«Zure senide batek bekatu egiten badu, zoaz berarengana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea.

1 Timothée 3:15
***

Jean 8:32
horrela, egia ezagutuko duzue, eta egiak aske egingo zaituzte.

Matthieu 5:23-24
[23] «Beraz, aldarean zeure oparia eskaintzerakoan, zure senideak zure kontra zerbait baduela gogoratzen bazaizu,[24] utzi oparia han, aldare aurrean, eta zoaz lehenbizi senidearekin bakeak egitera; itzuli gero zeure oparia eskaintzera.

Jean 6:54
Nire gorputza jaten eta nire odola edaten duenak betiko bizia du, eta neuk piztuko dut azken egunean.

Marc 6:3
Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira hemen gure artean bizi?» Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan.

Éphésiens 5:25
Senarrok, maita itzazue zeuen emazteak, Kristok ere Eliza maitatu eta beronen alde bere burua eman zuen bezala.

Hébreux 12:14
Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu inork Jauna ikusiko.

Matthieu 18:15-17
[15] «Zure senide batek bekatu egiten badu, zoaz berarengana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea.[16] Jaramonik egiten ez badizu, berriz, hartu zeurekin lagun bat edo bi, auzi oro bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabaki dadin.[17] Haiei ere jaramonik egiten ez badie, esaiozu elkarteari, eta elkarteari ere jaramonik egin nahi ez badio, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko.

Jacques 5:16
Aitortu batak besteari zeuen bekatuak eta egin otoitz elkarren alde, senda zaitezten. Indar handia du zintzoaren otoitz sutsuak.

Galates 1:19
Beste apostolurik ez nuen ikusi, Jaunaren anaia Santiago izan ezik.

Malachie 1:11
Ekialdetik mendebaldera, herri guztiek aitortzen dute nire izen handia, eta nonahi erretzen didate intsentsua eta behar bezalako oparia eskaintzen. Herri guztiek aitortzen dute nire izen handia —dio Jaun ahalguztidunak—.

Philippiens 1:30
niregan ikusi zenuten eta orain entzuten duzuen borroka berbera egiten duzuelarik.

Colossiens 2:1
Jakin behar duzue nolako borroka gogorrean ari naizen ni zuen alde, Laodizeakoen alde eta ni neu ikusi ez nauten beste senide guztien alde.

Romains 12:18
Zeuen aldetik eta ahal den neurrian, izan bakean guztiekin.

Jean 14:6
Jesusek erantzun: —Neu naiz bidea, egia eta bizia. Ezin da inor Aitarengana joan nire bidez izan ezik.

Proverbes 15:1
Erantzun goxoak haserrea baretzen, hitz mingarriak amorrua areagotzen.

Éphésiens 4:26
Haserretzen bazarete ere, ez heldu bekatu egiteraino; zuen haserreak ez beza eguzkia sartu arte iraun.

Jacques 1:19
[19-20] Izan hau gogoan, senide maiteok: gizaki orok izan behar du entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi eta haserretzeko ere nagi. Izan ere, haserreturik dagoen gizakiak ezin du Jainkoarentzat zuzen dena egin.

Matthieu 5:9
«Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko.

Jean 3:3-5
[3] Jesusek erantzun zion: —Bene-benetan diotsut: Ezin du inork Jainkoaren erreinua ikusi, berriro jaiotzen ez bada.[4] Nikodemok galdetu: —Nola jaio daiteke norbait, jadanik zaharra izanik? Sar ote daiteke amaren sabelean eta berriro jaio?[5] Jesusek erantzun: —Bene-benetan diotsut: Ezin izango da inor Jainkoaren erreinuan sartu, uretik eta Espiritutik jaiotzen ez bada.

Jacques 1:19-20
[19] [19-20] Izan hau gogoan, senide maiteok: gizaki orok izan behar du entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi eta haserretzeko ere nagi. Izan ere, haserreturik dagoen gizakiak ezin du Jainkoarentzat zuzen dena egin.[20] ***

Galates 4:19
Ene seme-alabok, erdiminetan nago berriro ere zuengatik, Kristo zuengan erabat moldatu arte.

Matthieu 16:18
Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak ere ez du menderatuko.

Matthieu 18:15-18
[15] «Zure senide batek bekatu egiten badu, zoaz berarengana eta zentzarazi bakarrean. Jaramon egiten badizu, irabazia duzu senidea.[16] Jaramonik egiten ez badizu, berriz, hartu zeurekin lagun bat edo bi, auzi oro bi edo hiru lekukoren aitorpenaz erabaki dadin.[17] Haiei ere jaramonik egiten ez badie, esaiozu elkarteari, eta elkarteari ere jaramonik egin nahi ez badio, izan bedi zuretzat jentil edo zergalari baten pareko.[18] «Benetan diotsuet: Zuek mundu honetan lotua, zeruan ere lotua geldituko da, eta zuek mundu honetan askatua, zeruan ere askatua geldituko da.

Éphésiens 1:22-23
[22] Dena jarri du Jainkoak Kristoren oinazpian, eta berau egin du denen gainetik Elizaren buru.[23] Eliza haren gorputza da, unibertsoa erabat betetzen duen Kristok erabat betea.

Éphésiens 5:23-24
[23] senarra emaztearen buru baita, Kristo Elizaren buru den bezala, bere gorputza duen Elizaren salbatzaile delarik.[24] Eliza Kristoren menpeko den bezala, izan bitez emazteak ere denetan senarren menpeko.

Actes 4:32
Fededun guztiak bat ziren bihotzez eta gogoz, eta inork ez zuen esaten zeukana berea zuenik, baizik eta dena denena zuten.

1 Corinthiens 1:10
Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean, arren eskatzen dizuet: bat etor zaitezte guztiok eta ez bedi izan zatiketarik zuen artean. Bizi elkar ongi harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera duzuela.

Jean 12:48
Ni ukatu eta nire irakatsiak onartzen ez dituenak, badu nork gaitzetsi: nik adierazitako mezuak berak gaitzetsiko du azken egunean;

Matthieu 7:12
«Honela bada, besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei: horretan datza Liburu Santuek irakatsia.

Jean 14:28
Entzun duzue esan dizuedana: “Banoa, baina itzuliko naiz zuengana”. Benetan maite baninduzue, poztu egingo zinatekete Aitarengana noalako, Aita ni baino handiago baita.

1 Thessaloniciens 2:2
Dakizuenez, sufrimenduak eta irainak jasan berriak ginen Filipon; hala ere, Jainkoak emaniko ausardiaz adierazi genizuen beraren berri ona zailtasun handien artean.

1 Corinthiens 13:4
Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.

Romains 1:20
Mundua mundu denetik, berez ikusezina dena, hau da, Jainkoaren betiereko ahalmena eta jainkotasuna, ikusgarri gertatzen zaio haren egintzak aztertzen dituenari. Ez dute, beraz, aitzakiarik,

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso