A A A A A

Mauvais Caractère: [Se Plaindre]


Psaumes 144:14
mardul bitez gure abereak. Ez bedi izan inbasiorik, ez erbesteratzerik, ezta gure plazetan garrasirik ere.

Néhémie 8:1
Herri guztia gizon bakar bat bezala bildu zen Ur-ate aurreko plazan. Jaunak Moisesen bitartez Israeli emandako legearen liburua ekartzeko esan zioten Esdras lege-maisuari.

Ésaïe 24:11
Kalean jendea ardo faltaz uluka; betiko galdu da alaitasuna, lurraldetik alde egin du pozak.

Jérémie 14:2
«Dolutan dago Juda herrialdea, hiltzear bertako hiriak, goibel, lur jota jendea, garrasika Jerusalem hiriburua.

Proverbes 23:29
Nor ari da aieneka? Nor zotinka? Nor liskarretan? Nor kexuz? Nor da arrazoirik gabe kolpatua? Nork du begirada lausotua?

Philippiens 4:6-7
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez.[7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso