Actes 8:23 |
Gutiziaz betea ikusten haut eta gaiztakeriari lotua. |
|
Colossiens 3:8-13 |
[8] Orain, ordea, bazter itzazue horiek guztiak, hau da, haserrea, gorrotoa, gaiztakeria, irainak eta hizkera gordina.[9] Ez jarraitu elkarri gezurrak esaten, izaera zaharra eta beronen araberako jokabidea erantzi[10] eta berria jantzi duzuenez gero; izaki berri zarete, bere egile den Jainkoaren irudira eraberrituz doana, hura gero eta sakonago ezagutzeko.[11] Harentzat ez dago ez greziarrik eta ez judurik, ez erdaindurik eta ez erdaingaberik, ez kultura handiagoko nahiz txikiagokorik, ez esklaborik eta ez librerik: Kristo da dena, eta denetan bizi da.[12] Jainkoak maitatu eta bere herri santu izateko aukeratu zaituztenez gero, jantz zaitezte bihozberatasunez, ontasunez, apaltasunez, otzantasunez, pazientziaz.[13] Izan eraman oneko elkarrekin eta barkatu batak besteari, inork inoren aurka zerbait balu. Jaunak barkatu zizuen bezala, barkatu zuek ere elkarri. |
|
Ecclésiaste 7:9 |
Ez zaitez bizkorregi haserretu, ergelena baita haserretzea. |
|
Éphésiens 4:26 |
Haserretzen bazarete ere, ez heldu bekatu egiteraino; zuen haserreak ez beza eguzkia sartu arte iraun. |
|
Ézéchiel 3:14 |
Espirituak gora jaso eta eraman egin ninduen; garrazturik eta barneminduta joan nintzen; zeharo jabetu zen nitaz Jaunaren indarra. |
|
Ésaïe 38:17 |
*** |
|
Job 7:11 |
Beraz, ez diot mihiari eutsiko; barrua larri, hitz egingo dut; bihotza saminez, kexatu egingo naiz. |
|
Job 10:1 |
«Nazkatua nago bizitzaz! Ez ditut gordeko neure kexak, bihotzeko samina isuriko dut. |
|
Job 21:25 |
Hiltzen da beste bat, atsekabez betea, zoriona sekula dastatu gabe. |
|
Marc 11:25 |
Eta otoitzean ari zaretela, barkatu inoren kontra ezer baduzue, zeruko Aitak ere zeuen hutsegiteak barka diezazkizuen. ( |
|
Proverbes 10:12 |
Gorrotoak haserreak sortzen ditu, maitasunak akats guztiak ezkutatzen. |
|
Proverbes 14:10 |
Norberak du bere saminaren berri, kanpokoek ezin parte hartu haren alaitasunean. |
|
Proverbes 15:1 |
Erantzun goxoak haserrea baretzen, hitz mingarriak amorrua areagotzen. |
|
Proverbes 17:25 |
Seme zentzugabea aitarentzat mingarri, sortu zuen amarentzat samingarri. |
|
Romains 3:14 |
Betea dute ahoa madarikazioz eta mingostasunez. |
|
Matthieu 6:14-15 |
[14] «Izan ere, besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko dizkizue zeruko Aitak;[15] baina besteei barkatzen ez badizkiezue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeuen hutsegiteak zeruko Aitak. |
|
Jacques 1:19-20 |
[19] [19-20] Izan hau gogoan, senide maiteok: gizaki orok izan behar du entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi eta haserretzeko ere nagi. Izan ere, haserreturik dagoen gizakiak ezin du Jainkoarentzat zuzen dena egin.[20] *** |
|
Hébreux 12:14-15 |
[14] Saia zaitezte guztiekin bakean bizitzen, eta izan santu; bestela, ez baitu inork Jauna ikusiko.[15] Ibili kontuz, Jainkoaren onginahitik inor urrun ez dadin; ez dadila zuen artean guztiok nahasi eta kutsatuko zaituzten landare pozoitsurik hazi. |
|
Éphésiens 4:31-32 |
[31] Ez bedi izan zuen artean zakarkeriarik, ez haserrerik, ez gorrotorik, ez garrasirik, ez irainik, ezta inolako gaiztakeriarik ere.[32] Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera, elkarri barkatuz, Jainkoak Kristoren bitartez barkatu dizuen bezala. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |