1 Jean 2:9 |
Argitan dagoela esan eta senideari gorroto diona ilunpetan dago oraindik. |
|
1 Jean 3:15 |
Bere senideari gorroto diona giza hiltzaile da, eta badakizue giza hiltzaileak bere baitan betiko bizirik ez duena. |
|
2 Timothée 1:7 |
Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik. |
|
Deutéronome 31:6 |
Izan bihotz eta adore! Ez izan beldur eta ez ikaratu haien aurrean, Jauna bera, zuen Jainkoa, baitoa zuekin; ez zaituzte inola ere utziko». |
|
Éphésiens 4:29 |
Ez bedi atera zuen ahotik hitz zakarrik, baizik eta, zerbait esan behar baduzue, ona eta egokia eta entzun dezatenen onerako izan dadila. |
|
Éphésiens 6:12 |
Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa. |
|
Lévitique 19:18 |
Ez hartu mendekurik, ez izan erresuminik herritarrekin. Maitatu lagun hurkoa zeuen burua bezala. Neu naiz Jauna. |
|
Matthieu 5:11 |
«Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean. |
|
Proverbes 17:9 |
Adiskidetasuna nahi duenak iraina ahazten du, behin eta berriz gogoratzen duenak laguna ere urrunarazten. |
|
Proverbes 22:10 |
Bota harroputza, kito liskarrak! Sesioak eta irainak ere amaitu. |
|
Proverbes 24:16 |
zazpi aldiz erori arren, jaikiko baita zintzoa; gaiztoa, berriz, zoritxarrean murgilduko. |
|
Psaumes 138:7 |
Arriskuz inguraturik aurkitzean, babestu nire bizia etsai amorratuengandik, luzatu eskua eta salba nazazu. |
|
Romains 2:1 |
Horregatik, zeure burua epaile egiten duzun horrek, zarena zarela, ez duzu aitzakiarik. Besteak epaituz, zeure burua kondenatzen duzu, zeuk, epaile horrek, gauza berberak egiten baitituzu. |
|
Romains 12:18-19 |
[18] Zeuen aldetik eta ahal den neurrian, izan bakean guztiekin.[19] Ene maiteok, ez egin mendekurik zeuen kontura; utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia. Hau dio Jaunak. |
|
Romains 12:20-21 |
[20] Beraz, zure etsaia gose bada, emaiozu jaten; egarri bada, emaiozu edaten. Horrela, lotsa gorrian utziko duzu.[21] Ez zaitzala gaitzak mendera, baizik eta menderatu gaitza ongiaz. |
|
Luc 6:27-28 |
[27] «Baina zuei, entzuleoi, hau diotsuet: Maitatu etsaiak, egin ongi gorroto dizuetenei,[28] bedeinkatu madarikatzen zaituztetenak, egin otoitz izen ona kentzen dizuetenen alde. |
|
Matthieu 5:44-45 |
[44] Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztetenen alde;[45] horrela, zeruko zeuen Aitaren egiazko seme-alaba izango zarete, hark zintzoentzat eta gaiztoentzat ateratzen baitu eguzkia, eta zuzenentzat eta zuzengabeentzat isurtzen euria. |
|
Ésaïe 41:11-13 |
[11] Lotsaz eta laidoz geldituko dira zure aurka lehiatzen direnak; ezerezean galduko dira zure kontra liskarrean ari direnak.[12] Bilatu eta inon ez dituzu aurkituko borroka egiten zizutenak; ezerez eta huts bihurtuko dira gerra egiten zizutenak.[13] Nik, Jaunak, zeure Jainkoak, eskutik heltzen baitizut eta esaten: “Ez beldurtu, neuk laguntzen dizut!”» |
|
Matthieu 5:38-41 |
[38] «Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain.[39] Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere;[40] soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman soingainekoa ere;[41] norbaitek kilometro bat egitera behartzen bazaitu egin bi berarekin. |
|
Psaumes 34:12-18 |
[12] Ene haurrok, zatozte entzutera! Jauna errespetatzen erakutsiko dizuet.[13] Nork ez du maite bizia? Nork ez du nahi luzaroan bizi eta zoriontsu izan?[14] Gorde ezazu mihia gaitzetik eta ezpainak engainutik.[15] Alde gaitzetik, egin on dena, bila bakea eta jarrai haren bidetik.[16] Zintzoengana ditu Jaunak begiak, haien deiak entzuteko adi belarriak.[17] Aurpegi ematen die Jaunak gaizkileei, lur gainetik ezabatzeko haien oroitzapena.[18] Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du eta larrialdi guztietatik libratzen. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |