A A A A A

Mauvais Caractère: [Harcèlement]


1 Jean 2:9
Argitan dagoela esan eta senideari gorroto diona ilunpetan dago oraindik.

1 Jean 3:15
Bere senideari gorroto diona giza hiltzaile da, eta badakizue giza hiltzaileak bere baitan betiko bizirik ez duena.

2 Timothée 1:7
Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik.

Deutéronome 31:6
Izan bihotz eta adore! Ez izan beldur eta ez ikaratu haien aurrean, Jauna bera, zuen Jainkoa, baitoa zuekin; ez zaituzte inola ere utziko».

Éphésiens 4:29
Ez bedi atera zuen ahotik hitz zakarrik, baizik eta, zerbait esan behar baduzue, ona eta egokia eta entzun dezatenen onerako izan dadila.

Éphésiens 6:12
Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa.

Lévitique 19:18
Ez hartu mendekurik, ez izan erresuminik herritarrekin. Maitatu lagun hurkoa zeuen burua bezala. Neu naiz Jauna.

Matthieu 5:11
«Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean.

Proverbes 17:9
Adiskidetasuna nahi duenak iraina ahazten du, behin eta berriz gogoratzen duenak laguna ere urrunarazten.

Proverbes 22:10
Bota harroputza, kito liskarrak! Sesioak eta irainak ere amaitu.

Proverbes 24:16
zazpi aldiz erori arren, jaikiko baita zintzoa; gaiztoa, berriz, zoritxarrean murgilduko.

Psaumes 138:7
Arriskuz inguraturik aurkitzean, babestu nire bizia etsai amorratuengandik, luzatu eskua eta salba nazazu.

Romains 2:1
Horregatik, zeure burua epaile egiten duzun horrek, zarena zarela, ez duzu aitzakiarik. Besteak epaituz, zeure burua kondenatzen duzu, zeuk, epaile horrek, gauza berberak egiten baitituzu.

Romains 12:18-19
[18] Zeuen aldetik eta ahal den neurrian, izan bakean guztiekin.[19] Ene maiteok, ez egin mendekurik zeuen kontura; utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia. Hau dio Jaunak.

Romains 12:20-21
[20] Beraz, zure etsaia gose bada, emaiozu jaten; egarri bada, emaiozu edaten. Horrela, lotsa gorrian utziko duzu.[21] Ez zaitzala gaitzak mendera, baizik eta menderatu gaitza ongiaz.

Luc 6:27-28
[27] «Baina zuei, entzuleoi, hau diotsuet: Maitatu etsaiak, egin ongi gorroto dizuetenei,[28] bedeinkatu madarikatzen zaituztetenak, egin otoitz izen ona kentzen dizuetenen alde.

Matthieu 5:44-45
[44] Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztetenen alde;[45] horrela, zeruko zeuen Aitaren egiazko seme-alaba izango zarete, hark zintzoentzat eta gaiztoentzat ateratzen baitu eguzkia, eta zuzenentzat eta zuzengabeentzat isurtzen euria.

Ésaïe 41:11-13
[11] Lotsaz eta laidoz geldituko dira zure aurka lehiatzen direnak; ezerezean galduko dira zure kontra liskarrean ari direnak.[12] Bilatu eta inon ez dituzu aurkituko borroka egiten zizutenak; ezerez eta huts bihurtuko dira gerra egiten zizutenak.[13] Nik, Jaunak, zeure Jainkoak, eskutik heltzen baitizut eta esaten: “Ez beldurtu, neuk laguntzen dizut!”»

Matthieu 5:38-41
[38] «Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain.[39] Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere;[40] soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman soingainekoa ere;[41] norbaitek kilometro bat egitera behartzen bazaitu egin bi berarekin.

Psaumes 34:12-18
[12] Ene haurrok, zatozte entzutera! Jauna errespetatzen erakutsiko dizuet.[13] Nork ez du maite bizia? Nork ez du nahi luzaroan bizi eta zoriontsu izan?[14] Gorde ezazu mihia gaitzetik eta ezpainak engainutik.[15] Alde gaitzetik, egin on dena, bila bakea eta jarrai haren bidetik.[16] Zintzoengana ditu Jaunak begiak, haien deiak entzuteko adi belarriak.[17] Aurpegi ematen die Jaunak gaizkileei, lur gainetik ezabatzeko haien oroitzapena.[18] Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du eta larrialdi guztietatik libratzen.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso