1 Pierre 3:9 |
Ez erantzun gaiztakeriari gaiztakeriaz, ezta irainari irainaz ere, bedeinkazioz baizik, Jainkoak bere bedeinkazioa jasotzeko deitu zaituzte eta. |
|
1 Timothée 3:3 |
ez ardozale, ezta sesiozale ere, bihozbera baizik, baketsua eta ez diruzalea. |
|
Genèse 4:7 |
Zuzen jokatuko bazenu, argituko litzaizuke aurpegia; baina oker zabiltzanez gero, atean duzu bekatua, gainera erortzeko zain. Hala ere, mendera dezakezu. |
|
Hébreux 10:10 |
Eta behin betiko egin zuen bere gorputzaren eskaintzaren bidez, Jesu Kristok Jainkoaren nahia bete duelako izan gara gu Jainkoarentzat sagaratuak. |
|
Osée 4:2 |
Madarikazioa eta gezurra, hilketa, lapurreta eta adulterioa ugari, odola odolaren gain. |
|
Ésaïe 60:18 |
Ez da gehiago zure herrialdean gogorkeri hotsik entzungo, ez zure mugetan hondamendi eta triskantzarik izango; “Salbamen” deituko diezu zeure harresiei, “Gorespen” zeure ateei. |
|
Proverbes 3:29 |
Ez pentsatu gaizki egiterik zurekin lasai bizi den lagunari. |
|
Proverbes 3:31 |
Ez zaitez indarkeria-zalearen inbidiaz bizi, ezta haren biderik hartu ere. |
|
Psaumes 11:5 |
Jaunak zintzoa du aztertzen, gaiztoa eta gogorkeria-zalea bihotzez gorrotatzen. |
|
Psaumes 55:15 |
Solaskide gozo zintudan, elkarrekin joaten ginen jendartean Jainkoaren etxera. |
|
Psaumes 72:14 |
Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik. Balio handia izango du haien biziak berarentzat! |
|
Psaumes 144:1 |
Davidena. Bedeinkatua Jauna, nire harkaitza, eskuak gudurako, ukabilak borrokarako trebatzen dizkidana; |
|
Romains 13:4 |
Jainkoaren zerbitzari baitira, zuri ongi jokatzen laguntzeko. Gaizki egiten baduzu, ordea, izan beldur, zigortzeko ahalmena ez baitute alferrik. Izan ere, Jainkoaren zerbitzari dira, justizia egin eta gaizkileak zigortzeko. |
|
Romains 14:1 |
Egiezue harrera ona sinesmen heldugabekoei, iritziak direla-eta eztabaidan hasi gabe. |
|
Tite 3:2 |
Ez dezatela inor irain eta ez daitezela sesiozale izan, bihozbera baizik, gizaki guztientzat otzantasunez beteak. |
|
Marc 7:21-22 |
[21] Izan ere, barrutik, gizakiaren bihotzetik, ateratzen dira asmo txarrak, lizunkeria, lapurretak, hilketak,[22] adulterioak, diru-gosea, gaiztakeriak, maltzurkeria, lasaikeria, bekaizkeria, irainak, harrokeria, burugabekeria. |
|
Matthieu 5:38-39 |
[38] «Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain.[39] Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere; |
|
Matthieu 7:1-2 |
[1] «Ez gaitzetsi inor, Jainkoak ere ez zaitzaten gaitzets;[2] izan ere, zuek besteak nola epaitu, hala epaituko zaituzte Jainkoak, eta zuek zein neurriz neurtu, neurri beraz neurtuko zaituzte Jainkoak. |
|
Genèse 9:5-6 |
[5] Horregatik, zuen odolaren, hau da, zuen biziaren, kontu eskatuko diet abereei, eta bere lagun hurkoaren biziaren kontu gizakiari.[6] «“Giza odola isuriko duenari giza eskuak isuriko dio berea, Jainkoak bere irudiko egin baitu gizakia. |
|
Galates 5:19-21 |
[19] Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua,[20] idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak,[21] ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko. |
|
Matthieu 26:52-54 |
[52] Jesusek esan zion: «Itzuli ezpata hori bere tokira, zeren ezpataz ari dena ezpataz hilko baita.[53] Ala uste al duzu ezin diodala Aitari dei egin? Hamabi aingeru-talde eta gehiago jarriko lizkidake berehala ondoan.[54] Baina nola beteko lirateke, orduan, Liburu Santuak, honela gertatu behar duela baitiote?» |
|
Romains 14:10-13 |
[10] Zergatik kondenatzen duzu, bada, zeure senidea? Eta zergatik gutxiesten? Denok agertu beharko dugu Jainkoaren auzitegian,[11] Liburu Santuak dioen bezala: Neure biziarengatik dagit zin —dio Jaunak—: Belaun oro nire aurrean makurtuko da, eta mihi orok goretsiko du Jainkoa.[12] Izan ere, guztiok eman beharko diogu Jainkoari nork bere buruaren kontu.[13] Ez dezagun, beraz, gehiago elkar kondena, baizik eta saia zaitezte senideari oztoporik edo erorbiderik ez jartzen. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |