A A A A A

Mauvais Caractère: [Vanité]


Ecclésiaste 2:1-21
[1] Neure baitan esan nuen: «Ea bada, dasta dezadan alaitasuna, goza dezadan bizipoza!» Eta horra, dena huskeria da.[2] Irri egitea, zorakeria. Alaitasuna, zertarako?[3] Neure burua ardoz alaitzea erabaki nuen, baina zuhurtasunez jokatuz; zorakeria hori egin nuen, harik eta ikus nezan arte eguzkipean zer ote den hoberena gizon-emakumeentzat, berauen bizitzako egunetan.[4] Lan handiei ekin nien. Jauregiak eraikiarazi nituen eta mahastiak landatu.[5] Lorategiak eta baratzeak atondu nituen, mota orotako zuhaitzak sartuz.[6] Urtegiak egin nituen, zuhaitz gaztez eginiko basoa ureztatzeko.[7] Esklaboak erosi nituen, gizaseme nahiz emakume, eta hauen seme-alabak ere neuretzat izan nituen.[8] Zilar eta urre ugari metatu nuen, baita zenbait erregeren eta eskualdetako ondasunak ere. Gizon-emakume kantariz inguratu nintzen, eta gizonak desira dezakeen bezainbat emazteki izan nuen.[9] Handi egin nintzen, Jerusalemen nire aurretik izan direnak baino handiago. Gainera, neurekin nuen jakinduria.[10] Ez nien ukatu neure begiei eskatzen zidatenik deus ere, ezta neure bihotzari pozik batere. Nire lan guztietan atsegin hartu nuen; hauxe izan zen nire lan guztien saria.[11] Begiratu nien, ordea, neure eskuz eginiko lanei eta horretarako eraman behar izan nituen nekeei. Eta horra, dena huskeria da, haizea atzeman nahi izatea bezala; ez dago onurarik eguzkipean.[12] Jakintsu ala ezjakin eta ergel izan, hausnartzen ari izan nintzen hobea zer ote den. Zer egingo ote du erregearen ondoren datorrenak? Lehen ere egina bera.[13] Hala ere, ikusi nuen hobea dela jakinduria ergelkeria baino, argia ilunpea baino hobea den bezala.[14] Izan ere, jakintsua buruargi; ergela, ordea, ilunpetan dabil. Badakit, hala ere, biek etorkizun bera dutela.[15] Orduan, esan nuen neurekiko: «Ergelak eta biok etorkizun bera baldin badugu, zertarako izan hain jakintsu?» «Hori ere huskeria da», esan nuen neure baitan.[16] Ezen jakintsuaz oroitzea ez baita betiko; ergelaz ere ez dira beti oroituko; hurrengo egunetan guztiez dira ahaztuko. Ai ene! Nahiz jakintsua nahiz ergela biak berdin hiltzen dira.[17] Nazkatua nago bizitzeaz, higuingarri dut eguzkipean gertatzen dena; huskeria da, haizea atzeman nahi izatea bezala.[18] Gogaitua nago eguzkipean egin ditudan lan neketsuez, neure ondorengoari utzi behar izango baitizkiot.[19] Badakit nik bost, zuhur ala tentel izanen ote den. Nik mundu honetan halako arretaz egin dudan lanaz jabetuko da. Ez du honek zentzurik![20] Etsipenak hartua nago, mundu honetan zenbat lan egin dudan ikusirik.[21] Izan ere, eginahaletan ari da bat zorrotz eta arretaz lan egiten, emaitza onak lortzen, eta dena, inolako lanik egin ez duenari utzi behar. Hau bai dela huskeria eta nardagarria!

Ecclésiaste 4:4
Ikusi ditut, orobat, jendearen lan guztiak eta eginahalen emaitzak: elkarrentzako bekaizkeriaz eginak denak. Hau ere huskeria da eta haizea atzeman nahia bezalakoa.

Ecclésiaste 5:10
Zenbat eta ondasun gehiago, hainbat eta irensle ugariago; zertarako, hortaz, aberastasunak jabeak begien aurrean ikusteko izan ezik?

Ecclésiaste 6:2
Ematen dizkio Jainkoak bati aberastasunak, ondasunak, ohorea; nahi duen guztia du, ez du falta deus ere. Baina Jainkoak ez dio uzten halakoez gozatzen, arrotz batek dizkio irensten. Hau bai zentzugabekeria eta zoritxar handia!

Jérémie 2:5
Hau dio Jaunak: «Zertan huts egin nien zuen arbasoei, haiek niregandik aldentzeko? Hutsaren atzetik ibili ziren, hutsaren hurrengo bihurtu dira.

Jérémie 4:30
Eta zu, zer zabiltza purpuraz jantzia, urrezko bitxiz apaindua, begiak beltzez pintaturik? Alferrik apaintzen zara, maitaleek zapuztu egin zaituzte, bizia kendu nahi dizute.

Proverbes 31:30
Gezurrezkoa da xarma, hutsala edertasuna; goresgarria, ordea, Jauna errespetatzen duen emakumea.

Psaumes 39:5-6
[5] «Jauna, emadazu ezagutzera neure azkena eta neure bizitzaren luzera, zein galkorra naizen jakin dezadan.[6] Unetxo bateko bizia eman didazu; zure aurrean hutsa da bizitzaren iraupena. Arnasaldi bat besterik ez da gizakia!

Psaumes 119:37
Urrundu nire begiak huskerietatik, emadazu bizia zeure indarrez.

Romains 12:2
Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.

1 Samuel 16:7
Jaunak, aldiz, esan zion Samueli: —Ez begiratu horren itxura eta luzerari. Alde batera utzia dut hori. Kontua ez da gizakiak zeri begiratzen dion, gizakiak itxurari begiratzen baitio; Jaunak, berriz, bihotzari.

1 Timothée 4:8
Gorputz-ariketek ezer gutxirako balio dute; jainkozaletasunak, berriz, guztirako balio du, oraingo eta geroko biziaren agintzaria baitu berekin.

Ecclésiaste 1:1-2
[1] Daviden seme eta Jerusalemgo errege Koheleten esanak.[2] Huskeria hutsa —dio Koheletek—, huskeria hutsa, dena huskeria da.

Galates 5:16-26
[16] Beraz, hauxe diotsuet: Bizi zaitezte Espirituari dagokionez, eta ez giza grinei jarraituz.[17] Giza grinak Espirituaren aurkakoak dira eta Espiritua giza grinen aurkakoa. Bi indar horiek elkarren aurkakoak dira; horrela, ez duzue nahi zenuketena egiten.[18] Espirituak gidatzen bazaituzte, ordea, ez zaudete legearen menpe.[19] Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua,[20] idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak,[21] ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko.[22] Espirituaren fruitua, berriz, hau da: maitasuna, poza, bakea, pazientzia, bihotz ona, onginahia, leialtasuna,[23] otzantasuna, bere buruaren jabe izatea. Ez da legerik horrelakoak gaitzetsiko dituenik.[24] Eta Jesu Kristorenak direnek gurutzean hilarazi dute bekatuzko beren giza izaera beronen gurari eta grinekin.[25] Bizia Espirituak ematen badigu, jokatu ere joka dezagun Espirituaren arabera.[26] Ez gaitezela izan harroxko, elkarren lehian eta elkarren inbidian ibiliz.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso