1 Pierre 3:9 |
Ez erantzun gaiztakeriari gaiztakeriaz, ezta irainari irainaz ere, bedeinkazioz baizik, Jainkoak bere bedeinkazioa jasotzeko deitu zaituzte eta. |
|
1 Thessaloniciens 5:15 |
Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde eta saia zaitezte beti elkarri eta denei ongi egiten. |
|
2 Corinthiens 13:11 |
Azkenik, senideok, poz zaitezte, saiatu bete-beteak izaten eta izan adore. Bizi zaitezte elkar ongi hartuz eta bakean. Eta maitasunaren eta bakearen Jainkoa zuekin izango da. |
|
2 Thessaloniciens 1:8 |
sugarrez inguraturik agertuko da, Jainkoa aintzat hartu nahi ez eta Jesus gure Jaunaren berri ona onartu nahi ez dutenak zigortzera. |
|
Deutéronome 32:35 |
mendekatu eta merezia emango diedan arte, Israelen etsaiek lur jo dezaten arte. Hurbil dago haien hondamendia, berandu gabe etorriko da haientzat prestaturik dagoena. |
|
Hébreux 10:30 |
Ongi ezagutzen dugu hau esan zuena: Niri dagokit mendekua, neuk emango dut ordaina. Eta beste hau ere esan zuen: Jaunak epaituko du bere herria. |
|
Lévitique 19:18 |
Ez hartu mendekurik, ez izan erresuminik herritarrekin. Maitatu lagun hurkoa zeuen burua bezala. Neu naiz Jauna. |
|
Marc 11:25 |
Eta otoitzean ari zaretela, barkatu inoren kontra ezer baduzue, zeruko Aitak ere zeuen hutsegiteak barka diezazkizuen. ( |
|
Proverbes 10:12 |
Gorrotoak haserreak sortzen ditu, maitasunak akats guztiak ezkutatzen. |
|
Proverbes 20:22 |
Ez esan: «Emango diot nik horri berea!» Itxaron Jaunarengan eta berak salbatuko zaitu. |
|
Proverbes 24:29 |
Ez ezazu esan: «Neuri egin didana egingo diot. Nori bere egintzen arabera ordainduko diot». |
|
Romains 12:18-19 |
[18] Zeuen aldetik eta ahal den neurrian, izan bakean guztiekin.[19] Ene maiteok, ez egin mendekurik zeuen kontura; utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia. Hau dio Jaunak. |
|
Romains 13:4 |
Jainkoaren zerbitzari baitira, zuri ongi jokatzen laguntzeko. Gaizki egiten baduzu, ordea, izan beldur, zigortzeko ahalmena ez baitute alferrik. Izan ere, Jainkoaren zerbitzari dira, justizia egin eta gaizkileak zigortzeko. |
|
Matthieu 18:21-22 |
[21] Orduan, hurbildu zitzaion Pedro Jesusi eta galdetu zion: —Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar diot? Zazpi aldiz?[22] Jesusek erantzun zion: —Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz. |
|
Psaumes 94:1-2 |
[1] Jauna, Jainko mendekatzaile! Ager zaitez, oi Jainko mendekatzaile![2] Altxa, munduaren epaile hori, emaiezu harroei merezi dutena! |
|
Matthieu 5:38-39 |
[38] «Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain.[39] Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere; |
|
Luc 6:27-28 |
[27] «Baina zuei, entzuleoi, hau diotsuet: Maitatu etsaiak, egin ongi gorroto dizuetenei,[28] bedeinkatu madarikatzen zaituztetenak, egin otoitz izen ona kentzen dizuetenen alde. |
|
Éphésiens 4:31-32 |
[31] Ez bedi izan zuen artean zakarkeriarik, ez haserrerik, ez gorrotorik, ez garrasirik, ez irainik, ezta inolako gaiztakeriarik ere.[32] Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera, elkarri barkatuz, Jainkoak Kristoren bitartez barkatu dizuen bezala. |
|
1 Pierre 2:21-23 |
[21] Izan ere, honetarako deitu zaituzte Jainkoak: Kristok, zuengatik sufrituz, ikasbide eman zizuen, zuek ere haren urratsei jarraituz joka dezazuen.[22] Hark ez zuen bekaturik egin, ez zen haren ahoan maltzurkeriarik;[23] iraintzen zutenean, ez zuen irainez erantzuten; sufriarazten ziotenean, ez zuen mehatxurik egiten; aitzitik, zuzen epaitzen duenaren eskuetan jartzen zuen bere burua. |
|
Proverbes 25:20-22 |
[20] Atsekabetuaren aurrean abestiak kantatzea, hotz dagoenean biluztea eta gesalari ozpina botatzea bezala da.[21] Zure etsaia gose bada, emaiozu jaten; egarri bada, emaiozu edaten;[22] horrela, lotsa gorrian utziko duzu eta Jaunak ordainsaria emango dizu. |
|
Romains 12:17-21 |
[17] Ez itzuli inori gaitzik gaitz orde. Saia zaitezte gizon-emakume guztiei ongi egiten.[18] Zeuen aldetik eta ahal den neurrian, izan bakean guztiekin.[19] Ene maiteok, ez egin mendekurik zeuen kontura; utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia. Hau dio Jaunak.[20] Beraz, zure etsaia gose bada, emaiozu jaten; egarri bada, emaiozu edaten. Horrela, lotsa gorrian utziko duzu.[21] Ez zaitzala gaitzak mendera, baizik eta menderatu gaitza ongiaz. |
|
Matthieu 5:40-45 |
[40] soinekoa kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman soingainekoa ere;[41] norbaitek kilometro bat egitera behartzen bazaitu egin bi berarekin.[42] Eskatzen dizunari eman, eta dirua uzteko eskatzen dizunari ez ukatu.[43] «Badakizue legean agindua: Maitatu lagun hurkoa eta gorrotatu etsaia.[44] Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztetenen alde;[45] horrela, zeruko zeuen Aitaren egiazko seme-alaba izango zarete, hark zintzoentzat eta gaiztoentzat ateratzen baitu eguzkia, eta zuzenentzat eta zuzengabeentzat isurtzen euria. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |