A A A A A

Mauvais Caractère: [Fierté]


Galates 6:4
Azter beza nork bere jokaera eta, horrela, bereaz harrotu ahal izango da, baina besteekin konparatzen ibili gabe,

Ésaïe 2:12
Orduan, Jaun ahalguztidunak makurraraziko ditu harro, handiputz eta buru-tente guztiak:

Ésaïe 23:9
Jaun ahalguztidunak erabaki du, ospezale horien harrokeria beheratzeko, mundu guztian ohoratuak zirenak lotsarazteko.

Jacques 4:6
Baina handiagoa da oraindik ematen digun laguntza, hau baitio Liburu Santuak: Jainkoak aurre egiten die harroei, baina mesede egiten apalei.

Jacques 4:10
Apal zaitezte Jaunaren aurrean eta berak goratuko zaituzte.

Jérémie 9:23
Harrotu nahi duena, harro bedi honetaz: ni ezagutzeko aski argi izateaz, ni, Jauna, solidaritatea, justizia eta zuzenbidea munduan ezartzen dituena. Horiek ditut atsegin. Nik, Jaunak, esana».

Matthieu 2:3
Berri honekin larritu egin zen Herodes erregea, baita Jerusalem hiri osoa ere.

Proverbes 8:13
Gaiztakeria gorrotatzen duenak errespetatzen du Jauna. Harrokeria eta handikeria, jokabide gaiztoa eta hizkera maltzurra gorrotatzen ditut.

Proverbes 11:2
Harrokeria non, desohorea han; zuhurtzia apaltasunaren lagun.

Proverbes 13:10
Harrokeriak ez du liskarra baizik sortzen; aholkuak onartzen dituztenena da zuhurtzia.

Proverbes 16:5
Jaunak higuin du bihotz-harroa, goiz edo berandu izango du zigorra.

Proverbes 16:18-19
[18] Harropuzkeriaren ondoren hondamendia, handikeriaren ostean erorketa.[19] Hobe dohakabeekin batera apal izan, harroputzekin aberats izan baino.

Proverbes 18:12
Handiustearen atzetik hondamendia, apaltasunaren ondoren ohorea.

Proverbes 21:4
Begirada harroa, handinahiko gogoa, gaiztoen argia: dena da bekatu.

Proverbes 21:24
Harroputz eta handiustekoari esaten zaio «lotsabako», harrokeria handiegiz jokatzen baitu.

Proverbes 25:27
Ez du onik egiten ezti gehiegi jateak, ezta ohore gehiegiren atzetik ibiltzeak ere.

Proverbes 26:12
Aurkitu duzu bere burua zuhurtzat duen norbait? Ba, gehiago espero daiteke zentzugabeagandik.

Proverbes 27:2
Bestek goraipa zaitzala, ez baita egokia zuk zeure burua gorestea.

Proverbes 29:23
Harroa apaldu egingo dute; bihotz apalekoa, berriz, ohorez bete.

Psaumes 10:4
Bekokia altxaturik, ez da arduratzen: «Ez da Jainkorik », pentsatzen du.

Psaumes 138:6
Bai, gorena da Jauna, baina apalari arretaz dio begiratzen; harroari, berriz, urrutitik igartzen.

Romains 12:3
Jainkoak eman didan dohainaren izenean, hau diotsuet guztioi eta bakoitzari: ez hartu zeuen burua behar den baino handiagotzat; izan zaitezte neurritsu, Jainkoak bakoitzari eman dion sinesmenaren arabera.

Romains 12:16
Bizi zaitezte elkar ongi hartuz; ez izan handinahi, apalen mailako baizik; ez jo zeuen buruak jakintsutzat.

1 Corinthiens 13:4
Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.

Daniel 5:20
Baina harrokeriaz eta handiustez bete zen, eta erregetzatik eraitsi egin zuten eta bere aintza galdu zuen.

Galates 6:1-3
[1] Senideok, norbait hutsegiteren batean aurkituko bazenute, zuek, Espiritua duzuenok, saia zaitezte halakoa gozotasunez zentzarazten. Eta egon erne, zeu ere tentatua izan zaitezke eta.[2] Lagundu batak besteari elkarren zamak eramaten, horrela beteko baituzue Kristoren legea.[3] Norbait zerbait delakoan badago, ezer ez delarik, bere burua engainatzen du.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso