Colossiens 3:17-23 |
[17] Eta esan nahiz egin dezazuen guztia, egizue Jesus Jaunaren izenean, honen bidez Jainko Aitari eskerrak emanez.[18] Emazteok, izan senarren menpeko, Jaunaren jarraitzaileei dagokien bezala.[19] Senarrok, maitatu emazteak eta ez izan horiekin zakar.[20] Seme-alabok, izan beti gurasoen esaneko, hori baitu Jaunak gogoko.[21] Gurasook, ez sumindu seme-alabak, bihozgabe ez daitezen.[22] Esklabook, izan beti mundu honetan nagusi dituzuenen esaneko; ez jagolearen begiradapean edo gizakiei atsegin izateko bakarrik, bihotz-bihotzez baizik, Jaunarenganako begiruneagatik.[23] Egin dezazuen guztia egizue gogo osoz, Jaunarentzat bezala eta ez gizakientzat, |
|
Ecclésiaste 9:10 |
Egin dezakezun guztia egizu gogoz, ez baita lanik, ez gogoetarik, ez zientziarik, ezta jakinduriarik ere zu zoazen Hildakoen Egoitza horretan. |
|
1 Timothée 5:8 |
Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da. |
|
Genèse 2:15 |
Jainko Jaunak gizona hartu eta Edengo baratzean ezarri zuen, landu eta zain zezan. |
|
Luc 16:10 |
«Gauza txikietan fidagarria, handietan ere fidagarri da, eta gauza txikietan zuzengabea, handietan ere zuzengabe. |
|
Proverbes 10:4 |
Esku alferrak txirotu, beso langileak aberastu. |
|
Proverbes 10:5 |
Burutsuak bildu egiten du udaldian, uzta-garaian lokartzen dena gaitzesgarri da. |
|
Proverbes 12:11 |
Bere lurra lantzen duenak ogia ugari, huskerien atzetik dabilena burugabea galanta. |
|
Proverbes 12:24 |
Langilea agintari, nagia zerbitzari. |
|
Proverbes 13:4 |
Alferrak nahi, bai, baina lorrezin; saiatuaren gogoa asebetea izango. |
|
Proverbes 14:23 |
Nekeak beti du bere irabazia, berritsukeriak pobrezia bakarrik. |
|
Proverbes 19:15 |
Alferkeriak lozorroa ekartzen du, zabarrak gosea pasa beharko. |
|
Proverbes 20:4 |
Udazkenean, alferrak ez du sororik landu nahi; uzta-garaian, bilatu eta ez du ezer aurkitzen. |
|
Proverbes 6:6 |
Zoaz inurriagana, alfer hori! Begira nola jokatzen duen, eta ikasi. |
|
Proverbes 26:15 |
Alferrak eskua platerean sartu bai, baina nekagarri zaio ahoraino eramatea. |
|
Éphésiens 5:15-17 |
[15] Begira, bada, arretaz, nola zabiltzaten; ez jokatu ergel, zentzuz baizik,[16] egokieraz baliatuz, garai txarrak baititugu.[17] Ez izan, beraz, burugabe, baizik eta saiatu Jaunaren nahia zein den ulertzen. |
|
Proverbes 6:9-12 |
[9] Noiz arte egongo zara etzanda, alfer hori? Noiz itzartuko zeure loalditik?[10] Aldika lozorroan, aldika erdi lo, aldika besoak uztartu eta atsedenean:[11] arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia, eskalea bezala etorriko miseria.[12] Gizon maltzur eta gaiztoa ezpainetan faltsukeria duela ibiltzen da. |
|
2 Thessaloniciens 3:6-10 |
[6] Senideok, Jesu Kristo gure Jaunaren izenean hau agintzen dizuegu: alde egizue zabarkerian bizi diren eta gure irakatsiei jarraitzen ez dieten senideengandik.[7] Ongi aski dakizue nola jokatu behar duzuen gure ereduari jarraitzeko: ez ginen zuen artean zabarkerian bizi izan,[8] ez genuen inoren kontura jan geure ogia; aitzitik, gau eta egun lanean nekatu ginen zuetako inorentzat zama ez izateko.[9] Bagenuen zuen kontura bizitzeko eskubidea; baina lan egin nahi izan genuen zuei jarraibide emateko.[10] Zuekin egon ginenean, arau hau eman genizuen: lanik egin nahi ez duenak ez dezala jan. |
|
Proverbes 24:30-34 |
[30] Alferraren landa ondotik pasatu nintzen, burugabeko gizonaren mahasti albotik:[31] dena laharrez eta sasiz josia ikusi nuen, harresia ere behera botata.[32] Hura ikustean, gogoeta egin nuen; hari begiratu eta eskarmentu hartu nuen.[33] Aldika lozorroan, aldika erdi lo, aldika besoak uztartu eta atsedenean:[34] arlotea bezala iritsiko zaizu gabezia, eskalea bezala etorriko miseria. |
|
Matthieu 25:24-29 |
[24] Aurreratu zen talentu bakarra hartu zuena eta esan zion: “Banekien gizon zorrotza zarena, erein ez duzun tokian hartzen eta zabaldu ez duzun tokian biltzen duzuna;[25] beldur nintzen, eta zure talentua lurrean ezkutatu nuen. Hona zeure dirua!”[26] Nagusiak erantzun zion: “Ai morroi gaizto eta alferra! Bazenekien erein ez dudan tokian hartzen dudana eta zabaldu ez dudan tokian biltzen.[27] Beraz, bankuan jarri behar zenuen nire dirua, itzultzean bere korrituekin jaso nezan.[28] Ken iezaiozue, bada, talentua eta eman hamar dituenari.[29] Izan ere, fruitua dakarrenari eman egingo zaio, eta gainezka izango du; fruiturik ez dakarrenari, ordea, daukan apurra ere kendu egingo zaio. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |