1 Corinthiens ๔:๕ |
Ez dezazuela, beraz, epea baino lehen epai. Itxaron Jauna etorri arte. Berak argituko du ilunpean ezkutatua dagoena, berak agertuko bihotzeko asmo gordeak. Eta orduan, nork bere merezia jasoko du Jainkoarengandik. |
|
1 Corinthiens 11:31 |
Geure buruak arretaz aztertuko bagenitu, Jaunak ez gintuzke gaitzetsiko. |
|
2 Corinthiens 5:10 |
guztiok Kristoren auzitegian agertu behar baitugu, nork bere ordaina jasotzeko, saria nahiz zigorra, gorputzean bizi garelarik egindakoaren arabera. |
|
2 Pierre 2:4 |
Jainkoak ez zien barkatu bekatu egin zuten aingeruei, eta, infernuko barrunbe ilunetara jaurtiz, han utzi zituen auzirako gordeta. |
|
Actes 17:31 |
Erabakia baitu mundua justiziaz epaituko duen eguna, eta horretarako ezarri duen gizonaren bidez epaituko ere, berau hildakoen artetik piztuz denei ziur erakutsi dien bezala». |
|
Ecclésiaste 12:14 |
Jainkoak epaituko ditu gure egintza guztiak, onak zein txarrak, orobat ezkutukoak. |
|
Hébreux 9:27 |
Eta gizon-emakumeek behin bakarrik hil behar dutela eta gero auzia izango dela erabakita dagoen bezala, |
|
Jean 12:48 |
Ni ukatu eta nire irakatsiak onartzen ez dituenak, badu nork gaitzetsi: nik adierazitako mezuak berak gaitzetsiko du azken egunean; |
|
Matthieu 12:36 |
«Hona nik esan: Bakoitzak esan dituen alferreko hitz guztien kontu eman beharko du auzi-egunean. |
|
Matthieu 24:36 |
«Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak bakarrik baizik. |
|
Psaumes 50:4 |
Goitik dei egin die zeru-lurrei bere herriarekin duen auzian lekuko izatera: |
|
Psaumes 96:13 |
badatorren, lurra gobernatzera datorren Jaunaren aurrean. Justiziaz gobernatuko du mundua eta leialtasunez herriak. |
|
Apocalypse 21:4 |
Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua baita». |
|
Romains 2:16 |
Halaxe azalduko da, Jainkoak, Jesu Kristoren bidez eta nik iragartzen dudan berri onaren arabera, gizon-emakumeen barrua epaituko duen egunean. |
|
Ézéchiel 7:7-8 |
[7] Zuen txanda da, herrialde honetako biztanleok. Badator garaia, hurbil da eguna! Pozaren ordez izua izango da mendi gainetan.[8] Berehalaxe isuriko dut neure sumina zuen aurka, eta haserrea hustuko; zeuen jokabidearen arabera epaituko zaituztet eta egintza higuingarri guztien ordaina emango. |
|
Apocalypse 20:11-15 |
[11] Tronu handi zuri bat ikusi nuen, baita bertan eseria zegoena ere; beronen aurretik ihes egin zuten lurrak eta zeruak eta aztarnarik utzi gabe desagertu.[12] Eta hildakoak ikusi nituen, handi nahiz txiki, tronuaren aurrean zutik. Liburuak ireki zituzten; beste liburu bat ere ireki zuten, biziaren liburua; eta hildakoak liburuetan idatzirik zegoenaren arabera epaitu zituzten, bakoitza bere egintzen arabera.[13] Itsasoak bere baitan zeuzkan hilak itzuli zituen eta, orobat, Herioak eta Hildakoen Egoitzak, eta nor bere egintzen arabera epaitua izan zen.[14] Herioa eta Hildakoen Egoitza suzko aintzirara bota zituzten; suzko aintzira bigarren heriotza da.[15] Izena biziaren liburuan idatzirik ez zutenak ere suzko aintzirara jaurti zituzten. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |