Matthieu 27:3-4 |
[3] Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien,[4] esanez: —Oker egin dut errugabea heriotzara emanez. Baina haiek erantzun zioten: —Eta guri zer? Hor konpon! |
|
Matthieu 6:14-15 |
[14] «Izan ere, besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko dizkizue zeruko Aitak;[15] baina besteei barkatzen ez badizkiezue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeuen hutsegiteak zeruko Aitak. |
|
Marc 11:25 |
Eta otoitzean ari zaretela, barkatu inoren kontra ezer baduzue, zeruko Aitak ere zeuen hutsegiteak barka diezazkizuen. ( |
|
Matthieu 7:12 |
«Honela bada, besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei: horretan datza Liburu Santuek irakatsia. |
|
Hébreux 4:15 |
Izan ere, gure apaiz nagusia ez da gure ahuleriaz gupidatu ez daitekeen norbait, zeren eta bera ere, gu bezala, gauza guztietan probatua izan baita, bekatuan izan ezik. |
|
Genèse 12:3 |
Bedeinkatzen zaituena bedeinkatu egingo dut; madarikatzen zaituena, berriz, madarikatu. Zure bitartez bedeinkatuko ditut lurreko herri guztiak». |
|
Romains 3:23 |
denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |