A A A A A

Mauvais Caractère: [Trahison]


Matthieu 27:3-4
[3] Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien,[4] esanez: —Oker egin dut errugabea heriotzara emanez. Baina haiek erantzun zioten: —Eta guri zer? Hor konpon!

Matthieu 6:14-15
[14] «Izan ere, besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko dizkizue zeruko Aitak;[15] baina besteei barkatzen ez badizkiezue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeuen hutsegiteak zeruko Aitak.

Marc 11:25
Eta otoitzean ari zaretela, barkatu inoren kontra ezer baduzue, zeruko Aitak ere zeuen hutsegiteak barka diezazkizuen. (

Matthieu 7:12
«Honela bada, besteek zuei egitea nahi zenuketen guztia, egin zuek ere besteei: horretan datza Liburu Santuek irakatsia.

Hébreux 4:15
Izan ere, gure apaiz nagusia ez da gure ahuleriaz gupidatu ez daitekeen norbait, zeren eta bera ere, gu bezala, gauza guztietan probatua izan baita, bekatuan izan ezik.

Genèse 12:3
Bedeinkatzen zaituena bedeinkatu egingo dut; madarikatzen zaituena, berriz, madarikatu. Zure bitartez bedeinkatuko ditut lurreko herri guztiak».

Romains 3:23
denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso