A A A A A

Mauvais Caractère: [Colère]


Éphésiens 4:26-31
[26] Haserretzen bazarete ere, ez heldu bekatu egiteraino; zuen haserreak ez beza eguzkia sartu arte iraun.[27] Ez eman inolako aukerarik deabruari.[28] Lapur denak ez dezala aurrerantzean ostu, saia dadila baizik bere eskuz lan egiten, beharrean dagoenari zer eman edukitzeko.[29] Ez bedi atera zuen ahotik hitz zakarrik, baizik eta, zerbait esan behar baduzue, ona eta egokia eta entzun dezatenen onerako izan dadila.[30] Ez nahigabetu Jainkoaren Espiritu Santua, horrekin markatu baitzaituzte Jainkoak zigiluz bezala, askapen-egunean zuek bereizteko.[31] Ez bedi izan zuen artean zakarkeriarik, ez haserrerik, ez gorrotorik, ez garrasirik, ez irainik, ezta inolako gaiztakeriarik ere.

Jacques 1:19-20
[19] [19-20] Izan hau gogoan, senide maiteok: gizaki orok izan behar du entzuteko bizkor, hitz egiteko nagi eta haserretzeko ere nagi. Izan ere, haserreturik dagoen gizakiak ezin du Jainkoarentzat zuzen dena egin.[20] ***

Proverbes 29:11
Zentzugabeak aske uzten ditu bere grina guztiak, zuhurrak eutsi eta baretzea lortzen.

Ecclésiaste 7:9
Ez zaitez bizkorregi haserretu, ergelena baita haserretzea.

Proverbes 15:1
Erantzun goxoak haserrea baretzen, hitz mingarriak amorrua areagotzen.

Proverbes 15:18
Gizon suminkorrak liskarra piztu, eroapen handikoak haserreak baretu.

Colossiens 3:8
Orain, ordea, bazter itzazue horiek guztiak, hau da, haserrea, gorrotoa, gaiztakeria, irainak eta hizkera gordina.

Jacques 4:1-2
[1] Nondik sortzen dira zeuen artean dituzuen borroka eta haserreak? Ez ote zuen baitan borrokan dabiltzan grina txarretatik?[2] Zerbait irrikatu eta eskuratu ezin duzuenean, hil egiten duzue; zerbait gutiziatu eta lorrezin duzuenean, haserretu eta borroka egiten duzue. Lortzen ez baduzue, Jainkoari eskatzen ez diozuelako da.

Proverbes 16:32
Hobe eroapena adorea baino, nor bere buruaren jabe izatea hiriak menderatzea baino.

Proverbes 22:24
Ez zaitez haserrekorraren lagun egin, ezta suminkorrarekin elkartu ere,

Matthieu 5:22
Nik, berriz, hau diotsuet: Bere senidearekin haserretzen dena kondenatua izango da; bere anaia iraintzen duena biltzar nagusian kondenatua izango da, eta hitzez mintzen duena, infernuko sutara kondenatua izango da.

Psaumes 37:8-9
[8] Utzi haserrea, baztertu sumina, ez zaitez sutu, kalterako izango duzu eta;[9] izan ere, kanporatu egingo dituzte gaizkileak; herrialdeaz jabetuko dira, ordea, Jaunaz fio direnak.

Psaumes 7:11
Jainkoa dut babeski, bihotz zuzenekoen salbatzaile dena.

2 Rois 11:9-10
[9] Ehuntariek zehatz bete zuten Joiada apaizak agindu guztia: zaintzaldia larunbatez hasten nahiz bukatzen zuten gizonak hartu eta Joiadaren aurrera etorri ziren.[10] Orduan, apaizak David erregearen lantza eta babeskiak eman zizkien ehuntariei, arma haiek Jaunaren etxean baitzeuden jasoak.

2 Rois 17:18
Biziki haserretu zen, bai, Jauna Israelen kontra, eta horregatik bota zituen bere begien aurretik. Judaren leinua baizik ez zen gelditu.

Proverbes 14:29
Eroapen handikoak zentzu ona ugari, haserrekorrak zentzugabekeria nabari.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso