A A A A A

Anges et Démons: [Sorcier / Magie]


Apocalypse 21:8
Koldarrek, ordea, sinesgabeek, gaiztoek, hiltzaileek, lizunek, aztiek, sasijainkozaleek eta gezurti guztiek suz eta sufrez garretan dagoen aintzira, hau da, bigarren heriotza, izango dute ondare».

Apocalypse 18:23
ez da sekula kriseilu-argirik izango, ezta entzungo senar-emaztegaien kanturik ere zure baitan; zeren eta zure merkatariak lurreko ahaltsuenak baitziren, eta zeure sorginkeriez herri guztiak engainatu baitituzu.

Apocalypse 9:21
beren giza hilketez, sorginkeriez, lizunkeriez eta lapurretez ere ez ziren damutu.

Apocalypse 22:15
Utikan zakurrak, aztiak, lizunak, hiltzaileak, sasijainkozaleak eta gezurra maite dutenak eta gezurretan dabiltzan guztiak!

Exode 7:11
Faraoiak, bere aldetik, Egiptoko jakitunak eta aztiak deiarazi zituen, eta hauek beren azti-baliabidez gauza bera egin zuten:

Ézéchiel 13:18-21
[18] Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: Zoritxarrekoak, aztikeriaz jendearen gogoa menderatzeko, jende guztiarentzako eskumuturrekoak eta tamaina guztietako txanoak josten dituzuenok. Nire herriko jendea zeuenganatu nahi duzue zeuen probetxurako.[19] Neure herriaren aurrean profanatzen nauzue esku bete garagar eta ogi-zati batzuengatik; honela, engainatu egiten duzue sineskorra den nire herria, hiltzea merezi ez zutenak hilaraziz eta bizitzea merezi ez zutenak biziaraziz.[20] Beraz, hau diot nik, Jainko Jaunak: Hemen nauzue, jendea txoriak bezala harrapatzeko erabiltzen dituzuen lakio horien kontra. Nik desegingo ditut eskumuturreko horiek eta libre joaten utziko zuek menpean harrapaturiko jendeari.[21] Nik zarrastatuko ditut zuen txanoak eta libratuko zuen eskuetatik neure herria, eta ez dira aurrerantzean zuen harrapakin izango; orduan jakingo duzue ni naizela Jauna.

Ésaïe 47:12
Eutsi gogor, beraz, gaztetandik hain gogoko izan dituzun aztikeria eta sorginkeria guztiei: ea ezertarako balio dizuten, ea inor izutzea lortzen duzun.

Daniel 1:20
Jakinduria eta buru argia eskatzen zuten arazoetan erregeak iritzia eskatzen zienean, haien erantzunak erreinuko azti eta igarle guztienak baino hamar aldiz hobeak iruditzen zitzaizkion.

Daniel 2:2
Orduan, azti, igarle eta astrologoei dei egin zien, ametsaren esanahia azal ziezaioten.

Exode 8:18-19
[18] Egun hartan libratu egingo dut izurritik ene herria dagoen Goxen eskualdea. Han ez da ezpateulirik izango, jakin dezazun ni, Jaun hau, lurralde honen erdian nagoela.[19] Bereizkuntza egingo dut ene herriaren eta zurearen artean. Bihar gertatuko da mirari hau».

Deutéronome 18:10
ez beza zuetako inork semea nahiz alaba oparitzat erre; ez bedi izan zuen artean geroa igartzeko magiazko baliabide, sorginkeria nahiz aztikeriarik erabiliko duenik,

Exode 22:18
«Abereekin haragizko bekatua egiten duenak heriotza-zigorra izango du.

Lévitique 19:31
«Ez jo nekromanteengana, ez ibili igarleak kontsultatzen, kutsaturik geldi ez zaitezten. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.

Lévitique 20:27
«Nekromante- edo igarle-lanbidea duen gizonak nahiz emakumeak heriotza-zigorra izango du: harrika hilko dituzte. Berena izango dute heriotzaren errua».

1 Rois 21:6
Erregeak erantzun: —Izreelgo Naboti esan diot bere mahastia diruaren truke niri saltzeko edota, nahiago bazuen, beste mahasti bat emango niola berearen ordez. Baina ez didala emango bere mahastia erantzun dit.

Lévitique 19:26
«Ez jan haragia aberea hil duzuen toki berean. Ez jardun aztikeria eta sorginkeriatan.

Michée 5:12
Ezereztuko ditut zure idolo eta zutarri sakratuak eta zure eskulanen aurrean ez zara gehiago ahuspeztuko.

Lévitique 20:6
«Aurpegi emango diot nekromante eta igarleengana jotzen duenari ere eta bota egingo dut herritik, idolatriaren pareko baita jokaera hori.

Malachie 3:5
Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Zuek auzitara eramatera etorriko naiz. Zorrotz salatuko ditut sorginkeria-zale, adulteriogile eta gezurrezko zin-egileak; langileei soldata gutxitzen, alargunak eta umezurtzak zapaltzen eta etorkinak gaizki erabiltzen dituztenak, begirunerik ez didaten guztiak salatuko ditut.

Deutéronome 18:10-11
[10] ez beza zuetako inork semea nahiz alaba oparitzat erre; ez bedi izan zuen artean geroa igartzeko magiazko baliabide, sorginkeria nahiz aztikeriarik erabiliko duenik,[11] ez liluratzailerik, ezta espirituei edo hildakoei deika dabilkeenik ere.

2 Rois 23:24
Hilkias apaizak Jaunaren etxean aurkitu zuen lege-liburuko aginduak betez, Josiasek desagerrarazi egin zituen Jerusalemdik eta Juda lurralde osotik hildakoen espirituei dei egiten zieten guztiak eta igarleak; eta etxe-jainkoen irudiak, idoloak eta irudi nazkagarriak hautsi egin zituen.

Ésaïe 2:6
Jauna, bertan behera utzia duzu zeure herria, Jakoben ondorengoak; aztiz eta igarlez beteak daude bazterrak, filistearren artean bezala, eta atzerritarrekin itunak egiten dira.

Galates 5:20
idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak,

Ésaïe 8:19
Bai, hau esango dizuete segur aski: «Egiezue kontsulta nekromante eta igarleei, isil-misilean eta marmarka ari ohi diren horiei. Herri batek ez ote dizkie bizien gorabeherak beren jainkoei eta hildakoei galdetu behar?»

Jérémie 27:9
«Ez egin, beraz, jaramonik Babiloniako erregeak ez zaituztela menderatuko iragartzen dizueten profetei, ez igarleei, ezta ametsak azalduz edo azti-baliabidez geroa asmatu ohi dutenei ere.

Nombres 23:23
Ez da aztikeriazko igarpenik, ez eta madarikazio-hitzik, Israelen kontra balio duenik. Bere garaian jakin ohi du Jakoben herriak Jaunak beraren alde egina.

Zacharie 10:2
Sasijainkoek, ordea, erantzun hutsalak ematen dituzte, igarleek gezurrezko agerpenak azaltzen, amets zoroak kontatzen, baliogabeko pozbideak iragartzen. Horregatik dabiltza galduak noraezean, artzain gabeko ardiak bezala.

Ésaïe 57:3
Jaunak dio: «Etorri hona, zuek, sorginkumeok, adulteriogile eta prostituziozale zaretenok:

Nahum 3:4
Ninive, gehiegikeriez beteriko emagaldua, sobera ederra eta sorginkeriatan iaioa! Bere lohikeriez nazioak menderatzen zituen, bere sorginkeriez herrialdeak.

1 Samuel 15:23
Aztikeria adinako bekatua da desleial izatea, sasijainkokeria bezain hutsala setakeria. Jaunaren esana baztertu duzulako, berak baztertzen zaitu orain erregetzatik.

Psaumes 58:5
Pozoia dute, sugegorriek bezala; belarriak ixten dituzten suge gorren antzeko dira,

Ésaïe 47:13
Aspertu gabe ibili zara hainbat eta hainbat kontseilarirekin: betoz, bada, salba zaitzatela, zerua aztertu eta izarrak ikertzen dituztenek, hilero etorkizuna iragartzen dizutenek!

2 Rois 5:11
Naamanek, haserreturik, alde egiteko asmoz esan zuen: —Uste nuen bera aterako zela eta, zutik, Jaunari, bere Jainkoari, otoitz egingo ziola, gaixorik dudan alderdia eskuz igurtzi eta sendatuko zidala legena.

Exode 15:25
Orduan, Moisesek oihu egin zion Jaunari. Eta Jaunak zuhaixka bat erakutsi zion. Moisesek zuhaixka uretara jaurti eta ura gezatu egin zen. Toki hartan probatu zituen Jaunak, eta arau eta usadioak ezarri zizkien.

Juges 6:36
Orduan, Gedeonek esan zion Jaunari: «Israel salbatzeko nitaz baliatuko omen zara.

Genèse 44:5
Zergatik ostu diozue nire nagusiari, edateko eta etorkizuna iragartzeko erabiltzen duen edalontzia? Benetan oso gaizki jokatu duzue!»

Actes 8:9-24
[9] Bazen hirian Simon zeritzan gizon bat, aspalditik aztikeriara emana; Samariako jende guztia txunditurik zeukan, norbait apartekotzat agertzen baitzuen bere burua.[10] Denak, handi eta txiki, hari lotuak zeuden, hau ziotelarik: «Jainkoaren ahalmena dugu gizon hau, “Ahalmen Handi” deritzana».[11] Hari lotuak zeuden, bada, bere aztikeriaz txunditurik baitzeuzkan aspaldidanik.[12] Baina Felipek Jainkoaren erregetza eta Jesu Kristoren berri ona hots egitean, sinetsi egin zioten eta bataioa hartu denek, gizon eta emakume.[13] Simonek berak ere sinetsi egin zuen eta bataioa hartu, eta ez zen Feliperen ondotik aldentzen. Gertatzen ziren mirariak eta egintza ahaltsuak ikusirik, erabat txunditurik zegoen.[14] Jerusalemen zeuden apostoluek, Samariak Jainkoaren hitza onartu zuela jakitean, Pedro eta Joan bidali zituzten hara.[15] Iritsi zirenean, samariarren alde otoitz egin zuten, Espiritu Santua har zezaten.[16] Izan ere, artean haietako inorengana jaitsi gabe zegoen Espiritua; Jesus Jaunaren izenean bataiaturik bakarrik zeuden.[17] Beraz, Pedrok eta Joanek eskuak buruan ezarri zizkieten, eta Espiritu Santua hartu zuten.[18] Simonek, apostoluek jendeari eskuak ezartzean Espiritua etortzen zitzaiela ikusirik, dirua eskaini zien,[19] esanez: —Emadazue niri ere ahalmen hori, eskuak ezartzen dizkiedan guztiek Espiritu Santua har dezaten.[20] Pedrok erantzun zion: —Lehertuko ahal haiz heure diruarekin, Jainkoaren dohaina diruz erosten dela uste izateagatik![21] Hik ez duk honetan eskurik, ez parterik, hire kontzientzia ez baita zuzena Jainkoaren aurrean.[22] Damu hadi, bada, heure gaiztakeriaz, eta otoitz egiok Jaunari ea burutapen hori barkatzen dian.[23] Gutiziaz betea ikusten haut eta gaiztakeriari lotua.[24] Simonek erantzun zuen: —Otoitz egiozue Jaunari nire alde, zuek esandakorik gerta ez dakidan.

Deutéronome 18:9-14
[9] «Jaunak zeuen Jainkoak ematen dizuen lurraldera iristean, ez jarraitu hango herrien jokabide higuingarriei:[10] ez beza zuetako inork semea nahiz alaba oparitzat erre; ez bedi izan zuen artean geroa igartzeko magiazko baliabide, sorginkeria nahiz aztikeriarik erabiliko duenik,[11] ez liluratzailerik, ezta espirituei edo hildakoei deika dabilkeenik ere.[12] Horrelakoak egiten dituen oro higuingarri zaio Jaunari; hain zuzen, higuingarritasun horiengatik botatzen ditu Jaunak zuen Jainkoak herri horiek zuen aurretik.[13] «Izan guztiz zintzo Jaunarekin zeuen Jainkoarekin.[14] Beren lurraldetik botako dituzuen herriek igarle eta aztiei egiten diete kasu; zuei, ordea, ez dizue Jaunak zeuen Jainkoak horrelakorik lagatzen.

Juges 17:2
Behinola esan zion amari: —Oroitzen al zara nola ostu zizkizuten zilarrezko mila eta ehun txanpon? Madarikazioa bota zenuen orduan nire aurrean. Begira, neuk ditut txanpon haiek, neuk ostu bainizkizun. Tori dirua! Amak esan zion: —Bedeinka zaitzala Jaunak, ene seme!

Ésaïe 44:25
Huts eragiten diet aztien zantzuei, zentzugabe bihurtzen igarleak; jakintsuak hankaz gora botatzen eta haien zientzia zorakeria bilakarazten.

2 Chroniques 33:6
Bere semeak oparitzat eskaini zituen Ben-Hinom haranean, sutan errez. Igarketa, aztikeria eta sorginkeriatan ibili zen; jarduteko aukera eman zien nekromante eta igarleei. Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen etengabe, Jauna haserraraziz.

Michée 3:7
Ikusleak lotsatu egingo dira, igarleak ahalkez gorrituko; ahoa itxi egingo dute denek, ez baitute Jainkoaren erantzunik izango.

Ésaïe 19:3
Burua galduko dute eta beren asmoak hautsiko dizkiet. Orduan, idolo eta zorilariengana, hildakoen espiritu eta aztiengana joko dute kontseilu eske.

Actes 19:18-19
[18] Fededun berri askok ordu arteko beren jarduera okerrak agerian aitortu zituzten,[19] eta aztikeriatan ibilitako askok beren liburuak pila batean bildu eta denen aurrean erre zituzten. Egindako kontuen arabera, zilarrezko berrogeita hamar mila txanpon balio zuten liburuok.

Actes 8:9
Bazen hirian Simon zeritzan gizon bat, aspalditik aztikeriara emana; Samariako jende guztia txunditurik zeukan, norbait apartekotzat agertzen baitzuen bere burua.

Deutéronome 18:10-12
[10] ez beza zuetako inork semea nahiz alaba oparitzat erre; ez bedi izan zuen artean geroa igartzeko magiazko baliabide, sorginkeria nahiz aztikeriarik erabiliko duenik,[11] ez liluratzailerik, ezta espirituei edo hildakoei deika dabilkeenik ere.[12] Horrelakoak egiten dituen oro higuingarri zaio Jaunari; hain zuzen, higuingarritasun horiengatik botatzen ditu Jaunak zuen Jainkoak herri horiek zuen aurretik.

Galates 5:19-21
[19] Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua,[20] idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak,[21] ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko.

Ésaïe 3:18-20
[18] Egun hartan apaingarri guztiak kenduko dizkie Jaunak:[19] [19-21] oin, beso eta behatz, buru, lepo eta gerri, ile, sudur eta belarrietako bitxiak eta lurrin gozoak;[20] ***

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso