A A A A A

Anges et Démons: [Lucifer]


1 Pierre 5:8
Izan zaitezte neurritsu eta egon erne. Zuen etsaia, deabrua, zuen inguruan dabil, goseak dagoen lehoia bezala, nor irentsiko.

2 Corinthiens 4:4
sinesgabeentzat alegia; Satanasek, mundu honetako jainkoak, itsutu egin baitie adimena, Jainkoaren irudi den Kristo aintzatsuaren berri onaren argi distiratsua ikus ez dezaten.

2 Corinthiens 11:14
Eta ez da harritzekoa: Satanasek berak argizko aingeru-itxurak hartzen baditu,

2 Pierre 1:19
Badugu profeten hitza ere, hitz guztiz sendoa, eta zuek ederki egiten duzue hitz horri adi-adi egonez: toki ilunean argi egiten duen kriseilua bezala da zuentzat, eguna zabaldu eta goizeko izarra zuen bihotzetan jaiki arte.

Éphésiens 6:11-12
[11] Har itzazue Jainkoak ematen dizkizuen armak, deabruaren maltzurkeriei aurre egiteko gai izan zaitezten.[12] Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa.

Jacques 4:7
Jar zaitezte, bada, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo du zuengandik.

Jean 8:44
Zuek deabrua duzue aita, harenak zarete, eta zeuen aitaren gogoa nahi duzue egin. Hura hiltzaile izan da hasieratik, eta egian oinarritua ez dagoenez, ez du sekula egiarik esaten. Gezurra dioenean, bere-berea duenetik ari da, gezurti baita, eta gezurraren aita.

Jude 1:6-9
[6] Aingeruak ere, beren maila gorde nahi ez eta zegokien tokitik alde egin zutenak, Jainkoak ilunpetan gorderik dauzka, katez betiko loturik, auzi-egun handiaren zain.[7] Sodomak eta Gomorrak eta inguruko hiriek ere, aingeruek bezala, lizunkeriara eta naturaren kontrako bizioetara emanak zeudelako, betiko suaren zigorra jasan zuten, eta hor gelditu dira guztien eskarmenturako.[8] Hala eta guztiz ere, zuen arteko horiek, beren ameskeriek liluraturik, beren gorputza kutsatzen dute, Jaunaren agintea gutxiesten eta maldizioak botatzen dituzte zerutar izakien kontra.[9] Mikel goiaingeruak berak ere ez zuen horrelakorik egin: Moisesen gorpua nork eramango deabruarekin tirabiran zebilela, ez zen ausartu hari ezer iraingarririk esaten; «Jaunak zigor zaitzala» besterik ez zion esan.

Matthieu 4:3
Hurbildu zitzaion, orduan, tentatzailea eta esan zion: —Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri hauek ogi bihurtzeko.

Matthieu 12:24
Fariseuek, ordea, hori entzutean, esan zuten: «Deabruen buruzagi den Beeltzebulen indarrez botatzen ditu honek deabruak».

Apocalypse 3:9
Horra, Satanasen elkarteko batzuk emango dizkizut nik eskura, judu direla esan arren gezurrontzi huts direnetariko batzuk; zure oinetan ahuspez jartzera behartuko ditut, maite zaitudala jakin dezaten.

Apocalypse 20:10
Eta deabrua, haiek liluratu zituena, su eta sufrezko aintzirara jaurtia izan zen; hantxe daude piztia eta sasiprofeta ere. Gau eta egun oinazetuko dituzte han menderen mendetan.

Romains 16:20
Bakea ematen digun Jainkoak luzaro gabe zapalduko du Satanas zuen oinpean. Jesu Kristo gure Jaunaren grazia izan bedi zuekin.

Ézéchiel 28:16-17
[16] Zeure merkataritza oparoagatik, indarkeriaz bete eta bekatu egin zenuen. Horregatik, zeure postutik kendu eta bota egin zintudan menditik, eta kerubin babesle zinen hori ikatz gorien artetik kendu.[17] Zeure edertasunak harropuztu egin zintuen, zeure distirak burua nahastu. Horregatik bota zaitut lurrera, eta erregeen aurrean barregarri utzi.

Apocalypse 12:7-9
[7] Ondoren, gudua izan zen zeruan: Mikel eta beronen aingeruak herensugearen aurka. Herensugea eta beronen aingeruak gogor borrokatu ziren,[8] baina ezin izan zuten garaitu, eta aurrerantzean zeruan ez zen tokirik izan haientzat.[9] Bota egin zuten, beraz, herensuge handia, antzinako sugea, deabru eta Satanas deritzana, mundu guztia engainatzen duena; lurrera bota zuten bere aingeruekin batera.

Luc 10:18-20
[18] Jesusek esan zien: —Tximista bezala zerutik erortzen ikusi dut Satanas.[19] Begira, sugeak eta eskorpioiak zapaltzeko eta etsaiaren indar guztiak menderatzeko ahalmena eman dizuet, eta ezin izango dizue ezerk kalterik egin.[20] Halaz guztiz ere, ez poztu espirituak menpean jartzen zaizkizuelako; poztu, bai, zuen izenak zeruan idatzirik daudelako.

Ésaïe 14:12-15
[12] Horra zerutik eroria, goizeko izar distiratsu hori! Horra lurrera amildua, herrien menderatzaile hori![13] Honela zenioen zeurekiko: “Zeruraino igoko naiz; izarrik garaienak baino gorago jarriko dut tronua; iparraldeko azken mugan eseriko naiz, jainkoak biltzen diren mendian;[14] hodei guztien gainetik igoko naiz eta Goi-goikoaren antzeko izango”.[15] Baina horra: Herio Leizera jaitsi zara, zuloaren barren-barrenera!

Apocalypse 13:1-18
[1] Orduan, piztia bat ikusi nuen itsasotik irteten; hamar adar eta zazpi buru zituen, adarretan koroa bana eta buruetan Jainkoaren kontrako izen iraingarriak.[2] Piztia lehoinabarraren antzekoa zen; hankak hartzarenak bezalakoak eta ahoa lehoiarena bezalakoa zituen. Herensugeak bere indarra, bere tronua eta ahalmen handia eman zizkion.[3] Haren buruetariko bat zauritua zegoen, hilzorian bezala; baina heriotza-zauri hura sendatu egin zitzaion; lur osoa, liluraturik, piztiaren ondoren zihoan.[4] Denek herensugea gurtu zuten, piztiari ahalmena eman ziolako, eta piztia ere gurtu zuten esanez: «Nor piztia adinakorik? Nor borroka daiteke beraren aurka?»[5] Handikeriak eta Jainkoaren aurkako irainak esateko baimena eman zioten piztiari, eta berrogeita bi hilabetez jarduteko ahalmena.[6] Eta hala egin zuen hark: Jainkoaren aurka birao egin eta beronen izena, santutegia eta zeruan bizi direnak iraindu zituen.[7] Santuen kontra borroka egin eta haiek menderatzen ere utzi zioten; eta arraza, herri, hizkuntza eta nazio ororen gain agintea eman zitzaion.[8] Eta lurreko bizilagun guztiek gurtuko dute, lepo eginiko Bildotsaren biziaren liburuan beren izenak munduaren hasieratik idatzirik dituztenak izan ezik.[9] Ulertzeko gauza denak uler beza:[10] «Gatibualdirako dena gatibualdira doa. Ezpataz hil beharrekoa ezpataz hilko da ». Hor agertuko dira fededunen eroapena eta sinesmena.[11] Gero, beste piztia bat ikusi nuen lurretik irteten; bi adar zituen, ahariarenak bezalakoak, baina herensugea bezala mintzo zen.[12] Piztia honek lehengoaren ahalmen guztia erabiltzen du beraren zerbitzuan, eta lurra eta lurreko guztiak bultzatzen ditu heriotza-zauria sendatu zitzaion lehenengo piztia gurtzera.[13] Mirari handiak egiten ditu, zerutik lurrera jendaurrean sua jaitsarazteraino.[14] Piztiaren alde mirariak egiteko ahalmena eman zitzaion eta mirari horien bidez liluratu egiten ditu lurreko bizilagunak, eta ezpataz zauritua izan arren bizirik dagoen piztiaren ohorez irudi bat egiteko agintzen die.[15] Piztiaren irudiari bizi-arnasa emateko ahalmena ere eman zitzaion, irudiak hitz egin zezan eta bera adoratzen ez zutenak hil zitzan.[16] Guztiei, txiki nahiz handi, aberats nahiz behartsu, libre nahiz esklabo, eskuineko eskuan nahiz bekokian marka bat eramanarazi zien,[17] eta marka hori —hau da, piztiaren izena edo izenaren zenbakia— zeramanak bakarrik eros edo sal zezakeen zerbait.[18] Hemen jakinduria behar da: buruargi denak asma dezala piztiaren zenbakiaren esanahia, gizon baten zenbakia baita. Zenbakia seiehun eta hirurogeita seia (666 ) da.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso