1 Corinthiens 4:9 |
Dirudienez, gu, apostoluok, Jainkoak azken tokian jarri gaitu, heriotzara kondenatuak bagina bezala; ikuskizun bihurtu gaitu mundu guztiarentzat, bai aingeruentzat, bai gizon-emakumeentzat. |
|
1 Jean 4:1 |
Ene maiteok, ez fidatu edozeinekin; aztertu lehenengo Jainkoarengandik datorren ala ez, sasiprofeta asko sortu baita munduan. |
|
Actes 8:26 |
Jaunaren aingeruak esan zion Feliperi: «Ea, abia zaitez hegoalderantz, Jerusalemdik Gazara jaisten den bidetik. Basamortuan zehar doa bidea». |
|
Actes 12:15 |
«Burutik zaude zu!», esan zioten. Baina hark baietz, egia zela. Orduan, esan zuten: «Haren aingerua izango da». |
|
Colossiens 2:18 |
Ez zaitzatela gaitzets apal-itxuran agertu eta aingeruen kultua atsegin duten horiek; ikuskarietan murgiltzen dira eta beren giza burutapen ergelez harropuzturik dabiltza. |
|
Daniel 9:21 |
Eta bat-batean, aurreko ikuskarian agertu zitzaidan Gabriel aingerua bera etorri zitzaidan hegan. Arratsaldeko oparia eskaintzen den ordua zen. |
|
Osée 10:13 |
Baina zuek, gaiztakeria landu eta zuzengabekeria jaso zenuten, eta faltsukeri fruituak jan. Zeure indarrean jarri zenuen itxaropena, zeure gudari-kopuruan. |
|
Osée 12:1 |
«Gezurrez inguratua nauka Efraimek, faltsukeriaz Israelek. Baina Juda Jainkoarekin dago oraindik, leial zaio Santu-santuari. |
|
Hébreux 1:14 |
Zer dira, bada, aingeru guztiak, Jainkoaren zerbitzura dauden espirituak, salbamena jaso behar dutenei laguntzera bidaliak, baizik? |
|
Hébreux 13:2 |
Izan arduratsu etxera datozkizuenak ondo hartzen, horrela jokatuz, jakin gabe etxean aingeruak hartu zituztenak ere badira eta. |
|
Jude 1:6-9 |
[6] Aingeruak ere, beren maila gorde nahi ez eta zegokien tokitik alde egin zutenak, Jainkoak ilunpetan gorderik dauzka, katez betiko loturik, auzi-egun handiaren zain.[7] Sodomak eta Gomorrak eta inguruko hiriek ere, aingeruek bezala, lizunkeriara eta naturaren kontrako bizioetara emanak zeudelako, betiko suaren zigorra jasan zuten, eta hor gelditu dira guztien eskarmenturako.[8] Hala eta guztiz ere, zuen arteko horiek, beren ameskeriek liluraturik, beren gorputza kutsatzen dute, Jaunaren agintea gutxiesten eta maldizioak botatzen dituzte zerutar izakien kontra.[9] Mikel goiaingeruak berak ere ez zuen horrelakorik egin: Moisesen gorpua nork eramango deabruarekin tirabiran zebilela, ez zen ausartu hari ezer iraingarririk esaten; «Jaunak zigor zaitzala» besterik ez zion esan. |
|
Luc 16:22 |
«Hil zen eskalea, eta Abrahamen ondora eraman zuten aingeruek; hil zen aberatsa ere, eta lur eman zioten. |
|
Matthieu 18:10 |
«Kontuz! Ez dezazuela txiki hauetako inor gutxiets. Zeren, egia esan, hauen aingeruak zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten ari baitira etengabe. ( |
|
Psaumes 34:7 |
Dohakabe honek dei egitean, Jaunak entzun eta larrialdi guztietatik atera zuen. |
|
Psaumes 91:11 |
Bere aingeruei aginduko die zu nonahi ere zaintzeko. |
|
Psaumes 103:20 |
Bedeinka ezazue Jauna, beraren aingeruok, haren esana entzun bezain laster betetzen duzuen izaki indartsuok! |
|
Apocalypse 5:11 |
Gero, ikuskarian, tronu, izaki eta zaharren inguruan zeuden aingeru askoren ahotsa entzun nuen. Milaka eta milioika ziren, |
|
Apocalypse 19:10 |
Orduan, aingeruaren oinetara ahuspeztu nintzen bera gurtzeko; baina esan zidan: «Kontuz, ez egin horrelakorik; ni ere zerbitzari naiz, zu eta Jesusen testigu leial diren zure senideak bezala. Jainkoa gurtu behar duzu». Izan ere, Jesusen testigu izatea eta profetagintzarako espiritua edukitzea gauza bera dira. |
|
Zacharie 5:9 |
Begiak jaso eta bi emakume ikusi nituen, airean hegaz. Hegoak zikoinaren gisakoak zituzten. Ontzia hartu eta zerurantz jaso zuten. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |