A A A A A

Anges et Démons: [Démons]


1 Jean 4:4
Seme-alabatxook, zuek Jainkoarenak zarete, eta garaituak dituzue sasiprofeta horiek, zuengan dagoena munduan dagoena baino handiagoa baita.

1 Timothée 4:1
Espirituak argi eta garbi dio, azken garai hauetan batzuek sinesmena ukatu eginen dutela, espiritu liluratzaileei eta deabruen irakaspenei jarraituz;

2 Corinthiens 2:11
Ezagunak ditugu Satanasen azpikeriak, eta ez dugu nahi arazo honetan hura irabazian ateratzerik.

2 Corinthiens 4:4
sinesgabeentzat alegia; Satanasek, mundu honetako jainkoak, itsutu egin baitie adimena, Jainkoaren irudi den Kristo aintzatsuaren berri onaren argi distiratsua ikus ez dezaten.

Jacques 2:19
Jainkoa bakarra dela sinesten duzula zuk? Oso ondo; baina deabruek ere sinesten dute hori, eta ikaraz daude.

Job 4:15
haizeak aurpegian jo ninduen, gorputzeko ilea tentearazi.

Matthieu 8:31
Deabruek eskatu zioten Jesusi: —Botatzekotan, bidal gaitzazu txerri-taldera.

Matthieu 12:45
Orduan, joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu berekin, bera baino gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen; horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatzen da. Gauza bera gertatuko zaio gizaldi gaizto honi ere».

Luc 8:30
Orduan, Jesusek galdetu zion: —Nola duk izena? Hark erantzun: —Taldea. Deabru asko baitziren harengan sartuak.

Apocalypse 20:10
Eta deabrua, haiek liluratu zituena, su eta sufrezko aintzirara jaurtia izan zen; hantxe daude piztia eta sasiprofeta ere. Gau eta egun oinazetuko dituzte han menderen mendetan.

1 Corinthiens 10:20-21
[20] Ez, noski! Deabruei eskaintzen zaizkie opari horiek, ez Jainkoari. Eta nik ez dut nahi zuek deabruarekin bat egiterik.[21] Ezin duzue edan Jaunaren kopatik eta deabruenetik. Ezin duzue parte izan Jaunaren mahaian eta deabruenean.

Psaumes 106:37-38
[37] Beren seme-alabak opari eskaini zizkieten deabruei.[38] Odol errugabea isuri zuten, beren seme-alaben odola kanaandar idoloei opari eskainiz: lurraldea odolez busti zuten eta profanatu.

Job 1:20-21
[20] Orduan, jaiki, bere jantzia urratu eta ilea zeharo moztu zuen Jobek. Gero, lurreraino ahuspeztuz, otoitz egin zuen,[21] esanez: «Biluzik irten nintzen amaren sabeletik, biluzik itzuliko naiz lurraren sabelera Jaunak eman dit eta Jaunak kendu. Bedeinkatua Jaunaren izena!»

Éphésiens 6:10-12
[10] Bukatzeko, sendo zaitzatela Jaunak bere indar ahaltsuaz.[11] Har itzazue Jainkoak ematen dizkizuen armak, deabruaren maltzurkeriei aurre egiteko gai izan zaitezten.[12] Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa.

Ésaïe 14:12-15
[12] Horra zerutik eroria, goizeko izar distiratsu hori! Horra lurrera amildua, herrien menderatzaile hori![13] Honela zenioen zeurekiko: “Zeruraino igoko naiz; izarrik garaienak baino gorago jarriko dut tronua; iparraldeko azken mugan eseriko naiz, jainkoak biltzen diren mendian;[14] hodei guztien gainetik igoko naiz eta Goi-goikoaren antzeko izango”.[15] Baina horra: Herio Leizera jaitsi zara, zuloaren barren-barrenera!

Actes 19:13-16
[13] Harat-honat zebiltzan judu exortzista batzuk ere Jesus Jaunaren izenaz baliatzen hasi ziren, espiritu gaiztoak botatzeko. Honela esaten zieten: «Paulok hots egiten duen Jesusen izenean, irteteko agintzen dizuet!»[14] Apaizburu zen Eskeba izeneko judu baten zazpi seme zebiltzan horretan.[15] Baina espiritu gaiztoak erantzun zien: «Ezagutzen dut Jesus eta badakit Paulo nor den. Baina nor zarete zuek?»[16] Bat-batean, espiritu gaiztodun gizonak gainera oldartu eta menpean hartu zituen denak, eta hain gogor eraso zien, ezen larrugorrian eta zauriturik ihes egin behar izan baitzuten etxe hartatik.

2 Pierre 2:4-10
[4] Jainkoak ez zien barkatu bekatu egin zuten aingeruei, eta, infernuko barrunbe ilunetara jaurtiz, han utzi zituen auzirako gordeta.[5] Antzinako munduari ere ez zion barkatu, baizik eta uholdea bidali eta jende gaizto hura suntsitu egin zuen, nahiz eta Noe —bere bizitzan zintzotasuna erakutsi zuena— hondamenditik libratu beste zazpi lagunekin.[6] Sodoma eta Gomorra hiriak ere kondenatu egin zituen eta erraustu, gerora izango ziren gaiztoen eskarmenturako.[7] Baina Lot zintzoa onik atera zuen, jende gaizto haren biziera biziotsuak saminez betetzen zuelako.[8] Gizon zintzo hau gaizkile haien artean bizi zen, eta egunero ikusi eta entzun behar izan zituen itsuskeriek atsekabez betetzen zioten bere bihotz zintzoa.[9] Izan ere, badaki Jaunak gizon zintzoak probalditik ateratzen eta gaiztoak auzi-egunean zigortzeko gordetzen,[10] batez ere, haragizko grina zikinen atzetik dabiltzanak eta Jaunaren agintea gutxiesten dutenak. Sasimaisuok harroputz eta ausart dira: inolako beldurrik gabe, maldizioak botatzen dituzte zerutar izakien kontra;

Apocalypse 9:1-7
[1] Jo zuen turuta bosgarren aingeruak, eta izar bat ikusi nuen zerutik lurrera eroria. Izarrari leize-zuloko giltza eman zioten,[2] eta leize-zuloa ireki zuen: kea atera zen bertatik, labe handi batetik bezala, eta keaz eguzkia eta airea ilundu egin ziren.[3] Ke artetik matxinsaltoak erori ziren lurrera, eta lurreko eskorpioiena bezalako ahalmena eman zitzaien.[4] Lurreko belarra, barazkiak eta zuhaitzak ez hondatzeko agindua eman zitzaien, baizik eta zigiluaren marka bekokian ez zeramaten gizakiak bakarrik.[5] Ez zitzaien hiltzeko baimenik eman, baina bai bost hilabetez oinazetzekoa. Horiek emandako oinazea eskorpioien ziztadarena bezalakoa da.[6] Egun haietan gizakiak heriotzaren bila ibiliko dira, baina ez dute aurkituko; hil nahiko dute, baina heriotzak ihes egingo die.[7] Gudurako prest dauden zaldien itxura zuten matxinsaltoek; buruan urrezkoak bezalako koroak zeramatzaten; aurpegiak giza itxurakoak zituzten,

Marc 1:21-27
[21] Kafarnaumen sartu ziren. Eta, larunbatean sinagogara joanik, irakasten hasi zen Jesus.[22] Haren irakaspenaz txunditurik zegoen jende guztia, nagusitasunez irakasten baitzien eta ez lege-maisuek bezala.[23] Bazen, hain zuzen, sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe zegoen gizon bat. Eta oihuka ekin zion:[24] —Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.[25] Jesusek gogor eraso zion: —Isil hadi eta irten horrengandik![26] Espiritu gaiztoak astinaldi gogorra eman zion eta, garrasi handia eginez, atera egin zen harengandik.[27] Guztiz ikaraturik gelditu ziren denak, elkarri galdezka: «Zer dugu hau? Irakaspen berria, eta nolako nagusitasunez emana gainera! Espiritu gaiztoei ere agintzen die eta hauek esana egiten!»

Matthieu 7:14-20
[14] Baina bai estua dela bizirako atea eta meharra bidea, eta gutxi dira aurkitzen dutenak.[15] «Kontuz sasiprofetekin! Ardi-larruz jantzirik badatozkizue ere, otso harrapari dira barrutik.[16] Beren egintzetatik antzemango diezue. Elorritik biltzen ote da mahatsik edo gardutik pikurik?[17] Zuhaitz onak fruitu ona ematen du, eta zuhaitz txarrak fruitu txarra.[18] Zuhaitz onak ezin du fruitu txarrik eman, ezta zuhaitz txarrak ere fruitu onik.[19] Fruitu onik ematen ez duen zuhaitza moztu eta sutara botatzen da.[20] Beraz, beren fruituetatik antzemango diezue sasiprofetei.

Luc 4:31-41
[31] Jesus Galileako hiri batera, Kafarnaumera, jaitsi eta jendeari irakasten ari zen larunbatean.[32] Haren irakaspenaz txunditurik zegoen jende guztia, nagusitasunez hitz egiten baitzien.[33] Bazen sinagoga hartan espiritu gaiztoaren menpe zegoen gizon bat. Eta oihu bizian esan zuen:[34] —Utikan! Zer duk gurekin, Nazareteko Jesus? Gu hondatzera al hator? Bazekiat nor haizen: Jainkoaren Santua.[35] Jesusek gogor eraso zion: —Isil hadi eta irten horrengandik! Deabruak jendartean lurrera bota zuen gizona, baina batere kalterik egin gabe atera zen harengandik.[36] Harri eta zur gelditu ziren denak, eta elkarri esaten zioten: —Zer da hau? Espiritu gaiztoei nagusitasunez eta indarrez agintzen die, eta horiek atera egiten![37] Haren entzutea herrialde hartako bazter guztietara zabaldu zen.[38] Jesus sinagogatik atera eta Simonen etxean sartu zen. Simonen amaginarreba sukar handiaz zegoen, eta haren alde zerbait egiteko eskatu zioten.[39] Orduan, harengana makurturik, zorrotz agindu zion sukarrari eta sukarrak alde egin; jaiki zen amaginarreba berehala eta zerbitzatzen hasi zitzaien.[40] Eguzkia sartu zenean, gaixoak zeuzkaten guztiek, gaitza edozein zela ere, Jesusengana eraman zituzten; eta hark, bakoitzari eskuak ezarriz, sendatu egin zituen.[41] Askorengandik atera ziren deabruak ere, deiadarka: «Jainkoaren Semea zara zu». Berak zorrotz galarazten zien hitz egitea, bazekiten-eta Mesias zela.

Éphésiens 6:1-18
[1] Seme-alabok, izan zaitezte gurasoen esaneko, hori baita zuzena Jaunarenak direnentzat.[2] Ohoratu aita-amak: hori da berekin agintzari bat daraman lehen mandamendua, hau da:[3] Luzaroan bizi eta zoriontsu izan zaitezen lurraldean.[4] Gurasook, ez sumindu seme-alabak; hezi itzazue, ordea, Jaunari dagokion bezala irakatsiz eta zentzaraziz.[5] Esklabook, izan mundu honetan nagusi dituzuenen esaneko, erabateko begirunez eta bihotz-bihotzez, Kristoren esaneko bezala;[6] ez jagolearen begiradapean edo gizakiei atsegin izateko bakarrik, Jainkoaren nahia gogoz betetzen duten Kristoren esklabo bezala baizik.[7] Bete ezazue gogo onez zeuen zerbitzua, Jaunarentzat bezala eta ez gizakientzat.[8] Badakizue, egindako ongiaren neurrian sarituko duela bakoitza Jaunak, esklaboa nahiz librea izan.[9] Zuek ere, nagusiok, joka ezazue era berean esklaboekin, mehatxurik egin gabe; hartu kontuan haien eta zuen nagusia zeruan dagoela, eta hark ez duela bereizkeriarik egiten.[10] Bukatzeko, sendo zaitzatela Jaunak bere indar ahaltsuaz.[11] Har itzazue Jainkoak ematen dizkizuen armak, deabruaren maltzurkeriei aurre egiteko gai izan zaitezten.[12] Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa.[13] Horregatik diotsuet: Hartu Jainkoak ematen dizkizuen armak, une txarrean gogor eutsi eta zailtasun guztiak, atzera egin gabe, gainditu ahal ditzazuen.[14] Zutik, beraz! Lotu gerrikotzat egia, jantzi bularrekotzat zintzotasuna[15] eta oinetakotzat bakearen berri ona zabaltzeko ardura.[16] Eduki beti besoan babeskitzat fedea, etsaiaren suzko geziak oro itzali ahal izateko.[17] Hartzazue burukotzat salbamena, eta ezpatatzat Espirituaren ezpata, hau da, Jainkoaren hitza.[18] Egin otoitz eta eskariak etengabe, Espirituaren indarrez. Egon erne, beila eginez, fededun guztien alde erreguan lehiatsu;

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso