Matthieu 12:24 |
Fariseuek, ordea, hori entzutean, esan zuten: «Deabruen buruzagi den Beeltzebulen indarrez botatzen ditu honek deabruak». |
|
Marc 3:22 |
Jerusalemdik jaitsitako lege-maisuek, berriz, zera zioten: «Beeltzebul dauka honek barruan», eta «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu deabruak». |
|
Matthieu 10:25 |
Aski du ikasleak irakaslea adina izatea, eta morroiak nagusia adina. Etxejaunari Beeltzebul esan badiote, zer ez ote esango haren etxekoei? |
|
Matthieu 12:27 |
Eta nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen baditut, noren indarrez botatzen dituzte zuen ikasleek? Horregatik, zeuen ikasleak izango dituzue epaile. |
|
Luc 11:15-19 |
[15] Alabaina, batzuek zioten: «Deabruen buruzagi den Beeltzebulen indarrez botatzen ditu honek deabruak».[16] Beste batzuek, azpikeriaz, Jainkoarengandiko seinale bat eskatzen zioten.[17] Igarri zizkien Jesusek beren burutazioak eta esan zien: «Bere baitan zatiturik dagoen erreinua errauts bihurtuko da eta etxea etxearen gainera eroriko.[18] Hain zuzen, Satanas ere bere baitan zatiturik badago, nola iraun dezake haren erreinuak? Nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen ditudala baitiozue zuek.[19] Baina nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen baditut, noren indarrez botatzen dituzte zuen ikasleek? Horregatik, zeuen ikasleak izango dituzue epaile. |
|
2 Rois 1:1-3 |
[1] Akab erregea hil zenean, Israelen kontra jaiki ziren moabdarrak.[2] Akazias Samarian zuen etxeko goiko gelako barandatik amildu zen eta larriki zauritu. Mezulariak bidali zituen mandatu honekin: «Zoazte eta galdetu Ekrongo jainko Baal-Zebubi ea onik aterako naizen zauri hauetatik».[3] Jaunaren aingeruak, ordea, esan zion Tixbeko Eliasi: «Zoaz Samariako erregeak bidali dituen mezularien bila eta esaiezu: “Ez al duzue Jainkoa Israelen, Ekrongo jainko Baal-Zebubi kontsulta egitera joan behar izateko?” |
|
Luc 11:18 |
Hain zuzen, Satanas ere bere baitan zatiturik badago, nola iraun dezake haren erreinuak? Nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen ditudala baitiozue zuek. |
|
Marc 3:20-30 |
[20] Jesus etxera itzuli zen. Berriro ere jendetza handia bildu zen, eta ezin zuten otordurik ere egin Jesusek eta ikasleek.[21] Jesusen senitartekoak, jakin zutenean, hartu eta eramateko asmotan etorri ziren, burutik egina zegoela uste baitzuten.[22] Jerusalemdik jaitsitako lege-maisuek, berriz, zera zioten: «Beeltzebul dauka honek barruan», eta «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu deabruak».[23] Etorrarazi zituen Jesusek, eta parabola hauen bidez mintzatu zitzaien: «Nola dezake Satanasek Satanas bota?[24] Bere baitan zatiturik dagoen erreinuak ezin du iraun.[25] Bere baitan zatiturik dagoen familiak ezin du iraun.[26] Era berean Satanasek ere, bere buruaren aurka jaiki eta zatiturik badago, ezin du iraun; harenak egin du.[27] Ez daiteke inor indartsu baten etxera lapurretara joan, aldez aurretik hura lotzen ez badu; orduan bai, harrapa ditzake haren etxeko ondasunak.[28] Benetan diotsuet: Dena barkatuko die Jainkoak gizakiei, bekatuak eta egin litzaketen birao guztiak;[29] baina Espiritu Santuaren kontra birao egiten duenak ez du inoiz barkamenik izango: errudun izango da betiko».[30] Espiritu gaiztoa zeukala ziotenei erantzun zien hau. |
|
2 Rois 1:16 |
Eta esan zion: —Hau dio Jaunak: «Mezulariak bidali dituzu Ekrongo jainko Baal-Zebubi kontsulta egitera. Ez ote duzue Israelen arazo horretaz kontsulta egin dakiokeen Jainkoa? Horregatik, beraz, ez zara jaikiko etzana zauden ohetik; hil eginen zara». |
|
Genèse 1:1 |
Hasieran, Jainkoak zeru-lurrak egin zituen. |
|
Matthieu 9:34 |
Fariseuek, berriz, zioten: «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu honek deabruak». |
|
Apocalypse 21:20 |
bosgarrena sardonizez, seigarrena kornalinaz, zazpigarrena krisolitoz, zortzigarrena beriloz, bederatzigarrena topazioz, hamargarrena agataz, hamaikagarrena hiazintoz, hamabigarrena amatistaz. |
|
Job 2:11 |
Joben hiru lagunek —Temango Elifazek, Xuaheko Bildadek eta Naamako Tzofarrek—, Joben zoritxarraren berri izan zutelarik, bisita egitea erabaki zuten atsekabean lagundu eta kontsolatzeko. |
|
2 Rois 1:6 |
Haiek erantzun: —Gizon bat atera zaigu bidera eta esan digu: «Tira, itzul zaitezte bidali zaituzten erregeagana eta esaiozue: Hau dio Jaunak: “Ez al duzue Jainkoa Israelen, Ekrongo jainko Baal-Zebubi kontsulta egitera hauek bidali beharra izateko? Hara, ez zara jaikiko etzana zauden ohetik; hil eginen zara” ». |
|
Jean 1:1 |
Hasieran bazen Hitza. Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen. |
|
Luc 11:19 |
Baina nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen baditut, noren indarrez botatzen dituzte zuen ikasleek? Horregatik, zeuen ikasleak izango dituzue epaile. |
|
Exode 6:23 |
Aaron Aminadaben alaba eta Nahxonen arreba zen Elisabetekin ezkondu zen. Honek Nadab, Abihu, Eleazar eta Itamar eman zizkion. |
|
Luc 3:1 |
Tiberio enperadorearen agintealdiko hamabosgarren urtea zen. Pontzio Pilato zen Judeako gobernari, Herodes Galileako agintari, honen anaia Felipe Itureako eta Trakonitidako agintari, eta Lisanio Abileneko agintari; |
|
Genèse 10:10 |
Beronen erresumako hiriburuak Babel, Erek eta Akad izan ziren, guztiak Xinear lurraldean. |
|
Genèse 14:1 |
Hona zer gertatu zen Xinearko Amrafel, Elasarko Ariok, Elamgo Kedorlaomer eta Goimgo Tidal erregeen garaian. |
|
Deutéronome 14:5 |
oreina, gazela, orkatza, basahuntza, antilopea, bisontea eta sarrioa. |
|
Ruth 1:2 |
Gizon hari Elimelek zeritzan, emazteari Noemi eta semeei Mahlon eta Kilion. Efratar leinukoak ziren, Judako Belengoak. Moaben bizi zirelarik, |
|
Néhémie 1:1 |
Hau da Hakaliasen seme Nehemiasen historia. Artaxerxesen erregealdiko hogeigarren urtean, Kisleu hilean, Susa hiri gotorrean nengoela, |
|
Esther 1:1 |
Hemen kontatzen dena Pertsiako errege Asueroren garaian gertatu zen. Asueroren erresuma Indiatik Etiopiara zabaltzen zen, ehun eta hogeita zazpi eskualde zituelarik. |
|
1 Rois 1:2 |
Zerbitzariek esan zioten: «Neska gazte birjina bat bilatu behar genizuke, errege jauna; zure zerbitzura egongo litzateke, zu zaintzeko. Eta zurekin oheratuz, berotuko zintuzke». |
|
Apocalypse 16:16 |
Hebreeraz Harmagedon deritzan tokian bildu zituzten munduko erregeak. |
|
Ésaïe 34:14 |
Han bilduko dira basakatu eta hienak, basakerrak bata bestearekin elkartuko. Gau-mamuaren egoitza eta atseden-toki izango da. |
|
Matthieu 22:37 |
Jesusek erantzun: —Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz. |
|
Marc 3:1-6 |
[1] Beste behin, Jesus sinagogara joan zen. Bazen han besoa elbarri zeukan gizon bat.[2] Zelatan zegozkion ea larunbatez sendatzen ote zuen, zertan salatuko baitzebiltzan.[3] Jesusek beso-elbarriari esan zion: —Jaiki eta zatoz hona erdira.[4] Eta besteei, berriz: —Larunbatez zer dugu legezko, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea? Haiek, ordea, isilik.[5] Jesusek, inguruko guztiei haserre begiraturik eta beraien setakeriaz mindurik, honela esan zion gizonari: —Luzatu beso hori. Hark luzatu, eta sendatu egin zitzaion.[6] Handik atera orduko, fariseuek Herodesen alderdikoekin elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko. |
|
Marc 10:46-52 |
[46] Jerikora iritsi ziren. Eta Jesus bere ikasleekin eta jendetza handiarekin hiritik irteterakoan, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eserita.[47] Jesus Nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen: —Daviden Semea, Jesus, erruki zakizkit![48] Askok gogor egiten zioten, isilarazteko; baina hark areago oihu: —Daviden Semea, erruki zakizkit![49] Jesusek gelditu eta hari dei egiteko agindu zuen. Dei egin zioten itsuari, esanez: —Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik.[50] Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen.[51] Jesusek galdegin zion: —Zer nahi duzu niregandik? Itsuak erantzun: —Berriro ikustea, Jauna.[52] Jesusek esan zion: —Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu. Une berean ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan bidean. |
|
Daniel 1:7 |
Jauregiko funtzionarioburuak izen berriak eman zizkien: Danieli Beltxatzar izena eman zion, Hananiasi Xadrak, Mixaeli Mexak eta Azariasi Abed-Nego. |
|
Juges 4:6 |
Behinola, Neftaliren lurraldeko Kedex hirian bizi zen Barak izeneko bati, Abinoamen semeari, dei egin eta esan zion Deborak: —Hona hemen Jaunak, Israelen Jainkoak, damaizun agindua: «Zoaz eta bil itzazu zeurekin Tabor mendian Neftali eta Zabulonen leinuetako hamar mila gizon. |
|
2 Rois 19:37 |
Egun batez, bere jainko Nisrok-en jauretxean ahuspeztua zegoelarik, Adramelek eta Saretzer bere semeek ezpataz jo eta hil egin zuten; gero, Ararat inguruko lurraldera egin zuten ihes hiltzaileek. Beste seme bat, Asarhadon, izan zen ondorengo erregea. |
|
Ézéchiel 23:4 |
Zaharrenak, Samariak, Ohola zuen izena, eta gazteenak, Jerusalemek, Oholiba. Gero, nireak izan ziren eta seme-alabak izan zituzten. |
|
Jérémie 1:1 |
Jeremiasen mezua eta bizitzako gertakariak. Jeremias Hilkiasen semea zen, Benjaminen herrialdeko Anatot hirian bizi ziren apaizetariko batena, alegia. |
|
Genèse 10:22 |
Elam, Axur, Arpakxad, Lud eta Aram. |
|
Esdras 4:7 |
Geroago, Artaxerxesen garaian, Bixlam, Mitridates, Tabeel eta beste funtzionarioek Pertsiako errege Artaxerxesi idatzi zioten; gutuna arameera-idazkeraz eta -hizkeraz idatzia zegoen. |
|
Matthieu 10:3 |
Felipe eta Bartolome; Tomas eta Mateo, zergalaria; Santiago Alfeorena eta Tadeo; |
|
Actes 2:9 |
Baditugu gurekin partiar, mediar nahiz elamdarrak; baita Mesopotamian, Judean nahiz Kapadozian, Ponton nahiz Asian bizi direnak ere; |
|
Lévitique 11:5 |
*** |
|
Ecclésiaste 1:1 |
Daviden seme eta Jerusalemgo errege Koheleten esanak. |
|
Exode 30:34 |
Jaunak esan zion Moisesi: «Hartu orotariko usainkiak, neurri bera bakoitzetik: erretxina, anbarra, galbanoa eta intsentsu garbia; |
|
Job 9:9 |
Berak sortzen ditu konstelazio eta zeruko izar-multzo guztiak. |
|
Actes 6:5 |
Biltzar osoak ontzat eman zuen proposamena, eta Esteban —fedez eta Espiritu Santuaz betea zegoen gizona—, Felipe, Prokoro, Nikanor, Timon, Parmenas eta Nikolas, Antiokiako juduberria, hautatu zituzten; |
|
Apocalypse 1:11 |
Hau zioen: «Idatz ezazu liburu batean ikusiko duzuna, eta bidali zazpi eliz elkarte hauei: Efeso, Esmirna, Pergamo, Tiatira, Sardes, Filadelfia eta Laodizeako eliz elkarteei». |
|
1 Rois 8:13 |
Baina nik etxe bikaina eraiki dizut, betiereko zure bizileku». |
|
Marc 3:23 |
Etorrarazi zituen Jesusek, eta parabola hauen bidez mintzatu zitzaien: «Nola dezake Satanasek Satanas bota? |
|
Josué 24:15 |
Baina Jauna zerbitzatzea ongi iruditzen ez bazaizue, aukera ezazue zein zerbitzatu: zuen arbasoek Mesopotamian zerbitzatu zituzten jainkoak ala amortarren jainkoak, orain bizi zareten herrialdeko jendearenak, alegia. Nik eta nire etxekoek Jauna zerbitzatuko dugu. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |