A A A A A

Anges et Démons: [Anges]


Genèse 2:1
Honela burutu zituen Jainkoak zeru-lurrak, berauetan dagoen guztiarekin.

Colossiens 1:16
Beraren bidez sortu zituen Jainkoak zeru-lurretan diren gauza guztiak, ageri direnak eta ez direnak: munduan agintzen duten ahalmen, nagusi, aginte eta botereak. Kristo da sortua izan den guztiaren eredu eta helburu.

Job 38:1-7
[1] Orduan, Jaunak ekaitzaren erditik erantzun zion Jobi:[2] «Nor da nire egitasmoa ukatu nahian ari dena zentzubako hitzez?[3] Presta zaitez, adorerik baduzu, nire galderei erantzuteko.[4] «Non zeunden zu munduari oinarriak jarri nizkionean? Esadazu, horren jakintsu baldin bazara.[5] Nork erabaki zizkion neurriak? Ba al dakizu? Nork egin zituen beronen planoak?[6] Zeren gainean ditu bere oinarriak finkatuak, nork ipini zion giltzarria,[7] goizeko izarrak aho batez abesten eta zerutar izaki guztiak poz-irrintzika ari zirela?

Luc 20:35-36
[35] baina datorren munduan eta hildakoen piztueran parte hartzeko Jainkoak gai aurkituko dituenak, gizonezko nahiz emakume, ez dira ezkonduko;[36] izan ere, ez daitezke berriro hil, aingeruen antzeko baitira eta Jainkoaren seme-alaba, piztueran parte dutenez gero.

Apocalypse 4:8
Lau izakiok seina hego zituzten, begiz beteak kanpotik eta barrutik. Gau eta egun honela ari dira etengabe: «Santu, santu, santua Jauna, Jainko ahalguztiduna, zena, dena eta etortzekoa».

Matthieu 22:30
Izan ere, piztuerakoan ez da inor ezkonduko: zeruko aingeruak bezalakoak izango dira denak.

2 Samuel 14:17
Hau pentsatu nuen: «Ene errege jaunaren hitzak lasaituko nau, Jainkoaren aingerua bezala baita bera, ona eta gaiztoa bereizten dakiena». Jauna, zeure Jainkoa, izan bedi zurekin!

Luc 15:10
Egia esan, berdin pozten da Jainkoa ere bere aingeruekin bihozberritzen den bekatari batengatik».

Apocalypse 14:6
Gero, beste aingeru bat ikusi nuen zeru goian hegan, eta betiko balio duen mezua iragarri behar zien lurreko bizilagun guztiei, nazio, arraza, hizkuntza eta herri guztiei.

Job 4:15-18
[15] haizeak aurpegian jo ninduen, gorputzeko ilea tentearazi.[16] Zutik zegoen, ez nuen ezagutu; irudi bat bakarrik aurrean. Dena isilik. Gero, ahotsa entzun nuen:[17] “Jainkoa baino zuzenagoa izango ote da gizakia? Egilea bera baino garbiagoa izango ote?[18] Bere zerbitzariez ere erabat fidatzen ez bada, aingeruengan ere hutsegiteak aurkitzen baditu,

Ésaïe 14:12-14
[12] Horra zerutik eroria, goizeko izar distiratsu hori! Horra lurrera amildua, herrien menderatzaile hori![13] Honela zenioen zeurekiko: “Zeruraino igoko naiz; izarrik garaienak baino gorago jarriko dut tronua; iparraldeko azken mugan eseriko naiz, jainkoak biltzen diren mendian;[14] hodei guztien gainetik igoko naiz eta Goi-goikoaren antzeko izango”.

Jude 1:6
Aingeruak ere, beren maila gorde nahi ez eta zegokien tokitik alde egin zutenak, Jainkoak ilunpetan gorderik dauzka, katez betiko loturik, auzi-egun handiaren zain.

1 Pierre 3:21-22
[21] Ur hura, orain zuek salbatzen zaituzten bataioko uraren irudi zen. Bataioak ez gaitu gorputzeko zikina garbituz salbatzen, Jainkoaren aurrean kontzientzia garbi gordetzeko konpromisoa ezarriz baizik; Jesu Kristoren piztueraren bidez salbatzen gaitu.[22] Hau, zerura igo ondoren, Jainkoaren eskuinaldean dago eta menpean ditu aingeru, aginte eta indarrak.

1 Pierre 1:12
Jainkoak agertu zien, egiten zuten profezi lana ez zutela berentzat egiten, zuentzat baizik. Eta haiek adierazia, zerutik bidalitako Espiritu Santuaren eraginez berri ona hots egiten dizuetenek iragartzen dizuete orain. Aingeruak berak ere gauza horiek ikusteko irrikaz daude.

Hébreux 12:22
Zuek, ordea, Sion mendira hurbildu zarete, Jainko biziaren hirira, zeruko Jerusalemera, Jainkoa goresteko bildurik dauden milaka eta milaka aingerurengana,

Apocalypse 5:11-12
[11] Gero, ikuskarian, tronu, izaki eta zaharren inguruan zeuden aingeru askoren ahotsa entzun nuen. Milaka eta milioika ziren,[12] eta ozenki zioten: «Hila izan zen Bildotsa bada nor ahalmena, aberastasunak, jakinduria, indarra, ohorea, aintza eta gorespena hartzeko».

Psaumes 78:25-49
[25] aingeruen ogia jan zuten gizakiek, Jainkoak janariz ase zituen.[26] Gero, eguzki-haizea aterarazi zuen zerutik eta hego-haizea bidali bere gotorlekutik.[27] Okela isuri zien hautsa bezain ugari, hegaztiak itsas hondarra bezain oparo,[28] kanpalekura bertara erorarazi zituen, oihal-etxolen ingurura.[29] Asebetean jan zuten; eman zien Jainkoak irrika zutena.[30] Baina beren irrika ase orduko, artean janaria hagin artean zutela,[31] Jainkoaren haserreak eraso zien, haietako indartsuenak hil zituen, Israelgo hoberenak eraitsi.[32] Hala eta guztiz ere, bekatuan jarraitu zuten; mirariak eta guzti, ez zuten Jainkoarengan sinetsi.[33] Beraz, lurrina bezala itzali zuen haien bizia, amets-irudipena bezain arin.[34] Baina Jainkoak haiek hiltzea erabakitzen zuen orduko, harengana jotzen zuten, damutu eta hura bilatzen saiatzen ziren,[35] Jainkoa zutela beren harkaitza oroituz, goi-goiko Jainkoa zutela beren askatzailea;[36] baina ahoan zurikeria besterik ez zuten, mihiaz engainatu egiten zuten;[37] ez zeuden bihotzez hari atxikiak, ez zioten haren itunari fede ematen.[38] Jainkoak, hala ere, bihozbera izaki eta, errua barkatzen zien, eta suntsitzen ez. Sarri eutsi zion haserreari, bere sumin guztiari jaregin gabe.[39] Oroitzen baitzen gizaki huts zirela, airean galtzen den arnasa baino ez.[40] Zenbat aldiz altxatu zitzaizkion kontra basamortuan, zenbat aldiz atsekabetu zuten bakarlekuan![41] Behin eta berriro zuten Jainkoa probatzen, Israelen Santua zirikatzen.[42] Ez zuten gogoratzen haren eskuak egina, etsaiarengandik askatu zituenekoa:[43] nolako mirariak egin zituen Egipton, nolako egintza harrigarriak Tanisko lurraldean;[44] hango ibai-errekak odol bihurtu zituen, eta egiptoarrek bertatik edan ezin;[45] ezpateuliak bidali zituen haiek irensteko, igelak dena hondatzeko;[46] haien uztak matxinsaltoei eman zizkien, lanaren fruituak larrapoteei;[47] haien mahastiak kazkabarraz suntsitu zituen, pikondoak izotzaz;[48] haien abelgorriak harriaz galdu zituen, artaldeak tximistaz;[49] gainera hustu zien bere haserre-sua, bere sumin, amorru eta suntsipena: zoritxar-mandatari taldea,

Psaumes 91:11
Bere aingeruei aginduko die zu nonahi ere zaintzeko.

Psaumes 103:20
Bedeinka ezazue Jauna, beraren aingeruok, haren esana entzun bezain laster betetzen duzuen izaki indartsuok!

Matthieu 4:6-11
[6] esan zion: —Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua behera, idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. Eta besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun.[7] Baina Jesusek erantzun: —Hau ere idatzia dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.[8] Berriro, deabruak hartu eta mendi garai batera eraman zuen; munduko erreinu guztiak beren handi-ederrean erakutsi[9] eta esan zion: —Hori guztia emango dizut, ahuspezturik gurtzen banauzu.[10] Jesusek, orduan: —Alde hemendik, Satanas! Idatzia baitago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.[11] Orduan, deabruak utzi egin zuen, eta aingeruak etorri zitzaizkion zerbitzatzera.

Matthieu 16:27
Izan ere, Gizonaren Semea bere Aitaren aintzaz beterik etorriko da aingeruekin; eta, orduan, bakoitzari bere jokabidearen arabera ordainduko dio.

Matthieu 18:10
«Kontuz! Ez dezazuela txiki hauetako inor gutxiets. Zeren, egia esan, hauen aingeruak zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten ari baitira etengabe. (

Matthieu 24:31-35
[31] Orduan, bere aingeruak bidaliko ditu turuta-hots ozenez, eta haren aukeratuak bilduko dituzte lau haizeetatik, lur-muga batetik besteraino.[32] «Ikasi pikondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela.[33] Era berean, gauza horiek ikustean, jakizue hurbil dela, Gizonaren Semea ate ondoan duzuela.[34] Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok.[35] Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.

Luc 4:10
idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko.

Jean 20:11-12
[11] Maria hilobi ondoan gelditu zen, kanpoan negarrez. Halako batean, oraindik ere negarrez, hilobirantz makurtu zen,[12] eta bi aingeru ikusi zituen zuriz jantziak, Jesusen gorpua egon zen tokian eserita, bata burualdean eta bestea oinetan.

Colossiens 2:18
Ez zaitzatela gaitzets apal-itxuran agertu eta aingeruen kultua atsegin duten horiek; ikuskarietan murgiltzen dira eta beren giza burutapen ergelez harropuzturik dabiltza.

Hébreux 1:14
Zer dira, bada, aingeru guztiak, Jainkoaren zerbitzura dauden espirituak, salbamena jaso behar dutenei laguntzera bidaliak, baizik?

Hébreux 2:6-13
[6] Liburu Santuetan, hain zuzen, hauxe esana du norbaitek: Zer da gizona, zu hartaz oroitzeko, zer gizakia, zu hartaz arduratzeko?[7] Ia aingeruen pareko egin duzu, ohorez eta aintzaz koroatu;[8] dena haren menpean jarri duzu. Beraz, Jainkoak gizakiaren menpean jarri badu dena, ez du ezer utzi haren menpe jarri gabe. Hala ere, ez dugu ikusten oraindik gauza guztiak gizakiaren menpe daudenik.[9] Baina ia aingeruen pareko egina izan zen Jesus hura ohorez eta aintzaz koroatua ikusten dugu, sufritu zuen heriotzagatik; horrela, Jainkoaren onginahiaz, gu guztion onerako jasan zuen berak heriotza.[10] Egoki zen, izan ere, Jainkoak, gauza guztien sorburu eta jomuga denak, seme-alaba guztiak bere aintzara eraman nahirik, Jesus, haiek salbamenera gidatuko zituen burua, oinazeen bidez bete-betekoa bihurtzea.[11] Izan ere, bai santu egiten duen Jesusek, bai honek santu egiten dituenek, Aita bera dute denek; horregatik, Jainkoaren Semeari ez dio lotsarik ematen hauei senide deitzeak,[12] Liburu Santuak dioenez: Hitz egingo diet zutaz neure senideei, goretsiko zaitut batzarraren erdian.[13] Beste hau ere badio: Jainkoarengan jarriko dut nik konfiantza. Baita ere: Hona ni eta hona Jainkoak eman dizkidan haurrak.

Hébreux 13:2
Izan arduratsu etxera datozkizuenak ondo hartzen, horrela jokatuz, jakin gabe etxean aingeruak hartu zituztenak ere badira eta.

2 Pierre 2:4
Jainkoak ez zien barkatu bekatu egin zuten aingeruei, eta, infernuko barrunbe ilunetara jaurtiz, han utzi zituen auzirako gordeta.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso