A A A A A

Anges et Démons: [Les archanges]


Jude 1:9
Mikel goiaingeruak berak ere ez zuen horrelakorik egin: Moisesen gorpua nork eramango deabruarekin tirabiran zebilela, ez zen ausartu hari ezer iraingarririk esaten; «Jaunak zigor zaitzala» besterik ez zion esan.

Daniel 10:13-21
[13] Baina Pertsia erreinuko aingeru zaindaria aurka jarri zait hogeita bat egunez, Mikael, aingeru nagusietako bat, laguntzera etorri zaidan arte. Horregatik, han egon beharra izan dut, Pertsiako erregeen ondoan.[14] Eta orain, zure herriari azken egunetan gertatuko zaiona azaltzera etorri natzaizu, egun horietarako baita ikuskaria”.[15] «Horrela hitz egin zidanean, burumakur eta hitzik gabe gelditu nintzen.[16] Baina gizon antzeko batek ezpainak ukitu zizkidan, eta berriro ere ahoa ireki eta hitz egin ahal izan nuen. Aurrean neukanari esan nion: “Nire jauna, zeharo larriturik nago ikuskari honengatik eta indarrik gabe gelditu naiz.[17] Nola hitz egin dezaket zurekin, ene jauna, indarra ez ezik arnasa bera ere galdu dudalarik?”[18] Orduan, gizon antzeko hark berriro ukitu ninduen eta indar berriak eman zizkidan.[19] Eta esan zidan: “Ez beldurtu, Jainkoak bereziki maite zaitu! Egon lasai! Izan bihotz eta indarberritu!” Haren hitzak bizkortu egin ninduen. Orduan, honela esan nion: “Ene Jauna, mintza zaitez, indarberritu nauzu eta”.[20] [20-21] Hark esan zidan: “Ba al dakizu zergatik etorri naizen zuregana? Egiaren liburuan idatzia dagoena iragartzera etorri natzaizu. Orain, berriro Pertsiako aingeru zaindariarekin borrokatu behar dut; harekiko borroka bukatzean, Greziako aingeru zaindaria etorriko da. Mikaelek, zuen aingeru zaindariak, baizik ez dit laguntzen etsai horien aurkako borrokan.[21] «“Neuk ere lagundu eta suspertu nuen bera, Dario mediarraren erregealdiko lehen urtean.

Daniel 12:1
«“Garai hartan, Mikael, aingeruen buruzagia eta zure herriaren zaindaria, agertuko da. Larrialdi-garaia izango da, nazioak nazio direnez geroztik parekorik gabea. Orduan, salbatu egingo da zure herria, biziaren liburuan beren izena idatzia duten guztiak, alegia.

1 Thessaloniciens 4:16
Zeren, goiangeruaren ahotsez eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emanik, Jauna bera jaitsiko baita zerutik, eta aurrena Kristorekin bat eginik hildakoak piztuko dira;

Daniel 9:21
Eta bat-batean, aurreko ikuskarian agertu zitzaidan Gabriel aingerua bera etorri zitzaidan hegan. Arratsaldeko oparia eskaintzen den ordua zen.

Daniel 8:11-16
[11] Zeruko izakien buruzagiaganaino ere heldu zen: egunero eskaintzen zitzaion oparia kendu eta haren santutegia profanatu zuen.[12] Lehen oparia eskaintzen zen tokian bere gudarostea kokatu zuen maltzurkeriaz. Egiazko kultua oinperatu zuen. Nahi zuen guztia egin eta ongi atera zen adarra bere egintza guztietan.[13] «Orduan, bi aingeru elkarri hitz egiten ikusi nituen. Batak besteari galdetu zion: “Noiz arte iraungo ote dute ikuskari honetan iragarritako gertakariek? Noiz arte egongo ote da bazterturik eguneroko oparia, noiz arte gaiztakeria izugarri hau, noiz arte santutegia profanatua eta zeruko izakiak hankapean?”[14] Beste aingeruak ihardetsi zion: “Bi mila eta hirurehun arratsalde eta goiz igaro beharko dira. Gero, santutegia berriro sagaratua izango da”.[15] «Nik, Danielek, ikuskariari begira eta haren esanahia ulertu nahian nenbilela, gizon antzeko bat ikusi nuen zutik neure aurrean.[16] Eta Ulai ibaitik zetorren giza ahots bat entzun nuen deiadarka: “Gabriel, argi iezaiozu gizon horri ikuskaria”.

Apocalypse 12:7-9
[7] Ondoren, gudua izan zen zeruan: Mikel eta beronen aingeruak herensugearen aurka. Herensugea eta beronen aingeruak gogor borrokatu ziren,[8] baina ezin izan zuten garaitu, eta aurrerantzean zeruan ez zen tokirik izan haientzat.[9] Bota egin zuten, beraz, herensuge handia, antzinako sugea, deabru eta Satanas deritzana, mundu guztia engainatzen duena; lurrera bota zuten bere aingeruekin batera.

Luc 1:26
Handik sei hilabetera, Jainkoak Gabriel aingerua bidali zuen Nazaret zeritzan Galileako herri batera,

Hébreux 1:14
Zer dira, bada, aingeru guztiak, Jainkoaren zerbitzura dauden espirituak, salbamena jaso behar dutenei laguntzera bidaliak, baizik?

Josué 5:13-15
[13] Behinola, Jeriko ondoan zegoela, eskuan ezpata erantzia zuen gizon bat ikusi zuen Josuek bere aurrean. Josuek gizonarengana aurreratu eta galdetu zion: —Gutarra zara ala etsaietakoa?[14] Gizonak erantzun zion: — Ez! Jaunaren gudarosteko buruzagia nauzu eta etorri berria naiz. Orduan, Josuek, lurreraino ahuspezturik, esan zion: —Zer agintzen diozu, jauna, zeure zerbitzari honi?[15] Jaunaren gudarosteko buruzagiak erantzun zion: —Erantzi oinetakoak, zauden lekua santua baita. Halaxe egin zuen Josuek.

Matthieu 18:10
«Kontuz! Ez dezazuela txiki hauetako inor gutxiets. Zeren, egia esan, hauen aingeruak zeruko nire Aitaren aurpegia ikusten ari baitira etengabe. (

Exode 3:2
Han, Jaunaren aingerua agertu zitzaion sasi artean pizturiko sugarretan. Moises begira jarri zen: sasia, sutan egon arren, ez zen erretzen.

Apocalypse 1:4
Nik, Joanek, Asia probintziako zazpi eliz elkarteei: grazia eta bakea zuei Jainkoaren —den, zen eta etortzekoa denaren— partetik eta beraren tronuaren aurrean dauden zazpi espirituen partetik;

Matthieu 22:30
Izan ere, piztuerakoan ez da inor ezkonduko: zeruko aingeruak bezalakoak izango dira denak.

Job 1:6
Behin batean, Jaunaren aurrera aurkeztu ziren beraren zeruko zerbitzariak, eta han zen Satan ere.

Luc 20:36
izan ere, ez daitezke berriro hil, aingeruen antzeko baitira eta Jainkoaren seme-alaba, piztueran parte dutenez gero.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso