A A A A A

Additionnel: [Halloween]


1 Jean 1:5
Hona hemen Jesu Kristogandik entzuna dugun mezua eta zuei iragartzen dizueguna: Jainkoa argia da, eta berarengan ez da inolako ilunik.

1 Pierre 5:8
Izan zaitezte neurritsu eta egon erne. Zuen etsaia, deabrua, zuen inguruan dabil, goseak dagoen lehoia bezala, nor irentsiko.

2 Corinthiens 11:14
Eta ez da harritzekoa: Satanasek berak argizko aingeru-itxurak hartzen baditu,

Ésaïe 8:19-20
[19] Bai, hau esango dizuete segur aski: «Egiezue kontsulta nekromante eta igarleei, isil-misilean eta marmarka ari ohi diren horiei. Herri batek ez ote dizkie bizien gorabeherak beren jainkoei eta hildakoei galdetu behar?»[20] Zuek, ordea, egon adi irakaspenari eta aitorpenari! Hauetara jotzen ez duenak ez du egunsentirik ikusiko.

3 Jean 1:11
Adiskide maite, ez jarraitu jokabide txarrari, onari baizik. On egiten duena Jainkoarena da; gaizki egiten duenak, berriz, ez du Jainkoa ikusi.

Ésaïe 35:4
Esan bihotz-eroriei: «Eutsi gogor, ez beldurtu! Horra zuen Jainkoa! Berbera dator zuek salbatzera eta merezia duten zigorra etsaiei ematera».

Romains 14:9
Horretarako hil eta piztu zen Kristo: hildakoen eta bizien Jauna izateko.

Josué 1:9
«Kementsu eta adoretsu izateko esan dizut. Ez ikaratu, ez kikildu, ni, Jauna, zure Jainkoa, zurekin izango bainaiz zure ibilera guztietan».

Psaumes 23:4
Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau.

Psaumes 27:1
Davidena. Jauna dut argi eta salbamen: nork ni beldurtu? Jaunak dit bizia babesten: nork ni ikaratu?

Psaumes 118:6
Jauna nire alde, ez naiz beldur: zer egin dezake nire kontra gizakiak?

Romains 12:2
Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.

Galates 5:19-21
[19] Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua,[20] idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak,[21] ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko.

Romains 8:38-39
[38] Bai baitakit ziur, ez herio eta ez bizi, ez aingeru eta ez goiko beste indar, ez oraingo eta ez geroko, ez inolako botere,[39] ez ortziko eta ez lur azpiko indar, ez inolako beste izakik, ez gaituela aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik.

Tite 1:15
Garbientzat dena da garbi; kutsatu eta sinesgabeentzat, berriz, ezer ez da garbi, beren adimena eta kontzientzia baitauzkate kutsaturik.

1 Thessaloniciens 5:22
Zaindu zeuen buruak edonolako gaiztakeriatik.

Michée 5:12
Ezereztuko ditut zure idolo eta zutarri sakratuak eta zure eskulanen aurrean ez zara gehiago ahuspeztuko.

Éphésiens 6:12
Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa.

Deutéronome 18:14
Beren lurraldetik botako dituzuen herriek igarle eta aztiei egiten diete kasu; zuei, ordea, ez dizue Jaunak zeuen Jainkoak horrelakorik lagatzen.

Matthieu ௧௨:௪௩-௪௫
[௪௩] «Espiritu gaiztoa, norbaitengandik irten ondoren, leku idorretan barrena ibili ohi da atseden bila; baina, aurkitzen ez duelarik,[௪௪] bere buruari esaten dio: “Noan berriro atera nintzeneko neure etxera”. Iristean, etxea hutsik, garbitua eta apaindua aurkitzen du.[௪௫] Orduan, joan eta beste zazpi espiritu hartzen ditu berekin, bera baino gaiztoagoak, eta gizakiagan sartu eta bertan jartzen da bizitzen; horrela, pertsona horren azken egoera lehengoa baino okerragoa gertatzen da. Gauza bera gertatuko zaio gizaldi gaizto honi ere».

Éphésiens ௫:௧௫-௧௬
[௧௫] Begira, bada, arretaz, nola zabiltzaten; ez jokatu ergel, zentzuz baizik,[௧௬] egokieraz baliatuz, garai txarrak baititugu.

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso