A A A A A

Additionnel: [Mal]


1 Corinthiens 13:6
Ez da bidegabekeriaz pozten, baizik eta egian pozten da.

1 Jean 5:19
Badakigu Jainkoarenak garela eta mundu osoa Gaiztoaren esku dagoela.

1 Rois 14:9
Zure aurretik izan direnek baino gaiztakeria handiagoa egin duzu, sasijainkoak eta irudiak eginez, ni haserrarazteko. Niri, berriz, bizkarra eman didazu.

1 Rois 17:13
Eliasek esan zion: —Ez izan beldurrik. Joan eta egin esan duzuna; baina egidazu aurrena niri sutopiltxo bat eta ekarri. Gero, egingo duzu semearentzat eta biontzat.

1 Pierre 3:9
Ez erantzun gaiztakeriari gaiztakeriaz, ezta irainari irainaz ere, bedeinkazioz baizik, Jainkoak bere bedeinkazioa jasotzeko deitu zaituzte eta.

1 Samuel 12:20
Samuelek erantzun zion herriari: —Ez izan beldurrik. Egin duzue, bai, gaiztakeria handi hori. Hala ere, ez zaitezte urrun Jaunarengandik, baizik eta zerbitza ezazue Jauna bihotz-bihotzez.

1 Samuel 15:23
Aztikeria adinako bekatua da desleial izatea, sasijainkokeria bezain hutsala setakeria. Jaunaren esana baztertu duzulako, berak baztertzen zaitu orain erregetzatik.

1 Thessaloniciens 5:22
Zaindu zeuen buruak edonolako gaiztakeriatik.

2 Chroniques 29:6
Izan ere, gure gurasoak desleialak izan ziren, Jaunari, gure Jainkoari, atsegin ez zaiona eginez; zapuztu egin zuten eta Jaunaren bizilekutik alde egin, berari bizkarra emanik.

2 Timothée 2:22
Egin ihes gaztaroko grinetatik, eta saia zaitez justizian, sinesmenean, maitasunean eta bakean, Jaunari bihotz garbiz dei egiten diotenekin batera.

Ésaïe 5:20
Ai zuek, gaitzari on eta onari gaitz esaten diozuenok, iluna argi eta argia ilun, samina gozo eta gozoa samin bihurtzen duzuenok!

Ésaïe 32:6
Izan ere, zentzugabeak zorakeria ahoan, eta asmo txarrak besterik ez barruan; Jaunaz arduratu gabe bizi da eta hari irainka mintzo; gose dena hutsik bidaltzen du eta egarri denari ez dio edaten ematen.

Jean 3:20
Izan ere, gaizki jokatzen duenak gorroto dio argiari, eta ez da hurbiltzen argitara, beraren jokabidea agerian geldi ez dadin.

Juges 2:19
Buruzagia hiltzean, ordea, berriro gaiztotzen ziren israeldarrak, beren gurasoak baino gehiago gaiztotu ere. Sasijainkoetara jo eta gurtu egiten zituzten, berauen aitzinean ahuspeztuz. Ez zituzten aldatzen beren jarduera gaizto eta jokabide setatsuak.

Job 4:8
Gaiztakeria landu eta miseria erein dutenak, horiek ikusi ditut ereindakoaren uzta biltzen.

Proverbes 3:7
Ez jo zeure burua jakintsutzat; izan, ordea, begirune Jaunari eta ihes egin gaizkiari.

Proverbes 4:16
Ez dira lotaratzen gaiztakeriarik egin gabe; logura galtzen dute, ez badute inor erorarazi.

Proverbes 8:13
Gaiztakeria gorrotatzen duenak errespetatzen du Jauna. Harrokeria eta handikeria, jokabide gaiztoa eta hizkera maltzurra gorrotatzen ditut.

Proverbes 10:29
Jauna babesgarri da zuzen dabilenarentzat, hondamendi gaizkilearentzat.

Proverbes 12:20
Gaizkileen buruan engainua, bakea aholkatzen dutenengan poza.

Psaumes 7:14
hiltzeko tresnak gertatzen ditu, suzko geziak pizten.

Psaumes 28:3
Ez nazazu eraman gaiztoekin batera, gaizkile horiekin batera: besteren aurrean bakezko hitzak dituzte, baina barruan txarkeria.

Psaumes 37:9
izan ere, kanporatu egingo dituzte gaizkileak; herrialdeaz jabetuko dira, ordea, Jaunaz fio direnak.

Psaumes 50:19
Gaiztakeriarako arin duzu ahoa, engainua asmatzeko bizkor mihia.

Psaumes 73:7
Begiak dirdira egiten die gantz artetik, barruko gutizia kanporatuz.

Psaumes 141:4
Ez utzi nire bihotzari sineste okerretara jotzen, ez utzi niri txarkerietan gaiztoen lagun izaten: ez nadila gaizkileekin banketeetan partaide izan.

Romains 6:12
Beraz, bekatua ez bedi gehiago nagusi izan zuen gorputz hilkorrean. Ez jarri beraren grinen menpean,

Romains 12:21
Ez zaitzala gaitzak mendera, baizik eta menderatu gaitza ongiaz.

Marc 7:21-22
[21] Izan ere, barrutik, gizakiaren bihotzetik, ateratzen dira asmo txarrak, lizunkeria, lapurretak, hilketak,[22] adulterioak, diru-gosea, gaiztakeriak, maltzurkeria, lasaikeria, bekaizkeria, irainak, harrokeria, burugabekeria.

Matthieu 12:34-35
[34] Sugekumeok! Nola esan zenezakete gauza onik, zeuek gaiztoak izanik? Ahoak esan, bihotzari gainezka dariona esaten baitu.[35] Ona denak, bere ontasun-altxorretik, ona ateratzen du; eta gaiztoak, bere gaiztakeri altxorretik, gaitza.

Jacques 1:13-14
[13] Inork, tentaldirik duenean, ez beza esan Jainkoak tentatzen duenik. Jainkoak ez du gaizkirako tentaziorik eta ez du inor gaizkirako tentatzen ere.[14] Aitzitik, nor bere grina txarrek tentatzen dute, horiek dute liluratzen eta erakartzen.

Jacques 3:6-8
[6] Mihia ere sua da, gaiztakeriazko mundua: gure beste gorputz-atalen artean jarrita, gorputz osoa kutsatzen du eta, infernuko suaz pizturik, sutan jartzen du bizitzaren gurpila.[7] Edozein basabere, hegazti, narrasti eta arrain hezi dezake gizakiak, eta hezi ere egin du.[8] Baina ezin du inork mihia hezi, gaiztoa eta menderagaitza baita, pozoi hilgarriz betea.

Romains 2:29-32
[29] Benetako judua barrutik da eta benetako erdainkuntza bihotzekoa, Espirituak egiten duena eta ez idatzitako legeak. Hau da, gizakiak ez, baina Jainkoak aintzat hartzen duena.[30] Zer du, bada, hoberik juduak? Edo zer dakar onik erdainkuntzak?[31] Asko, noski, alde guztietatik. Lehenengo eta behin, Jainkoak bere hitzak juduei eman zizkielako.[32] Haietako batzuk ez zirela leial izan? Eta zer? Haien leialtasun-ezak huts bihurtuko ote du Jainkoaren leialtasuna?

Romains 2:8-12
[8] berekoikeriaz egiaren kontra jaikitzen direnei eta zuzengabekeriari men egiten diotenei, berriz, haserrea eta zigorra;[9] atsekabea eta larria emango dizkie gaizkia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere;[10] ospea, ohorea eta bakea ongia egiten duten guztiei: juduei lehenengo, baina baita judu ez direnei ere,[11] Jainkoak ez baitu bereizkeriarik egiten.[12] Moisesen legepean egon gabe bekatu egin dutenak, galdu ere, legerik gabe galduko dira; eta legepean egon eta bekatu egin dutenak legearen bidez izango dira epaituak;

Éphésiens 6:12-16
[12] Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa.[13] Horregatik diotsuet: Hartu Jainkoak ematen dizkizuen armak, une txarrean gogor eutsi eta zailtasun guztiak, atzera egin gabe, gainditu ahal ditzazuen.[14] Zutik, beraz! Lotu gerrikotzat egia, jantzi bularrekotzat zintzotasuna[15] eta oinetakotzat bakearen berri ona zabaltzeko ardura.[16] Eduki beti besoan babeskitzat fedea, etsaiaren suzko geziak oro itzali ahal izateko.

Proverbes 14:16-22
[16] Zuhurra gaizkiaren beldur da eta ihes egiten dio, zentzugabeak aurrera egiten ziurtasun osoz.[17] Odol-beroak txorakeriak egiten ditu, azpikerietan dabilena higuingarri bihurtzen.[18] Heldugabeei dagokie zentzugabekeria, jakintza zuhurren koroa da.[19] Txarrek onen aurrean makurtuko dute burua, gaiztoek jokabide zintzokoen ataurrean erregutuko.[20] Behartsua bere lagunarentzat ere higuingarri; aberatsaren adiskideak, ordea, ugari.[21] Lagun hurkoa gutxiesten duenak bekatu egiten du; zorionekoa dohakabeez errukitzen dena![22] Desbideraturik dabiltza gaizkileak; onginahia eta leialtasuna ongileentzat.

Romains 7:19-25
[19] Nahi dudan ongia ez dut egiten, eta nahi ez dudan gaizkia egiten dut.[20] Nahi ez dudana egiten badut, ordea, ez dut nik egiten, niregan ari den bekatuak baizik.[21] Beraz, lege hau sumatzen dut neuregan: ongia egin nahi dudalarik, gaizkia bakarrik dudala neure esku.[22] Neure barruan atsegin zait Jainkoaren legea;[23] baina neure gorputzean beste lege bat ikusten dut, nire adimenaren legeari borroka egiten diona, eta niregan ari den bekatuaren lege horrek preso hartua nauka.[24] Ene zoritxarra! Nork askatuko nau heriotzara naraman nire izaera honetatik?[25] Jainkoak, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. Eskerrak berari! Honela bada, adimenaren aldetik Jainkoaren legea dut zerbitzatzen; gizon ahul naizen aldetik, berriz, bekatuaren legea.

Matthieu 13:36-43
[36] Jesus jendetza agurtu eta etxeratu egin zen. Hurbildu zitzaizkion, orduan, ikasleak eta eskatu zioten: «Argi iezaguzu soroko olo gaiztoaren parabola».[37] Jesusek esan zien: «Hazi ona ereiten duena Gizonaren Semea da;[38] soroa, mundua; hazi ona Jainkoaren erreinuko seme-alabak dira; olo gaiztoa, berriz, gaiztoarenak;[39] olo gaiztoa ereiten duen etsaia deabrua da; uzta, munduaren azkena; eta uzta-biltzaileak, aingeruak.[40] Olo gaiztoa bildu eta sutan erretzen den bezala, hala gertatuko da munduaren azkenean ere:[41] Gizonaren Semeak bere aingeruak bidaliko ditu, eta haren erreinutik bereiziko dituzte gaizkileak eta besterentzat gaizpide gertatzen direnak,[42] eta su-labera botako. Negarra eta hortz-karraska izango da han.[43] Orduan, zintzoek eguzkiak bezala distira egingo dute beren Aitaren erreinuan. Ulertzeko gauza denak uler beza!

Proverbes 6:12-19
[12] Gizon maltzur eta gaiztoa ezpainetan faltsukeria duela ibiltzen da.[13] Begi, oin eta eskuz keinuak egiten ditu engainatzeko.[14] Maltzurkeriaz betea, beti asmo txarretan eta sesioan ibiltzen da.[15] Beraz, erabateko hondamendia iritsiko zaio, bat-batean hondatuko da, erremediorik gabe.[16] Sei gauza gorrotatzen ditu Jaunak eta zazpigarren bat erabat du higuingarri:[17] begi harroak, mihi gezurtia, errugabearen odola isurtzen duten eskuak,[18] asmo txarretan dabilen burua, gaiztakeria egiteko presa duten oinak,[19] gezurra dioen lekuko faltsua, eta zazpigarrena, senide arteko liskarren sortzailea.

Genèse 6:1-8
[1] Gizakiak munduan ugaltzen hasi ziren eta alabak izan zituzten.[2] Jainkoaren semeek, gizakien alabak ederrak zirela ikusirik, haien artetik hautatu eta emaztetzat hartu zituzten.[3] Orduan, Jaunak esan zuen: «Ez diot neure bizi-arnasa betiko utziko gizakiari, haragi hutsekoa denez gero. Horregatik, ehun eta hogei urteko muga jarriko diot haren bizitzari».[4] Jainkoaren semeek gizakien alabekin batu eta haurrak izan zituztenean, baita geroago ere, baziren erraldoiak munduan: antzinako heroiak dira hauek, izen handikoak.[5] Ikusi zuen Jaunak handituz zihoala munduan gizakiaren gaiztakeria eta honen burubide guztiek txarrera jotzen zutela beti.[6] Damutu zen Jauna gizakia egin izanaz eta, bihozmindurik,[7] esan zuen: «Desagerrarazi egingo dut mundutik egin dudan gizakia, eta gizakia ez ezik, baita abereak, narrastiak eta zeruko hegaztiak ere, damu bainaiz hauek egin izanaz».[8] Baina Noe begiko izan zuen Jaunak.

1 Timothée 6:2-10
[2] Nagusi sinestedunak dituztenek ez ditzatela gutxiets, fedean senide dituztela eta; aitzitik, hobeki zerbitza ditzatela, zerbitzu hori hartzen dutenak ere sinestedunak eta Jainkoak maitatuak baitira.[3] Hau da irakatsi eta aholkatu behar duzuna. Besterik irakasten duena eta Jesu Kristo gure Jaunaren hitz osasungarrira eta jainkozaletasunaren araberako irakaspenetara egokitzen ez dena[4] harrokeriak itsututako ezjakina da, eztabaida eta hitz-liskarretarako joera gaixoa duena. Hortik sortzen dira bekaizkeriak, auziak, irainak, susmo txarrak,[5] etengabeko sesioak; horietan aritzen direnak burua galdutako jendea da, egiaren axolarik gabea; horiek erlijioa irabazpide bihurtzen dute.[6] Bai, irabazi handia du erlijioak, baina bakoitza duenarekin konformatuz gero;[7] ez dugu ezer ekarri mundu honetara eta ezin izango dugu ezer atera ere.[8] Beraz, zer jan eta zer jantzi edukiz gero, aski dugu.[9] Aberats izan nahi dutenak tentaldiaren sarean eta gizakia hondatzen eta galtzen duten grina zoro eta kaltegarri askotan erortzen dira.[10] Zeren diru-gosea baita gaitz guztien sustraia; diruaren irrikagatik sinesmenetik aldendu eta atsekabe asko bereganatu du zenbaitek.

Psaumes 34:13-21
[13] Nork ez du maite bizia? Nork ez du nahi luzaroan bizi eta zoriontsu izan?[14] Gorde ezazu mihia gaitzetik eta ezpainak engainutik.[15] Alde gaitzetik, egin on dena, bila bakea eta jarrai haren bidetik.[16] Zintzoengana ditu Jaunak begiak, haien deiak entzuteko adi belarriak.[17] Aurpegi ematen die Jaunak gaizkileei, lur gainetik ezabatzeko haien oroitzapena.[18] Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du eta larrialdi guztietatik libratzen.[19] Hurbil dago Jauna bihotz-hautsiengandik eta salbatzen ditu etsita daudenak.[20] Zoritxar asko izaten du zintzoak, baina guztietatik libratzen Jaunak.[21] Hezur guztiak zaintzen dizkio, bat bakarra ere ez diote hautsiko.

Psaumes 52:1-9
[1] Koru-zuzendariarentzat. Daviden poema.[2] Doeg edomdarra Saulengana etorri eta David Ahimeleken etxera joana zela adierazi zionekoa.[3] Zergatik harrotzen zara gaiztakeriaz eta jainkozalearen aurka oilartzen?[4] Makurkeriak asmatzen diharduzu etengabe; zure mihia labana zorrotza, maltzurkeria-zalea.[5] Maiteago duzu gaizkia ongia baino, gezurra hizketa jatorra baino.[6] Hitz galgarri oro duzu maite, mihi-maltzur horrek![7] Jainkoak berak suntsituko zaitu betiko, zeure bizilekutik botako, zure sustraiak bizidunen lurretik aterako.[8] Hori ikustean, harritu egingo dira zintzoak eta barre egingo diote, esanez:[9] «Horra Jainkoa euskarritzat hartu ez zuena, konfiantza bere aberastasunetan jarri eta bere makurkerietan oinarritua!»

Ecclésiaste 9:3-12
[3] Hauxe duzu, eguzkipean direnen artean txarrena: ororentzat zori berbera. Horregatik, gaiztakeriaz eta zorakeriaz betea dago gizon-emakumeen bihotza, bizi diren bitartean; eta, azkenean, hildakoen artera![4] Batek, bizirik dagoen bitartean, baduke itxaropen: hobe zakur bizia, lehoi hila baino.[5] Badakite biziek hil beharra dutela; hilek, ordea, ez dakite ezer, ez dute aurrerantzean saririk, galdua da haien oroitzapena.[6] Bukatu ziren jadanik haientzat amodioa, gorrotoa eta grinak. Ez dute aurrerakoan esku-hartzerik mundu honetan egiten diren lanetan.[7] Ea bada! Jan bozkarioz zeure ogia, edan alai zeure ardoa, atsegin baititu jadanik Jainkoak zure egintzak.[8] Eraman beti jantzi zuriak soinean, ez egon zeure burua lurrindu gabe.[9] Goza bizitzaz maite duzun emaztekiarekin, Jainkoak eguzkipean bizitzeko eman dizkizun egun hutsal orotan; horixe baituzu zeure bizitzaren eta eguzkipean dagizun lanaren saria.[10] Egin dezakezun guztia egizu gogoz, ez baita lanik, ez gogoetarik, ez zientziarik, ezta jakinduriarik ere zu zoazen Hildakoen Egoitza horretan.[11] Beste hau ere ikusia dut eguzkipean: lasterketan ez dela beti bizkorrena nagusitzen, ezta guduan ere indartsuena; jakintsuak ez duela beti ogia irabazten, ezta buruargia ere aberasten; jakituna ez dela beti ongi ikusia izaten. Denei datozkie aldi onak eta txarrak.[12] Gainera, ez dakite gizon-emakumeek noiz duten beren ordua; sareak harrapatzen baititu arrainak eta lakioak txoriak, halaxe ditu aldi txarrak bat-batean harrapatzen gizon-emakumeak.

Psaumes 10:2-12
[2] Gaiztoak harrokeriaz erasotzen dio errukarriari, asmatzen dituen azpikeriez dauka harrapatua.[3] Nahi zuena lortu duela eta, harro dabil; bidegabez irabazten du eta Jauna bedeinkatu ustean mespretxatu egiten.[4] Bekokia altxaturik, ez da arduratzen: «Ez da Jainkorik », pentsatzen du.[5] Egiten duen guztiak arrakasta du; Jainkoaren erabakiak altuegi daude harentzat; etsaiak ez zaizkio axola.[6] «Ez dut koloka egingo —dio bere baitan—; zoriontsu izango naiz beti, ezbeharrik gabe».[7] Betea du ahoa madarikazioz, maltzurkeriaz eta gogorkeriaz; okerra eta gaiztakeria ditu mihian gordeak.[8] Hiri-inguruetan zelatan egoten da, ezkutuan errugabea hiltzen du, gizagaixoari begirik kentzen ez.[9] Zelatan dago ezkutuan, lehoia bere zuloan bezala, zelatan, dohakabea harrapatzeko: bere sarera erakarriz harrapatzen du.[10] Kuzkurturik, narraska joan eta gizagaixoaren gainera erortzen da.[11] Honela dio bere baitan: «Jainkoa ez da ohartzen, begiak ixten ditu, ez du inoiz ezer ikusten».[12] Jaiki, Jainko Jauna! Ekin! Ez ahaztu errukarriez!

Proverbes 16:17-27
[17] Zuzenen bidea gaiztakeriatik urruntzen da, bizia gorde nahi duenak bere jokabidea zaintzen du.[18] Harropuzkeriaren ondoren hondamendia, handikeriaren ostean erorketa.[19] Hobe dohakabeekin batera apal izan, harroputzekin aberats izan baino.[20] Irakaspenari jaramon egiten dionak izango du arrakastarik. Zorionekoa Jaunarengan uste ona duena![21] Zuhur epaitzen duena buruargitzat har daiteke; hitzak zenbat eta goxoago, orduan eta eraginkorrago.[22] Zentzu ona bizi-iturri da jabearentzat, zentzugabekeria zigor burugabearentzat.[23] Bihotz zuhurrekoak hitzak ere egokiak; are eraginkorragoak halakoaren esanak.[24] Hitz atseginak, ezti-abaraska: ahorako goxo, gorputzerako osasungarri.[25] Badira zuzen-itxurako jokabideak, baina azken finean heriotzarantz daramate.[26] Goseak eragiten dio lan beharginari, jan beharrak egiten baitio bultza.[27] Maltzurrak gaiztakeria prestatzen du bere barruan, eta beraren hitzak su kiskalgarri.

Psaumes 36:1-12
[1] Koru-zuzendariarentzat. Jaunaren zerbitzari Davidena.[2] Gaiztakeria mintzo zaio gaiztoari barruan. Harengan ez da Jainkoarenganako beldurrik.[3] Hain baitu leun hartzen bere burua, ez da gauza errua ikusteko, ez gorrotatzeko.[4] Okerra eta engainua besterik ez du ahoan, galdua du onerako sena.[5] Ohean ere, okerra darabil gogoan; bide txarrean setati, ez du gaizkia utzi nahi.[6] Jauna, zure maitasuna zeru zabala adinakoa, zure leialtasuna hodeietarainokoa.[7] Zure justizia mendirik handienak bezalakoa, zure probidentzia ozeano mugagabea adinakoa: gizaki eta abereak zuk biziarazten dituzu, Jauna.[8] Bai zoragarria zure maitasuna, oi Jainko! Zure hegalpera biltzen dira gizakiak.[9] Zeure etxeko janari guriz asetzen dituzu, zeure atseginen ibaian edanarazten.[10] Zuregan da biziaren iturria eta zure argiaz ikusten dugu argia.[11] Luza zeure maitasuna aintzat hartzen zaituztenei, zeure justizia bihotz-zuzenei.[12] Ez nazala zapal harroaren oinak, ez eta kanpora bota gaiztoaren eskuak!

Proverbes 1:8-19
[8] Seme, entzun aitaren oharrak eta ez baztertu amaren irakaspenak;[9] edertu egingo zaituzte, koroak burua eta idunekoak lepoa bezala.[10] Seme, ez amore eman, gaiztoek nahastu egin nahi bazaituzte.[11] Beharbada, esango dizute: «Zatoz gurekin; zelatan jarriko gara odola isurtzeko eta errugabeei erasoko geure atseginerako;[12] bizirik irentsiko ditugu, Herio Leizeak bezala, eta oso-osorik galduko dira, hobira doazenak legez;[13] egundoko altxorrak eskuratu eta harrapakinez beteko dugu etxea;[14] esku hartuko duzu zeuk ere irabazietan, gordailu bakarra izango dugu eta».[15] Seme, ez zaitez horrelakoekin joan, ez ibili horien bideetatik,[16] lasterka baitoaz gaiztakeria egitera eta presaka odola isurtzera.[17] Benetan alferrik botatzen da sarea, hegaz doazenek ikusten badute;[18] baina beren odola isurtzeko zain daude horiek zelatan, beren buruak jartzen dituzte arriskuan.[19] Hauxe da lapurretan dabilenari gertatzen zaiona: lapurrari berari kentzen dio bizia.

Ésaïe 59:4-15
[4] Inork ez du justizia aldarrikatzen, ez auzitegian zuzenbidez jokatzen: faltsukeriaz fidatzen dira, gezurrezko aitorpenak egiten dituzte. Okerra sortzen dute barruan, gaiztakeria ematen fruitu.[5] [5-6] Haien asmoak suge-arrautzak bezain zital: arrautzok jaten dituena hil egiten da, kraskatzen dituenari sugegorria ateratzen. Haien emaitzak armiarma-sareen antzeko: hauekin inor ezin jantzi, ez estali. Egintza guztiak gaiztoak dituzte, gogorkeria besterik ez dute egiten.[6] ***[7] Lasterka doaz gaiztakeriara, presaka odol errugabea isurtzera. Gaitz egiteko asmoa dute buruan, hondamendia eta triskantza uzten dituzte pasatzen diren tokian.[8] Ez dute ezagutzen bake-bidea, zuzenbiderik ez da haien urratsetan. Bide bihurriak hartzen dituzte; hortik dabilenak ez du bakerik ikusiko.[9] Horregatik, urruti dugu askapena, ez zaigu iristen salbamena; argia espero genuen, eta iluna dugu gainean; egunsentia espero, eta gau beltzetan gabiltza.[10] Itsumustuka gabiltza, hormari haztaka itsua bezala, itsumustuka bistagabea bezala. Eguerdi betean estropezu egiten dugu, ilunabarra bailitzan, sasoirik onenean, hilda bezala gaude.[11] Marraka dihardugu hartzek bezala, urrumaka usoek bezala. Askapena espero genuen, eta ezer ez; salbamena espero, eta urruti da.[12] Izan ere, zure kontrako gure errebeldiak ugari dira, geure bekatuek salatzen gaituzte; errebeldia itsatsia daramagu, aitortzen ditugu geure erruak:[13] errebelde eta desleial izan gara Jaunarekin, bizkarra eman diogu geure Jainkoari, bidegabekeriaz eta traizioz jardun dugu, azpikeriak hausnartu ditugu.[14] Beraz, aldendua dugu askapena, urruti salbamena; estropezu egin du herriko plazan leialtasunak, zuzentasunak han sartzerik ez;[15] huts egin du leialtasunak, eta gaiztakeriatik urruntzen dena larrutua gertatzen da. Atsekabetu egin zen Jauna, justiziarik ez zela ikustean;

Jérémie 18:8-20
[8] Baina aipaturiko nazioa bere gaiztakeriatik aldentzen bada, damutu egiten naiz eta ez diot ematen pentsatua nuen zigorra.[9] «Beste batzuetan, berriz, nazio edo erreinu bat eraiki eta landatzea erabakitzen dut.[10] Baina, niri aditu beharrean, gaizki iruditzen zaidana egiten badu, damutu egiten naiz eta ez diot egiten agindua nion mesedea.[11] «Zoaz, bada, orain, eta esan Judako jendeari eta Jerusalemgo bizilagunei, nik, Jaunak, pentsatua dudala haiek zigortzea eta prest nagoela nire egitasmoa betetzeko. Erregutu beren jokaera okerra utz dezaten, beren ohitura eta egintzak onbidera ditzaten.[12] Baina honela erantzungo dizute: “Alferrik ari zara! Nahi duguna egingo dugu, nork bere joera gaiztoen arabera jokatuko dugu”».[13] Horregatik, hau dio Jaunak: «Egin itaunketa nazioen artean: nork entzun du horrelakorik? Israel neskatxa ederrak izugarria egin du![14] Uko egiten ote die inoiz ere elurrak Libanoko harkaitz garaiei? Agortzen ote dira menditik datozen ur hotzak?[15] Bada, nire herria ahaztu egin da nitaz, intsentsua erretzen die sasijainkoei. Desbideratu egin da antzinako bidetik, sekula ibili gabeko bideetan ibiltzeko.[16] Horrela, bere lurraldea hondamen bihurtu du, jendearen etengabeko iseka. Handik igarotzen dena izuturik gelditzen da, buruari eragiten dio harriturik.[17] Nola ekialdeko haizeak hautsa, hala sakabanatuko dut Israel etsaien aurrean. Bizkarra emango diot eta ez aurpegia hondamendi-egunean».[18] Zenbaitzuk zioten: «Pentsa dezagun Jeremias nola galdu. Ez zaigu faltako apaizik Jainkoaren legea irakasteko, ez jakintsurik aholku onak emateko, ez profetarik Jainkoaren mezua iragartzeko. Belztu dezagun horren izena, ez entzunarena egin diezaiogun horren esanari».[19] Orduan, honela egin nuen otoitz: «Ardura nitaz, Jauna! Entzun nire salatzaileek diotena![20] Ongia gaizkiaz ordaintzen ote da? Hilobia zulatu dute niretzat! Izan gogoan, Jauna, nola egon nintzen zure aurrean berorien alde erreguka, zure haserrea beroriengandik aldendu nahian.

Proverbes 11:6-27
[6] Zuzentasunak aske egiten ditu prestuak, gutiziak preso hartzen maltzurrak.[7] Gaiztoa hiltzen denean, kito haren itxaropena! Baita aberastasunetan zuen esperantza ere.[8] Zintzoa estuasunetik atera dute eta gaiztoa sartu da haren lekura.[9] Maltzurraren esanak galtzen du lagun hurkoa, jakintzak salbatzen zintzoa.[10] Zintzoen zorionaz hiria pozik, gaiztoen galtzeaz are pozikago.[11] Zuzenen bedeinkazioak hiria eraikitzen du, gaiztoen hizketak erabat desegiten.[12] Lagun hurkoa gutxiesten duena burugabea, burutsua dena isilik egoten da.[13] Berritsuak isilpekoak ere azaltzen ditu, pertsona fidagarriak dena gordetzen.[14] Zuzendaritza gabe, herria behera; aholkulari asko bada, orduan aurrera.[15] Ezezagunaren fidatzaileak bere buruari kalte, konpromisorik hartzen ez duenak lasaitasuna ziur.[16] Emakume atseginak ospea bereganatuko du, eta gizon ausartak aberastasuna.[17] Bihotz onekoak bere buruari egiten dio on, bihotz gogorrekoak bere buruari kalte.[18] Gaiztoak irabazi hutsalak izaten ditu, zuzentasuna ereiten duenak sari segurua.[19] Zuzentasunaren bidetik bizitzara, gaiztakeriaren atzetik heriotzara.[20] Gorroto ditu Jaunak bihotz makurrekoak; atsegin ditu, ordea, jokabide prestukoak.[21] Azken finean, zigorra izango du gaiztoak; zintzoaren ondorengoa onik aterako da.[22] Nola urrezko eraztuna txerriaren muturrean, hala da zentzugabeko emakume ederra.[23] Zintzoaren nahia bete egiten da, gaiztoaren itxaropenak huts egiten.[24] Batak beti eman, eta halere aberastu; besteak dena gorde, eta beti gabe.[25] Eskuzabalak oparotasuna izango du, edaten ematen duenak hartu ere egingo du.[26] Garia gordetzen duena jendeak madarikatu, salgai jartzen duena bedeinkatu.[27] Ongiaren bila saiatzen denak izango du onespenik, gaizkiaren bila dabilenari gaizkia etorriko zaio.

Job 15:1-35
[1] Orduan, Temango Elifazek hitz egin zuen:[2] «Erantzuten al du jakintsuak doktrina hutsalez, bere barrua haizez puztuta,[3] balio gabeko arrazoiez argudiatuz, alferrikakoa dena esanez?[4] Zuk Jainkoarenganako begirunea desegiten duzu eta otoitz egitea eragozten.[5] Zure hitzek garbi erakusten dute zure gaiztakeria, eta maltzurren mintzaira darabilzu.[6] Zeure ahoak kondenatzen zaitu, ez nik, zure ezpainek aitortzen dute zure kontra.[7] «Mundura jaiotako lehen gizakia ote zara, bada? Muinoak baino lehen sortu ote zintuzten?[8] Jainkoaren asmo ezkutuaren berri izan ote duzu, jakinduriaren jabe bihurtuz?[9] Zer dakizu zuk guk ez dakigunik? Zer ulertzen guk ulertzen ez dugunik?[10] Gure artean badago ile urdineko agurerik, zure aita baino adintsuagorik.[11] Ez al dituzu aintzat hartzen Jainkoaren kontsolamendua eta guk esaten dizkizugun hitz leunak?[12] Zergatik horrelako grina zeure barruan, begiak ere irten beharrean?[13] «Zergatik amorru hori Jainkoaren kontra, hainbeste hitz darizula?[14] Nola izan liteke garbia gizakia? Nola zuzena, emakumeagandik jaiotakoa?[15] Bere aingeruez ere ez bada Jainkoa erabat fidatzen, zeruak ere ez badira aski garbi haren begietan,[16] are gutxiago gizaki nardagarri eta usteldua, ura bezala gaiztakeria edaten duena![17] «Entzun azaldu behar dizudana, ikusi dudana adieraziko dizut,[18] jakintsuek arbasoengandik jaso eta ezer ezkutatu gabe kontatzen dutena[19] —haiei bakarrik eman zitzaien lurraldea eta beren artean ez zuten atzerritarrik izan —.[20] Bizitza osoa ematen du gaiztoak sufritzen, mugatuak ditu tiranoak urteak.[21] Hots beldurgarriak entzuten ditu, bake-bakean dagoela, eraso egiten diote;[22] ez du ilunpeari ihes egiteko itxaropenik, ezpata baitu bere zain.[23] Saien harrapakin izango da, badaki ilunpea duela bere zoria.[24] Larriak eta nahigabeak izu-ikaraz inguratzen dute, erasotzeko prest dagoen erregeak bezala;[25] Jainkoaren kontra altxatu baitu eskua eta Ahaltsuari egin erronka,[26] buruz aurrera oldartuz haren aurka, ezkutu sendoa babes harturik.[27] Masailak lodituta eta gerrialdea gizen-gizen,[28] hondatutako hirietan biziko da, bizitzeko balio ez duten eta erortzear dauden etxeetan.[29] Ez da aberats luzaroan izango, ez ditu ondasunak lurrean gehituko.[30] Ez du ilunpeetatik ihes egingo, sargoriak ihartuko dizkio kimuak: Jainkoaren arnasak desagerraraziko du.[31] Ez bedi fida itxura engainagarriaz, horixe izango du ordainsari eta.[32] Garaia baino lehen egingo du harenak, ez zaizkio adarrak berriro hezetuko.[33] Heldu gabe fruituak erortzen zaizkion mahastia bezala izango da, loreak galtzen dituen olibondoa bezala.[34] Agorra da sinesgabeko jendea, suak suntsituko ditu bustitzaileen etxeak.[35] Gaiztakeria sortzen du, zoritxarra ematen argitara, iruzurkeriaz bete-betea du barrua».

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso