Éphésiens 5:18 |
Ez mozkortu, ardotik nasaikeria baitator; aitzitik, bete zaitezte Espirituaz, |
|
Galates 5:19-21 |
[19] Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua,[20] idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak,[21] ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko. |
|
1 Corinthiens 6:19-20 |
[19] Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak,[20] garesti ordainduz eskuratu baitzaituzte Jainkoak. Goretsazue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz. |
|
1 Pierre 5:8 |
Izan zaitezte neurritsu eta egon erne. Zuen etsaia, deabrua, zuen inguruan dabil, goseak dagoen lehoia bezala, nor irentsiko. |
|
1 Corinthiens 5:11 |
Hau da esan nahi nizuena: kristau direla esan eta lizun, diruzale, sasijainkozale, izen onaren kentzaile, mozkor edo lapur direnekin ez elkartzeko. Horrelakoekin, ezta otordu bat egin ere! |
|
1 Timothée 5:23 |
Ez dezazula ura hutsik edan, ardo pittin batekin nahasturik baizik, zeure urdailarengatik eta sarritan dituzun ondoezengatik. |
|
Proverbes 20:1 |
Ardoak harrotu egiten du, pattarrak asaldatu; mozkortzen dena ez da inoiz zuhur izango. |
|
Apocalypse 21:8 |
Koldarrek, ordea, sinesgabeek, gaiztoek, hiltzaileek, lizunek, aztiek, sasijainkozaleek eta gezurti guztiek suz eta sufrez garretan dagoen aintzira, hau da, bigarren heriotza, izango dute ondare». |
|
Apocalypse 9:21 |
beren giza hilketez, sorginkeriez, lizunkeriez eta lapurretez ere ez ziren damutu. |
|
1 Pierre 4:7 |
Hurbil da gauza guztien azkena. Beraz, izan zaitezte zentzudun eta bizi neurritasunez otoitzari lotzeko. |
|
Proverbes 4:23 |
Zaindu arreta osoz gogo-bihotzak, berauengandik sortzen baita bizia. |
|
1 Pierre 1:13 |
Horregatik, prestatu zeuen gogoa zerbitzurako eta bizi neurritasunez. Jar ezazue zeuen itxaropen osoa Jesu Kristoren agerpenak ekarriko dizuen dohainean. |
|
Apocalypse 18:23 |
ez da sekula kriseilu-argirik izango, ezta entzungo senar-emaztegaien kanturik ere zure baitan; zeren eta zure merkatariak lurreko ahaltsuenak baitziren, eta zeure sorginkeriez herri guztiak engainatu baitituzu. |
|
Matthieu 27:34 |
behazunez nahasiriko ardoa eman zioten edatera. Jesusek dastatu bai, baina ez zuen edan nahi izan. |
|
1 Corinthiens 6:9-19 |
[9] Ez al dakizue bidegabeek ez dutela Jainkoaren erreinua iritsiko? Ez engaina zeuen buruak! Lizunek, sasijainkozaleek, adulteriogileek, emakeria-zaleek, sodomitek,[10] lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, izen onaren kentzaileek eta iruzurgileek ez dute Jainkoaren erreinua iritsiko.[11] Horietakoak zineten zuetako batzuk ere; baina garbituak izan zarete, sagaratuak eta Jainkoak onartuak Jesu Kristo Jaunaren izenean eta gure Jainkoaren Espirituaren bidez.[12] «Dena zilegi dut», dio zenbaitek; baina ez da dena komenigarri. «Dena zilegi dut », bai, baina ni ez nau ezerk menpeko egingo.[13] Esaten da baita ere: «Janaria sabelarentzat eta sabela janariarentzat»; baina bata zein bestea hondatu egingo ditu Jainkoak. Gorputza, ordea, ez da lizunkeriarako, Jaunarentzat baizik, eta Jauna gorputzarentzat.[14] Eta Jainkoak, Jauna piztu zuenak, gu ere piztu egingo gaitu bere ahalmenaz.[15] Ez al dakizue zuen gorputzak Kristoren atal direla? Eta nik Kristoren atala emagaldu baten atal egingo ote dut? Ez horixe![16] Ez al dakizue emagalduarekin elkartzen dena berarekin gorputz bat bera egiten dela? Honela baitio Liburu Santuak: Biak bat izango dira.[17] Jaunarekin elkartzen dena, berriz, berarekin espiritu bat bera egiten da.[18] Egizue ihes haragikeriatik! Gizon-emakumeek egiten dituzten beste bekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira; baina haragikeriazko bekatua egiten duenak bere gorputzaren aurka egiten du bekatu.[19] Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak, |
|
1 Thessaloniciens 5:6-8 |
[6] Beraz, ez dezagun lorik egin gainerakoek bezala, baizik eta egon gaitezen erne eta argi.[7] Lo egiten dutenek gauez egiten dute lo, eta mozkorrak gauez dira mozkortzen.[8] Guk, ordea, egunarenak garenok, argi behar dugu egon, geure armak prest ditugula: sinesmena eta maitasuna bularrekotzat, salbamenaren itxaropena burukotzat. |
|
1 Corinthiens 10:13 |
Ez zaizue gainera etorri giza indarrez gainditu ezin ahalako tentaldirik; leiala da Jainkoa, eta ez du utziko zeuen indarrez gaindiko tentaldirik izan dezazuen. Aitzitik, tentaldiarekin batera indarra ere emango dizue, tentaldia garaitu ahal izateko. |
|
Proverbes 23:29-35 |
[29] Nor ari da aieneka? Nor zotinka? Nor liskarretan? Nor kexuz? Nor da arrazoirik gabe kolpatua? Nork du begirada lausotua?[30] Ardoa edaten akaberarik ez duenak, edarien dastaketara emanak.[31] Ez begiratu ardoari, gorri-gorri kopan distiratsu dagoenean, goxo-goxo sartzen da eta.[32] Azkenean, ordea, sugeak bezala egiten du kosk, sugegorriak bezala zizta.[33] Gauza bitxiak ikusiko dituzu, zentzugabekeria handiak pentsatu eta esango;[34] itsaso zabalean bazeunde bezala sentituko zara, mastaren puntan kulunka.[35] «Jo naute, baina ez dut minik —esango duzu—, gogor zigortu naute, baina ez naiz konturatu. Noiz esnatuko ote naiz? Gehiago eskatuko dut berriro!» |
|
Jean 10:10 |
Lapurra ez doa artaldera ebatsi, hil eta hondatzera baizik. Ni, berriz, bizia —eta bizia ugari gainera— izan dezaten etorri naiz. |
|
1 Thessaloniciens 5:6 |
Beraz, ez dezagun lorik egin gainerakoek bezala, baizik eta egon gaitezen erne eta argi. |
|
1 Corinthiens 6:10 |
lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, izen onaren kentzaileek eta iruzurgileek ez dute Jainkoaren erreinua iritsiko. |
|
Ésaïe 5:11 |
Ai zuek, goizean goiz edanari ekin eta gauean berandu arte ardoz berotzen zaretenok! |
|
Tite 1:7-8 |
[7] Izan ere, zuzendariak, Jainkoaren etxezain denez gero, akats gabea izan behar du: ez harro, ez haserrekor, ez ardozale, ez sesiozale, ez okerreko irabazien gose;[8] ostera, ostatu-emailea behar du izan, ongia maite duena, zentzuduna, zuzena, jainkozalea, bere buruaren jabea; |
|
Tite 3:1 |
Oroitarazi denei gobernari eta agintarien menpeko izan behar dutela, hauen esanak egin eta egintza on guztirako prest egon. |
|
Jean 1:2 |
Hasieran Jainkoarekin zegoen Hitza. |
|
Romains 13:13 |
Gabiltzan duintasunez, egun-argiz bezala: ez jan-edanean eta hordikerian, ez lizunkerian eta neurrigabekerian, ez haserrean eta norgehiagokerian. |
|
Galates 5:16 |
Beraz, hauxe diotsuet: Bizi zaitezte Espirituari dagokionez, eta ez giza grinei jarraituz. |
|
Romains 13:1-2 |
[1] Gizaki orok izan behar du ezarritako agintarien menpeko. Ez baita aginterik Jainkoarengandik ez denik, eta oraingo agintariak ere hark ezarriak dira.[2] Beraz, agintarien menpeko egiten ez denak Jainkoaren erabakiari egiten dio aurka, eta hari aurka egiten dionak beraren epaia izango du. |
|
1 Corinthiens 6:9-10 |
[9] Ez al dakizue bidegabeek ez dutela Jainkoaren erreinua iritsiko? Ez engaina zeuen buruak! Lizunek, sasijainkozaleek, adulteriogileek, emakeria-zaleek, sodomitek,[10] lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, izen onaren kentzaileek eta iruzurgileek ez dute Jainkoaren erreinua iritsiko. |
|
1 Pierre 5:10 |
Eta pixka batean sufritu ondoren, dohain guztien iturri den Jainkoak, Kristoren bidez bere betiko aintzara deitu zaituztenak, berak bizkortuko zaituzte, sendo egin eta finko ezarriko. |
|
Philippiens 1:6 |
Badakit ziur, zuengan hain lan ederra hasi zuenak burutu ere egingo duela, Kristo Jesus berriro agertuko den eguna arte. |
|
Romains 15:13 |
Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea, eta Espiritu Santuak eman diezazuela bere indarraz itxaropena gainezka. |
|
Psaumes 34:17 |
Aurpegi ematen die Jaunak gaizkileei, lur gainetik ezabatzeko haien oroitzapena. |
|
Hébreux 12:1 |
Horregatik, guk ere, hainbat eta hainbat testiguz inguraturik gaudenok, astin dezagun oztopo zaigun guztia eta itsasten zaigun bekatua, eta ekin diezaiogun etsi gabe aurrean dugun lasterketari. |
|
Basque Bible 2008 |
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso |