A A A A A

Additionnel: [Peine de mort]


Romains 6:23
Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna.

Actes 25:11
Benetan errudun baldin banaiz eta heriotza merezi duen zerbait egin badut, ez diot heriotzari uko egingo. Baina nire kontra egiten dituzten salakuntzek funtsik ez badute, ez du inork eskubiderik ni horien eskuetara emateko. Enperadoreagana jotzen dut!

Apocalypse 21:8
Koldarrek, ordea, sinesgabeek, gaiztoek, hiltzaileek, lizunek, aztiek, sasijainkozaleek eta gezurti guztiek suz eta sufrez garretan dagoen aintzira, hau da, bigarren heriotza, izango dute ondare».

Lévitique 20:10-13
[10] «Norbaitek beste baten emaztearekin adulterioa egiten badu, heriotza-zigorra izango dute bi errudunek.[11] «Norbait aitaren emazte batekin oheratzen bada, aita desohoratzen du: heriotza-zigorra izango dute bi errudunek. Berena izango dute heriotzaren errua.[12] «Norbait errainarekin oheratzen bada, heriotza-zigorra izango dute bi errudunek. Berena izango dute heriotzaren errua, egin duten ustelkeriagatik.[13] «Norbait emakumeekin ohi bezala gizonezkoarekin oheratzen bada, higuingarritasuna egiten dute biek: heriotza-zigorra izango dute. Berena izango dute heriotzaren errua.

Exode 21:12-17
[12] «Norbait jo eta hiltzen duenak heriotza-zigorra izango du.[13] Baina nahi gabe egin badu eta halabeharrez, neuk adieraziko diot zein lekutan babes daitekeen.[14] Aitzitik, lagun hurkoarekin haserre egon eta maltzurkeriaz hiltzen duena, nire aldare ondoan babesten bada ere, handik hartu eta heriotzara emango duzue.[15] «Aita nahiz ama jotzen duenak heriotza-zigorra izango du.[16] «Norbait bahitzen duenak, nahiz dagoeneko saldua izan, nahiz oraino berekin izan, heriotza-zigorra izango du.[17] «Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.

Exode 22:19
«Jauna ez beste jainkoren bati sakrifizioak eskaintzen dizkiona erabat suntsitua izango da.

Deutéronome 22:24
hiri-sarrerara aterako dituzte biak eta harrika emango hil arte: neska, hirian izanda ere, laguntza eske deiadar egin ez duelako, eta gizona lagun hurkoaren emaztegaia bortxatu duelako. Horrela desagerraraziko duzue gaiztakeria zeuen artetik.

Deutéronome 13:5
Jarraitu Jaunari zeuen Jainkoari eta izan begirune berari, gorde aginduak eta egin haren esana, eman kultu Jaunari eta atxiki berari.

Lévitique 24:16
Jaunaren izena iraintzen duenak heriotza-zigorra izango du. Etorkina nahiz bertakoa izan, Jaunaren izena iraintzen duenari heriotza emango diote.

Deutéronome 21:18-21
[18] «Eman dezagun guraso batzuek seme zentzakaitza eta bihurria dutela, aita-amen esana egiten ez duena eta, zentzarazten saiatu arren, kasurik egiten ez diena;[19] gurasoek semea hartu eta herri-arduradunengana eramango dute auzitegira,[20] eta esango diete: “Gure seme hau zentzakaitza eta bihurria da, ez digu esana egiten; tripontzi eta mozkorra da!”[21] Orduan, hiritarrek harrika emango diote hil arte. Horrela ezabatuko duzue gaiztakeria zeuen artetik; horren berri jakitean, beldur izango dira israeldar guztiak.

Deutéronome 17:6
«Ez zaio inori heriotza-zigorrik ezarriko bi edo hiru lekukoren aitorpenaz izan ezik; ez da aski lekuko bakarraren aitorpena.

Lévitique 20:27
«Nekromante- edo igarle-lanbidea duen gizonak nahiz emakumeak heriotza-zigorra izango du: harrika hilko dituzte. Berena izango dute heriotzaren errua».

Nombres 15:32-36
[32] Israeldarrak basamortuan zirela, gizon bat harrapatu zuten egur-biltzen larunbatez.[33] Harrapatu zutenek Moises, Aaron eta elkarte osoaren aurrera eraman zuten.[34] Zaintzapean utzi zuten gizona, ez baitzegoen oraindik erabakia zein zigor ezarri.[35] Orduan, Jaunak esan zion Moisesi: «Hil egin behar du gizon horrek! Kanpalekutik atera eta elkarte osoak harrikatuko du».[36] Hala, kanpalekutik atera eta harrikatu egin zuen elkarte osoak, hil arte, Jaunak Moisesi agindu bezala.

Lévitique 20:2-9
[2] «Esan israeldarrei: Norbaitek, israeldarra nahiz Israelen bizi den etorkina izan, seme-alabaren bat Molok jainkoari oparitan eskaintzen badio, heriotza-zigorra izango du: harrika hilko du herriko jendeak.[3] Neure aldetik, aurpegi emango diot horrelakoari eta herritik bota egingo dut, bere semea nahiz alaba eskaintzean nire santutegia kutsatu baitu eta nire izen santua profanatu.[4] Eta herriko jendeak ez ikusiarena egiten badu, hori egin duena heriotzara ez ematearren,[5] neuk esku hartuko dut haren kontra eta haren familiaren kontra: bota egingo ditut herritik, bai bera, bai berarekin batera Moloki kultua emanez desleial izango zaizkidan guztiak.[6] «Aurpegi emango diot nekromante eta igarleengana jotzen duenari ere eta bota egingo dut herritik, idolatriaren pareko baita jokaera hori.[7] «Gorde garbi zeuen burua, santu izan zaitezten, neu bainaiz Jauna, zuen Jainkoa.[8] «Bete arretaz nire legeak. Neu naiz Jauna, neuretzat sagaratu zaituztena.[9] «Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du. Gurasoak madarikatu dituenez gero, berea izango du heriotzaren errua.

Lévitique 24:17
«Norbait hiltzen duenak heriotza-zigorra izango du.

Deutéronome 17:12
«Baina, harrokeriak eraginda, Jaunaren zuen Jainkoaren zerbitzuan dagoen apaizaren nahiz epailearen erabakia onartu nahi ez duena hil egin behar duzue. Horrela ezabatuko duzue gaiztakeria Israeldik.

Exode 21:14
Aitzitik, lagun hurkoarekin haserre egon eta maltzurkeriaz hiltzen duena, nire aldare ondoan babesten bada ere, handik hartu eta heriotzara emango duzue.

Genèse 9:6
«“Giza odola isuriko duenari giza eskuak isuriko dio berea, Jainkoak bere irudiko egin baitu gizakia.

Exode 20:13
«Ez hil inor.

Romains 13:1-7
[1] Gizaki orok izan behar du ezarritako agintarien menpeko. Ez baita aginterik Jainkoarengandik ez denik, eta oraingo agintariak ere hark ezarriak dira.[2] Beraz, agintarien menpeko egiten ez denak Jainkoaren erabakiari egiten dio aurka, eta hari aurka egiten dionak beraren epaia izango du.[3] Agintedunak ez dira beldur izatekoak ongi jokatzen denean, gaizki jokatzen denean baizik. Agintarien beldurrik gabe bizi nahi al duzu? Joka ezazu ongi, eta haien onespena izango duzu,[4] Jainkoaren zerbitzari baitira, zuri ongi jokatzen laguntzeko. Gaizki egiten baduzu, ordea, izan beldur, zigortzeko ahalmena ez baitute alferrik. Izan ere, Jainkoaren zerbitzari dira, justizia egin eta gaizkileak zigortzeko.[5] Horregatik, beharrezko da agintarien menpeko izatea, baina zigorraren beldurrez ez ezik, baita kontzientziaren eraginez ere.[6] Horrexegatik ordaintzen dituzue zergak ere, agintariak Jainkoaren ordezkari direlako, horretarako jarriak direlako.[7] Eman bakoitzari zor diozuena: zergak, kontribuzioak, begirunea, ohorea, nori berea.

Jean 8:3-11
[3] Orduan, lege-maisu eta fariseuek emakume bat, adulterioan harrapatua, ekarri zioten. Erdi-erdian ipiniz,[4] esan zioten Jesusi: —Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute.[5] Moisesek legean honelakoak harrika hiltzeko agindu zigun; zuk zer diozu?[6] Galdera azpikeriaz egin zioten, hura salatzeko aitzakiaren baten bila baitzebiltzan. Jesus, alabaina, makurturik, atzamarrez lurrean idazten hasi zen.[7] Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien: —Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria.[8] Eta berriro makurturik, lurrean idazten jarraitu zuen.[9] Haiek, ordea, hori entzutean, banan-banan alde egiten hasi ziren, zaharrenetatik hasita. Jesus bakarrik gelditu zen, emakumea aurrean zuela.[10] Jesusek zutitu eta esan zion: —Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi?[11] Hark erantzun: —Inork ere ez, Jauna. Orduan, Jesusek: —Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.)

Matthieu 5:17
«Ez uste izan Moisesen legea edo profeten esanak huts bihurtzera etorria naizenik; ez naiz huts bihurtzera etorri, beren betera eramatera baizik.

Genèse 9:5-6
[5] Horregatik, zuen odolaren, hau da, zuen biziaren, kontu eskatuko diet abereei, eta bere lagun hurkoaren biziaren kontu gizakiari.[6] «“Giza odola isuriko duenari giza eskuak isuriko dio berea, Jainkoak bere irudiko egin baitu gizakia.

Matthieu 5:38-39
[38] «Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain.[39] Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere;

Deutéronome 22:22
«Norbait emakume ezkondu batekin oheratua harrapatzen badute, biak hilko dituzte, gizona eta emakumea. Horrela desagerraraziko duzue gaiztakeria Israeldik.

Romains 12:19
Ene maiteok, ez egin mendekurik zeuen kontura; utzi Jainkoari zigorra ematea, Liburu Santuak hau baitio: Neuri dagokit mendekua, neuk emango diot bakoitzari berak merezia. Hau dio Jaunak.

Romains 13:9
Izan ere, harako Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez gutiziatu eta beste edozein agindu, esaldi honetan biltzen da: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala.

Matthieu 7:5
Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko.

Lévitique 20:14
«Norbait emakume batekin eta beronen amarekin ezkontzen bada, itsuskeria egiten du: erre egingo dituzte bera eta bi emakumeak. Ez da horrelako itsuskeriarik izango zuen artean.

Lévitique 21:9
«Apaiz baten alabak bere burua desohoratzen badu, emagaldu bihurtuz, bere aita desohoratzen du: bizirik erreko dute.

Lévitique 24:14-23
[14] «Atera kanpalekutik ni madarikatu nauen hori; ezar biezaiote eskua buruan aditu dioten guztiek; gero, hil beza harrika israeldarren elkarte osoak.[15] Israeldarrei, berriz, honako agindu hauek adieraziko dizkiezu: «Jainkoa madarikatzen duenak bere bekatuaren ondorenak jasan beharko ditu: harrika hilko du elkarte osoak.[16] Jaunaren izena iraintzen duenak heriotza-zigorra izango du. Etorkina nahiz bertakoa izan, Jaunaren izena iraintzen duenari heriotza emango diote.[17] «Norbait hiltzen duenak heriotza-zigorra izango du.[18] «Beste baten aberea hiltzen duenak abere bizia itzuliko du hildakoaren ordain.[19] «Norbaitek herritarra zauritzen badu, zauri berdina egingo diote berari:[20] haustura hausturaren ordain, begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain; egin duen zauria egingo diote.[21] «Aberea hiltzen duenak, aberea itzuliko du; gizakia hiltzen duena heriotzara emango dute.[22] «Lege bat bera izango duzue etorkinarentzat eta bertakoarentzat, neu bainaiz Jauna, zuen Jainkoa».[23] Moisesek adierazi zizkien aginduok israeldarrei. Hauek Jauna madarikatu zuena kanpalekutik atera eta harrika hil zuten. Honela bete zuten Jaunak Moisesi iragarritako erabakia.

2 Samuel 12:13
Davidek erantzun zion Natani: —Bekatu egin dut Jaunaren aurka. Natanek Davidi: —Jaunak, hala ere, barkatzen dizu bekatua. Ez zara hilko.

Romains 5:8
Baina Kristo, gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna.

Deutéronome 5:17
«Ez hil inor.

Luc 23:33
«Burezur» zeritzan tokira iritsirik, bertan gurutziltzatu zuten Jesus, baita bi gaizkileak ere, bata Jesusen eskuinean eta bestea ezkerrean.

Matthieu 7:1
«Ez gaitzetsi inor, Jainkoak ere ez zaitzaten gaitzets;

Basque Bible 2008
Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso